4 minute read

PRENTSA DOSIERRA

Next Article
PRENTSA DOSIERRA

PRENTSA DOSIERRA

Urritu Erakusketa

Artista: Bene Bergado

Advertisement

Komisarioa: Juan Luis Moraza

Ekoizpena: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao

Datak: 2023ko ekainaren 29tik 2024ko urtarrileko 7ra arte

Lekua: Erakusketen Aretoa. Sarrera doan

Irekiera: Osteguna, 2023ko ekainak 29

17:30etan: Bene Bergadoren eta Juan Luis Morazaren arteko elkarrizketa. Sarrera doan azkunazentroa.eus izena eman eta gero

Jarduera-programa:

 Familientzako bisita-programa

 Erakusketara bisita gidatuak

 Eskola-programa

 Argitalpena urritu. (da/duaditza;urriizenondotik+ -tu aditz-egile atrikzio). Murriztu edo gutxiagotu // 2. SOZIO. Baliabide mugatuakdituenplanetabatenmendeko hazkunde etengabe eta esponentzialeko ekonomia ezinezkoa dela ohartarazten duen pentsamendu korrontea. Desazkundeakongizatesozialahazkunde ekonomikotik bereizten du, “gutxiagorekin hobeto bizitzea” proposatuz; hala nola kontsumoa eta ekoizpena erregulartasunez eta modu kontrolatuanmurrizteaguredesagerpena sahiesteko; balioa eta ongizatea sortzen ikastea, materiaren eta energiaren erabileraurrituz,planetarenbirsorkuntza bultzatzeko. //3. PSIK. Mugatasun kontzientziatik eratorritako euste pertsonala, beti gehiago nahi izatea eragiten duen asegabekeriaren desira kontsumista aurrez aurre ipinita. //4. ANTROP Aberastasun ideiaren birdefinizioan oinarritutako oparotasunaren nozioari dagokio, gogobetetze intelektual etiko eta estetikotik ulertua: harremanen, bizikidetzaren eta esperientziaren hazkundea //5. POLIT. Planetako iparraldearen eta hegoaldearen arteko lankidetza-mota berri bat, klaseen eta herrialdeen artean gero eta handiagoa dendesberdintasunekonomiasaihestuko duena. // 6. GEO. Ibaien ur-goraldiei

Erakusketa

Prentsa Dosierra

eta uholdeei dagokienez, urak beren ibilguraitzultzekoprozesua.

Izenburu horrekin, Bene Bergado eskultoreak erakusketa-proiektu espezifiko bat aurkezten du Azkuna Zentroko Erakusketa Aretorako, Bilbora egindako itzulerari oso loturik dagoena. Bertan, alderdi biografikoak eta ideologikoak uztartzen dira; izan ere, egileak onartzen duenez, "iraganerantz jotzeak trinkotasuna ematen dio orainari".

Artistak ―urritu‖ infinitiboa proposatzen du, gure "gizarte garatuen" ekoizpenaren eta kontsumoaren hazkunde esponentzial eta mugagabearen aurrean, baliabide naturalak xahutzearen aurrean eta baliabide horien agortze eta narriaduraren ondorio globalen aurrean. Isabelle Stengersek dioen bezala, "izugarri gaizki prestatuta gaude gertatzen ari denari aurre egiteko". "Gutxiagorekin hobeto bizitzea" leloak askatu nahi gaitu mendeko bihurtzen gaituen eta eskalan, lehian eta premian oinarrituta dagoen eredu ekonomikotik; eta iruditeria komun hori aldatu nahi du, ongizate-gizarteetako luxuekin bizi garenok beti gehiago nahi baitugu eta halakorik ez dutenek gu bezalakoak izan nahi baitute. "Desazkundea saihestezina izango da, dela aukera gisa, dela ezinbestez etorriko zaigun kolapsoaren ondorioz", ohartarazi du artistak. Erakusketako instalazio eta eskulturak desazelerazioaren beharrarekin jarduten dira hizketan, mugaren kontzientziaren bidez, energia gutxi eta ezinbesteko bizi-aldaketak ekarriko dituen etorkizun hurbilera egokitzeko. Aberastasunaren ideia berriz definitzen dute, gogobetetze moral, intelektual eta estetiko gisa, eta etorkizuneko egile gisa dugun erantzukizuna onartzen.

