Azkuna Zentroko
Arte Bizien
Denboraldia
I.
ZATIA
2024ko iraila2025eko urtarrila
Arte Bizien
Denboraldia
I.
2024ko iraila2025eko urtarrila
Denboraldia 2024-2025
eszenAZ, Azkuna Zentroaren arte bizien denboraldi egonkorrak eszena garaikidearen kode berrietara hurbiltzea proposatzen du. Irailetik ekainera, Bilboko Alhóndiga bertako eta nazioarteko lanik berritzaileenen agertokia izango da. Ikuskizun horiek esperientzia murgiltzaile, garaikide, bakan eta errepikaezinen erdian jartzen dituzte ikusleak.
eszenAZek ia hogei muntaia eszeniko baino gehiago du, gorputz-, musika- eta ikusmenintentsitate handikoak. Diziplina anitzeko sorkuntzak dira, eta haietan diziplina eszeniko tradizionalen mugak lausotzen dira, arte bisualek, zinemak eta ikus-entzunezko sorkuntzak eta letrek bat egiteko espazio komun bihurtuz arte biziak.
Hiruhileko honetan, sorkuntzari laguntzeko programaren bidez Zentroan sortutako ekoizpenen estreinaldiak nabarmentzen dira. Adibidez, Tiempo como cuerpo /
Time is a Muscle, Olatz de Andresek Azkuna Zentroko artista AZkide gisa garatutako koreografiaproiektua.
Praktika eszeniko partekatuek ere badute lekua Zentroko programazio egonkorrean. Esaterako, Principiantes proposamenean, Carlota Mantecón dantzari eta koreografoak 60 urtetik gorako 10 emakume gonbidatu ditu gorputz kolektibo baten eraikuntzan parte hartzera. Era berean, Azkuna Zentroak Nicola Galli eta Jacopo Jenna koreografoen lana aurkeztuko du Dantzaldian, La Fundición-en Nazioarteko Dantza Jaialdian. Lehen zatia Itzulera lanarekin amaituko da, Dejabu euskal konpainiaren abentura sortzaile berriarekin. Umorez eta poesiaz betetako abenturako road movie horrek erakusten duenez, narratiba eszeniko berriek aukera ematen diete ikusleei arte biziak beste modu batean bizitzeko.
EGUNA ORDUA LEKUA LANA DIZIPLINA +INFO
Asteazkena 25.09 20:00 Kulturen Ataria
Proyecto Larrua Shoot the Target
Asteazkena 25.09 20:40 Kulturen Ataria Elahood Intempestiva
Osteguna 17.10 17:00 Kubo Baltza
Osteguna 24.10 19:00 Auditorioa
Olatz de Andrés Tiempo como cuerpo · Time is a Muscle
Guillermo Weickert Luz sobre las cosas
Osteguna 7.11 19:00 Kubo Baltza Nicola Galli Deserto Tattile
Osteguna 21.11 19:00 Kubo Baltza Jacopo Jenna Some Choreographies
Osteguna 12.12 19:00 Kubo Baltza Carlota Mantecón Principiantes
EGUNA ORDUA LEKUA LANA DIZIPLINA +INFO
Osteguna 23.01 19:00 Auditorioa
Dejabu Konpainia Itzulera Antzerkia, Roadmovie 90' 22. orr.
Tarifa murriztuak
Tarifa bereziak profesional, gazte, langabe eta beste kolektibo batzuentzat, dagokion egiaztagiria aurkeztuta:
-Arloko profesionalak
% 25eko deskontua*
-65 urtetik gorakoak
-30 urtetik beherakoak
-% 33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak -8 pertsonatik gorako taldeak
% 50eko deskontua*
-Gurpil-aulkian dauden pertsonak eta laguntzailea.
