

Egoi pinguino alaia da, eta HEGO
POLOAN bizi da. Munduko
bolaren beheko aldean!!

Hego Poloa ooooso hotza
da, baina Egoi pinguinoa ohituta dago eta gustatu egiten zaio.

Arazo txiki bat dago, ordea: Hego Poloan ez dago hartz
polarrik. Hartz zuri, polit eta handi horietakorik, … etengabe
besarkatzeko gogo izugarria ematen duten horietakorik!!
Egoiri hartz zuriak ikustea eta haiekin jolastea gustatuko litzaioke.