Euskal Herria eguna 2011 Ibarra

Page 1

IRAILAREN 17AN DENOK IBARRARA

III.EUSKAL HERRIA EGUNA


2

Euskal Herria, nazio gisa bizirauteko gudan

Zegatik diogu nazio garela? Naziotasuna bandera bat, ikur bat, estatus politiko bat edo gabonetan jokatu daitekeen partida bat izatetik haratago doa. Nazio izatea elementu ezberdinen gainean oinarritzen den errealitatea da. Naziotasuna ulertzeko modu eta forma ezberdinak aurki ditzakegu munduan barna. Badira naziotasuna, arrazari soilik lotzen dioten herriak, baita lurrari edo lurraldeari lotzen diotenak ere. Zenbait herrik erlijioa eta historian oinarritzen dute euren nazio izatea. Euskal Herrian l a u e l e m e n t u e d o a r datz nagusiren gainean oinarritzen d u g u, gure nazio izatea: * Euskal Herriaren historia * Euskal lurraldetasuna * Identitatea eta nortasuna * Euskara Lizarrako, Ibarrako eta Algortako herritarrak, aurreko elementuak oinarri hartuta, laugarren ardatz bat eraikitzeko lanean ari dira: euskal herrien arteko senidetzea.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak zera dio:

Gkubide eta duintasunean izaki oro aske, eta es-

berdin jaio ohi da (1.art). nori ezin zaio bere nazionalitatea arbitrarioki ezabatu (15. art.). skubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak, era berean zera aitortzen du: erri orok badu bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea, bere estatus politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala finkatzekoa (1. art.).

I E H

Bizirauteko gudan, BIZIRIK Familia-buru, jauntxo, burges, eta antzeko sastraken artetik, burua ateratzen jarraitzen du euskal herritarrak. Mendeetako zapalkuntza jasan arren, E u s k a l H e r r i a k b i z i r i k d i r a u. Frankoren diktadura garaitik, garapen handia izan du Euskal Herria desagertarazteko estrategiak. Azken hamarkadetan burujabetza sentimendua, nahia eta borondatea estatu espainiarretik ongi diseinaturiko autonomiaren joko zelai batean ito nahi izan dute. Euskal identitatea, urez beteriko edalontzi batean azukre koxkorra bailitzan desegin nahi izan dutela esan dezakegu. Euskal Herria burujabe izateko hautua ez dela desegin ikusirik, zatiketa eta desitxuratze estrategiak ere abiatu dituzte. Horren adibide da, aitzakia bat edo beste erabiliz, euskal nortasuna biltzen dituzten indarrak zatikaturik izateko demak ez duela etenik izan. Azken urteetan, aurrez aurreko nortasun guda abiatu dute. Zeharka disolbatu ez duten sentimendu eta identitatea kriminalizatu eta kolpeka desegin nahian. Hor kokatzen ditugu euskal komunikabideen aurkako erasoak, eragile, instituzio eta alderdien ilegalizazioak eta nola ez, independentzia bezalako aukera politikoen kriminalizazioak edota euskal selekzio ezberdinek azken urteetan emandako aurrera pausoak zapuztu izanak. Bide beretik indar osoz abiatu dute euskal sentimenduen aurkako gurutzada: inposaturiko banderekin, hezkuntzatik, kale izendegietatik, atzerriko selekzioen mehatxutik, espainiar ikuspegi eta nortasuna ardatz duen XXI. Mendeko gurutzada berri baten atarian gaude. Euskal Herriaren aurka denak belio duen garaian.


3 Nazio baten nortasun ikurrak Nortasun ikurrak ez dira saltzen. Inposaketaren bidez erasotzen gaituztenek, euskaldunen artean babesa aurkitu izan dute mendeetan zehar, eta kultura inposatzaileek, egun ere jarraitzaileak erraz aurkitzen dituzte. Hala eta guztiz ere, sustrairik gabeko kultura izaki, gure herrian ez dute belaunaldiz-belaunaldi saltoka ibiltzeko nortasunik izan. Unean uneko arrokerietatik haratago, euskal nortasun ikurrek hor jarraitzen dute, beste herrietako kultura zapalduekin elkarlanean. Nabarmentzekoa da e u s k a r a, hizkuntza bera euskal nortasun eta izatearen ikur garrantzitsuena izan da, eta gaur egun ere horrela da. Herri kirolak, euskal herritarren musika, armarriak, banderak, zigiluak… eta beste hainbat ikurrek ere pisu nabarmena dutela ezin da ukatu. Atzera begiratzean, bertan islatzen zaren hori da gure nortasun ikurra. Baina horrek ez du esan nahi, gure nortasuna iraganeko kontu bat denik; garapenaren sorburu baizik, denarekin hausteko besterik ez bada ere.