-Aurrez aurreko erosketa (ikuskizuna baino hilabete lehenago)
% 30eko deskontua*
-AZ txartelarekin
* Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon
azkunazentroa.eus AZ info
2024ko irailak 25, asteazkena
20:00 / Iraupena: 15´
Kulturen Ataria
Shoot The Target helburu komun bat duten bi lagunen bidaia bat da, bi gorputzen arteko elkarrizketa bat; bi gorputz, zeinak urrunago iristearren urratsa sinkronizatzen baitute, atseden hartzeko bata bestean bermatzen baitira, urrunago iristeko elkarri bultzatzen baitiote eta elkar zaintzen eta babesten baitute. Espiral bat, publikoa bizi-ibilbide batean murgiltzen duena, bozkariozko energiatik heldutasunaren astuntasunera jauzi eginez, taldearen ibilbidearekin bat.
Proyecto Larrua dantza garaikideko taldeak Gasteizen du egoitza eta Jordi Vilaseca eta Aritz López ditu zuzendari. Espazio ez-konbentzionaletan dantza egitea da taldearen bereizgarrietako bat. Ildo horretatik, Azkuna Zentroko Ataria toki ezin hobea da pieza hau aurkezteko,
Shoot The Target, jatorrira itzultzeko premiatik sortua eta hurbiltasunetik dantza publiko guztiengana eramatea helburu duena.
Shoot The Target jatorrira itzultzeko beharraren
emaitza da, eta publiko guztiengana hurbiltzen
du dantza
Dantza
Fitxa artistikoa
Koreografia: Jordi Vilaseca
Interpreteak: Aritz López eta Jordi Vilaseca
Musika: Luis Miguel Cobo
@proyectolarrua
proyectolarrua.com
Jordi Vilaseca eta Aritz López dira egoitza Gasteizen duen dantza garaikideko talde honen zuzendariak. Koreografiari eta antzezpenari buruzko ikuspegi berezia du taldeak, fisikotasuna eta emozioa uztartzeari eta antzezteko moduari dagokienez, eta, ikuspegi horri jarraituz, ikuslearen iruditeria komunaren elementuak baliatu eta gaurkotasunera ekartzen ditu.
Ahalegin berezi horren emaitza dira taldearen errepertorioko pieza koreografikoak, Euskal Herrian, Espainian, Europan, Erdialdeko Amerikan eta Asian antzeztuak, honako jaialdi hauetan, besteak beste: Madrid en Danza, Cádiz en Danza, Mes de Danza de Sevilla, Dferia, Festival de Artes Escénicas de Costa Rica, Fest´arts eta Koreako New Dance International Festival.
Intempestiva
2024ko irailak 25, asteazkena
20:40 / Iraupena: 17´
Kulturen Ataria
Intempestiva du izenburu Elahood dantza urbanoko galiziar konpainiak espazio ez-kobentzionaletarako sortutako proposamen eszeniko berriak. Xela Arias (Día das Letras Galegas 2021) idazle ospetsuaren obran eta irudian oinarrituta dago lana, eta, bertan, Elahooden hizkuntzak eta Xela Ariasen poesiak bat egiten dute espazio publikoetan, zaintzetan eta afektuetan.
Intempestiva askatasun- eta desobedientzia-ariketa bat da, non elkartzen baitira generoa, galiziar nortasuna, sustraiak eta prekarietatea, zalantzan jartzeko zertan datzan probetxuzko zerbait egitea. Madrilgo Koreografia Jaialdiko lehen saria eta kritikaren saria irabazi zituen (2021), baita DZM Jaialdiko Elkarrizketa Garaikideen Plataformaren ikuskizun onenaren saria ere (Cáceres, 2021).
