Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria
2009ko abendua
9
2â‚Ź
Afrikandugu Proposamena: lankidetzarako senidetzeak 2009ko ekainaren 8tik 13ra Afrikari buruzko III. Astea Arantzazun
Instituzio laguntzaileak:
Baketik 9 Argitaratzen du: Baketik (Gandiaga Topagunea - Arantzazu - 20567 O単ati) Inprimaketa: Antza (Industrialdea 2. pab. - 20160 Lasarte) Lege Gordailua: SS-789-2007 2009ko abendua
Argitalpen honek erakunde honen laguntza jaso du:
Arantzazuko Bake zentroaren ideia etikoen aldizkaria
Sarrera Baketik-ek, bere ibilbideari ekin zionean, bere nazioarteko begirada eta lehentasuna ahaztutako gaztazketan eta gatazka horietan ahaztutakoengan jartzeko erabakia zuela adierazi zuen. Horrela, 2009ko ekainaren 8tik 13ra Afrikako III. Astea antolatu zuten Baketik-ek eta Tau Fundazioak, aurreko bi ekitaldien bideari jarraituz. Lehehengo astean Afrikako errealitateetara hurbilketa egin zen kontinente horrekiko dugun ezjakintasuna eta horrek bizkarrean daramatzan aurreiritziak gainditzeko asmoz. Iaz, bigarren astean galdera hauxe jarri zen mahai gainean: «Zer gehiago egin dezakegu, egiten ari ez garenik Europako gizarte zibil gisa Afrikan giza duintasunaren alde jarduteko?». Galdera horren harira, zenbait ondorio atera ziren. ·Giza duintasunak bost lehentasun ditu Afrikan: heziketa, osasuna, elikaduna (nekazaritza), Estatua (eta garapena) eta eredu ekonomikoa. ·Afrikako sendotasunak indartu behar dira, batez ere, bere giza-ondasuna. Aipatutako bost lehentasunetan bultza daitezkeen Afrikako sendotasunak aurki ditzakegu. ·Beharrezkoa da entzutea eta senidetze-kontzeptua garatzea, han eta hemen. III. Aste honen helburua iaz ateratako ondorioak errealitatera eramaten saiatzea izan zen, eta horretarako Baketik-ek Afrikandugu proposamena jarri zuen mahai gainean, Afrikarekiko lankidetzarako senidetzearen kontzeptua bultzatzea bilatzen duena maila guztietan. Ndugu-k anai-arreba esan nahi du swahiliz. Beraz, Afrikandugu-k Afrika anaia eta Afrika arreba/ahizpa esan nahi du. Dena dela, hitz joko hau esanahi askokoa da, euskaraz «Afrikan dugula» esan nahi baitu. Laburtzeko, ideia honakoa da: «Afrikan badugu anaiarik/arrebarik/ahizparik». Honetan datza Afrikandugu proposamena: ahalik eta Afrikarekiko elkartasun-erakunde kopuru gehienen artean Afrikako eta Europako entitateen eta pertsonen arteko lankidetzarako senidetze-harreman zuzenez osatutako ahalik eta sarerik handiena eta zabalena sustatzea.
2009ko abendua
9
Praktikan entitate batek –elkartea, eskola, nekazaritzakooperatiba, osasun-taldea...– elkartasunerako erakundeen laguntzarekin beste kontinentean parekorik bilatzen duela esan nahi du, elkarri laguntzeko lankidetzarako senidetze- eta komunikazio-harreman zuzena ezarriz. Erakunde bakar batek edo bakar batzuek hamarka edo ehundaka senidetze dinamizatu ditzakete. Hori horrela ez legoke gaizki. Baina modu globalean elkartasun-proiektuak hobetzen, partekatzen eta zabaltzen eta eraldaketarako baldintza sozial eta politiko berrien sorrera berma dezakeena lankidetzarako senidetze ideia hori ehundaka eta milaka erakundeek modu partekatuan sustatzea da. Afrikako bost gizarte erakunde gonbidatu genituen, Sudan, Burkina Faso, Benin, Kenia eta Ganbia herrialdetatik hurbildu zirenak, eta beste horrenbeste Euskal Herrikoak lehentasunezko bost eremuetan lan egiten dutenak: hezkuntza, osasuna, elikadura (nekazaritza), Estatu-eredua eta garapena, eta eredu ekonomikoa. Asteko egun bakoitza bost eremuetako bakoitzari eskaini zitzaion. Tailer edo bilera horiek ateak itxita egin ziren eta bi kontinenteetako erakundeei elkar ezagutzeko, eta elkarguneak zein diren eta elkarri zein ekarpen egin diezazkieketen aztertzeko. Tailerraren ondoren, egunero hitzaldi publikoa izan genuen non saio bakoitzean batez beste 40-50 lagunek hartu zuten parte. Asteari amaiera emateko Afrikandugu Proposamena eta ateratako ondorioak aurkezteko hitzaldia eta herri-bazkaria izan genituen non ia 100 lagunek hartu zuten parte. Astean zehar proposamenaren potentzialtasuna eta bere bidegarritasuna egiaztatu zen. Ondorengo orriotan Afrikako erakundeek eskainitako txostenen laburpenez gain Baketik-ek ateratako ondorioak biltzen dira. Astean gehien errepikatutako ideietako bat hauxe izan zen: lehenengo, elkar ezagutu eta ondoren senidetu. Esperientzia horrek batez ere ibilbidearen lehen zatia ahalbidetu zuen. Zenbait elkarguneetan, lankidetzarako gune eta ekimen posibleak adierazi ziren baina, nolanahi ere, heldutasuna eskatzen dute. 3
Hitzaldiak
Osasuna Hizlariak Osasun-arloan lankidetzarako senidetzeko erlazioa ezartzeko aukera aztertu zuten euskal eta Afrikako erakundeak Donostiako Unibertsitateko Erizaintza-Eskola eta Sudango hegoaldearekin Elkartasuna proposamena izan ziren. Donostiako Unibertsitateko Erizaintza-Eskola Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zentro publikoa da, eta bere helburu nagusia zainketa orokorrak
emateko gai diren erizainak heztea da; hala, gizartearen beharrei erantzuteko eta jakintza sortzeko eta zabaltzeko. Hori dena pertsonenganako errespetuzko eta konfiantzazko giroan gauzatzen den berrikuntzan eta hobekuntzan oinarritutako erakunde-kulturako esparruan daramate aurrera. Maite Barandiaran izan zen erakundea ordezkatu zuena. Sudango hegoaldearekin Elkartasuna proposamena Sor Esperance Bamiriyo Sudango hegoaldearekin Elkartasuna proposamenaren, Nubako mendien eta Sudango Gotzain Katolikoen Konferentziaren arteko lotu-
4 baketik 9
ra-ofiziala da. Erizaina da, eta Sudango hegoaldeko Nzarako Tuberkulosi eta Legenar Zentroko proiektuen koordinatzailea izan da sei urtez. Wauko hirian, eta zehatzago Agok-eko ospitalean, dagoen Osasuneko Institutu Teknikoa (HTI) berritzeko eta abian jartzeko programaren koordinatzailea da. Segidan, Sor Esperanceren Sudango hegoaldearekin Elkartasuna proposamena jaso da. Ezin izan zen Arantzazura etorri bisarekin azken uneko arazoak izan baitzituen, eta horrenbestez ezinezkoa izan zen bi alderdien zuzeneko harremana. Halere, Sor Esperancek bere hitzaldia helarazi digu.
