Osotasunezko emendakina

Page 1

OSOTASUNEZKO EMENDAKINA 2016RAKO AURREKONTUEN PROIEKTUARI EMENDAKIN HAU, OSO OSORIK, UDAL GOBERNUAK AURREKONTUAK ONARTZEKO ERAMAN DUEN PROZEDURARI DAGOKIO: Ez dugu uste inoiz gertatuko zenik Zumaiako Udalean aurten gertatu dena, hau da, aurrekontuen aurreproiektua eman eta justu handik astebetera irizpidea bozkatzeko batzordearen deialdia, eta hortik astebetera udalbatzarra. Zehatz mehatz esanda, udal gobernuak, abenduaren 15ean (asteartea) banatu zizkigun 2016ko aurrekontuaren aurreproiektua arratsaldeko 5ak inguruan, eta esan zigun hurrengo asteartean (hilak 22) beste batzorde bakar bat egingo zela aurkezten ziren emendakinak bozkatzeko eta aurreproiektuaren irizpidea bera ere bozkatzeko. Eta ondoren, hurrengo astean, abenduaren 30ean udalbatzarra egingo zela. Benetan LOTSAGARRIA iruditzen zaigu udalean dagoen gai garrantzitsuenerako astebete bakarrik ematea aurreproiektua aztertzeko eta behar izanez gero emendakinak auzkezteko, kontutan hartuta, gainera, ze garaietan gauden eta zenbat jaiegun dauden. Irizpidea bozkatzeko batzorderako 5 lanegun bakarrik eduki dugu batzordearen eguna bera kontutan hartuta eta urteko udalbatzar garrantzitsuena prestatzeko beste 4 lanegun udalbatzarren eguna bera kontutan hartuta. Horrekin lotuta, ez dira egin aurreko bi legealdietan egin diren prozesu partehartzaileak aurrekontuen aurreproiektu honi buruz herritarren iritziak zeintzuk diren jakitzeko edo herritarrek beraien ekarpenak egin ditzaten. Memoriako 9.puntuan, erdarazko bertsioan jartzen du: “Se potenciarán procesos participativos para el ciudadano”. Kasu honetan, ez bakarrik ez da kontutan hartu herritarren iritzia, baizik eta gu ere “ninguneatu” egin gaitu udal gobernuak eta ez gaitu kontutan hartu gure ekarpenak egin ahal izateko epeak gutxienekora murriztuz. Ia herriaren erdia ordezkatzen dugu, gu baino 70 bozka gehiago bakarrik dauzkazue eta gugandik “paso” egin duzue, hau da, ia herriko botoemaileen erdiaren gainetik pasa zarete. Hain zuzen ere, ez da hau zuen hauteskunde programan jartzen zuena eta gogoratu egingo dugu: “HERRITARREN PARTAIDETZA, INFORMAZIOA ETA GERTUTASUNA – PARTICIPACIÓN, INFORMACIÓN ATENCIÓN AL CIUDADANO:


Plan estratégico para establecer, con la participación de los agentes activos del municipio, las prioridades de acción en el futuro de Zumaia. Ordenanza de participación y consultas: Dar la voz al pueblo. Oficina de atención a la ciudadanía: Tenemos que romper las barreras que separan a la ciudadanía del Ayuntamiento. El Ayuntamiento es una institución con una sóla función: atender a la ciudadanía y prestarle los servicios que necesita. Propondremos un procedimiento de mejora efectiva basada en la filosofía de que todas las personas que conforman el Ayuntamiento, sean representantes políticos, sean funcionarios deben funcionar en base a criterios de vocación de servicio público.”


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.