Elahood taldeak dantza profesionalaren esparruko adierazpen-molde zilegi gisa aldarrikatzen ditu dantza urbanoak
Zuzendaritza eta interpretazioa: Sabela Domínguez eta Julia Laport
Dramaturgia: Gena Baamonde
Musika: LLXNTO & Bruno Baw
Bideoa: Iria Casal
Produkzioa: Elahood
Produkzio-laguntza: Manu Lago eta Sabela Ramos
Banaketa: Lilian Portela / Amarelo Distribución Escénica
@elahoodance elahood.com
Elahood dantza urbanoa eta sorkuntza garaikidea lantzen dituen galiziar talde bat da, Sabela Dominguez eta Julia Laportek osatua. Taldearen sortzaileek dantza profesionalaren esparruko adierazpen-molde zilegi gisa aldarrikatzen dituzte dantza urbanoak, kanpora begirako hizkuntza bisual eta musikala baliatuz. Beren nortasunaren berezko ezaugarriak dira genero-ikuspegia eta queerikuspegia. Taldean egiten duten lanaz gainera, lankidetzan dihardute beste profesional batzuekin, interprete edo sortzailekide modura. Eta, jarduera eszenikoan ez ezik, presentzia nabarmena dute komunitate urbanoan eta arlo pedagogikoan.
Time is a Muscle
2024ko urriak 17, osteguna
17:00 / Iraupena: 4h
Kubo Baltza
Tiempo como cuerpo Olatz de Andrésen proiektu koreografikoak denboraz dugun pertzepzioa eta esperientzia eraldatzeko moduak ikertzen ditu, batetik mugimenduaren bidez, ekintza-bizi gisa, eta bestetik, idazketaren, marrazketaren eta ikus-entzunezkoen bidez, erregistro-gisa. «Dantzaren iragankortasuna eta denboraren iragankortasuna atxikitzeko saiakera da», koreografoak berak azaldu bezala.
Proiektua urrian jarriko da abian, Time is a Muscle piezaesperientzia koreografikoa iraunkorrarekin. Pieza horretan, Olatz de Andrések publikoari gonbita egiten dio denboraren presentzia hauteman dezan espazioan dagoen beste gorputz bat balitz bezala. Horrekin batera, BAT Espazioan, ikusgai egongo dira artistak bideoa, idazketa, marrazkia eta argazkia iragankorra denaren erregistro gisa baliatuz garatutako ikerketaeta sorkuntza-prozesuen material batzuk.
Olatz de Andrés Azkuna Zentroaren artista kide gisa gauzatzen ari da ikerketa-prozesu askotariko honen parte bat 2024an eta 2025ean.
Gorputzak marraztu egiten du, koreografiak idatzi; marrazkia mugitu egiten da, eta soinua ikusi
Fitxa artistikoa
Ideia, zuzendaritza eta sorkuntza: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andrés, Iñigo Rementería, Oihana Vesga
Interpretazioa eta partaidetza: Mutis espazioan TIM modulua ikasten ari diren dantzariak
Konplizea konplizea eta Mutisen TIM moduluan laguntzea: Robert Jackson Zuzendaritza-, espazio eszeniko- eta argiztapen-laguntzailea: Dani Hernández
Marrazkia, fantasia eta sentsibilitate kontzeptuala: Ixiar García
Soinu-espazioa: Mikel R. Nieto
Argazkia eta bideoa: Etanowski
Laguntzailea: Txubio Fernández de Jaúregi
Ekoizpena eta banaketa: Vanessa Fuentes
Eskerrak: Mutis espazioa
Babeslea: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao eta Eusko Jaurlaritzaren ekoizpenerako laguntzak
Olatz de Andrés
Dantzari eta koreografo gisa ibilbidea egin ondoren, Olatz de Andrés Lŏkke konpainia sortu zuen, koreografia garatzeko egitura bat. Artista AZkide gisa, Tiempo como cuerpo lantzen ari da, denboran ardaztua, tresna koreografiko gisa. Orain arte denboraren ideia erabili du sorkuntza koreografiko batzuetan modu intuitiboan eta zuzenean, baina orain gogoeta egin, aztertu eta sakondu nahi du funtsezko tresna koreografiko horretan, etorkizuneko sorkuntzetan modu kontzienteago, zehatzago eta doituagoan erabiltzeko.