Sudango hegoaldearekin Elkartasuna proposamena 1. Sudani buruzko informazio orokorra 1.1. Errealitate politikoa eta geografikoa Sudan Afrikako kontinenteko herrialderik handiena da, baita ezezagunenetakoa ere. 2.505.810 km 2-ko azalera du, eta 40 milioi biztanle. Gerran 21 urte egon ondoren, 2005eko urtarrilaren 9an Bake Akordio Orokorra (CPA) sinatu zen, eta orduz geroztik Sudan-
go hegoaldea, Juba hiriburu duena, eskualde autonomoa da. 1.2. Errealitate soziala eta kulturala Iparraldearen eta Hegoaldearen artean 21 urtez luzatu den gerraz gain, artzainek eta nekazarien arteko gatazkak izan dira belaunaldietan zehar, baita etnien artean ere artzaintza- eta ur-eskubideak direla-eta. Bake Akordio Orokorra sinatu zenean hegoaldeko milaka eta milaka sudandarrek beren etxeetara itzultzeko bideari ekin zioten Jartumdik eta ihesleku bezala hartu zituzten beste guneetatik. Zerbitzurik oinarrizkoenak (errepideak, telekomunikazioak, eskolak, ospitalak, klinikak eta oinarrizko azpiegitura) guztiz zapuzturik zituen eskualdera itzuli ziren. 1.3. Errealitate ekonomikoa Sudan hegoaldeko bizitza iraupeneko nekazaritzan oinarritzen da batez ere. Herrialdea potentzialki oso aberatsa da, eta hiru mota 芦urre禄 ditu: urre beltza (petrolioa), urre berdea (lur aberatsa) eta urrea bera. Nilo ibaia eta haren ibaiadarrak egokiak dira kotoia, kakahuetea, basartoa, artatxikia, garia, goma arabiarra, azukre-kanabera, juka, mangoa, papaia, platanoa, tabakoa, arroza, tea eta kafea ekoizteko. Sudanek dituen urezko 129.810 km2-etan arrain ugari dago. Sudango hegoaldeak duen natura-aberastasunaren beste muturrean, pobrezia bertan gogorra eta krudela da, gizatasunaren lapurra. Sudango hegoaldean lan egiten duten nazioarteko erakundeek egindako ikerketa-lanek honakoa erakusten dute: 路Sudan hegoaldeko biztanleen %80 azken hamabost urteetan, behin behintzat, lekualdarazi dute. 路Biztanleen %92 pobrezia-mailatik behera bizi da.
2. Sudango hegoaldearekin Elkartasuna proposamena
Sudango hegoaldearekin Elkartasuna proposamena Superior Nagusien Bilkura (USG), Superior Nagusien Nazioarteko Bilkura (UISG) eta Sudango hegoaldeko Eliza osatzen duten erakunde erlijiosoen elkartasunezko ekintza da. Horiek denak Sudango Gotzain Katolikoen Konferentziaren (SCBC) zuzendaritzapean daude. Jainkoak sortutako gizaki bakoitzak hezkuntza eta bizitza duina bermatzeko osasunarreta izatea berezko eskubidea dela sinetsita gaude. 2005eko urtarrilean Bake Akordio Orokorra sinatu zenean, Sudan hegoaldeko gotzainek Superior Nagusien Bilkurari eta Superior Nagusien Nazioarteko Bilkurari dei egin zieten gerra zibileko hiru hamarkaden ondoren herriak zituen beharrak bertatik bertara aztertu zitzaten. Bilkura horiek beren ahalmenari erreparaturik, deiari erantzun zioten. Sudango hegoaldean egindako galdeketa desberdinek erakutsi zuten hezkuntza eta osasuna ezinbesteko alorrak direla Bake Akordio Orokorraren helburuak erdiesteko. Gerra zibilak iraun zituen 21 urteetan, herritarrak modu izugarrian tratatu dituzte, eta asko sufritu dute beren kultura-, etnia- eta erlijio-dibertsitateagatik. Jazarri dituzte, eta esklabo bezala saldu; emakumezkoak bortxatu dituzte eta haurrak bahitu. Sufrimendu horrek orbain sakonak utzi ditu, eta herritarrak zaurgarri bihurtu. Oraingoa trantsizio-garaia da, baita transformazioarena ere. Bake Akordio Orokorrak ezarritako bost baldintzak praktikara eramateko aukera da hau: adiskidetzea, birgaitzea, berreraikitzea, aberriratzea eta berriz ere heztea. 2005 eta 2011 urteen arteko epea ezin garrantzitsuagoa da, izan ere, beharrezkoa da Sudan hegoaldeko biztanle gisa identitate komuna eraikitzea, eta desberdintasun tribalak baketzea. Hezkuntzako-kanpaina masiboa aurrera eramatea ezinbestekoa da biztanleak erabaki
5
Hitzaldiak
helduak hartzeko gai izan daitezen 2011n, Sudan bakarra edo herrialde berria izan nahi duten erabakitzeko erreferendumean bozka emateko unea iristen zaienean.
Horrenbestez, proiektua hezkuntzako eta osasuneko alderdietan oinarritzen da, eta bi horiek azpimarratzen ditu gaitutako langileak formatzeko azpiegiturak sortzeko nahian:
Sudango hegoaldeko Konstituzioa laikoa da, eta erlijio guztiak berdin errespetatzen ditu. Iparraldeko Konstituzioa Lege Islamikoan (Shari'a) oinarritzen da, eta horrek musulmanak ez direnekin salbuespenak egiten ditu. Elizak gizarte berria eraikitzeko gobernuarekin batera lan egiteko aukera du. Gobernuko funtzionario askok Elizako eskoletan jaso zuten heziketa edota seminaristak izandakoak dira, eta Elizan lidergoko erreferentzia dute.
·Hezkuntzako irakasleak prestatzeko eskola sortu nahi da. Sudango analfabetismo-tasa %85ekoa da, eta %6koa bakarrik gaitutako irakasleena. Prestakuntzaeskola honek distantziako-ikasketaren modeloari jarraituko dio, Malakalen izango du egoitza eta Sudango Hegoaldeko elizbarruti bakoitzean zentrosatelite sarea.
Bakeak bere horretan dirauen bitartean, egoera emergentziakoa izatetik garapenekora izaterako bidea egiten ari da. Horrenbestez, profesionalak ezinbestekoak dira herrialdearen azpiegitura eraikitzen laguntzeko. Erakunde erlijiosoek egiteko garrantzitsua bete lezakete Sudan Berrian hezkuntzaren, osasunaren eta sistema sozialen garapenari laguntzeko. Horregatik guztiarengatik, geure elkartasuna bertako elizarekin batera elkarte hau sortuz adierazi nahi dugu, irakasleak eta osasun-arloko profesionalak formatzeko institutuak modu progresiboan sortzeko eta garatzeko asmoz. Geure desioa institutu horien gaineko ardura bertako elizak izatea da. Horregatik deitzen da proiektua «Sudango hegoaldearekin elkartasuna» eta ez «Sudango hegoaldearentzat», pertsonen ahalmenean sinesten dugulako iraunkortasunari eta jarraipenari laguntzeko; bertako herritarrengan Sudan hegoaldeko izaera-zentzua sustatzeko eta, hala, beren herrialdeko protagonista bihur daitezen lortzeko. Denok batera bultzatu nahi dugun kausa beraren alde egin dezakegula uste dugu, beti ere gizakia bera geure pentsamenduaren eta ekintzaren muina izanik.
6 baketik 9
·Osasun-arloko profesionalak prestatzeko institutua sortu nahi da. 2.1. Osasun-arloko profesionalak formatzeko Institutua eta Agok-eko ospitala Hogei urtez baino gehiagoz gerrak suntsitutako herrialdea dugu hizpide, bi milioi hildakotik gora izan zuena. Horrez gain: ·Pertsonen kontrako minek 1983 eta 1999 urteen artean 70.000 lagun zauritu edota hil zituzten. ·Malaria, tuberkulosia, legenarra, kolera, «ibaiko itsutasuna», loaren gaixotasuna, poliomielitisa, HIESa (itzultzen ari diren errefuxiatuak direla-eta nabarmenagoa da arazo hori), eta zenbaitetan ebola-agerraldia eguneroko egia dira Sudango hegoaldean. Biztanleen %30-40ak osasun-zentrora iristeko oinezko egun beteko bidea egin behar du. ·Hamar umetik bat, behintzat, bost urte bete aurretik hiltzen da.
