2 minute read

Alkarrizketa

Jose Luis Elorza: “Gauza inportanteak bihotzetik ateratzen dira”

Biblian aditua

Las tandas de ejercicios espirituales dirigidos a los presbíteros diocesanos se han celebrado, como es tradicional, la segunda semana del año. El grupo de castellano ha participado bajo la dirección del sacerdote de El Prado, Diego Martín. El grupo, en euskera, se ha reunido con el religioso franciscano oñatiarra José Luis Elorza. Elorza ha sido profesor de Biblia en Gasteiz, Arantzazu y Donostia y tiene una dilatada experiencia en pastoral bíblica. Autor de varias publicaciones, señala en su último libro `Me llamo...´ que “la Biblia no es un libro de ideas y dogmas religiosos. Habla de experiencias vividas por hombres y mujeres de carne y hueso...”. En esta entrevista, el biblista, ofrece algunas claves para entender el libro más leído de todos los tiempos.

Bibliako zein bost pertsona aukeratuko zeunkez?

Pertsonaia liluragarri eta esanguratsuenen artean, dudarik gabe, zuk dakizunez, lehendabizi Nazareteko Jesús. Bere ondoren, Pedro, Tarsoko Pablo…: hauetaz luze mintzatu nintzaien. Testamentu Zaharrean, Israelgo historian azaltzen direnen artean, pertsonaia ugari dago oso esanguratsuak. Alde batetik profetak: Moisés, Elías, Oseas eta Jeremias…

Jeremias batek apaizei erretiro osoa emateko adina emango luke, hain da gizatiarra eta Jainkoaren testigo bikaina aldi berean: zenbat denetariko bizipenak bizi izan behar zituen! Bestetik, Job eta Qohelet konpara ezinak dira, ze gaurkotiarrak! Eta barne, Adan eta Eba: etziren existitu, ez eta paradisurik, sugerik, zuhaitzik; baina zer adierazgarriak antropolojiko eta existentzialki! Zoritxarrez, kristau gehienek, apaizek barne, Testamentu zaharrari buruz irudi oso eskasa, faltsoa eta negatiboa daukate.

Zeintzuk dira ba Testamentu Zaharra irakurtzeko giltzarriak?

Galdera zaila baino luzea jartzen didazu. Ikastaro bat eskatuko luke eta irakurketa entrenamendu luzea. Komenigarria, hori bai, hain aberatsa bait da, giza mailan nahiz fede mailan. Irizpide bat behintzat esango nizuke: irakurketa plurala, anitza egin beharko litzateke, sei-zortzi mailatan: literarioa, historikokritikoa, antropologiko-kulturala, etikoa, afektiboa, antropologiko-existentziala, teologikoa, eta esperientziala. Eta beste klabe edo giltzarri bat: Testamentu Zaharra ez da gehienek uste dutena: liburu teologiko eta kateketiko bat, are gutxiago liburu espiritual bat. Denetatik dauka, hain anitza bait da. Ikuspegi teologiko eta espiritual batean irakurtzen hasten direnak, desengainu ikaragarria eramaten dute. Ez delako hori, baizik eta herri batek, behetik hasi eta gorantz, bizi izan duen ibilbide gizatiar eta espirituala. Kostata joan zen “Jainkoaren herri” izatea zer zen ikastea. Era horretakoa da “Jainkoaren Hitza”, mundu honetan bizi garen gizon-emakumeentzat, ez zeruan bizi diren aingeruentzat • Orain hilabete gutxi argitaratu nuen liburu bat, “ME LLAMO…” (“me llamo Elías”, “me llamo Jeremías”, eta abar); hamalau profetei buruz, hamalau aurpegi eta izaera profetiko azaltzen ditut. Bakoitza bere erraietatik, jasandako gorabehera, jazarpen, zalantza, kexu eta porrotekin. Zenbat adierazten diguten gaur egun bizitzen ari garen giza eta sinismen egoeraz! Hilabete gutxi barru azalduko da euskaraz

This article is from: