IKASTETXE TALDE ANTOLATUAK 2019 / 2020
Ezagutzeko deskubritu, errespetatzeko ezagutu.. Gure abiapuntua eta helburua garbi ditugu: ikaskuntza esanguratsuaren eta aurkikuntzaren bitartez, haurrek hobeki barneratuko dute naturak denon bizitzan duen garrantzia, eta frogatu nahi dugu, keinu txikien bidez, lan handia egiten ahal dela. Taldea banatu egiten dugu, eta gisa horretan azalpena kalitate handiagokoa izateaz gain, animaliekiko zein landareekiko elkarrekintza zuzenagoa izanen da, eta bisitari guztien partehartzea aunitzez handiagoa.
2
Bisita pertsonalizatuak Gure instalazio eta jarduerak ederki egokitzen zaizkie ohiko ikastetxeetatik zein heziketa berezikoetatik heldu diren adin guztietako ikasleei (haur hezkuntzako lehen zikloa, heziketa bereziko ikastetxeak, ohiko ikastetxeak, elkarteak, egoitzak, eta abar). Bisitak egiterakoan, kontuan hartzen dira talde bakoitzaren beharrak, erran nahi baita, zuen interesei eta proposamenei doituriko eskaintza egiten dugu.
3
Jarduerak eta lantegiak. Bisitan zehar, hainbat jarduera egin ditzakegu: elikagaiak eraldatzeko lantegia, sendabelarrena, xaboi ekologikoena‌eta baratzearen xarma ere ezagutuko dugu. Baina, jakina, Basabereko protagonista nagusiak animaliak dira, etxekoak zein basapiztiak, eta horiei esker, beren beharrak eta naturan dituzten zereginak ikasiko ditugu. Horrekin batera, hainbat jarduera izanen ditugu: harrapakarien erakustaldia, abentura parkeko zubi nepaldarra, tirolina, arku-jaurtiketa, mendian barna eginen diren ibilaldiak bertako fauna eta flora ezagutzeko, taldekako gymkhana, narrastien erakustaldia, eta abar.
4
Erreskate-zentroa. Basaberen elkarlanean ari gara bertze elkarte batzuekin, babesa eskaintzeko abandonaturik edota tratu txarrak jasotako animaliei estalpea emateko: jabeek abandonaturiko maskotak, animalia-trafikotik heldu direnak eta tratu txarrak jasotakoak. Jendeak kontzientzia har dezan nahiko genuke, batez ere espezie inbaditzaileak diren maskotek sor dezaketen arriskuaren inguruan. Gure helburua da heldu diren belanauldiek ere kontzientzia har dezaten arazo horren inguruan.
5
Bertako karramarroa babesteko proiektua Aurten, basozainekin elkarlanean, jarduera berri hau eskaini nahi dugu, eskola-umeei eta taldeei azaltzeko zein den, Nafarroako Gobernuarekin batera, garatzen ari garen bertako karramarroa babesteko proiektua; eta gisa horretan, gure floraren zein faunaren garrantzia ere nabarmendu egin nahi dugu. Hona gure helburuak: jendeak kontzientzia hartzea gure ingurunean espezie inbaditzaileek sortzen dituzten arazoen inguruan, eta ezagutaraztea bertako espezieak babesteko dauden proiektuak. Bisitan parte hartuko duten adinaren arabera, jarduera hau Basaberen berean egiten ahal da, edo, bertzenaz, ibilaldi bat antolatuko da basora, haziera-baltsa ezagutzeko.
6
Gau bateko kanpamenduak Basaberen lo eginen dugu! Aurten, lehen aldikoz, Basaberen bi egun eta gau bat emateko aukera eskaintzen dugu. Curriculumera egokitzen gara, baita talde bakoitzaren beharretara ere. Antolatuko ditugu ibilaldiak, uraren zikloa, jokoak, gymkhanak eta abar. Horretaz gain, hainbat lantegi eginen dira, bertzeak bertze, xaboia, pomadak, gailetak eta pizzak egiten irakatsiko digutenak.
Egun mugatuak 7
Arrautzaren zikloa Ikasturte honetan arrautzaren zikloaren proiektuarekin jarraituko dugu; liburuak eta inkubagailuak utziko dizkizuegu prozesu osoa ikusi, txiten jaiotza lehenengo pertsonan bizi eta gure baserrira egingo duzuen bisitan dena kontatu dezazuten.
8
Badakigu gure ibaien osasunaz? Aurten Ubagua Berpiztu elkartearen kolaborazioarekin batera, ekintza berri bat sortu dugu. Alde batetik uraren zikloa ezagutuko dugu, eta bestetik, ekintza berriarekin irakatsi nahi duguna da, Ubagua errekan zehar bizi diren makro-ornogabeak ikertuta uraren eta ekosistemaren kalitatea zein den ikusiko dugu. Ekintza hau lehen hezkuntzako bigarren zikloari eta D.B.H.
9
Zatoz bisitan! Bi bisita mota daude: egun erdikoa (13:30era arte) edota egun osokoa (16:30era arte), baina talde bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Basaberek kudeatzen ahal du garraioa; izan ere, lankidetzahitzarmenak ditugu zenbait garraio-enpresarekin, eta enpresa horiek ongi hornituriko autobusak dituzte, edozein beharretara egokituak.
INFORMAZIO GEHIAGO 677 157 605 / 948 542 076 info@basabere.com Azkonako errepidea z/g, 31177 Lezaun, Nafarroa
www.basabere.com