Franco lo intento, pero no lo consiguio. Y todavía siguen con la estrategia de diluir la identidad vasca como un azucarillo: autonomias, nos traen la Vuelta España para querer demostrar que somos territorio español, cambian el mapa del tiempo de ETB, nuestros hij@s no pueden aprender nuestra historia. Somos una nacion= Euskal Herria Cuando decimos que Euskal Herria es una nacion y quiere ser un estado, es por qué tiene cuatro pilares solidos: * Su historia * La territorialidad *Su identidad * El euskara y los vecinos de Lizarra, Algorta e Ibarra añadiremos otro mas: * La relacion entre los pueblos de diferentes provincias. Migraciones y diversidad La asociación Anitzak fue creado por personas que vinieron a vivir a Euskal Herria desde España, Francia, otros pueblos de Europa y de otras partes del mundo. Tienen dos reivindicaciones: - Saber y respetar que Euskal Herria tiene unos derechos que le corresponden como nación (Politicos, culturales, lingüisticos, sociales...). - Que la sociedad vasca respete también la historia, cultura, identidad, nacionalidad... de las personas que han venido de fuera a vivir en Euskal Herria.

Migrazioak eta aniztasuna Estatu espainiar eta frantsesetik Euskal Herrira etorritako migrazio ohiturek, egituraketa sozialean eragin handia izateaz gain, eragin zuzena izan zuten nazio identitateen arteko dinamiketan. Euskal Herriaren berreskurapen kultural, identario, hezkuntza eta hizkuntza normalkuntzarako indarrak biderkatzearen beharra sortarazi duten fenomenoa da. Anitzak: Atzerriko jatorria duten euskal herritarren elkartea Anitzak ekimena Euskal Herritik kanpo etorritako pertsonez osatutako herri ekimen bat da, jatorriak askotarikoak izanik; espainiar eta frantziar estatuetako herri ezberdin, Europa eta haratagoko lurralde eta herri anitzetakoak. Anitzakeko kideak pertsona migratzaileen eskubideak eta Euskal Herriari nazio gisa, dagozkion eskubideak bateragarriak direnaren ideian oinarritzen dira. Bi ardatz: Batetik, hona bizitzera etorri diren migratzaileak Euskal Herria, nazioa exisitzen dela jakin eta onartzea, eta beraz, nazio bezala dagozkion eskubideak (politikoak, sozialak, kulturalak eta linguistikoak) aitortzea. Bestetik, euskal jendarteak, migratzaileen historia, hizkuntza, kultura, identitatea, eta berezko naziotasuna, duten subjektu gisa onartuak izatea, eta, onarpen honekin batera, Euskal Herriko eskubide osoko herritar bezala aitortuak izateko jatorrizko identitate horri uko egitera behartuta zertan egon ez dutela adierazi.


4

GONBIDATUTA ZAUDE!

Ibarra, Lizarra eta Algortako herritarren Irailaren 17ko egitaraua/17 de septiembre, actos arteko jaia 2011ko irailaren 17an, larunbatean, izango da: Ibarran. EUSKAL HERRIA EGUNA Herritar guztiak gonbidaturik zaudeIBARRAN te egun guztiko ospakizunera: EUSKAL HERRIA EGUNA p09:45ean: Harrera Ibarra sarreEN I B A R R A I I I . E u s k a l H e r r i a E g u n e r a. ran. Adin guztietako herritarrentzat, egun p 09:45: Recibimiento en la entrapOndoren, kalejira. da de Ibarra. p11:00etan: Hamaiketakoa Arane guztiko jaia antolatu dugu Ibarran. Irailap Despuès, kalejira. iturrian. ren 17an, Euskal Herriko hiru herrik, hiru p 11:00: Hamaiketako en la fuente p12:00etan: Herrien arteko Ginkade Arane. na. senidek, topo egingo dute festaren babesep 12:00: Ginkana entre los pueblos. p13:00etan: Ekitaldia. an. p 13:00: Ceremonia. p14:00etan: Bazkari herrikoia, p 14:00: Comida popular en el Emeterio Arreseko frontoian. Guztiok gonbidatuta gaude!!! La fiesta entre los habitantes de Ibarra, Lizarra y Algorta es este año, el 17 de septiembre, sabado. Y sera, en Ibarra. Todos estais invitados a la fiesta que durarà todo el dìa: I I I . E u s k a l H e r r i a E g u n e r a. Gente de todas las edades se reuniran alrededor de la fiesta, en Ibarra. El 17 de septiembre, tres pueblos, tres hermanos/as de Euskal Herria, se encontraran para celebrar su union y soliradidad. Todos estamos invitados!!!

