Erakusketa: Elkar ezagutzetik elkar aitortzera

Page 1

www.baieuskalherriari.org


Agur t'erdi,

BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenaren izenean zuzentzen gatzaizu gure elkartearen berri eman eta esku artean dugun egitasmoaren berri helarazi asmoz. Bai Euskal Herriari, NAZIOTASUN ESKUBIDEAREN aldeko lanean aritzeko sortu zen , 2000ko ekainaren 10ean. Bertan parte hartzen dugun gizon eta emakumeok 10 urte baino gehiago daramatzagu Euskal Herriko eta euskal herritarren eskubide zibil eta politikoen alde lanean.

Gure lan ildoaren oinarria argia da Euskal Herria aintzat hartu eta herritar guztiontzat, nazio eskubide guztiak aldarrikatu eta bermatze aldera, lanean ihardutea. Naziotasun eskubidearen inguruan burututako gogoetaren ondotik, Euskal Herriaren inguruko ezagutza eta naziotasunaren inguruko sentsibilizazio lana burutzeko helburuarekin osatu dugu erakusketa hau.

ERAKUSKETAN, Euskal Herria nazio egiten duten elementuak biltzeaz gain, UDALBILTZAk oinarri gisa jarririko Eskubideen karta eta Euskal Herriko Naziotasun Aitormena bezalako egitasmoak jasotzen ditugu besteen artean. Baino modu orokor batean nazio eraikuntza eta naziotasuna eskuz esku doazen elementuak izanik eramuz eremuko erreferentzia jasotzen saiatu gara. Erakusketa hau herriz herri dabilkigu eta hori da gure xedea ahalik eta herritar gehienengana iristea. Erakusketaren inguruko xehetasunak eranskinean gehitu dizkizuegu. Informazio gehiago www.baieuskalherriari.org. Erakusketa bera interesgarri izango zaizuelakoan agurtzen gara Adeitasunez,

www.baieuskalherriari.org


ERAKUSKETAREN XEHETASUNAK

PANELAK: -

18 panelez osatutako erakusketa da, hauetako bi erakusketa iragartzeko erabiltzen ditugu. Ikusi argazkiak gure webgunean. -

Panel bakoitzaren Altuera 200x80cm

dimentsioak:

-

Inon zintzilikatu beharrik ez dute, panel bakoitzak bere buruari eusten dio.

-

Panelen baitan, QR kode ezberdinak aurkituko ditu bisitariak eta bere mugikorraren bidez, informazioa ikusi, bertan sakondu eta entzuteko aukera izango du.

-

Erakusketa Euskaraz dago, emeki-emeki beste hainbat hizkuntzetara itzultzeko asmoa dugu, horrela Euskara ezagutzen ez duen bisitariak ere, erakusketaren nondik norakoak jarraitzeko aukera izan dezan, horretarako prestatuko ditugun entzungailuen bidez..

ANIZTASUNAren inguruko DOKUMENTALA -

Erakusketaren baitan, GU, JATORRI ANITZ, HERRI BAT Juanba Berasategik zuzendutako dokumentala proiektatzen dugu.

-

Horretarako, komenigarria litzateke aretoak DVD formatuan dugun dokumentala proiektatzeko aukera izatea.

HITZALDIAK antolatzeko aukera -

Erakusketaren baitan, naziotasun eskubidearekin lotzen diren hainbat eremutako hitzaldiak antolatzeko aukera ere badugu. Aniztasuna eta migrazioaren inguruan, Euskararen inguruan, nortasun ikurren inguruan, ‌

-

Hitzaldi hauetarako eragile edo eremu jakinari loturiko kideak gonbidatzeko aukera dugu. Eremu honetan sakondu nahi izanez gero onena zuzenean hitz egitea litzateke.

LAGUNTZA gastuei aurre egiteko -

500 euroko laguntza eskatzen dugu. Noski, tokian tokiko aukeren arabera laguntzaren zenbatekoa moldagarria da. Galdetu mesedez.

-

Laguntza honekin, garraioa muntai eta desmuntaiaren gastuei aurre egiten diegu. Erakusketaren iraupena astebetekoa izatea aurre ikusi dugu. Materialaren zaintza erakusketa eskatzen duenaren esku egongo da.

ERAKUSKETA ZURE HERRIRA EKARRI NAHI BADUZU Telefonoa: (0034) 635 326 107 Posta-e: erakusketa@baieuskalherriari.org

www.baieuskalherriari.org


ERAKUSKETAREN IRUDI BATZU

ERAKUSKETAREN IRAGARTZEKO ESKU ORRIAK -

Hala nahi izanez gero, erakusketaren berri zabaltzeko esku orri eredu bat ere helaraziko genizueke.

-

Esku orri hauetan antolatzailearen logotipoa eta erakusketaren nondik norakoak jasoko liratekeelarik. (Euskarri hauen kopiak eskatzailearen esku geratuko lirateke)

IRUDIA: Eskuineko irudian esku orria aurretik eta atzetik nola geratuko litzatekeen ikusi dezakezue. Gorago berriz, dokumentalaren proiekzioa iragartzeko kartel eredua duzue.

www.baieuskalherriari.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.