Afrikari buruzko III. astea Arantzazun
路Amen heriotza-tasa oso altua da: bizirik jaiotako 100.000 haur bakoitzeko 865 ama hiltzen dira. Sudango hegoaldeak edonolako laguntza medikoaren behar izugarria du, baina aurrena bertako gaitutako langileak behar ditu.
berriz ere martxan jarriko badira. Sudango hegoaldearekin Elkartasuna proposamenak langileak jarriko ditu. Osasuneko Institutu Teknikoan nahiz Agok-eko ospitalean osasun-arloko langileen formazioaz arduratuko diren profesionalak dira. Eraikinak berriz ere atontzeko lanak hasi dira jada, eta epe laburrean ekingo zaio osasun-arloko profesionalak prestatzeari.
Gaitutako pertsonen beharra dela-eta, Sudango Gotzain Katolikoen Koferentziak (SCBC), Misereor-ek eta Sudango hegoaldeko gobernuak bat egingo dute Osasuneko Institutu Teknikoa (HTI) berriz ere Waun zabaltzeko. Osasuneko Institutu Teknikoa Misereor-ek eratu zuen 70eko hamarkadan, eta 80ko hamarkada hasieran hartu zituen langileak bere baitan. Sudango Gotzain Katolikoen Koferentziak administratzen zuen, eta gobernuak zuen mantenimenduaren eta soldaten ardura. Osasuneko Institutu Teknikoa 1980. hamarkadaren erdialdean itxi zuten gerra zela-eta, eta gaur egun ere halaxe jarraitzen du. Sudango Gotzain Katolikoen Koferentziak Osasuneko Institutu Teknikoa berriz ere zabaldu nahi du Waun, eta osasun-arloko profesionalak prestatzeko zentroa izan dadin nahi du. Osasuneko Institutu Teknikoak erizainen, teknikoen eta osasun-arloko gainontzeko langileen formazioa bermatu behar du etorkizunean herrialdeko hainbat tokitan berriz ere abian jarriko edota sortuko diren osasunzentroetan aritu daitezen. Bada ospital bat ere, Agok-ekoa, Elizbarrutiarena dena eta 50 urtez baino gehiagoz armadak okupatu duena. Orain elizari eman zaio bere ardura, eta formazio-ospitala izan daiteke aurrerantzean. Bi erakunde horien azpiegiturak sendoak dira, eta ondo eraikiak daude, baina konpontzeko beharra dute
7
Hitzaldiak
Eredu ekonomikoak Hizlariak
Ekonomia sozialeko esperientziak Burkina Fason
Ekonomiaren alorrean lankidetzan jarduteko senidetzeaukera aztertzera gonbita egin zitzaien euskal eta afrikar erakunde hauei:
1. Burkina Fasoko egoera
REAS Euskadi 1997an sortua da 40 enpresa eta elkarte sozialetik gora biltzen dituen sare hau. Helburua: pertsonen eta haien ingurunearen zerbitzurako ekonomia sustatzea. Carlos Askunze eta Junkal Arruti izan ziren erakundearen ordezkari.
Ekonomia sozialeko esperientziak Burkina Fason Marie Bernadette Kabrek lehen haurtzaroko eta ikaskuntza goiztiarreko haurtzaindegiak sustatzeko zentroak bultzatzen ditu Burkina Fasoko, Togoko eta Gineako landaeremu eta inguru erdi-hiritarretako neska-mutilentzat. Burkina Fasoko OCADES-Caritaseko kidea da. Horrez gain, Ekonomia Sozial eta Teknologiako Azterketa Bulegoko Zuzendari Sortzailea da 2000. urtetik. Hona hemen eman zuen hitzaldia.
8 baketik 9
Afrikako mendebaldean dago Burkina Faso herrialdea, eta 274.200 km2-ko azalera du. Sei herrialde hauek ditu inguruan: Mali, Niger, Ghana, Boli Kosta, Benin eta Togo. 2008an 14 milioi laguneko populazioa zuen (kalkulua), horietatik %51,8 emakumezkoak. Urteko hazkunde-tasa %2,3koa du, eta bizi-itxaropena, berriz, 57,5 urtekoa (emakumeek, handiagoa). Biztanleria gaztea du Burkina
Fasok: herritarren %46,2 15 urtetik beherakoak dira. Horietatik askok ez dute inolako prestakuntza profesionalik. Ahalegin handiak egin dituzte gobernuek, gizarte zibilak eta GGKEek hezkuntza-sistema dela-eta, baina asko dago egiteko oraindik ere. Burkina Faso da munduko eskolaurreko ikasle-tasarik txikiena (%2,4) duen herrialdea. Batez besteko matrikulazio-tasa, herrialde osoan, %63,3 da. Ikasketak amaitzen dituzten ikasleen portzentajea, berriz, %33,9 (horietatik, %31,7 dira emakumeak). Alfabetatzeari dagokionez, are okerragoa da egoera: herritar helduen %21 bakarrik dago alfabetatua; horietatik, %10,3 bakarrik dira emakumezkoak.
Marie Bernadette Kabre Lehen haurtzaroko eta ikaskuntza goiztiarreko haurtzaindegiak sustatzeko zentroak bultzatzen ditu Burkina Fasoko, Togoko eta Gineako landa-eremu eta inguru erdi-hiritarretako neskamutilentzat.
Osasun-alorrari dagokionez, HIESdunen tasa %2 zen 2008an. Munduko herrialderik pobreenetakoa da Burkina Faso: biztanleen %44,8 pobrezia-mailaren azpitik (110,80 euro pertsonako, urtean). Emakumeak eta gazteak dira talderik behartsuenak. Emakumezkoen %11 familiaburuak dira. Herrialde pobrea da, klimagatik eta hezkuntza-maila eskasagatik; hala eta guztiz ere, aberatsa da, zalantzarik gabe, biztanleriagatik eta aniztasun kulturalagatik. Oso lagungarri izan daitezke bi faktore horiek pobreziaren aurkako estrategia berriak sortzeko. Agian «Afrikandugu» izango dugu estrategia horietako bat? 2. Oinarrizko zenbait kontzepturen definizioa ·Ekonomia soziala: tokian tokiko eta irabazi-asmorik gabeko enpresa txiki asko biltzen dituen eredu ekonomikoa, demokraziaren balioetan oinarritua. Gizarteko talderik behartsuenen egoera ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa hobetzea du helburu.
·Mikrofinantzak (1970): 2009ko maiatzaren 31n, Ekonomia eta Finantza Ministerioak bermatutako 285 erakunde zeuden; horietatik, 128 herritarrentzako aurrezki-kutxak ziren eta herrialdeko 45 probintzietatik 38tan zeuden. ·Elkartasun-sareak: Ouahigouyako NAAM elkartea, Nomganako Manegbzanga elkartea, edo Fadako Tin Tua, besteak beste. ·Kotoi organikoaren, karite-gantzaren eta mango lehorren bidezko merkataritza. 3.2. Finantziazioa Hona hemen ekonomia sozialaren eta solidarioaren alorrean diharduten finantza-erakunde nagusiak: ·Aurrezki- eta kreditu-mutualitateak edo kooperatibak. Hau da erakunde-mota nagusia (merkatuaren %60tik gora). ·Kreditu-egitura zuzenekoak eta solidarioak. ·Funts nazionalak.
·Ekonomia solidarioa: ekonomia sozialaren osagaietako bat. Definizioa: ekonomia demokratizatzeko jarduera ekonomikoak, betiere herritarren partaidetza eta elkartasuna printzipio ekonomikotzat hartuta. Eredu kapitalistaren alternatibatzat jotzen da, eta etorkizuneko belaunaldiei garapen jasangarria bermatzen die. 3. Ekonomia sozialeko esperientziak Burkina Fason 3.1. Esperientziak Herri aurrezki-kutxena da Burkina Fasoko esperientziarik ezagunena eta hedatuena. Herrialde osoan daude horrelako kutxak. ·Tontina da Burkina Fasoko ekonomia sozialeko eredurik zaharrena (1980ko hamarkadatik erabiltzen da).