p16:00etan: Lip-Dub-aren grabaketa. pOndoren: Kalejira Poteoa, elektrotxarangarekin. p20:00etan: Afari merienda Subegi elkartean, Algortako musikariek alaiturik. p21:00etan: Lip-Dub-aren estreinaldia Gaztetxean. p22:00etan: Kontzertuak Gaztetxean: Dolce Tangana eta Bide Bakarra. pOndoren: Sorpresa.

frontòn de Emeterio Arrese. p 16:00: La grabación del Lip-Dub. p Despuès: Kalejira Poteoa, con la electrocharanga. p 20:00: Cena en el Subegi elkartea. Mientras, los musicos de Algorta alegrarán el ambiente. p 21:00: Estreno del Lip-Dub en el Gaztetxe. p 22:00: Conciertos en el Gaztetxe: Dolce Tangana y Bide Bakarra. p Después: Sorpresa.

***Egun guztian zehar haurrentzako txokoa egongo da.

***Todo el dia habrá un espacio recreativo para los niños/as.

BAZKARIRAKO TXARTELAK/TICKETS PARA LA COMIDA: Ibarra: Atari eta Danon Txokoa tabernetan. Lizarra: Katxeta, Berri, Ametsa eta Gaztetxean. Algorta: Katilu, Gestorak eta Eztabaida gunean.


5

SENIDETZA SUSTATUZ

Urtez urte bezala, Ibarrako eta Lizarrako senidetza sustatzeko talde ezberdinen artean ekitaldi ugari antolatu dira. Hauen eraginez, jada, hartu-eman politak sortzen ari dira, eta baita bikoteren bat edo beste ere, agian laster Ibarra-Lizarra jatorria duen haurtxoren bat ere ikus dezakegu gure kaleetan jauzika… Lizarran ospaturiko azken Euskal Herria egunetik aurrera, bi herrietako eragileen artean eginiko ekitaldi nagusiak hauek izan dira:

El hermanamiento no es una fiesta de un día, y así lo demuestran los diferentes actos que han ido realizando los pueblos de Lizarra e Ibarra:

U r r i a: Bi ibartar eta lizartar bat (aupa hi!), Lizarrako Marmitako Txapelketan irabazle: Ibarrako bi xelebre Lizarran galdurik zirela eta, presoen aldeko marmitako lehiaketan parte hartzera animatu ziren, kuriositateak bultzatuta eta esan bezala, lizartar artista baten laguntzaz. Egia esan, lehen aldia zen marmitako bat prestatzen zutena, baina guztiak zur eta lur utzi zituzten errezeta sekretu batekin txapela eskuratuz. Arrakasta ikusirik aurtengo Algortako Portu zaharreko jaietako marmitako lehiaketa irabaztea jarri dute helburu bezala. Kontuz ibartarrekin!!! Dos ibartarra y uno de Lizarra, ganan el concurso de Marmitakos de Lizarra.

A b e n d u a k 1 8 : Alurr dantza taldearen "Oinazez" emanaldia Lizarran. Lehenbizi Lizarrakoak Ibarrara etorri ziren, emanaldi ederra eskainiz, nahiz eta euriak bustiriko eguna izan, eta ondoren Ibarrako Alurr dantza taldea Lizarrara joan zen beraien “Oinazez” ikuskizunaz eskaintzera, denen gozamenerako. El grupo de baile Alurr de Ibarra, ofrece su espectaculo Oinazez en Lizarra.