Luz sobre las cosas
2024ko urriak 24, osteguna
19:00 / Iraupena: 100´
Auditorioa
Guillermo Weickert koreografo, dantzari eta antzezleak Luz sobre las cosas sorkuntza eszeniko berria aurkezten du Auditorioan. Argumentu-eskema eta murriztapen arrazional orori uko eginez sortutako proposamen ireki bat da, askatasun formala ahalbidetzen duen eremu onirikofantastiko batean kokatua.
Luz sobre las cosas lanean ikerketara dei egiten zaigu, baina ez zaigu ematen ez maparik ez argumentu- haririk: kutxa eszenikoaren iluntasunean murgiltzen gara, abentura ezezagunen bila soto ilun batera jaisten diren haurrak bezalaxe.
Luz sobre las cosas Peter
Zumthor arkitektoaren ATMOSFERA (2003) hitzaldiaren epigrafeetako bat da, hunkipenaren nolakotasunari buruzkoa
© Juan Carlos Toledo
Dantza
Fitxa artistikoa
Ideia, zuzendaritza, koreografia: Guillermo Weickert
Konposizio musikala eta soinu-espazioa: Miguel Marín ‘Árbol’
Interpreteak: Luna Sánchez, Alberto Lucena, Guillermo Weickert
Zuzeneko musika: Miguel Marín ‘Árbol’
Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez
Espazio eszenikoa: José María Sánchez Rey
Soinu-espazioaren diseinua eta murgiltzesoinua eta zuzeneko soinua: Manu Meñaca
Jantzien diseinua: Victoriano Simón
Larrukiak: Almogaverwork
Entseguetako laguntza: Noemí Álvarez Alonso
Mavens: José María Sánchez Rey, María Cabeza de Vaca, Patricia Buffuna
Ekoizpen zuzendaritza: El Mandaito Producciones S.L. Diseinu grafikoa: Lugadero
Argazkia: Marta Morera, Maite Caramés, Juan Carlos Toledo
Produkzioa: El Mandaito Producciones S.L. eta WWWEICKERT
Koprodukzioa: Mercat de les Flors, Junta de Andalucíarekin lankidetzan
Guillermo Weickert
Eszena garaikideko koreografoa, dantzaria eta antzezlea da. 2001ean, bere izena daraman dantza-taldea sortu zuen, eta mundu osoko jaialdi ospetsuetan emanaldiak egin ditu harekin. Weickertek sari ugari jaso ditu lantzen dituen diziplina ugarietan, hala nola arte eszenikoen interpreterik onenaren Ohorezko Maximino saria, 2008an, edo dantzari onenaren Sevillako Eszenatoki Saria, 2013an. Horrez gain, pedagogo gisa lan egiten du Lisborako Escola Superior de Dança, Centro Andaluz de Danza eta Madrilgo Estudio3 ikastegietan, dantza- eta antzerki- taldeetan ez ezik, Deborah Light edo ErrequeErre taldeetan esaterako.
2024ko azaroak 7, osteguna
19:00 / Iraupena: 55´
Kubo Baltza
Rovereteko Dantza Garaikideko Oriente Occidente Jaialdian (Italia) estreinatu ondoren, Nicola Galli koreografoak Deserto tattile aurkezten du, basamortuari eta paisaiaren ideiari buruzko bere ikerketa koreografikoaren bigarren atala.
Deserto digitale (2018) izena zuen lehen atalak, eta, hartan bezala, oraingoan ere, gizarte garaikidearen ezaugarriak eta giza jarduerak munduan duen isla ikertzeko irrika berritu batean gorpuzten da basamortuaren ikuspegi irudizkoa: gizarte-bakardade gero eta handiagoa, abiadura antropikoa eta distantzia eta muga kontzeptuen “lurruntzea” ikertzeko irrikan.
Deserto tattile ikerketa koreografikoak desertua eta paisaiaren nozioa lantzen ditu.
Azkuna Zentroak Nicola Galliren lana aurkezten du Dantzaldian, La Fundiciónen Nazioarteko Dantza Jaialdian.