Juan Luis Moraza artistak komisariatutako erakusketa honek transmititu nahi du artean egikeraren berezko parte den zerbait, hain zuzen, gure bizitzaren gaineko erantzukizuna, egiten denaren eta horrekin transmititzen dugunaren erantzukizuna. Sorkuntza artistikoak entseatzen du gai sentitzeko modu hori, gai bihurtzea, erantzule izatea eta ondorioak nork bere gain hartzea. Ekintzarako dei horrek zeharkatzen du erakusketa, zeinak, kode eta sistema desberdinak artikulatzen dituen diagrama handi baten gisa, agerian jartzen baititu bere prozesu artistikoak eta gairik esplizituenak.

Horrela, "Urritu" ez da erakusketa honetako edukia edo gaia soilik; esperientzia artistikoaren berezko konpromisoa ere bada. Sorkuntza-prozesuek kongruentzia bilatzen dute helburu eta bitartekoen, asmo eta gauzatzeen, adierazpen eta ekintzaren artean. Bene Bergadoren elaborazio-prozesuek modu poetikoan barne hartzen dituzte materialen fisikotasuna eta funts sinbolikoa –birziklatutako zaborra izan edo material noble eta birziklagarriak izan, hala

Prentsa Dosierra

nola brontzea–, prozeduren gardentasuna, obren konfigurazio formala –zeharkako herentzia artistikoa bere gain hartzen duena–, bizipen sentikorrak eta emozionalak, erresonantzia biografikoak, faktore sinbolikoak eta argudiozkoak, jarrera intelektual eta ideologikoak... Horrela, obrak, mundua irudikatzeaz gain, munduan jarduteko modu berezi bat ere badira.

Artelanek agerian jartzen dituzte interdependentzia-prozesuak, nola pertsonen eta mundua sinbolizatzeko dituzten moduen artekoak, hala gizakiaren eta gizakiak parte diren giroaren artekoak; modu bat adierazten dute bizitzarekin erantzukizuna eta arreta izateko, areagotzeeta zaintza-modu bat zehatzarekiko eta errealarekiko. Ildo horretan, "Urritu" lanak aipamena egiten dio eusteari eta erantzunkidetasunari, artelanek inplikatzen gaituzten esperientzia artistikoak berezko baititu.

Aurkezpen Kuratoriala

Artea muga gisa

Juan Luis Moraza. Comisario

Hazkundearen mugen auziak gero eta interes handiagoa piztu du, duela mende erdi baino gehiagotik, giza zibilizazioak Lur sisteman dituen ondorioak argi eta garbi agerian geratu diren heinean, hala bertan, nola planeta osoan; hazkunde mugagabearen fantasiak errealaren muga eta ezintasun gaindiezinei aurre egin behar dien heinean; gure arrakasta ebolutiboen ondorioak, finean, gure porrot gisa hautematen denaren arrazoiak direla onartzen hasten den heinean. Izan ere, gizarte garaikideen bizimodu irrikatsuek, zortzi mila milioi gizaki baino gehiagoko populazioarekin, lau Lur planetek eskain lezaketena baino energia eta baliabide gehiago kontsumitu behar dituzte. Orduan, "Gutxiagorekin hobeto bizitzea" erantzukizuneko ekintza gisa ikusten da, bizkortze- eta larrialdi-egoeraren aurrean; izan ere, gehiagorekin bizitzea ez da hobeto bizitzea. Baina erantzukizun horrek aldaketa garrantzitsuak eskatzen ditu, egungo sistema sozio-ekonomikoaren inertzia, kapitalismo aurreratuan, soilik egokitzen baita txirotasuna eta krisia sortuz, et kolapsoa mozkin-iturri bihurtuz ere bai, ondorioak erabat saihestuz. "Urritu" nozioak aipatzen duen hazkundeak lotura du neurrigabekeriarekin, gehiegikeriarekin, akidurarekin eta agortzearekin, desartikulazioarekin eta azkartasunarekin, kontsumoarekin, azkentze gisa ulertuta...