A b e n d u a k 2 6 : Ibarrako bertso saioan Lizarrako gonbidatuak izan ziren. Ibarrako bertso saiora ere hurbildu ziren Lizarrako lagunak, hurrengoan jotak abesten ikusiko ditugu agian. Dos vecinos de Lizarra disfrutaron de los bertsos en el festival de Ibarra. O t s a i l a k : Hiru ibartar Lizarrako inauterietan. Tres de Ibarra en los carnavales de Lizarra.

O t s a i l a k 2 0 : Mendi irteera Ibarratik Lizarrara. Mendi taldeak senidetze aldera ere, Ibarrako HaitzetanRaju mendi taldeak Lizarrako mendi taldearekin batera irteera antolatu zuen, ibilaldi lasaia eta gero nola ez, tertuli gozoa eta mokadu ezin hobeaz gozatuz. Hauek ez dira jateaz inoiz aspertzen edo?? Salida montañera organizada por Lizarrako Mendi Taldea y Haitzetan Raju de Ibarra. A p i r i l a k 1 0 : Ibarra, Lizarra eta Al-

gortako herritarrek Gaztelu-Otsabio mendi irteera + Zikiro jana. Aurreko irteerari buelta emanez, Lizarrakoak Ibarrara gerturatu ziren mendi martxa eta zikiro jatera animatuz. Egun berezia izan zen, bertara Algortako lagun dezente etorri baitziren. Lainoak sorginduriko egunaz gosea egin ondoren, nola ez, zikiro jan ikaragarria. Adituek diotenez inoiz jandako hoberenetakoa. Amaieran presoen aldeko zozketan tongo egon zenaren zurrumurrua sortu da: uuuuuh!! Los montañeros de Ibarra, Algorta y Lizarra realizaron una salida montañera con el premio de una zikiro jate.

M a i a t z a k 1 2 : Garagardo azoken inaugurazioa: Lehenbizi Lizarrakoek Ibarrako garagardo azokan zinta mozketa egin zuten eta gero alderantziz. Ekitaldi gehienak jateko edo edatekoa direla dirudi. Las Ferias de Cerveza de los dos pueblos fueron inaugurados por vecinos de Lizarra e Ibarra, gracias al hermanamiento oficial de las ferias.

M a i a t z a k 1 4 : Denak FS-Lizarrako Gaztetxeen arteko futbol partidua+Sagardotegia. Ibarra eta Lizarraren arteko senidetzean urrats berria emanez jardunaldi polita ospatu zuten, herriotako bi futbito taldek: Irailean Lizarran jokatutako partida parekatuaren ondoren, (4-4) Ibarran berdinketa hausteko aukera izan zuten. Bigarren partida honen emaitza alde batera utziko dugu, garrantzirik ez duelakoan (Ibarrak paliza Lizarrari). Izan ere, ondorengo mus partidak, garagardo azokan hartutako tragoek eta gaztetxeko afterrak ongi islatzen du bi herrien arteko anaitasun bidea. “Telle”-k dioen bezala, partidak ez du garrantzirik, parrandak bai. Irailean beste partida bat jokatzeko asmoa dute. Partido de futbol + sidreria+juerga... de los equipos de futbol sala Denak ES y Lizarrako Gaztetxea. E k a i n a k 1 7 : Gazte festetan Lizarrako dantzarien saioa. Lehen aipatu bezala, Lizarrako dantzariak gazte festak alaitu zituzten beraien dantzekin. Bailes de Lizarra en las fiestas de los jovenes en Ibarra.


6

Algortarrei deialdia

Aurten Euskal Herriko herri ezberdinen senidetze prozesuaren barruan, Bizkaiko herri bat gonbidatu da Ibarrako Euskal Herria Egunera. Herri hau Algorta izango da. Jada, bertako eragileekin harremanetan jarri gara eta hasera batean errezelo pixkat izan bazuten ere, segituan jarri ziren martxan, eta Ibarran irailaren 17an ospatuko den jaira autobus bat gutxienez eramateko konpromisoa hartu dute. A l g o r t a : Algorta herriari dagokionez, arrantzale jatorria duen Getxoko udalerri bat da, 40.000 biztanle ingurukoa. Bere jatorria oraindik bizi-bizirik dagoen Portu Zaharrean dago. Tradizionalki arrantzale auzoa izan da hau, Elexalde auzoa aldiz, baserritar auzoa izan delarik. XVII. mendean sortu zen eta maldan gora hedatu zen heinean, Algorta eratu zen. Gaur egun jada, arrantzarik ez bada egiten ere, arrantzale auzo kutsu handia du oraindik, etxe zuri eta kale estu eta malkartsuekin. Portuan bertan, txalupa txiki batzuk baino ez dira geratzen. Hiru kaleren inguruan eraikita dago: Kale Berria, Erribera eta Portu Zaharra. Aretxondo eta Karitate kaleek besteak beste lotzen dute auzoa Algortako erdigunearekin.