16 eszenAZ 2024-2025
Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nicola Galli
Dantza:
Nicola Galli, Giulio Petrucci
Argia: Lucía Ferrero
Dramaturgoa: Giulia Melandri
Produkzioa: TIR Danza, Nebulosa
Koprodukzioa: Oriente Occidente eta beste bazkide batzuk
Egonaldi artistikoak: TROIS C-L Centre Chorégraphique, Oriente Occidente, PIM Off
Laguntzaileak: Network Grand Luxe, Orbita | Spellbound Centro Nazionale di Produzione della Danza
Nicola Galli
Nicola Galli (1990, Italia) koreografoa, dantzaria eta argiztapen- eta jantzidiseinatzailea da. Gimnasta izan zen, eta Teatro Nucleo taldearekin eta, aurrerago, CollettivO CineticO taldearentzat dantza eginez hurbildu zen hizkuntza garaikideetara.
2010az geroztik, ikerketa koreografiko bat garatzen ari da, ardatz harturik gizonaren eta naturaren arteko erlazio estua eta “estratifikazioa” eta “paisaia” ideien azterketa. Bere lana adierazteko, ekintzak eta dispositiboak baliatzen ditu: koreografiak eta performanceak nahiz instalazioa eta ideazio grafiko-bisuala.
2024ko azaroak 21, osteguna
19:00 / Iraupena: 45´
Kubo Baltza
Jacopo Jenna koreografo, interprete eta zinemagileak
Some Choreographies ikuskizuna aurkezten du, dantza eta koreografia ardatz dituen ikerketa batean oinarritua, dantza eta koreografia harturik gorputza mugimenduen arabera birplanteatzeko testuinguru performatiboak sortzen dituzten praktika hedatu modura.
Some Choreographies lanak Ramona Caia dantzariaren eta dantzako zenbait estilotako bideoen bilduma zoragarri editatu eta birlandu baten arteko elkarrizketa du ardatz. Sekuentzia azkar batean elkartutako hainbat pasarteren prozesu mimetiko batean garatzen da koreografia.
Bigarren zatian, Roberto Fassone artistaren jatorrizko bideo batek koreografia bisualen hurrenkera bat erakusten du. Paisaia sinboliko bat, giza arrastorik gabea, eszenan ari den gorputzarekiko erlazioa bilatzen duena eta dantzaren materia ukiezinari buruzko gogoeta egiten duena.
Some Choreographies koreografia helburu bat da, eta zuzeneko saioaren eta pantailako dantzaren arteko lotura du aztergai.
Azkuna Zentroak Jacopo
Jennaren lana aurkezten du Dantzaldian, La Fundiciónen Nazioarteko Dantza Jaialdian.
2024-2025
Kontzeptua, zuzendaritza eta bideokoreografia: Jacopo Jenna
Kolaborazioa eta dantza: Ramona Caia
Kolaborazioa eta bideoa: Roberto Fassone
Jatorrizko soinua: Francesco Casciaro Zuzendaritza teknikoa eta argiak: Mattia Bagnoli
Jantzien diseinua: Eva di Franco
Antolaketa: Luisa Zuffo
Produkzioa: KLM – Kinkaleri
Koprodukzioa: Centrale Fies, Azienda Speciale Palaexpo Mattatoio | Progetto PrendersiCura
jacopoj.it
Ramona Caia
Ramona Caia dantzaria eta koreografoa da. Erromako Dantzako Akademia Nazionalean eta Rudra Atelier Béjart Lausanne eskolan ikasi ondoren, emanaldi profesionalak egin ditu Italiako antzoki ospetsuenetan.
Roberto Fassone
Roberto Fassone artista Florentzia eta Pol
Sesanne artean bizi da eta bi hiri horien artea lan egiten du. Honako gai hauei buruzko ikerketa egiten ari da: izenburuak, sormenegiturak, jolasaren eta antzezpenaren arteko elkarreragina, historiaren eta pasadizoaren arteko diferentzia, keinu espontaneoak, Taroteko kartak eta errealitate paraleloak.
