1 minute read
PRENTSA DOSIERRA
III. ARETOA. Batería (Bateria)
20 metro luzeko industria-apalategi batez osatutako instalazio honetan, obrak, materialak, instalazioak, ibilbide artistiko osoaren dokumentazioa eta erakusketa hau egiteko prozesuarekin lotutako elementuak pilatzen dira. Pieza batzuek beste batzuk ekarri eta sortu dituzte, eta haien justaposizio eta oposizioen dentsitateak, egikera bat erakusteaz gain, formak, edukiak, materialak eta etapak elkarrekin konektatu nahi ditu.
Advertisement
Apalategi handi hau egiteko prozesuaren metafora eta metonimia da, bateria sortzaile gisa, pilaketa eta pila gisa. Ez da artxibo bat (non ordenak zailtzen dituen elementuen arteko elkarreraginak), ez eta biltegi bat ere, non materialak eskuragarri dauden, baizik eta obrak eta materialak metatzeko instalazio bat, eta bateria bat probatzen du, elementu horiek energia- eta prozesu-egoera bat sor dezaten.
Artista bakoitzak bere desiratik jarduten du, ondare sinboliko eta sentikor baten gainean. Obrak, norberarenak eta besteenak, beren arteko harremanean existitzen dira, beren eroankortasunean. Eta sorkuntzako une bakoitzak atzera begirako begirada bat lotzen du begirada prospektibo batekin. Bateria bat bezala, artistaren funts horrek, bere prozesuak azaltzeaz gain, material horien interkonexioak aktibatzen ditu, berez konexio berriak sortzen dituzten energien kondentsazioak. Biltegia, fisikoa eta psikikoa, espazio- eta denborapilaketa bat da, eta desira sortzen du. Izan ere, elektrizitatearen sorkuntzaren jatorria oxidazio- eta usteltze-prozesuen behaketatik dator; eta historiako lehen bateria izan zen zilarrezko eta zinkezko disko metalikoen pilaketa bat, oihal, kartoi edo azalezko zatien bidez elkarrengandik bereizita, ozpinez edo ur gaziz bustita.
IV. ARETOA. Tierra quemada (Lur Errea)
Jatorri belikoa duen titulu honek garaitzeaz hitz egiten digu, bizirauteko bideak ezabatuz eta etsaia psikologikoki ahulduz; eta finantzetan ere erabiltzen da, baliotsuaren autosuntsipenari aplikatuta, fagozitatu ez zaitzaten, bestearentzako interesik ez izateko, eta, balioa galdu arren, bakean utz zaitzaten lortzeko.
―Tierra quemada‖ instalazioaren ardatz nagusia C-500-30 dorre elektriko zatikatu bat da. Elektrizitatea transmititzeko dorreak autoritate-ikurren tradizio monumentalekoak dira (estatuak eta etxe-orratzak bezala), posizioaren eta altueraren logikari jarraiki. Dorre elektrikoak egitura hutseko euskarriak dira, eta ez dute figura bat sostengatzen, baizik eta transmisioa bera, energia- eta informazio-fluxua, irudirik gabeko autoritate berri baten irudiak dira.
Prentsa Dosierra
Eroritako dorreak monumentaltasun negatiboaren tradizio luze baten parte dira, hala nola deslegitimazio-eszenak, kargutik kendutako monumentuak, sistemaren kolapsoaren zantzuak. Dena dela, obra honek, bestalde, biziraupenarekin du zerikusia, hala ere; zoazen lekura zoazela ere etxea sortzeko bizi-energiarekin, egoera izugarria izan arren. Eskura duzunarekin balioa sortzeko eta txikiaz gozatzeko.
Dorre hau desmuntatuta dago, baztertuta, habitat edo babesleku bihurtuta. Artistaren "TRAMPAS" izenburuko artelanen sortan bezala, espazio hau kokaleku prekario baten zantzu barreiatuen euskarria da: parketeko zoru-eremuak, lo-zakuak, maketak, janarihondarrak, zapatak, maleta hautsiak edo hondatuak objektu horietako batzuk brontzez urtuta daude, galkor eta hutsalari balioa eta iraunkortasuna emateko ideiarekin jokatuz ; eta bizileku baten beste zeinu batzuk: lozorroan, logurarekin edo agian hilda disolbaturiko gizakien oroitzapenetatik hasi, eta deskonposizioaren eta ernalketaren arteko forma hibridoetaraino... Objektu, izaki eta zirkuitu horiek guztiek giro bat egiten dute, biak eratzen dute, ikusle gisa, tartean gaudelarik.