Itsasaldeko Izarra

Marisol Cortés

Anne neska lasaia da, maitasunez eta pazientziaz beteta. Izugarri atsegin du lagunekin irtetea, eta oso saiatua da eskolako lanetan.
Mara azkarra eta maitekorra da. Jende askorekin hitz egitea atsegin du, eta hain ozen egiten du barre, non mendien bestalderaino entzuten zaiola.

Lola bihurria da, eta ez zaio ia ezer gustatzen; baina, zerbait lortzen saiatzen denean, buru-belarri aritzen da lortu arte. Serioa ematen du, ez duelako jende askorekin hitz egiten; baina, lagunartean dagoenean, inork baino txiste gehiago kontatzen ditu.

Sofía adeitsua eta alaia da. Dantza egitea maite du, eta hain estu besarkatzen zaitu, non baitirudi badirudiela hezurrak hautsiko zaizkizula.

Anne, Mara, Lola eta Sofia kostaldean bizi dira, mendi handiz inguratutako eta bizitza handiko herri batean. Koloretako parkeak, itsasontziak portutik irteten eta portura sartzen, eta oso jende atsegina daude bertan.



Betiko lagun handiak dira Anne, Mara, Lola eta Sofia. Elkarren oso ezberdinak badira ere, bata bestearekin estuki lotzen dituen zerbait dute. Badakizu zer den?
ELKARREKIN BATERA egotea.

Parkera, hondartzara eta mendira joatea atsegin dute, bai eta kontu-kontari edo batetik bestera dabilen jendeari begira denbora pasatzea ere. Ikaragarri gustatzen zaie panpinekin jostatzea, askotariko istorioak asmatzea eta beste mundu batzuekin amets egitea.


ISBN 978-84-19904-04-1 9 788419