G u a t i o a k : Algortarrak Guaitoak dira, diotenez arrain mota bat da, eta horregatik dute ezizen hori, baina Ibarrako mendi taldeko arduradunaren ustez, Guai... Herriak mugimendu asko du, bertako herritarrak nekaezinak dirudite, beti lanean mugimenduan eta iraultzan. Lizarra eta Ibarrak inguruaren eraginez izaera ezberdina duten bezala, Algortak ere bere nortasuna du, kostak, inguruko herriek, Bizkaiak, mendiak eta jendeak berak emaniko nortasuna. Eragieleei dagokienez, hain herri handia izanez, talde ugari dituzte: irratia (Koska irratia), bertso taldea (Bizarra lepoan), Txorimalo gaztetxea, dantza talde bat baino gehiago (Ebatz dantza taldea, Itsas argia dantza taldea…), UnTalGari mendi taldea, Itsasoruntz taldea (Beraiei galdetu ea zer den) etabar...

ALGORTAKO PORTU ZAHARRA

Haitzetan Raju eta Un Tal Gari mendi taldeak Maulen

Deialdia e t a Gonbidapena: Horrela izaki, eta lehendik Ibarra eta algortar batzuren artean harreman txiki bat dagoela kontutan izanik, gonbidapen zintzoa luzatzen dizuegu Algortako herritar guztiei, Irailaren 17an Ibarrara etor zaitezten, inongo konpromisorik gabe, eta lehenbiziko hartu emana egin dezagun. Egun pasa eder bat bota eta guztion artean Euskal Herri aktibo bat eraiki dezagun, pausuz pausu, atzera begiratuz baina baita aurrerantz, beldurrik gabe eta tinko. Beraz, ez hutsik egin, autobus bat ateratzeko potro eta obariorik baduzue, erakutsi, Ibarran eta Lizarran apustuak egiten ari gara ez zaretela gai izango esanez. Beraz,...

¡ A qué n o hay...! Con el fín de unir 7 pueblos de las 7 provincias vascas, este año hemos invitado al pueblo vizcaino de Algorta a Euskal Herria Eguna. En los bares de Ibarra hay apuestas, 100 a 70 a que vendrá mas gente de Algorta que de Lizarra. ¡A qué no hay... para llenar dos autobuses!

Lizarra, Ibarra eta Algortakoak zikiro jatean


7

LIP-DUB-a grabatuko dugu!!! Lip-Dub-a Lip-dub-a pelikula bat bezala da, baina abesti baten iraupena du, beraz, oso laburra da. Pentsatu abesti bat, adibidez, Mikel Laboaren Izarren hautsa. Orain, hartu kamera bat, eta hasi musika entzuten. Musikak dirauen bitartean, mantendu bideo kamera grabatzen: etxean, kalean, autoan, oinez, korrika,... eta abestia amaitzen denean, stop eman. Gutxi gora behera, hori da LipDub-a grabatzea. Ondoren, irudi horiei entzuten ari zaren musika erantsi eta listo. III. Euskal Herria Egunean, irailaren 17an, antzeko zerbait egingo dugu Ibarran. Dolce Tangana taldearen abesti bat oinarri hartuta, kameraz herriko hainbat txoko zeharkatuko ditugu, eta dena grabatuko dugu, 16:00etatik aurrera. Gauean, 21:00etan, LipDub-a edo grabatua botako dugu Gaztetxean. Ibilbidean herritarrak eta eragile desberdinak egongo dira. Baita aurrez aukeratuko ditugun 8-9 aktore. Hauek abestia kantatu egingo dute, baina komeni da herritar guztiek abestiaren letra ikasita edukitzea. Horrela, kamera ondotik pasatzean, abesten egongo dira, eta ez zer esan ez dakitela. Ondarruko Lip-Duba ikustea ondo legoke, ideia bat egiteko. Horretarako, youtube.com helbide elektronikoan, ondarru lip dub jarri eta listo. Saiatu beraz, Dolce Tangana taldeak espreski egin digun kanta ikasten. Animo!

