Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) sortu zen Baketik, 2006ko urrian, eta «Gatazken lantze etikoa» gaiari buruzko ikastaro-saio bat izan zuen lehenbiziko jarduna. Urtebeteren buruan, 3.000 bat lagunek hartu zuten parte ikastaroetan; beraz, harrera ona zela ikusirik eta ikastaro gehiagoren eskaria ere iristen zitzaigunez, programaren bigarren zati bat prestatu genuen, lehenbizikoaren jarraipen gisara. Hala, bada, «Zeurekin eta besteekin bizitzea. Oinarrizko lau ikaskuntza» ikastaroa eratu genuen. Hasierako bi ikastaro haien ondoren, gehiago ere egin ditugu, eta guztiek izan dute harrera ona eta partaide ugari.