Laikak gurpilgainean narama
Héctor Flórez Herboso


Duela urte batzuk, neskato bat bizi zen herri batean. Alde guztietara joaten zen bere aulki elektrikoaren gainean eta txakurraz lagunduta. Bailara osoan zekiten neskato hark Sara zuela izena eta haren txaku rrak Laika. Ia egunero korritzen zituzten herriko inguru guztiak, haiekin gurutzatzen ziren pertsona guztiak agurtuz eta paseoak emanez, oso gustukoa baitzuten biek paseatzea. Egun batzuetan, Sararen gurasoek, alabari mandatuak ematen zizkioten. Asteburuetan, ogia ekartzeko agintzen zioten. Herriko azken etxeetako batean bizi zirenez, okina ogirik gabe geratzen baitzen haien etxera iristerako. Sarak bazekien eguneko bigarren ogi sorta noiz amaitzen zuten, eta ogi egin berria jaso eta etxera korrika itzultzen zen, horrela, ogi kurruskaria jateko. Astegunetan, etxeko lanak egiten zituen bitartean, bere aulki elektrikoa kargatzen zuen. Ondoren, Laikarekin paseatzera irtetzen zen eskolako lanak amaitu bezain laster. Ibaiko paseoa zen gehien gustatzen zitzaiona, entretenigarriena izaten baitzen. Bero gehien egiten zuen egunetan ahateak igerian ikus zitzaketen freskatzen, eta, euriteen ondorengo egunetan, txoriei bide osoan zehar abesten entzuten zitzaien, pozik eguzkia berriro ikusteaz; gainera, Sara bide hartatik joaten zenean, bere kirolik gustukoena, piraguismoa, zuzenean ikusteko aukera izaten zuen .


Sara deika ari zitzaiola entzun zuenean, Feli baserriko ate batetik irten zen.
Felik, beti bezala, pasiatzera gonbidatu zuen neskatoa, zuhaitzetako fru tak aukera zitzan. Eta, fruituak bizkar zorroan zituela, Sarak aulki elektri koa piztu zuen berriro etxera itzultzeko.
—Agur, Feli, eta eskerrik asko guztiagatik! —esan zion joan aurretik.
Denbora luzea behar izan zuen hara iristeko. Aurreko egunetan euria gatik ezin izan zirenez irten, txoriak ikusteko aprobetxatu zuen ibilaldia.
Txoriak Laika eta bera bezain zoriontsu zeuden.
—Egun on, Feli! Dozena erdi mertxika eta marrubi emango dizkidazu, mesedez? —galdetu zion Sarak, Feli ikustean.
Egun batean, Sararen ama askaria prestatzen ari zela, afaltzeko zer nahi zuen galdetu zion. Mazedonia jan gabe aspaldi zegoenez, Sarak fruta-ontzian begiratu zuen, ba ote zegoen mazedonia egiteko fruta nahikoa. Baina justu mertxikak eta marrubiak falta ziren, ama-alaben gogokoenak. Biak ados jarri, eta erabaki zuten merezi zuela Feliren etxe ra joatea. Felik fruitu arbolez betetako lursail bat zeukan. Neskatoa oso pozik jarri zen, ez afariagatik bakarrik, baita Feliren etxea ibaiko pasea lekuaren amaieran zegoelako ere.
—Feli, Feli! —deitu zion Sarak, aulkiaren turuta jotzearekin batera.


—Kaixo neskak! Eba dut izena. Laguntza behar duzue? —galdetu zien neskak uretatik irtetzean.

Aulkia bateria gabe geratu zitzaiola eta etxera eraman zezakeen galde tu zion Sarak. Hark azaldu bezala balazta kentzeko palankari eman, eta aulki elektrikoari bultzaka hasi zen Eba. Aulkia asfaltatu gabeko bide hartatik eramatea pixka bat kostatzen zitzaion Ebari, eta, orduan, mus hing-a etorri zitzaion gogora: piraguista izan aurretik egiten zuen kirola.
Baserritik irten eta berehala, bateriaren argi gorria piztu zen. Egun hartan, aulki elektrikoa kargatzen jartzea ahaztu zitzaion. Argi gorria ikusi bezain laster, abiadura moteldu zuen, bateria ahalik eta gutxien gas tatzeko. Baina ez zion askorako balio izan, bide erdian bateriarik gabe gelditu zen. Hantxe gelditu behar izan zuten. Zain egon ziren ea norbait pasatzen zen etxera lagun ziezaien, eta itxaronaldi hura etxean bakarrik igarotzen zituzten une ugarien antzekoa izan zen: Sarak teniseko pilota bat atera zuen beso-euskarrian zintzilik zeraman bizkar zorrotik, eta tri kimailu berri bat erakutsi zion Laikari. Baita Laikak hura egitea lortu ere.
Trikimailua hobetzen ari zirela, norbait arraunean entzun zuten, pira guista bat zen. Burua harengana biratu eta ahal bezain ozen oihukatu zuen Sarak, eta Laika, Sara hain asaldatuta ikustean, zaunkaka hasi zen.
Piraguista hark askotan ikusten zituen biak paseatzen, ibai hartan en trenatzen zuelako egunero, eta, laguntza eske ari zirela ikusita, zer ger tatzen zitzaien begiratzera gelditu zen.
ISBN 978-84-19454-13-3 9 788419 454133 I N S PIR I N GSOIRUC I T Y