·Aldebiko erakundeak. Bidezko merkataritzari dagokionez, hauek dira erakunde nagusiak: NAAM elkartea, karite-produktuen ekoizleelkarteen batasuna (UGPPK), fruta- eta barazki-ekoizleen kooperatiba eta elkarteen batasuna (UFMB), lehortzaileenzirkulua (CDS), CEAS... 3.3. Eragile nagusiak ·Estatua. ·Afrikako Mendebaleko Estatuen Banku Zentrala (BCEAO). ·Mikrofintzantza Erakundeen Elkarte Profesionala. 9
Hitzaldiak
3.4. Funtzionatzeko erak ·Finantziazio Sistema Deszentralizatuan (SDF) kontu bat irekitzeko –herri aurrezki-kutxetan, adibidez– nortasunagiria, bi argazki eta 10.000 FCFA-ko (15 euro inguru) diru-kopurua, gutxienik, behar da. ·Tontinak, berriz, ez du finantza-bermerik eskatzen, baizik eta abal morala. Hartara, elkar ondo ezagutzen duen jendeak osatzen du taldea, eta hilero hainbateko bat (taldeak erabakia eta denek onartua) jartzen dute. Egutegi bat egiten da, eta, horren arabera, hilero taldeko kide batek egiten ditu ekarpen guztiak. Txanda amaitzean, taldea handitzea edo ez erabaki, hilero ordaindu beharrekoa finkatu eta berriro hasten da
zikloa. Garraio-bide bat, eskola-gastuak, arreoa, bitxiak, etxe-berrikuntzak... ordaintzeko erabiltzen da dirua. Arrakasta handia du sistema horrek, eta asko zabaldu da herrialde osoan. Tontinak sortutako diruarekin bihurtzen dira enpresari zenbait emakume. ·Elkartasun-sareak. Sexuaren arabera edo talde mistoetan elkartzen diren herritarrak dira (gazteak, emakumeak, gizonezkoak...), helburu jakin batzuk lortzeko helburuarekin.
·2008ko irailaren 31n, aurrezki-kontuetako 72 mila milioi CFA frankotik gora mugituak zituzten Finantziazio Sistema Dezentralizatuek (SFD), eta beste 57 mila milioi kreditutan ekonomiari laguntzeko. ·Emakumearen estatus soziala, ekonomikoa eta juridikoa hobetu egin da, eta seme-alabak eskolatzen gehiago saiatzen dira gurasoak. Gizarte zibilaren eragina, oro har, eta Burkina Fasoko Familia Elizarena, bereziki, areagotu egin da, eta estimazio handia du. Komunikabideek, berriz, lan handia egiten dute herritarrak sentsibilizatzen eta informatzen. Enpresa eta industria txiki eta ertainak (ETEak eta ITEak) garatzeko merkatu potentzial bat sortzen ari da, eta sektoreari laguntzeko interes handiagoa dute bazkide teknikoek
eta finantzarioek. Horrela, herri ausarta eta langilea sustatzen da. Ekonomia-alorreko aukera eta abagune horiei esker, UEMOA sailkapeneko lehen tokian jarri du herrialde hau Munduko Bankuak. Gobernamendu egokiari dagokionez, berriz, Burkina Faso da nagusi mendebaldeko Afrikako estatuetatik, eta zazpigarrena Afrika osoko 52etatik. 3.6. Mugak
3.5. Indarguneak ·Aurrezki-, mikrokreditu-, transferentzia- eta mikroaseguru-produktuek eta -zerbitzuek 1,5 milioi lagun baino gehiagori laguntzen diete, diru-sarrerak sortzeko jardueretan dabiltzan emakumezkoei gehienbat. ·Hiritar bihurtzen ari da sektorea. ·Enplegua sortzen da.
10 baketik 9
Hona hemen gaur egun herrialde honek dituen muga eta eragozpen nagusiak: irismen-indizea txikia da oraindik, eta talderik pobreenek ez dituzte SDFak baliatzen; analfabetismo-tasa handiak, bestalde, zaildu egiten du mikrokredituen onuradunek haiek egoki kudeatzea; ez dago behar adinako finantziaziorik premiak asetzeko; bestalde, kudeaketan trebakuntzarik ez dago, ezta ikerketa zientifikorik ere bidezko merkataritzarako produktuei buruz; azkenik, azpiegiturak falta dira. Emakumeei dagokienez, beste zenbait
Afrikari buruzko III. astea Arantzazun
neurri hartu beharra dago, hala nola estimulazio goiztiarreko eta eskolaurreko heziketako zentroak 0-6 bitarteko umeentzat. 3.7. Itxaropenak Beste jarduera-eremu batzuei ekiteko itxaropenik badago. Horretarako, baliabide gehiago mugiarazi behar dira herrialde osoan; partaideen eta eragileen kudeaketagaitasun teknikoak sendotu egin behar dira, eta produktu eta zerbitzu finantzario eta ez-finantzarioen dibertsifikazioa eta garapena sustatu behar da. 2008-2010 eperako, gobernuak aurreikusten du mikrofinantziazio-erakundeak sendotzea trebakuntza, informazio eta tresna-garapenerako laguntzaren bitartez.
路Ekipamendua, landa-eremuko emakumeen produktibitatea areagotzeko eta lana hain nekagarria ez izateko. 路Material didaktikoak eta ludikoak prestatzea, eskolaurreko eta lehen, bigarren eta goi-hezkuntzako umeentzat, elkartasunari, apaltasunari, bakeari, justiziari eta besteekiko errespetuari buruz. 路Nekazaritzako elikagaiak prozesatzeko tresna eta teknologia errazez hornitzea emakumeak, oinarrizko kristau-batzordeen bitartez. 路Bi herrialdeen arteko turismo solidarioa elkarrekin garatzea.
3.8. Ondorioa Ekonomia soziala eta solidarioa ez dira aski, berez, herrialde honetako garapen-arazoak konpontzeko. Beraz, Iparraldeko eta Hegoaldeko herrien arteko lankidetza sendoa bultzatzen jarraitu behar da sektore ez-produktiboak deritzenak hobetzeko: hezkuntza, osasun-zerbitzuak... Bestalde, garapen gizatiarraren ikuspegia ere sendotu behar da. Gai horretan erabat dator bat OCADES-Caritas Burkina Faso Afrikandugu proiektuaren lankidetza-senidetzearen asmoarekin. Bestalde, Burkina 2015 ikerketan hiru balio nagusi aipatu zituzten burkinafasoarrek nahitaez zaindu beharrekotzat: (1) laguntza eta lankidetzarako elkarlana, (2) zaharrenganako eta hierarkiarekiko errespetua, eta (3) leialtasuna, duintasuna eta zintzotasun morala. Hauek dira Afrikandugu proiektuan atzematen ditugun lankidetza-eremuak:
11
Hitzaldiak
Nekazaritza eta elikadura Hizlariak
Pam-Pam baserri-eskola (Benin)
Nekazaritzaren eta elikaduraren eremuan lankidetzarako senidetze-aukera aztertu zuten euskal eta afrikar erakundeak Itsasmendikoi eta Beningo Pam-Pam baserri-eskola izan ziren.
Hitzaurrea
Itsasmendikoi (IMK) Euskal Autonomia Erkidegoko landako eta itsasertzeko eremuen prestakuntzarako, sustapenerako eta garapenerako zentro integrala da. Sozietate publiko gisa eratua dago, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangin-
Afrikan bizi den egoerari begira, ez genuke etsipenean erori nahi, ezta miraria gertatzea ere; ez genuke ezta pentsatu nahi ere madarikaziorik dagoenik Afrikako herrialdeak miseria gorrira zigortzen dituena eta horretatik irtetzen uzten ez diena. Afrikako susperraldia orokorrean, eta Beningoa bereziki, eta garapen iraunkorra posible izango da oinarritik egiten bada. Baina hori ez da lortuko mintzaldien eta teorien bidez. Teoria eta mintziadi gehiegi egon
tza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpe. Lander Arregi eta BegoĂąa Sevillano izan ziren erakunde honetako ordezkariak.
dira historian zehar, eta ez dute fruiturik eman. Horrekin batera, Afrikako herria herri pragmatikoa da. Horregatik guztiagatik, ereduaren alde egiten dugu.
