Layman ecolac_eusk

Page 1

Koordinatzailea

Bazkideak

ECOLAC. LIFE13 ENV/ES/00615. LAYMAN’S REPORT

Ecolac

Prevention of dairy product’s environmental impact through ecodesign

LIFE13 ENV/ES/00615

Ekodiseinatutako esnekiak: ingurumen-inpaktu gutxiago, eraginkortasun produktibo handiago w w w . l i f e e c o l a c . e s


Aurrekariak Alferrik galtzen da munduan ekoizten diren elikagaien ia herena. Gainera, EBko janarien eta edarien balio-kateak zuzeneko ondorio batzuk ditu, hala nola berotegi-efektuko gasen emisio guztien % 17 eragiten du, eta baliabide materialen erabileraren % 28. Halaber, Lurreko biodibertsitatearen galeraren % 60 ere eragiten du, bai eta lurzoru-narriaduraren % 33 eta akuiferoetako baliabideen gehiegizko ustiapenaren % 20 ere. Sektore honen barruan, bi azpisektorek dute inpakturik handiena ingurumenean: haragi- eta esne-produktuen azpisektoreek. Bigarrenari dagokionez, esnearen, gaztaren eta gurinaren ekoizpenak berotze globalaren % 4 eragiten du, zenbait estimazioren arabera. Testuinguru horretan sortua da LIFE ECOLAC proiektua, esneak eta esnekiek ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko, prozesu osoa kontuan harturik, hau da, esne gordina ekoizten denetik azken kontsumitzaileari produktua saltzen zaion arte. Produktu batek ingurumenean duen inpaktuaren % 80 baino gehiago diseinu-fasean erabakitzen denez, ingurumen-inpaktu txikiagoko produktuak diseinatzeko (EKODISEINATZEKO, alegia) software-tresna bat garatu du proiektuak esne-industriarako.

.. 1 ..

Orain arteko tresnek batez ere ingurumeninpaktuen alderdi zientifikoak hartzen zituzten kontuan; hori zela eta, oso zaila zen ekoizpenalorrean ezartzea. Tresna berri hori berariaz egokituta dago esne-sektorerako, eta enpresen ingurumen-estrategia zehazten laguntzen du. LIFE ECOLAC proiektuak kontsumitzaileen erosteko motibazioak aztertu ditu, sustainability claims direlakoak sortzeko; horrez gain, sakon ikertu du kontsumitzaileen jarrera ekodiseinatutako produktuekiko.


Helburuak Hona LIFE ECOLAC proiektuaren helburu nagusiak: • Esneki berrien fabrikazioaren ingurumeninpaktua prebenitzea eta gutxitzea. • Elikagaien ekodiseinurako estrategiak ezartzen laguntzea, berariaz esne-industriarako egokitutako software-tresna bat erabiliz.

• Ingurumen-inpaktu txikiagoko esneki berri bat diseinatzea. • Kontsumitzaileak sentsibilizatzea, erosketa arduratsua sustatzeko.

Jarduera nagusiak Hauek dira LIFE ECOLAC proiektuaren jarduera nagusiak: • Kontraste-mahai batean elkartzea esnesektorearen balio-kateko eragile nagusiak, proiektuaren ekintzak eta emaitzak aztertzeko. Sektore hauetako ordezkariak bildu dira kontraste-mahai horretan: bilgarri eta enbalajeen ekoizleak, abeltzainak, kontsumitzaileak, industriak, banatzaile handiak, administrazioak eta zientzia-alorreko eragileak. • Kontsumitzaileek jasangarritasun, ekodiseinu eta erosketa arduratsuarekiko dituzten motibazioak identifikatzea. • Ingurumen-inpaktu handiena duten esnekien etapak eta alderdiak zehaztea.

