DOSSIER COLEGIOS BASABERE 2020 EUS

Page 1

IKASTETXE TALDE ANTOLATUAK 2020 / 2021

1 ZENTRO BAKARRA EGUNEKO

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.


Ingurune segurua ikaskuntza eta dibertsioan

Talde egonkorrak mantentzen ditugu

Basabere leku segurua da; naturuan, aire zabalean, espazio irekiekin. Gainera, jarduera, tailer eta kanpaleku guztiak normaltasun berrira egokitu dira, COVID-19aren segurtasun *neurri guztiak hartuta. Hona hemen horietako batzuk: - Ikastetxe bakarra egunean, ikasle kopurua kontuan hartu gabe. -Bisitak talde egonkorretan egiten dira, eta talde horiek azpitaldeetan banatzen dira jarduera bakoitzeko. - Gel hidroalkoholikoak erabiltzea ekintza bakoitzaren aurretik eta ondoren. - Aire zabaleko jarduerak jolasak eta tailerrak; 20.000m2 baino gehiago gure eskua. - 400 metroko ibilidea, zolatuta eta egokitua.

Ekaineko eta uztaileko udalekuak eta udako hilabete hauetan talde eta familiekin egindako jarduera guztiak bernatzen gaituzte.

*Neurri honek alda daiteke indarrean dagoen araudiaren arabera..

2

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.


Ezagutzeko deskubritu, errespetatzeko ezagutu Gure abiapuntua eta helburua garbi ditugu: ikaskuntza esanguratsuaren eta aurkikuntzaren bitartez, haurrek hobeki barneratuko dute naturak denon bizitzan duen garrantzia, eta frogatu nahi dugu, keinu txikien bidez, lan handia egiten ahal dela. Taldea banatu egiten dugu, eta gisa horretan azalpena kalitate handiagokoa izateaz gain, animaliekiko zein landareekiko elkarrekintza zuzenagoa izanen da, eta bisitari guztien partehartzea aunitzez handiagoa.

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.

3


Bisita pertsonalizatuak Gure instalazio eta jarduerak ederki egokitzen zaizkie ohiko ikastetxeetatik zein heziketa berezikoetatik heldu diren adin guztietako ikasleei (haur hezkuntzako lehen zikloa, heziketa bereziko ikastetxeak, ohiko ikastetxeak, elkarteak, egoitzak, eta abar). Bisitak egiterakoan, kontuan hartzen dira talde bakoitzaren beharrak, erran nahi baita, zuen interesei eta proposamenei doituriko eskaintza egiten dugu.

4

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.


Basabere On Tour Normaltasun berri horren ondorioz ikastetxeek izan ditzaketen mugak kontuan hartuta, hainbat jarduera eskaintzen dizkizuegu zuen instalazioetan egiteko, beste talde bakoitzaren beharretara egokitua, haur-hezkuntzako lehen ziklotik batxilergora. Gure hezitzaileek ikastetxeekin koordinatuta egingo dute lan bisita pertsonalizatuak egiteko, irakasleen eskaerei eta ikasgelan lantzen diren edukiei egokituak. Ikaskuntza esanguratsuaren eta aurkikuntzaren alde egiten dugunez, uste dugu horrelako jarduerak oso aberasgarriak izango liratekeela, bai motibazio fasean edo ikerketa proiektu batean.

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.

5


Intoletantzia eta alergia dutenei egokitutako

TAILERRAK

Jarduerak eta lantegiak Bisitan zehar, hainbat jarduera egin ditzakegu: elikagaiak eraldatzeko lantegia, sendabelarrena, xaboi ekologikoena‌eta baratzearen xarma ere ezagutuko dugu. Basaberen protagonista nagusiak bisitan zehar hainbat jarduera egiteko erabiltzen ditugun animaliak dira zainketa eta elikadura, hitzaldiak, hegaldiak, etab. Talde egonkorra ekintzak egiteko azpitalde txikitan banatzen da, parte-hartze aktiboa eta banakako ikaskuntza bernatuz.

6

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.


Erreskate -zentroa Basaberen elkarlanean ari gara bertze elkarte batzuekin, babesa eskaintzeko abandonaturik edota tratu txarrak jasotako animaliei estalpea emateko: jabeek abandonaturiko maskotak, animalia-trafikotik heldu direnak eta tratu txarrak jasotakoak. Jendeak kontzientzia har dezan nahiko genuke, batez ere espezie inbaditzaileak diren maskotek sor dezaketen arriskuaren inguruan. Gure helburua da heldu diren belanauldiek ere kontzientzia har dezaten arazo horren inguruan.

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.

7


Bertako karramarroa babesteko proiektua Aurten, basozainekin elkarlanean, jarduera berri hau eskaini nahi dugu, eskola-umeei eta taldeei azaltzeko zein den, Nafarroako Gobernuarekin batera, garatzen ari garen bertako karramarroa babesteko proiektua; eta gisa horretan, gure floraren zein faunaren garrantzia ere nabarmendu egin nahi dugu. Hona gure helburuak: jendeak kontzientzia hartzea gure ingurunean espezie inbaditzaileek sortzen dituzten arazoen inguruan, eta ezagutaraztea bertako espezieak babesteko dauden proiektuak. Bisitan parte hartuko duten adinaren arabera, jarduera hau Basaberen berean egiten ahal da, edo, bertzenaz, ibilaldi bat antolatuko da basora, haziera-baltsa ezagutzeko.

8

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.


EDUKIERA MUGATUA

50%

Gau bateko kanpamenduak BASABEREN EGINGO DUGO LO! Talde bakoitzaren kurrikulum eta beharretara egokitzen gara, haien interesekin bat datorren egonaldia egiteko. Baserriko animaliekin jarduerak egiteaz gain, txangoak, tirolina, uraren zikloa, jolasak, gymkhanak eta abar egiten dira. Era askotako tailerrak ere baditugu, xaboia, pomada, gailetak, pizzak eta abar egiten ikasteko.

Data mugatuak

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.

9


Arrautzaren zikloa Ikasturte honetan arrautzaren zikloaren proiektuarekin jarraituko dugu; liburuak eta inkubagailuak utziko dizkizuegu prozesu osoa ikusi, txiten jaiotza lehenengo pertsonan bizi eta gure baserrira egingo duzuen bisitan dena kontatu dezazuten.

10

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.


Gure ibaien osasuna ezagutzen dugu? Aurten Ubagua Berpiztu elkartearen kolaborazioarekin batera, ekintza berri bat sortu dugu. Alde batetik uraren zikloa ezagutuko dugu, eta bestetik, ekintza berriarekin irakatsi nahi duguna da, Ubagua errekan zehar bizi diren makro-ornogabeak ikertuta uraren eta ekosistemaren kalitatea zein den ikusiko dugu. Jarduera hau lehen hizkuntzako eta DBHko ikasleei zuzendua da.

Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu, COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.

11


Zatoz bisitan!

Bi bisita mota daude: egun erdikoa (13:30era arte) edota egun osokoa (16:30era arte), baina talde bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Basaberek kudeatzen ahal du garraioa; izan ere, lankidetzahitzarmenak ditugu zenbait garraio-enpresarekin, eta enpresa horiek ongi hornituriko autobusak dituzte, edozein beharretara egokituak.

INFORMAZIO GEHIAGO 677 157 605 / 948 542 076 info@basabere.com Azkonako errepidea z/g, 31177 Lezaun, Nafarroa

www.basabere.com Indarrean dauden prebentzio-protokolo guztiak aplikatzen ditugu,

12

COVID -19ren aurrean segurtasun handiagoa bermatzeko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.