Gogoan zaitut, Nona

Page 1

Nire ahizpa zaharrena urtebeterekin hitz egiten hasi zenean, hura maitasun poza

amonarena, entzutean nola ari zitzaion deika, bere arreta erakarri nahian, esanez:

«NONA! NONA!».

Harrezkero, eta badira urteak, nire

amonari honela deitzen diogu: «Nona».

Gogoan dut zure begirada.

Ni eskolatik ateratzean burua tximaz beteta eta narras ikusita ere, berdin zion. Zuk beti ikusten ninduzun polita.

Gogoan dut nola berregiten zenidan mototsa eta nola aritzen zinen nirekin jolasean, zure moduan, lurrean, terrazako hamakan edo egongelako sofan eserita.

Gogoan dut zure sukaldean galleten armairuari zerion magia hura, eta zure zirrara, ume baten antzera hots egiten zenidanean esateko Katuak zerbait utzi zuela niretzat eta nire ahizparentzat.

Zeremonia hura, zurezko armairuko atetxoa irekitzen zenuen bakoitzean, zirrara hura, oraingoan zer izango ote zen jakin nahian… Horrek guztiak bat-batean eten eta luzatzen zuen denbora, txikle handi-handi baten antzera.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.