• Ingurumen-inpaktu txikiagoko esnekiak ekoizteko software-tresna bat garatzea eta ezartzea. • Tresna baliozkotzea eta probatzea. • Ekodiseinatutako esneki baten prototipoa garatzea. • Kontsumitzaileak ekodiseinuarekiko duen portaera aztertzea. • Proiektuaren emaitzak hedatzea eta ezagutaraztea nazioarteko biltzarretan, jardunaldi tekniko eta zientifikoetan..., eta hiru kontraste-mahai antolatzea esne- eta elikagai-sektoreetako balio-katearen eragileak elkartzeko.

.. 2 ..


Emaitza nagusiak Emaitza hauek ekarri dituzte ekintzek: 1. ECOLAC softwarea LIFE ECOLACen emaitza nagusia hau izan da: ingurumen-inpaktuak ebaluatzeko software-tresna bat garatzea, ACV metodologiari jarraikiz. Ingurumena hobetzearren egoera hipotetiko berriak sortzeko eta bata bestearekin konparatzeko ere erabil daiteke tresna hori, produktuen ingurumen-inpaktua egiazki gutxitzen duten estrategietara bideratuz erabakiak. Hauek dira tresnaren onura nagusiak: • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiten du, produktuaren ingurumenaztarna kalkulatzeko Europar Batasunak proposatutako metodologia erabiliz. • Ekoizpenari buruzko datuen bilketa errazten du, enpresa-kudeaketako beste sistema batzuekin uztar baitaiteke tresna (adibidez, SAP), eta, hartara, zuzeneko datu-inportazioa lortu. • Produktu berrien ekodiseinua: hobekuntza-egoera hipotetikoak aztertu eta bata bestearekin konparatzen ditu,

.. 4 ..

ingurumen-inpaktu txikieneko estrategietarantz bideratzeko erabakiak. • Fabrikazio-zikloko kostu ekonomikoen ebaluazioa: baliabideen kostuak kalkulatzen ditu (produktua fabrikatzeko behar diren energia, ura, lehengaiak, bilgarrien materiala, hondakinen eta ur-hondakinen kudeaketa). • Moldakortasuna: elikagaien beste sektore batzuetara egokitzeko moduan garatu, programatu eta diseinatu da tresna.


2. Ekodiseinatutako produktu berria

talde-dinamika kualitatiboa erabiliz. Hau dio azterketaren emaitzak: “jasangarritasuna” eta “ekodiseinua” kontzeptuak ezezagunak zaizkie kontsumitzaileei, zeinek ez duten konfiantzarik marka pribatuen ingurumenaldarrikapenetan. Elkarrekin guztiz bat datoz bi azterketen emaitzak, eta premia hau nabarmentzen dute: kanpaina sendoak egin behar dira ingurumen-gaietan kontsumitzaileak trebatzeko eta oinarrizko zenbait kontzeptu argitzeko, hartara balio objektiboetan eta administrazioak bermatutakoetan oinarriturik egin ditzaten erosketak.

Jogurt-mota berri bat diseinatu eta ekoitzi da tresna berriaren laguntzaz. Honek, ingurumen aztarna gutxi duen plastiko bat erabiltzen du, eta, beraz, ontzi gutxiago sortzen da. Hona hemen identifikatu eta ezarri diren hobekuntzak: • • • •

Aldatu egin da ontziratze-materiala. Aldatu egin dira ontziratze-ekipoak. Hobetu egin dira ekoizpen-zikloak. Hobetu egin dira garraio-bideak.

Ekodiseinatutako jogurt horrek % 4 ur gutxiago kontsumitzen du, eta % 2 gas natural gutxiago.

Proiektuaren amaieran, kontsumitzaileei zuzendutako zenbait sentsibilizazio-ekintza egin dira, guztiak ere jasangarritasunari eta ekodiseinuari buruzkoak, QUO aldizkarian eta Eroskiren Consumer webguneak argitaratutako bi dibulgazio-artikuluen bidez.

