EMENDAKIN PARTZIALAK 2016RAKO AURREKONTUEN PROIEKTUARI
1.GO EMENDAKIN PARTZIALA. GIZARTE ZERBITZUAK: Gizarte Zerbitzuen arloan aldaketa sakonak datoz, legez eman beharreko zerbitzuak zabaldu egin dira, eta bereziki “Familia, haur, nerabe eta gazteak” zerbitzua indartu eta berrantolatzeko premia dago. Horretarako, gizarte langile bat gehiago aurreikustea proposatzen dugu: Beraz, eskatzen dugu, gizarte langile bat programa horri lotuta kontratatzea eta bere soldata aurreikustea gizarte segurantza eta guzti:
230.00 PROGRAMA: GIZARTE ZERBITZUEN ARLOKO ADMINISTRAZIO OROKORRA: 120.00 Oinarrizko ordainketak
13.425,72 €
121.00 Ordainketa osagarriak
24.469,20 €
160.01 Gizarte segurantza
13.263,22 €
160.04 Pentsio fondoa GUZTIRA:
1.384,60 € 52.542,74 €
FINANTZIATZIOA: ZUZENEKO ZERGAK: 2 112.02 Hiri-ondasunak hig.zerga
+52.542,74 €
2.EMENDAKIN PARTZIALA. EUSKARA:
Krisialdi honetan, euskaraz aritzen diren komunikabideek murrizketa handiak izan dituzte, orohar, instituzioek emandako dirulaguntzetatik. Badirudi, eskualde desberdinetako “Hitzek” murrizketa latzak jasoko dituztela. Proeiktu honetan ere, 23.650,00 euro jaitsi da dirulaguntza hau 5.000 eurotan utziz. Dirulaguntza ekonomikoa beharrezkoa du euskararen eta kulturaren alde lanean jarrai dezan. Mondragon unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, euskarazko hedabideek aberastasuna sortzen dute. Euskarari diruz laguntzea ez da dirua galtzea, inbertsio bat da euskarazko komunikabideak balio sozial batean bihurtzen dutena. Gainera, gogoratu behar dugu “Urrezko bikain” ziurtagiria jaso berri duela Urola Kostako Hitzak. Beraz, eskatzen dugu, lehen zegoen diru laguntza mantentzea:
335.00 PROGRAMA: EUSKARA: 481.04 “Hitza”ri dirulaguntza
23.650,00 €
FINANTZIATZIOA: ZUZENEKO ZERGAK: 2 130.01 Jarduera ekonomikoen zerga
+23.650,00 €
3.EMENDAKIN PARTZIALA. INGURUMENA: Beharrezkoa ikusten dugu hondakinen birziklatze maila igotzeko kontzientziazio eta sentsibilizazioarako diru partidak mententzea edo igotzea, kontutan hartuta, dirudienez, birzikaltze mailak jaisten ari direla. Proiektu honetan, diru partida hau, 20.000,00 eurotan jaitsi da. Beraz, eskatzen dugu, lehen zegoen partida mantentzea:
170.00 PROGRAMA: INGURUMENAREN ADMINISTRAZIO OROKORRA: 226.09 Kontzien. eta sentsibiliz. Kanpainak
20.000,00 €
FINANTZIATZIOA: ZUZENEKO ZERGAK: 2 130.01 Jarduera ekonomikoen zerga
+20.000,00 €
4.EMENDAKIN PARTZIALA. GAZTERIA: Aspaldian, badirudi, gaztetxola txikia geratzen ari dela, lekualdatze bat premiazko ikusten da eta horretarako partida bat zabaltzea eskatzen dugu proiektua idatzi ahal izateko. Beraz, eskatzen dugu, partida bat proiektua idazteko:
337.20 PROGRAMA: GAZTERIA: 643.01 Gaztetxolako proiektua idaztea
12.000,00 €
FINANTZIATZIOA: ZUZENEKO ZERGAK: 2 130.01 Jarduera ekonomikoen zerga
+12.000,00 €