Pam-Pam baserri-eskola Bertin Tantcheita gaur egun Benigno Pam-Pam baserrieskolako bultzatzailea da. Apaiza, Natitingouko San Paulo Zentroko zuzendaria eta Notre Dame de l’Atacora en Natitingouko santutegiko erretorea da. Ondoren, bere hitzak jasotzen dira, Beningo Pam-Pam baserri-eskolako ekimenaren aurkezpenetik jasotakoak.
1. Benini buruzko informazio orokorra
12 baketik 9
1.1. Errealitate geografikoa Benin Gineako Golkoan dago. Iparraldean Burkina Faso eta Niger dauzka, ekialdean Nigeria zabala eta mendebaldean Togo. 115.765 km2-ko azalera du; 670 km-ko luzera
Bertin Tantcheita Tantcheita gaur egun Benigno Pam-Pam baserri-eskolako bultzatzailea
Niger ibaitik Atlantikoko kostalderaino, eta 126 km-ko zabalera. Klima oso aldakorra dauka Ekuatore-azpikoa hegoaldean eta Tropiko-azpikoa iparraldean. 1.2. Errealitate politikoa Beningo bizitza politikoak orientabide berria definitzen du: sendo zentralizatutako politikaren esperientziarekin apurtzen duen berrikuntza demokratikoa. 1990eko otsailaren 19tik 28ra Cotonun ospatu zen Konferentzia Nazionalak berrikuntza demokratikoaren aldiko hasiera ekarri zuen. Berrikuntza hori erregimen bidegabearen, ustelaren, erregionalistaren edo nepotistaren kontrako oposizioan oinarritua dago; eta baita pertsonaren oinarrizko eskubideak, adierazpen-askatasuna, giza duintasuna eta justizia bermatuak, babestuak eta garapenerako ezinbesteko baldintza gisa bultzatuak izango diren eskubide- eta aniztasun-estatua sortzeko Beningo herriaren erabakia babestean ere. 1.3. Errealitate ekonomikoa 80ko hamarkadan, pobreziaren murrizketa kezka handia zen gobernuentzat eta laguntza-erakundeentzat, Egitura-Doitzerako Programak deituriko zenbait programa eta erreforma ekonomikoen eragin negatiboen ondorioz. Pobrezia gutxitzeko aurrerapenak lortu dira, baina hori ez da nahikoa pobrezia modu esanguratsuan murrizteko ezta Beningo ekonomiari behar duen dinamismo erabakitzailea emateko hazkunde iraunkorra izan dezan, gizarteko eta landa- munduko zati garrantzitsua hazkunde horretatik alde batera dagoelako eta bere egoera hobetzeko zailtasunak ditu. Metodo-zaharkituak eta oinarrizko ekoizpenbitartekoak erabiltzen dituen nekazaritza da Beningo ekonomiaren oinarria. Nekazal-ekoizpena elikadurara eskainia dago eta biztanleria aktiboaren %85ak lan egiten du bertan. Hala ere, ez ditu elikadura-beharrak betetzen eta inportazioa barneko-ekoizpena baina handiagoa da. Beninek mundu-mailako elikadura-laguntza jasotzen jarraitzen du. Lotsagarria.
Gizarte zibileko elkarte eta erakunde askok egoera hobetzeko konpromisoa hartu dute. Askok porrot egin dute arrazoi metodologikoengatik: gizartea eraldatzen saiatu dira kanpotik populazioaren baitan beharrezkoak diren dinamizazio-mekanismoak esnatu beharrean. Horrekin batera, babes-, estimulazio-, prestakuntza- eta informazio-metodoak falta izan zaizkie onuradun populazioei. Puntu horretan sortzen da geure Pam-Pam egitasmoa, Antacoran landa-garapena bultzatzea eta dinamizatzea duena helburu zehatz gisa. 2. Pam-Pam baserri-eskola Atacoran (Benin) Atacora da gaur egun Benin osatzen duten hamabi probintzietako bat. Iparmendabaldean kokatua dago. Probintzia oso txiroa da, eta amen eta haurren heriotzatasa oso altua. Probrezia, analfabetismoa eta osasun-arazoak haurren eskubideak betetzea eragozten duten oztopoak dira, askotan euren adinera egokitzen ez diren lanak egitera behartuak daudelako gainera. Horrekin batera, zenbait egoeratan eta zenbait ingurutan ezkutuko salmenta pairatu dezakete. Gaur egun, bost urtetik beherako haurren %45ak malnutrizioa pairatzen du. Elikadurak proteinak, bitaminak eta burdina falta du sarritan. Elikadura-gabeziei osasun-arazo asko gehitzen zaizkie. Atacorako biztanle gehienek edateko urik ez dute eskura. Osasun-azpiegiturak eskasak dira: biztanleriaren %5ak baino ez du osasun-zerbitzua eskuragarri. Mediku bakarra dago 80.000 biztanleko eta gutxitan izaten dituzte eskura sendagaiak hauen prezioa euren ekonomiatik urrun dagoelako. 2.1. Nekazaritza, biztanleriaren ekimen bakarra Atacorako biztanleria soilik nekazaritzan jarduten da, eta ez da nahikoa oinarrizko beharrak asetzeko. Urteko diru-sarrerak handitzeko eta eguneroko biziraupen-beharrei aurre egiteko, nekazariak kotoia ekoiztera behartuak daude –herrialdeko industria nagusia–, esportazioaren %90a, elikagaien kalterako. Zoritxarrez, ekimen horrek,
13
Hitzaldiak
nekazarien egoeraren irtenbidea dirudienak, euren miseria handitu besterik ez du egiten. Atacorako biztanleriaren bizi-baldintzek primitiboak izaten jarraitzen dute. Beren lan-bitartekoak barregarriak dira; gurdi-aberea, duela mila urte ezagutzen dena munduan, oraindik erabili egiten da, eta beste zenbait tresna tradizional ere bai, aitzurra eta aihotza esate baterako. Horrekin batera, abeltzaintza oso gutxi garatua dago. Honaino adierazitako guztiak geure egitasmoaren sorrera eragiten duen testuinguru geografikoa, ekonomikoa eta soziokulturala laburbiltzen du: baserri-eskola Atacoran. 2.2. Zer da Pam-Pam baserri-eskola? Nekazaritzarentzat eta artzain-kudeaketarako ekoizpen-, ikerketa-, komunikazio- eta garapen-zentroa sortu eta bultzatu nahi duen egitasmoa da. 2.3. Geure xedea Nekazari-familien eraginkortasun ekonomikoa hobetzea, hau da: ·Giza-baliabideen, baliabide naturalen eta finantza-baliabideen kudeaketa erraztea. ·Erosteko ahalmena handitzea.
14 baketik 9
·Euren jarduerei bultzada eta dinamismo erabakitzailea ematea. Herri beraren barruan, batez ere, bere ahalmen-lokartua pizteko ahaleginak egitea da, bere garapena bultzatzea eta mantentzea. 2.4. Helburuak ·Herrietako biztanleak eta kolektiboak prestatzea kooperatibak antolatzeko lider dinamikoen gidaritzapean; eta horiek babestea, talde bereko kideen eta kolektiboen arteko laguntza bultzatzeko. ·Ekimena eta sormena bultzatzea, nekazaritzan eta artzaintza- eta hidraulika-kudeaketan ikerketa- eta eraldaketa-sistema martxan jartzeari esker. ·Nekazaritza-, abere- eta baso-ekoizpenean, dibertsifikatzea eta hobekuntza erraztea, kuantitatiboki zein koalitatiboki, ekosistema osatuko lukeen elkartzemetodo egituratu baten bidez. ·Landa-gunetik garatutako herrialdeetara dagoen exodoa eta ezkutuko emigrazioa gelditzea. ·Garapen-kultura sortzea. Horregatik, zenbait faktore hartu beharko dira kontuan, eta horien artean soziokulturalak azpimarratuko genituzke.