Lip-Dub-eko abestia Ibarratik lizarra aldera,

baso eta oihan zeinen ederrak, itsasoz ere surfean goaz

olatua hartuz Algorta aldera mugarik gabe heda dadila,

gazteriaren doinu distira!

Lip Dub? El Lip-dub-es como una pelicula corta. Pones una cancion y grabas imagenes, para luego, montar el audio con el video. No es conveniente que haya cortes en la grabación del video, porque el lib dub es un plano escena, algo continuo. En Ibarra, lo grabaremos el 17 de septiembre, es decir, en la tarde del Euskal Herria Eguna. Empezaremos la grabación a las 16:00 de la tarde. Todos/as podrán participar en la grabación, aún así, abrá unos 8 o 9 actores que llevarán la voz cantante. Es conveniente que todo el mundo sepa la letra de la canción. La canción es del grupo Dolce Tangana, expresamente preparada para este evento. Cuando terminemos de grabarla, lo montaremos, y a la noche, lo veremos en el Gaztetxe de Ibarra. Para saber como son los lib dup, en youtube.com hay muchos ejemplos. El de Ondarru es un buen ejemplo, merece la pena verlo. Para escuchar la canción que vamos a utilizar en Ibarra, podreis entrar en facebook y buscar Lib dub Ibarran, Euskal Herria Eguna. Animo y a ver si aprendemos la canción!

Parrandarik ez, ez dela falta, gure omenez egin dezagun topa! Egin zaitez bat! Hau da eguna!...

Eta zazpi semeek

maite dugu ama bakarra babestuko zaitugu, eta hiru kolore

izatez garelako denok bat Euskal Herria ama maite!

Arrazarik ez, berdintasunez, jokatzekoa da bakar bide!

Rashid-ek ere amestu zuen,

borrokatu zuela euskararen alde! Orlegi berdez gure mendiak, zuriaz benetako justizia,

nortasunetik sen eta grina, aterako da iraultza gorria! Gorri bizia,

hiru herritatik, lau haizeetara txikietan handienak garela, handiak gara!... Eta zazpi alabek

maite dugu ama bakarra babestuko zaitugu, eta hiru kolore

izatez garelako denok bat Euskal Herria ama maite! Euskal Herria ama maite! DOLCE TANGANA

ABESTIA ENTZUTEKO:

facebook.com-en sartu, eta ondoren, bilatu L I P D U B IBARRAN, EUSKAL HERRIA EGUNA


Badator, badator... Euskal Herria Eguna ANTOLATZAILEA:

Bultzatzaileak: Lizarra, Algorta eta Ibarrako herritarrak. Hiru herrietako talde, eragile, elkarte...

2009, Euskal Herria Eguna Ibarran

2010, Euskal Herria Eguna Lizarran

EGUNKARI HAU GUZTIONA DA! Irekiagoa, errealagoa, freskoagoa, manipulazio eta faboritismoak ekiditeko... Lizarra eta Algortako kazetariak behar ditugu (agian Lizarrako portugesa...). Animatu eta jarri harremanetan gurekin: eheguna@hotmail.com

¡Este periódico es de tod@s! Para poder ofrecer una información más fresca, real, abierta, y evitar manipulaciones y favoritismos... necesitamos periodistas de Lizarra y Algorta. Para contactar con nosotros: eheguna@hotmail.com

ADI! Lizarrako urriko marmitako txapelketa egunean, Lizarran, BATZAR OROKORRA egingo dugu, hurrengo ekitaldi, balorazio, ideia berri... erabakitzeko. Zu ere gonbidatuta zaudelako, ADI deialdiari.

ATENCIÓN! El día del campeonato de marmitacos de Lizarra, habrá una ASAMBLEA GENERAL para decidir las siguientes pautas del hermanamiento: valoraciones, nuevas ideas... ¡Tú también estas invitado!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.