3. Kontsumitzaileen motibazioa Erosketa-erabakiei eragiten dieten faktore nagusiak zein diren jakiteko, kontsumitzaileen erosteko motibazio nagusiak identifikatu ziren proiektuaren hasieran. Emaitza: produktuaren kalitatea da hura erostera bultzatzen duen faktore nagusia. “Jasangarria” izateak balio erantsia ematen dio erosi behar den produktuari, baina ez da faktore erabakigarria, azterketaren arabera. Gainera, ekodiseinatutako jogurt berria ekoizten hasi ondoren, kontsumitzaileen portaera aztertzeari ekin zaio, focus group deritzon

.. 5 ..


Espero diren onurak eta xede-sektoreak: Onura hauek espero dira xede-sektoreetan: Esne-industrian: • Ingurumen-inpaktu nagusien zergatiak eta jatorriak identifikatzea. • Etorkizuneko hobetze-jarduerak ingurumen-inpaktu esanguratsuenak gutxitzera bideratzea. • Esne-industriaren ekoizpen-eraginkortasuna hobetzea. • Esnekien fabrikazioarekin lotura duten ingurumen-inpaktuak gutxitzea produktuen bizi-ziklo osoan. • Egoera hipotetikoak elkarrekin alderatzea, aldaketak eta/edo inbertsioak egin aurretik aztertzeko hobetze-estrategiak eta -ekintzak. • Enpresaren irudia hobetzea administrazioaren eta gizartearen aurrean. • Stakeholder edo interes-talde nagusiekiko harremanak hobetzea (bezeroak, hornitzaileak, erregulazio-agentziak, hedabideak...). • Lehiakideetatik bereiztea. • Merkatu-hobi berri batzuetara iristea. • Inguruen-legedia eta indarrean den araudia betetzen laguntzea. • Ingurumen-jasangarritasunaz etorkizu-

.. 6 ..

nean izango diren arauei aurrea hartzeko aukera (EBren produktuaren ingurumenaztarna, karbono-aztarna). • ISO14001 eta beste ziurtagiri batzuk ezartzea. Administrazioak: • Produktuaren Ingurumen Aztarnaren kalkulua ezartzea, COM/2013/179/EBren arabera. • Ingurumen-erantzukizuna irizpidetzat hartzen duten politikak garatzeko tresnak hornitzea. • Zehatz jakitea zenbat dakiten kontsumitzaileek “jasangarritasuna”, “ekodiseinua” eta “ekoetiketatzea” kontzeptuez, kontsumitzaileak sentsibilizatzeko eskala handiko plan bat abiarazteko oinarri gisara. Kontsumitzaileak eta gizartea: • Informazio erreala eta objektiboa eskuratzea kontsumitzaileen erosteko motibazio nagusiei buruz, haien ingurumenkomunikazioko premiak asetzen dituzten elikagaiak diseinatzeko. • Ingurumenean eta ekodiseinuan sentsibilizatzea eta trebatzea kontsumitzaileak, erosketa-saski arduratsua lortzeko eta produktu ekoetiketatuekiko konfiantza areagotzeko.


Eragina Lortutako emaitzak luze eta zabal jakinarazi dira Espainiako eta nazioarteko hainbat ekitalditan: • Ahoz aurkeztu dira biltzar hauetan: LCA Food 2016, ENVIFOOD 2016, TRANSFIERE 2017 Foroa, BASQUE ECODESIGN MEETING 2017. • Posterrak aurkeztu dira biltzar hauetan: Alfaro B., Jauregi L., Rios Y., Etxebarria S. eta Ramos S. Consumer`s attitude, understanding and motivation regarding sustainable food products, EUROSENSE 2016. • Kontsumitzaileak sentsibilizatzeko dibulgazio-artikuluak (QUO aldizkarian, onlineko Consumer aldizkarian). • Proiektuak dibulgatzeko jardunaldiak: Esne-sektoreko bilgarri eta enbalajeen gaineko I+G+Bko lan-taldearen I. Bilera (290015), EDA Food and Environment Committee (FEPC) Meeting 2015, Esnearen Nazioarteko Eguna (DIL) 2015/2016/2017, Bartzelonako 2016ko Elikagaien Nazioarteko Azoka, eta abar. • Emaitzak aurkezteko eta baliozkotzeko hiru kontraste-mahai (2014ko urtarrilean, 2015eko azaroan eta 2017ko apirilean).