Afrikari buruzko III. astea Arantzazun
2.5. Beharrezko bitartekoak Aplikatu behar diren bitartekoak hiru motakoak dira: 路Komunikabideak. Nekazal-irratia eta informazio-buletina sortzea. 路Prestakuntza-bitartekoak. Prestakuntza ezinbestekoa da ekintzen, ekimenaren eta sorkuntzaren etengabeko modernizazioa lortzeko. Gaur egun, prestakuntza- eta ikerketa-zentroa dugu egitasmo bezala eta bere helburua ikastaroak eskaintzea, topaketak antolatzea eta bertaratzen direnak baliabide eta aholku pedagokiak lortzea da. Zentro hori Beningo teknikarien eta atzerritik ikertzera eta kalitatezko irakaskuntza eskaintzera datozenen harrera-lekua eta bizilekua izango da aldi berean. 路Mikrokredituak eta bekak. Mikrokredituak zenbait elkarteentzat eta kooperatibentzat hasierako kapitala izango da euren ekintzekin has daitezen. Bekek prestatzaileen formakuntza, praktika-aldiak, eta atzerriko zein Beningo teknikarien egonaldiak eta desplazamenduak ahalbidetuko dituzte.
15
Hitzaldiak
Hezkuntza-eredua Hizlariak
Amani People’s Theatre (APT)
Hezkuntza-arloan lankidetzarako senidetzeko erlazioa ezartzeko aukera aztertu duten euskal eta Afrikako erakundeak Baketik eta Kenyako Amani Peoples Theatre elkartea izan dira.
1. Amani People’s Theatre elkartearen hastapenak
Baketik Arantzazun 2006an sortu zen bake zentroa da. Proiektu horren sustatzeaileak Arantzazuko Santutegiko Frantziskotarrak izan ziren, eta beren asmoa zentro laikoa, akonfesionala, eta funtzionamendu pluralekoa eta irekikoa egitea izan zen.
Amani People’s Theatre elkartea 1994an sortu zuen komunitatearen garapenaren eta bakearen eta gatazken transformazioaren alde lan egiten zuen talde batek. Talde horretako kide zen Michael Owiso, Afrikako Bakearen aldeko Gazteen Koordinatzailea, unibertsitateko ikasketak egiten ari ziren zenbait gazterekin batera.
Bere misioa, lehenengo eta behin, etikak bakearen eta gatazken lantze eraikitzailearen oinarri gisa duen paperean sakontzea da; eta, bigarren, lantze horren ondorioak ahalik eta zabalen dibulgatzea. Orla Hasson izan zen Baketik-eko ordezkaria.
Elkarteak garapena izan du urte hauetan zehar, eta talde buruzagi bihurtu da parte-hartzeko metodologien inguruan, batez ere, Antzerki Forum-ean eta gatazken transformazioan, komunitatearen garapenean eta haurren errehabilitazioan horrek duen aplikazioan.
Amani People´s Theatre elkartea Michael Omondi Owiso Amani Peoples Theatre (APT) elkarteko sortzailea eta koordinatzailea da. GKEen arloan gatazkak lantzen, talde-lanean eta erakunde-garapenean esperientzia luzea du, izan ere, hamabost urtetik gora daramatza egiteko horietan. Segidan, Amani People´s Theatre elkarteak aurkeztu zuen proposamena jaso da.
Amani People’s Theatre elkartearen lanak Afrikako komunikazio-eredu tradizionalak hartzen ditu kontuan, baita Paulo Freireren eta Augusto Boalen teoriak ere. Nairobin du egoitza, eta gauzatzen dituen programa gehienek herrialdeko biztanleen finantziazioaren babesa dute. Amani People’s Theatre elkarteak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu, eta esperientzia sakona du, ez bakarrik Afrikan, baita munduko beste hainbat lekutan ere.
16 baketik 9
Michael Omondi Owiso Amani Peoples Theatre (APT) elkarteko sortzailea eta koordinatzailea.
Amani People’s Theatre elkartea 1992ko alderdi anitzeko hauteskunde orokorren ondoren sortutako indarkeriari emandako erantzun gisa sortu zen. Herrialdea astindu zuten indarkeriako gatazkak «istilu etnikoak» bezala izendatu zituzten. Indarkeriako aldi horretan milaka lagun hil zituzten eta beste asko beren etxeetatik tokialdatu. 2. Amani People’s Theatre elkartea gaur egun Amani People’s Theatre elkarteak hamabost urtetik gora daramatza komunitateari eta enpresei zerbitzuak ematen honako gaien inguruan: gatazkak, bakearen finkatzea, haurren errehabilitazioa, traumen lantzea eta proiektuen parte-hartzeko garapena, jarraipena eta ebaluazioa. Shalom Nairobi Etxean egiten du lan abilezia, talentu eta lanbide desberdineko lagun-taldeak. Beste zenbaiten artean, gizarte-laguntzaileak, irakasleak, politologoak, informazio- eta komunikazio-adituak edota mikro-kredituen aholkulariak daude.
Parte-hartzeko antzerkiaren prozesua metodologia horrek duen ahalmena garatzen saiatzen da. Lehenik, parte-hartzaileek dituzten arazoak, erronkak eta jasaten dituzten zapalketaren arrazoiak antzemateko; bigarrenik, baldintzatzen dituzten alderdi horiei denei aurre nola egin entseatzeko espazio bat eratzeko, eta, hirugarrenez, hori dena benetako bizitzara estrapolatzeko eta parte-hartzaileak libreago izan daitezen lortzeko. Horrek esan nahi du gainontzekoekin izandako erlazioetan subjektu izango direla, eta ez objektu. Parte-hartzeko antzerkiaren bidez eremu sortzaile berria eratzen da, eta bertan parte-hartzaile bakoitza librea da nahi duena pentsatzeko, esateko eta egiteko. Jokoek eta antzezpenek esperimentatu ahal izateko behar adina inplikazioa eta askatasuna dakarte. Amani People’s Theatre elkartearen asmoa pertsonei tresnak ematea da, teknikak eta abileziak, aztertu beharreko gaian sakon esploratu ahal izateko. Hala, esaterako, haurren errehabilitazioari lagun diezaiokegu.
3 . L a n - m e t o d o a : p a r t e - h a r t z e k o a n t ze r k i a m e t o d o l o gi a gi s a Parte-hartzaileekin egiten dituzten ariketetan Amani People’s Theatre elkarteak parte-hartzeko metodologiamolde desberdinak baliatzen ditu; denek dute zerikusia parte-hartzeko antzerkiarekin. Parte-hartzeko antzerkiak foro elkarreragilea sorrarazten du: bertan parte-hartzaileek modu sortzailean eta eraldatzailean hitz egin dezakete eurentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan. Parte-hartzaileek beren buruak ispiluaren aurrean ikusteko balio du prozesuak. Sortzen den giroak aukera ematen die parte-hartzaileei ideiekin jolasteko; bidea ematen die ideien inguruan gogoeta egiteko eta errealitateari ahokatzen ote zaizkien pentsatzeko eta, horrenbestez, aurrera egitea ahalbidetuko dien formula bilatzen laguntzen die. Prozesua bizitzaren entsegu-antzekoa da, eta komunitateari eragiten dioten gai nagusienen inguruan elkarrizketa abiarazteko eta mantentzeko balio du. 17
Hitzaldiak
Estatu- eta garapen-ereduak Hizlariak Estatu- eta garapen-ereduaren alorrean lankidetza-senidetzearen aukera aztertu duten euskal eta afrikar erakundeak hauek dira: Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua eta Lokarri, alde batetik; bestetik, Gambiako Demokrazia eta Gobernamendu Egokia Afrikarako (ADG).