Baina gaur egun gure bizimodu oparoen garapenak izandako ondorio kaltegarritzat hartzen direnak giza gaitasun eta joera sinestezinei lotuta balioetsi daitezke, errealetik erabat urruntzeko irudimenean, non dena posible den, non mugagabeak, infinituak irtenbidea agintzen baitie bizitzaren ezintasun, prekaritate eta mugei. Birtualtasun-bultzada horrek zatiketa kognitiboen eta ingurumenekoen kate progresibo bat ekarriko du: alde batetik, giza kontzientzia bereiztea bere ingurumen-kodependentziarekiko, subjektua eta objektua, natura eta kultura bereiztean; eta, bestetik, giza jakintza bereiztea, ezagutza ulergarriaren eta sentimenezko esperientziaren artean, arrazoi instrumentalaren eta bizipen emozionalaren artean. Zatiketa horiek garapen esponentzial baten kausa eta ondorio izango dira. Eta bere inertziari, jakintzen zatiketari, interesen banaketari, erantzukizunik gabeko eskubideen fantasiari, ezinbesteko eta eztabaidaezin gisa hartutako desarrollismo azkarraren autoeskakizunari aurre eginda, printzipio horiek errepikatzen ditu, garapena areagotzeak garapenaren kontraindikazioak magikoki konpon ditzakeelakoan

Kulturaren mugan, artean dagoen zerbaitek ihes egiten die aurrerapenaren eta zaharkitzearen logika esponentzial horiei; eta ez da erabat asimilatzen ikuskizunaren gizarteko "sorginkeriazko teknologiekin". Bere erreserba txikian, produktibitate- eta garapen-

Prentsa Dosierra

konpromisoetatik salbuetsita, arteak ahalmen integratzaile bat gordeko du, espezializazio ezan espezializatuko da, eta horrek munduaren modelizazio sinboliko eta materialeko prozesuak dakartza. Arte plastikoetan, eta bereziki eskulturan, elaborazio-prozesuek sakon jorratzen dute fisikotasun materiala eta espaziala. Horregatik, hain zuzen, sorkuntzaprozesuek berezko dute mugaren kontzientzia argia izatea, irudimenean nahikeria gehiegirik onartzen ez duena; eta, horregatik, artelanek diskurtsoarena ez den plano batean jarduten dute. Elaborazioan dagoen prozesualtasun erradikalak, gainera, sinbolikoaren ustezko independentzia etetea eskatzen du.

Mugaren esperientzia ez da soilik sortze-prozesuaren baldintza bat, bizi-esperientziaren modu bat ere bada... Sortzea bizitzea bezala: kongruentzia pertsonal bat bilatzeak konpromisoa eskatzen du, eta, hor, sorkuntza bizimodu pertsonal bat da, mugaren esperientzian eta, orobat, ondare kultural eta naturalarekiko erantzukizunean oinarrituta, herentzia gisa eta legatu-zor gisa jasotzen baitu. Horixe da sorkuntza artistikoaren izaera poetikoa (poiesia) eta ingurumen-sentsibilitatea. Lan hauek egiteko prozesuak motelak dira, eta denbora hori, prozesuaren denbora, funtsezko edukia da, alderdi biografiko, sentsorial, emozional, ideologiko, kontzeptual eta sinbolikoz nahastutako jakintza bat laburbiltzen baitu zehaztapen zehatz eta ireki batean. Prozesuak, hemen, ez dira soilik instrumentalak, ez daude soilik proiektu bat edo produktu bat gauzatzera bideratuta, baizik eta bizitzeko moduari buruzko mugako kontzientziaren esperientzia-edukia dira. Prozesua egokitze erritmikoko denbora bat da, emaitza eraginkor baten premiarekiko desazeleraziokoa. Prozesua, azken batean, baldintza errealekiko sentiberatasuna da, eta berez dakar nahita egindako euste bat, gertatzeko denbora ematen duena. Erakusketa hau osatzen duten artelanek esperientzia hori, denbora hori, prozesu hori eskaintzen dute. Eta intentsitatearen solemnitate eta hitz-jarioarekin eta egilearen zintzotasunarekin egiten dute.

Artea bizitzaz ari da, baina begirada batek areagotutako bizitzaz, sentitzeko, pentsatzeko, jarduteko modu berezi horretatik iragazita. Izan ere, artea ez da hainbeste interpretazioproposamen bat, baizik eta jarduera bat, esperientzia zailtzen duen egiteko modu bat, eta obrei ezaugarri berezi bat ematen die, desazkunderako ekarpen bat.

This article is from: