KPB 2009

Page 1

Gipuzkoa, talde-lanean

Gizarte parte-hartzeari buruzko prestakuntza ikastaroak Bigarren ekitaldia

Bultzatzailea:

Laguntzailea:

Antolatzailea:


Gipuzkoa talde-lanean jardun dadin Herriak gobernu-eginkizunetan ahalik eta partaidetza handiena izatea da demokrazia. Partaidetzarik ez badago, okerrago funtzionatzen dute demokraziak eta gobernuak. Partaidetzarik bada, berriz, emaitza hobeak lortzen dira, gatazkak prebenitzen, eta garapena (pertsonala, soziala, demokraziarena) hobetzen. Horrenbestez, kultura politiko berria bultzatu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horretarako lehentasunezko tresnetako bat herritarren partaidetza bultzatzea da. Hori dela-eta, Gipuzkoako herritarrei zuzendutako ikastaro-programa baten bigarren ekitaldia prestatu da gizarte parte-hartzearen inguruan. Geure asmoa partaidetza-bideak zabaltzen jarraitzea da, Gipuzkoa talde-lanean jardun dadin.

Programaren helburuak Parte-hartzaileei honakoak eskainiko zaizkie: ·Formazio teorikoa. Gizarte parte-hartzearen inguruko baliabide teorikoak. ·Formazio praktikoa. Gizarte parte-hartzea dinamizatzeko baliabide praktikoak. ·Formazio metodologikoa. Gizarte parte-hartzeko metodologia desberdinak ezagutu. ·Formazioa gatazkak lantzeko. Gizarte parte-hartzeko gatazkak lantzeko baliabideak eta tresnak. ·Formazioa parte-hartzeko proiektuak diseinatzeko. Gizarte partehartze instituzionaleko proiektuak egiteko tresnak.


Izena emateko Ikastaroak doan dira, eta izena emateko Baketik-ekin harremanetan jartzea baino ez duzu ondorengo bide hauek erabiliz. Deitu

943-251005

Idatzi

partehartu@baketik.org

Sartu

www.baketik.org

Egutegia Ikastaro bakoitzak lau saio izango ditu. Irun. Urriak 20, 21 eta 22; asteartea, asteazkena eta osteguna. 19.00etatik 21.00etara. Amaia Kultur Zentroa. Bergara. Urriak 26, 27 eta 28; astelehena, asteartea eta asteazkena. 19.00etatik 21.00etara. Bergarako Kultur Etxea. Zarautz. Urriak 27, 28 eta 29; asteartea, asteazkena eta osteguna. 19.00etatik 21.00etara. Sanz Enea Kultur Etxea. Elgoibar. Azaroak 2, 3 eta 4; astelehena, asteartea eta asteazkena. 19.00etatik 21.00etara. Elgoibarko Udaletxea. Beasain. Azaroak 3, 4 eta 5; asteartea, asteazkena eta osteguna. 19.00etatik 21.00etara. Beasaingo Udaletxea. Amaierako saio bateratua. Azaroak 7, larunbata. 10.00etatik 12.30era. Donostia. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ikastaroen egitura Lau modulutan egituratuko diren ikastaroek ondorengo gaiak jorratuko dituzte: 1. modulua. Abiapuntuak. Gizarte parte-hartzearen inguruko teoria eta praktika. 2. modulua. Gizarte parte-hartzeko metodo desberdinak. 3. modulua. Gizarte parte-hartzea gauzatzea. Gatazkak lantzea eta proiektuen diseinua. 4. modulua. Gizarte parte-hartzeko esperientzia zehatzak.





Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.