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua Bilbon dago institutu hau, eta Deustuko Unibertsitatekoa da. 1996an sortu zuen unibertsitate honek, gizarte demokratikoetan giza eskubideei eta bakeari buruzko hausnarketa kritikoa egiten laguntzeko. Javier Llorente eta Mónica Poded izan zituen ordezkari erakundeak topaketa honetan. Lokarri Bakearen eta Euskal Herriko bizikidetza normalizatzearen alde diharduen erakunde sozial independentea eta plurala. «Lokarri» hitzaren esanahia: «elkartzeko, lotzeko balio duena». Euskal herritar gehienek nahi duten akordioa, kontsulta eta berradiskidetzea ordeztu nahi duen herritarsare honen eginkizuna, proiektua eta izena bera datoz bat konpromiso honekin. Demokrazia eta Gobernamendu Egokia Afrikarako (ADG) Demokrazia eta Gobernamendu Egokia Afrikarako 18 baketik 9
(ADG) erakundeko sortzailea eta programa-zuzendaria da Edwin Nebolisa Nwakaeme, Windows on Africa aldizkariaren sortzaile eta editoreburua eta Afrikan Giza Eskubideak Babesteko Eskualdeko Sarearen (hamahiru herrialde) lehendakaria. Marshal Amaechi Uche, berriz, Gambia eta Sierra Leonako Gazteria Programaren arduraduna da. 2007ko abenduan
egin zen Marshal ADGko kide, boluntario gisara, eta programa-arduraduna da gaur egun. Hona hemen Edwin Nebolisa Nwakaeme eta Marshal Amaechi Ucheren hitzaldia.
Demokrazia eta Gobernamendu Egokia Afrikarako (ADG) Hitzaurrea Giza eskubideak, demokrazia eta gobernamendu egokia sustatzen diharduen gobernuz kanpoko erakunde panafrikarra da ADG. Gobernamendu zuzena, gizarte irekia eta herritarren partaidetza bermatzearren demokraziaren balioak eta printzipioak sustatzeko sortu zen. ADGren helburua da Afrikan giza eskubideak, demokrazia eta gobernamendu egokia bultzatzen laguntzea, balio sakratu horiek babestu behar dituzten erakundeak sendotzeko programei eta politikei buruzko ezagutza eta aholku-
Edwin Nebolisa Nwakaeme Demokrazia eta Gobernamendu Egokia Afrikarako (ADG) erakundeko sortzailea eta programa-zuzendaria.
laritzaren bitartez, betiere herritarren segurtasuna, garapen jasangarria eta bake iraunkorra ziurtatzeko xedearekin. 1. Geure lan-eremuak ADGk gobernuarekin, gobernu arteko erakundeekin eta gizarte zibilarekin egiten du lan batik bat, gizarte irekia eta herritarren partaidetza sustatzeko betiere. ADG-k laguntzen dien herritarrei geure balioak hedatzen saiatzen gara, eta herritarrentzako proiektuak eta gizartearen oinarritik bultzatutako programak ditugu gogokoen. Zenbait sarerekin eta partaiderekin egiten du lan ADGk. Partaide horiek funtsezkoak dira ADGren nazio-alorreko lanetarako, erakunde nazionalekin elkarlan estuan jarduten direnez politiketan eta erabakietan eragiteko ahalmena dutelako. ADGk 782 kide ditu sarean, hiru partaide nazional, bost partaide erregional eta nazioarteko beste lau. 2. Giza eskubideen egoera Afrikan Erantzukizun kolektiboa da giza eskubideen babesa, geure herrialdeetako jarduera publikoa zaintzeko eta sustatzeko politikan gizarte zibilari dagokion eginkizuna. Afrikako herrialde gehienetan, legearekiko eta giza eskubideekiko errespetua ez dira behar adinakoak. Afrikan, guraso matxino askoren umea da legearen inperioa; gaizkilea da, eta lur jota dago moralaren aldetik.
ordenagailu eta osagai modernoak, erreserbako sorgailu bat, bideokamerak eta beste zenbait hornigai behar ditugu. Azkenik, lankidetzaren alorrean egonaldiak eta trukebisitaldiak antolatu behar direla uste dugu, langileen gaitasuna hobetzeko, bai Afrikan bai Euskal Herrian. 5. Epilogoa Beste behin ere eskerrak eman nahi dizkiot Baketik erakundeari, nire anai-arreba afrikarrak eta ni neu Arantzazura etortzeko hainbeste lan egin eta baliabide erabiltzeagatik. Mila esker hemen zaudeten guztioi, gorputzez zein gogoz. Afrikan pairatzen dugun egoerak kezkatzen zaituela adierazten du honek, eta zeuen laguntza jasotzen jarraituko dugula. Teresa Kalkutakoa dohatsuaren hitz batzuekin amaituko dut: ÂŤUr-tanta bat gara, itsaso handi batean; baina tanta hori gabe, itsasoa ez litzateke hain itsaso izangoÂť. Baliteke geure lana izugarria ez izatea, nazioarteko hedabideek horren berri ez ematea, baina badu eragina apaltasunez zerbitzatzen ditugun haiengan.
3. Senidetze-proposamena: Afrikandugu Azken bi urteotan, elkarrekiko proiektu batean jardun du ADGk: Europa-Afrika Elkarte Estrategikoan eta Afrika-Asia Lankidetzan. Alabaina, berezia da Afrikandugu proiektua, alde guztien partaidetza-berdintasuna aldarrikatzen baitu. Geure asmoa bazkide gehiago bilatzea da, Afrikan eta Euskal Herrian giza eskubideak, demokrazia eta legearekiko errespetua sustatzeko. 4. Lan- eta lankidetza-eremuak Geure lanarekin jarraitzeko, oinarrizko giza baliabideak behar ditugu, horiek baitira erakunde edo elkarte sendo ororen giltzarri. Hartara, langile trebatuak izango ditugu, eta haien gaitasuna areagotu egingo dugu. Bestalde, geure bulegoen alokairua ordaindu beharra dago, eta 19
Arantzazun antolatutako Afrikako Baketik-ek eta Tau Fundazioak antolatua, 2009ko ekainaren 8tik 13ra Afrikako hirugarren Astea egin da Arantzazun. Aurten, asteak helburu bikoitza izan du: (a) Afrikarekiko elkartasunaren kontraesanen eta alternatiben inguruan eztabaidatzea; eta (b) Afrikandugu proposamena aztertzea lan-hipotesi gisa bi kontinenteen arteko elkartasuna hobetzeko eta berritzeko. Sei egun luze izan dira eta Euskal Herriko, Beningo, Burkina Fasoko, Kongoko Errepublika Demokratikoko, Gambiako eta Keniako gizarte zibileko ordezkariek, eta baita Hegoafrikako, Swazilandiako,
Ruandako,
Ugandako
eta
Burundiko beste gonbidatu batzuk ere hartu dute parte lan-saio sakonetan. (a) Ondorio orokorren, (b) gomendio zehatzen eta (c) eman beharreko urratsen inguruko erabakien laburpena hauxe da:
20 baketik 9
Afrikari buruzko III. astea Arantzazun
III. Astearen ondorioak A. Ondorio orokorrak 1. Berretsitako lan-hipotesia. Afrikandugu proposamena lan-hipotesi ona da Europako eta Afrikako gizarte zibileko erakundeen arteko elkartasuna eta lankidetza berritzeko eta hobetzeko. 2. Hipotesi honen oztopo nagusia. Aste honetan zehar frogatu ahal izan dugu proposamen honek aurrez aurre izango duen oztopo nagusia inertzien pisua dela. Europan zein Afrikan inertzia hauek aurreiritzietan (laguntzazkoak, asimetrikoak, menpekoak edo nagusitasun-menpekotasunezkoak) oinarritutako eskemak errepikatzera bultzatzen gaituzte, iraganean hain ondorio negatiboak sortu dituztenak. 3. Oztopo hau gainditzeko irizpide gidaria. Baketik-ek eta Tau Fundazioak proposamen horren lehen dinamizatzaile gisa ahalegin berezia jarri beharko dute geure pentsamoldean eta orain arteko jardunean hain errotuak dauden inertzia, aurreiritzi eta erresistentzia horiek indargabetzen dituzten oinarriak sendotzeko, argitzeko, eta horiei lehentasuna eta indarra emateko eta indartzeko. Laburbilduz, astean zehar azpimarratu da proiektua zabaltzea bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa dela bere jatorrizko filosofia errespetatzea. Oinarrizko filosofia hori Afrikandugu proposamenaren irizpideen atalean jasoa dator, eta ondorengo izenburuak daramatzate irizpideok: ·Afrikako indarguneak bultzatzea. ·Lehentasuna Afrikako giza kapitala indartzean jartzea. ·Lankidetza simetrian eta elkarrekikotasunean oinarritzea. ·Afrikarekin elkarrizketa zuzena bilatzea. ·Ekin aurretik, geure Afrikako solaskideei entzutea.
