Beldur EUSK

Page 1


“Bazen behin ume talde bat, asteazkenero nirekin elkartzen zena emozioak esploratzeko. Askotariko moduak probatzen genituen: batzuetan gure lotsa margotzen genuen, beste batzuetan antzerkiaren bidez amorrua lantzen genuen, gure pozari argazkiak ateratzen genizkion, gure tristurari idatziz ematen genion bide… Egun batean, ipuin bat egitea erabaki genuen gure beldurrei buruz hitz egiteko. Ipuina sortzeko, borobilean jarri ginen, eta bakoitzak esaldi bat asmatu genuen. Bata bestearen atzean esaldiak lotuz, eta guztion irudimenari esker, ipuina osatu genuen. Honela, begira: «Bazen behin, txoritxo bat ...» hasi zen Carmen, eta Jazzinek jarraitu zion: «...hegan egiteari beldurra ziona...». Ismailek bota zuen hurrengoa: «...txikitan bere habiatik erori zelako...», eta haien ondotik aritu ziren Ekain, Eider, Nabil... Eta horrela sortu zen «Beldur», gure txoritxoa! Eta horrek hegoak eman zizkien haurrei euren beldurrak taldearekin partekatu ahal izateko. Eta zuk, zeri diozu beldurra?

(Ipuin honek oinarri du 2014an Gasteizko El Pilar gizarte-etxean egindako emozio tailerrean sortutako istorioa.)

Eskaneatu kode hau zure beldurrak partekatu nahi badituzu, hegan egin dezaten zu bezalako beste haur batzuekin:

Emozio tailerreko ume guztiei; eskerrik asko jolastuz bakarrik ikasten diren bizitzako gauza horiek erakusteagatik. Eskerrik asko iraganagatik, bizi dezagun oraina, eta sekulako etorkizuna izan dezazuela!

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.