2024ko abenduak 12, osteguna
19:00 / Iraupena: 40´
Kubo Baltza
Principiantes sorkuntza-praktika eszeniko garaikide bat da; praktika horretan, 60 urtetik gorako 10 emakumeri gonbita egin zaie gorputz kolektibo bat eraikitzeko, beren gorputzak, ahotsak, aktibatuz, eszenan elkarrekin egoteko moduak eta erak bultzatuz, ni indibidualetik abiatu eta gu kolektibo baterantz eginez. Carlota Mantecón dantzari eta koreografoa lagun izan dute prozesu horretan, dantzaren eta performatibitatearen arloko tresnak eskainiz eta praktika aktibatuz, eta azkeni, publikoarekin partekatu dute praktika, dispositibo eszeniko modura.
Principiantes 60 urtetik gorako emakumeekin gorputz kolektibo bat sortzeko nahiaren emaitza da. Gorputz bat, gorputz amateur eta ez- akademikoez aktibatua, zeinak baikaramatza gure buruari galdetzera zer- nolako balioa duen mugitzen ari den gorputz batek kolektibitateekintza batean. Gorputz bat, singulartasunaren autonomiaren eta pluraltasunaren ahalmenaren artean aktibatzen dena.
Carlota
Mantecónek koreografiak moldatzen
ditu,
alderdi singularra eta plurala uztartuz, normatibitatearen begirada indibidualista deuseztatzeko xedez
Kontzeptua, koreografoa, bideratzailea: Carlota Mantecón
Performerrak: 10 emakume lokal
Soinua: La bailarina, Alberto Iglesias / Made to Stray, Mount Kimbie
Banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa
Dantzaria eta koreografoa da Carlota Mantecón, eta koreografiaren, dantzaren, performatibitatearen eta kuradoretzaren arloetan lan egiten du. Gaur egun, Las voces prozesua lantzen ari da; bertan, ahotsaren bibrazioa ikertzen dihardu, ekintza plural eta fantasmagoriko baten bidez. Luz Prado performer eta biolinistarekin lankidetzan aritu da zenbait proiektutan; honako hauetan esaterako: Un mismo movimiento, mugitzean eta jotzean sortzen den arrastoaren eta oharkabeko memoriaren ikerketa; Dance, no goal, dantzaren zentzua berritzea eta dantzaren historiak adineko dantzariekin; eta Esto no es una prueba de sonido, dantzako solo edo soinu-duo bat, gorputzak mugitzean egiten duen soinua anplifikatzean datzana.
Itzulera
2025eko urtarrilak 23, osteguna
19:00 / Iraupena: 90´
Euskara / + 14 urte
Auditorioa
Itzulera, Dejabu konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen.
Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.
Dejabuk narratiba eszeniko eta tresna berriak aztertzen
ditu, ikusleei arte biziak beste modu batean bizitzeko aukera emango diotenak.
Zuzendaritza eta ideia: Dejabu konpainia
Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren
Alcaláz Urko Redondo eta David Aguilar
Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
Idazketa: Dejabu konpainia, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin
Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar
Musika: Ander Fernandez
Jantziak: Barbara Rasso
Argi diseinua: Andoni Mendizabal
Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal eta Itziar Bote
Eszenografia: Dejabu konpainia
Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum
Ekoizpena: Dejabu konpainia
Banaketa: Artedrama Dejabu
Dejabu konpainia, antzerki fisikoa eta objektu lana uztartzen dituen konpainia saritua da. 2001.etik lanean diharduen konpaniaren antzezlanek ikusleen eta kritikaren harrera beroa izan dute sorreratik. Emozio handiko lanak dira eurenak, irudien zaindu eta poetika indartsukoak.
Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Miren
Alcalá dira konpainiako zuzendari artistikoak. Egitasmo bakoitzean sortzaile talde zabalarekin egiten dugu lan.
azkunazentroa.eus