·Afrikako arazo globalaren eta bere lehentasunen jabedun izanik ekitea. ·Bide partekatu bat eskaintzea ahalik eta sektore gehienen inplikazioa lortzeko.
B. Gomendio zehatzak 4. Proiektuaren izenari garrantzia ematea. Afrikandugu proposamenak bere izena aldatuko du: «Ndugu Proposamena. Afrika-Europa arteko lankidetzarako senidetzeak» izena hartuko du. Izendapen berri honen helburua elkarrekikotasunaren ideia hobeto islatzea da. Afrikandugu Europatik ondo ulertzen zen, baina senidetzearen alde bakarra adierazten zuen. 5. Lankidetzarako senidetzean faktoreen ordenari garrantzia ematea. «Lehendabizi senidetu, ondoren elkarlanean aritu». Esaldi honek astean zehar errepikatutako idea ondo laburbiltzen du. Ndugu Proposamenaren garapenak ezagupeneko, entzuteko eta hartueman pertsonaleko aurretiko konpromisoa eskatzen du. Baldintza hau ahazten duen lankidetzak elkartasuna iraganeko akatsetan erortzera eraman dezake. 6. Arriskuen aurrean kontzientzia kritikoari garrantzia ematea. «Kalte egin daiteke, asmo onenarekin laguntzen ari bagara ere». Paradoxa dirudien arren, egun hauetan geurekin egon diren afrikarrek arrisku hori azpimarratu dute. Lankidetzarako senidetzeak zentzu kritikoa, autokritikoa eta konszientea eskatzen du. Ez dezagun ahaztu menpekotasuna eta afrikarrenak ez diren errealitateen eskemak ezartzea bezalako ondorio kaltegarriak dakartzatela laguntzak, paternalismoak eta nagusitasun-aurreiritziek. Akats honetan ez erortzeko, ondorengo puntuetan iradokitzen diren bezalako erreferentzia argiak edukitzea komeni da. 7. Elkartasunaren kontzeptuzko zehaztasunari garrantzia ematea. Ez badugu paternalismoaren akatsetan erori nahi, laguntzeko dugun jarrera oinarritzen duten kontzeptuei buruz gogoeta egitea komeni da. Horretarako aurreko mendeko Nedoncelle Frantzia-
21
Ondorioak
ko filosofoak maiatasunari buruz eman zuen definizioak lagun diezaguke. Berak dioenaren arabera, maitasuna ÂŤbestea, bera den horretan, bultzatzeko borondatea daÂť. Elkartasuna benetako elkartasuna da bestea bere horretan den bezalaxe bultzatzen baldin bada; erabakitzeko, aukeratzeko eta autonomian hazteko gaitasuna duen subjektu gisa. 8. Metodologia-betebeharrari garrantzia ematea: euren proiektuan lagundu eta ez geure proiektuarekin. Elkartasuna asimetriako harreman biziatuen aldapan behera eror ez dadin, nahitaez, arrisku hori prebenitzen duen baldintza metodologikoari eutsi behar zaio: aldez aurretik Afrikako eragileek eta solaskideek definitutako proiektuetan, ekimenetan, plangintzetan edo ekintzetan laguntzea. Beste modu batera esanda, Afrikako anai-arreba egin behar duenaren diseinuan eta erabakietan ordezkatzen ez saiatzea. Euren proiektuari laguntzen zaio, baina ez geure proiektuarekin. 9. Elkarrekikotasunaren begiradari garrantzia ematea. Lankidetzarako senidetzeak aldebikoa izan behar du, ematea eta jasotzea. Baina, Afrikako anaiarrebak zer eskaintzen duen, zehatz definitzen ez badakigu, ideia hau erretorikaz betetako baliabidea besterik ez da. Elkarrekikotasunaren begiradak Afrikaren ekarriaz jabetu behar du. Afrika aberatsa da bizitza bere zentzu sakonenean bultzatzen duten balioak eusteko, kultura- eta espirituzko balio sakonetan. Iparra aberatsa da materia-balioetan. Aberastasun horrek bizitzaren zentzua materia-ondareak pilatzean oinarritzera eraman dute. Piskana indibidualismoaren bertsio materialenen, egozentrikoenen, kontsumistenen eta auto-asetzaileen itxaropen faltsuaren burbuilean ixten dute. Europak ondare materialak eskain ditzake, baina hain beharrezkoak zaizkion ondare ez materialak jasotzeko beharra dauka. Gaur egungo bizimoduan, talentua, ezagupena eta jakituria bezain ongi garrantzitsuagorik ez dago. Afrikak giza talentua, espirituaren ezagutza eta bizitzaren jakituria eskaintzen du Afrikak. Truke hori ulertzeko, nahitaezkoa da geure mugetaz jabetzea, Iparraren pobreziaz jabetzea; eta belarriak eta begiak zabaltzea Hegoaldeko lagun hurkoaren aberastasuna ulertzeko.
C. Hurrengo urratsen inguruko erabakiak 22 baketik 9
Aldez aurretik esandako guztia oinarri hartuta, Baketik-ek eta Tau Fundazioak prozesu bat hasi dute Ndugu Proposamena Afrikako eta Europako gizarte zibileko beste erakunde batzuekin piskana –urratsez urrats eta presarik gabe– partekatzeko. Ideia hau azpimarratu nahi dugu: ez da ahaztu behar proposamena zabaltzea bezain garrantzitsua dela definitzen duten eta indargabetuko luketen inertzietatik defendatuko duten irizpideak sendotzea. Horrela, Afrikako hirugarren Astea amaitzetik eta laugarrena hasi bitartean martxan jarriko diren ekimenak ondorengo hauek dira: 10. Web gunea. Afrikako eta Europako gizarte zibileko erakundeen artean lankidetzarako senidetzerako harremanen eremu esperimentala izango den web gunea prestatu. Horrek hasierako esperientzia horri jarraikortasuna ematea, eta urte batean izandako eboluzioa ebaluatzea ahalbidetuko du. 11. Erakunde boluntarioen izen-ematea. Lankidetzarako senidetzeen esperientzietan parte hartzeko prest dauden mota guztietako erakundeen artean izena emateko prozesua zabaldu. Prozesu horrek Afrika-Europa arteko elkarrekiko harremanak bultzatzeaz gain, Afrika eta Europa barnekoak ere bai, eta Europan bizi diren afrikarren ikuspegia txertatzen saiatuko da. 12. Sorrera-akordioa. Ndugu Proposamena eta bere web gunea kudeatzeko sorrera-akordioa gauzatzea helburu duten Jardunaldiak antolatu. Euskal Herriko eta Afrikako elkartasunezko eta lankidetzarako erakundeak bertan parte hartzera gonbidatuko ditugu. 2009ko ekainaren 13a