2 minute read
Kinu #4: Andrés Duque. Proiekzioak
ZINEMA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK / PROIEKZIOAK API. 18 ETA 25 (iga.)
Kinu #4: Andrés Duque
Advertisement
Tractora Koop. E. Programa kolektibo Egoilarrak
«COLOR PERRO QUE HUYE (2011) FILMEAN HAUR BATEK JOLASTEKO ERABILTZEN DITUEN LENTEAK BEZALA, ANDRÉSEN FILMAK MUNDUKO BEHATXULO ERREPIKAKOR BIHURTZEN DIRA» EDUARDO ELECHIGUERRA, ANDRÉS DUQUE RETROSPECTIVA. ALCANCES, ZINEMA DOKUMENTALAREN JAIALDIA.
Tractora artisten kooperatibak bere laugarren Kinu#4 saioa aurkeztuko du, Kolektibo egoiliarrak programaren barruan. Kinu autoprestakuntzako tresna bat da esperientzia sortzaileak partekatzeko, eta, horien bidez, espazio emankorrak irekitzeko tokiko eragileen ekoizpenerako eta prestakuntzarako, haien beharrizanetatik eta nahietatik abiatuta. Maddi Barber eta Sabine Groenewegen gonbidatuekin kinu#2 eta kinu#3 saioak egin ondoren, zikloak apirilaren 12an jarraituko du, Venezuelan jaiotako espainiar zinemagile Andrés Duqueren lanari eskainitako Kinu#4 saioarekin. Bere lana espainiar ez-fikzioaren periferian kokatzen da, eta saiakera-kutsu sendoa du.
ANDRÉS DUQUE.. Iván Z bere lehen filma Iván Zulueta kultuko zinemagilearen erretratu bat da. Bere lanek sari eta onespen ugari jaso dituzte mundu osoko zinema jaialdietan (Punto de Vista, Cinéma du Réel, Dokufest, D'A, Unicorn Awards, Goya Sariak), eta hainbat kultura-zentrotan erakutsi dira, hala nola Reina Sofía Arte Zentro Nazionalean (MNCARS), Bartzelonako Arte Garaikideko Museoan (MACBA) eta Vienako Arte Modernoko Museoan (MUMOK), Moskuko Arte Garaikideko Museoan (GARAGE) eta San Petersburgoko Hermitage Museoan. 2018an Kareliari buruzko proiektu bat hasi zuen bi zatitan -Errusia eta Finlandiaren artean banatutako lurralde bat da Karelia-. Gaur egun bigarren zatia prestatzen ari da.
Apirilak 18, igandea
Ensayo final para utopía (2012)
12:00 Auditorioa Sarrera dohainik, aurrez azkunazentroa.eus webgunean izena emanda, leku guztiak bete arte
Apirilak 25, igandea
Carelia: Internacional con monumento (2019)
12:00 Auditorioa Sarrera dohainik azkunazentroa.eus webgunean izen ematearekin, leku guztiak bete arte.
Lantaldea #4
Apirilak 17 eta 24, larunbata Lantegia 1
andresduque.com
PROGRAMA
Apirilak 18, igandea / 12:00 Ensayo final para utopía (2012) Gaixorik zegoen aitari Venezuelako ospitale batean laguntzen zion bitartean, zinemagilearen pentsamenduak Mozambikera joango dira, han ari baitzen filmatzen aitaren osasun-egoera makalari buruzko berriak jaso zituenean. Dantza eta iraultzaren irudiek -batzuk berreskuratuak eta beste batzuk zinemagileak grabatutakoak- errealitate alternatibo bat ekartzen dute gogora, mundu espektral bat, mugimenduaren sentsualitatetik abiatua. Zinema murgiltze-esperientzia bat izan daiteke. Ensayo final para utopía bezalako filmak horren froga dira.
Apirilak 25, igandea / 12:00 Carelia: internacional con monumento (2019) Oleg Karavaychuk (1927-2016) errusiar piano-jotzailearen aginduz –hari eskaini baitzion bere aurreko filma- iritsi zen Kareliara zinemagilea. Karelian, zuhaitzak dena dira. Errusia eta Finlandiaren arteko mugatik gertu dagoen kokaleku batean, familia batek bizirik gorde ditu erritu xamaniko tradizional batzuk. Basoetan, haurrak jolasean ari dira, eta argazkiak iltzatzen dituzte zuhaitzen enborretan, Stalinen errepresio odoltsua gogoan. Politikak eta espiritualtasunak bat egiten dute intuiziozko eraikuntza eta inpresio poetikoak dituen film honetan: artxibo historikoak, naturako planoek, familia-eszenek eta testigantza inkisitorialek, irudimenaren bidez, memoria historikoa sortzen dute.