• Ehun erakunde edo enpresarekin harremanetan jartzea, emaitzen berri emateko eta lankidetzan aritzeko (proiektuaren liburuxkak, buletinak). • 29 agerraldi prentsan (prentsa-oharrak barne). • 22.000 bisita baino gehiago proiektuaren webguneak.

.. 7 ..


Bazkideak

KOORDINATZAILEA. AZTI zentro teknologikoa itsasoaren eta elikagaien berrikuntzan aditua da. Hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea du, eta 45 herrialdetan baino gehiagotan dihardu, 230 lagunetik gorako aditutalde baten laguntzarekin. Adituon zeregina ideiei forma ematea da, gero ideiok balio dezaten, produktu eta zerbitzu bilakatuta, enpresa-ekimenak sortzeko eta natura-baliabideak berreskuratzeko eta zaintzeko. Ikerketa estrategikoa eta aplikatua egiten du nazioartean, itsas inguruneari eta elikadura-kateari soluzio integral eta berritzaileak emateko. Zientzia gaur egungo eta etorkizuneko gizartearentzako balio eta aberastasun bilakatzea da AZTIren nortasun-adierazgarria.

Espainiako esne-sektoreko enpresa nagusia da CAPSA FOOD (Central Lechera Asturiana, Larsa, ATO eta Innova Food Ingredients). Zazpi banaketazentro ditu Espainian, eta 1.300 lagun baino gehiagori ematen die lana zuzenean. 2017an Espainia osoan ospe onena duen enpresatzat hautatu du Reputation Instituteren REPTRAK azterketak, eta kalitatea Kudeatzeko Europako Fundazioak (EFQM) eta Kudeaketako Bikaintasunaren Klubak (CEG) banatzen duten Europako 500+ Bikaintasun Zigilua eskuratu duen Espainiako lehen enpresa da.

Software industriala da INGENET enpresaren espezialitatea. 1997an sortua da; egoitza nagusia Bizkaiko Orozkon du, eta Txilen, berriz, ordezkaritza bat. Alor hauetan jarduten da: Lantegietako datuak atzitzeko eta prozesatzeko neurrirako aplikazioen garapena (DataPlant), automatizazioa eta robotika, ikusmen artifiziala, ultrasoinuak eta akustika. Azken urteotan, enpresa estrategiko bihurtu da zenbait sektore industrialetan: nekazaritzako elikagaiak, siderurgia, beiragintza (hutsa eta laua), automobilgintza, galvanizazioa, animalien elikadura, trengintza, meatzaritza...

Sektore horretako 60 enpresa baino gehiago hartzen ditu Esne Industrien Federazio Nazionalak (FeNIL). Federazio horretan daude Espainiako esne-ekoizpenaren % 95 baino gehiago egiten duten enpresak. Hauek dira FeNILen helburu nagusiak: esnearen eta esnekien kontsumoa sustatzea, nutrizio- eta osasun-aldetik dituzten propietateak direla eta; indartzea esnekiak onuragarriak diren ustea, kontsumitzaileen artean ere errotuta dagoena, eta merkatuan dagoen esneki-aukera zabalaren berri ematea.

Proiektuaren iraupena: 2014/07/01 - 2017/09/30 Aurrekontu osoa: 1.452.503 â‚Ź %Â 49,78 EBk kofinantzatua http://www.lifeecolac.es Harremanetarako pertsona:

LIFE13 ENV/ES/00615

Susana Etxebarria setxebarria@azti.es Tlf: (+34 667 174 292)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.