Top Ten Training euskera

Page 1

TOP TEN TRAINING

ekintzailetza digitalerako 10 gako


AURKEZPENA Azken urtean Beaz ohartu da ekonomia digitalarekin zerikusia duten gaiekiko jakinmina gero eta handiagoa dela. Beharbada maila ezberdinetan eta ez beti alderdi berberei buruz, baina nabaria da ekintzaileek, startupek eta errotuta dauden enpresek ere gero eta kezka handiagoa erakusten dutela garrantzi estrategikoa hartzen ari den gai bati buruz. Ekonomia digitalari buruz nola ikasi eta jakintza nola eman, hona hemen behin eta berriz agertzen den arazoa enpresa berriak eta negozio berriak sustatzeaz hitz egiten dugunean. Gai honi heltzeko era bi ikusi ditugu: benetako adituek informazio giltzarria eta, batez ere, negozio hauen garapenean esperientzia handia eskaintzen diguten egitarau bat prestatzea; eta parte hartzen duten pertsonak – kopuruz garrantzitsua izan dadila ahaleginduz- elkar daitezen ikasketaprozesua bultzatzea.

Helburu biok 2013ko urritik 2014ko uztailera burutuko den “Top Ten Training “Ekintzailetzarako 10 gako� Egitarauan gauzatzen dira. Egitaraua, zenbakitan, honela gauza liteke:: 10 hilabete elkarrekin egoteko 10 saio negozio digital baten gakoak ikasteko 10 profesional, goi mailakoak eta jakintza erakusteko gaitasunarekin Egitaraua doanekoa da, lortu nahi duen helburua jakintza sustatzea eta gure lurraldean negozio digitalen garapenean betekizuna duten edo izan ahal duten pertsona eta profesionalen artean harremana erraztea delako.


XEHETASUNAK Iraupena: 10 hilabete (2013ko urriaren 17tik 2014ko uztailaren 2ra) Ordutegia: hilero ostegun batean,15:30etatik 20:00etara. Lekua: Bizkaia Aretoa Biltzargunea (Abandoibarra etorbidea 3, 48009 Bilbo). Urriaren 17ko hasierako saioa Euskalduna jauregian izango da. Egitaraua amaitutakoan gutxienez 9 saiotan egon direnek parte-hartzearen ziurtagiria jasoko dute..

IZEN-EMATEA Izena beaz.bizkaia.net webgunean eman behar da. Izen-ematea doanekoa da. Saioetara joateko eta parte-hartzaileei egitarauko webaren bitartez saio bakoitzari buruz emango zaien ebaluatzeorria betetzeko konpromisoa dakar. Saioetara agertzen ez bada edo ebaluaketak betetzen ez badira antolakundeak izena eman dutenei baja eman ahalko die.


URRIA

1 Hasierako saioa Lehenengo saio honetan gaur egun ekonomia digitalaren arloan dauden berritasunak eta joerak aurkeztuko dira, inguru aldakor berri honek ekintzaile eta enpresei eskaintzen dizkien aukerak ebaluatuz. Gainera, teknologian oinarritutako negozio-ereduen eraldaketaz eta erronka horiei aurre egiteko kudeaketa tresna berriez hitz egingo da. .

17

MANUEL BALSERA JAVIER DE PAZ JUAN LUIS MORENO BALLESTEROS

AZAROA

2 Negozio digitalak abian jartzea Abian jartzeari dagozkion lege gaiak faktore giltzarria dira negozio digitalen esparruan, legezko era eskalagarritasun eta etorkizuneko garapenaren oinarria izango baita. Ikastaro hau negozio digital berri bat sortzeko eta abian jartzeko beharrezkoak diren legezko beharkizun guztiak argitzen ahaleginduko da.

14

RAFAEL GARCĂ?A DEL POYO

ABENDUA

3 Merkatuen azterketa CIkastaroaren helburua merkatuen ikerketari buruzko oinarriak eskaintzea da. Zer den, zertarako balio duen eta dauden aukerak eta metodologiak nola eta noiz erabiltzea. Ikuspegia batez ere praktikoa izango da eta benetako zenbait kasuren bitartez zenbait enpresak estrategia eta marketinari dagozkion negozio-erabakiak hartzeko merkatu-azterketa nola erabili duten azalduko da.

12

CARLOS ORTIZ GRACIA

URTARRILA

4 Negozio eredu tranksakzionalak Interneten oinarritutako negozio ereduak ezagutzea jarduera fisikoaren osagarri legez. Eredu horren hautaketa burutu nahi duten negozioaren nolakotasunari egokitu behar zaio eta ikastaro honen bidez hautaketa egokia egiteko gai izango dira. .

9

PACO GĂ“MEZ

OTSAILA

5 Finantzazio ereduak Saioak eskuragarri dauden finantza iturri eta baliabideen ikuspegi zabala eskaintzen du. Negozioen merkaturaketaren etapa bakoitzean beharrezkoa da finantza egitura egokituz joatea, baliabide propioak (hazi-kapitala) eta inorenak (business angels, kapital-arrisku fondoak) ekintzaileentzat berariaz diseinatutako diru-laguntza publikoekin konbinatuz. Ikastaro honetan zure eskura dauden baliabide guztiok ezagutu ahalko dituzu.

MANUEL BALSERA

13


MARTXOA

6 Sormenezko ideiak garatzea Ikastaroak beren enpresa sormena lantzeko teknikak garatzea erraztu nahi die parte-hartzaileei. Ideia berriak sortzea negozio erakargarri, ezberdin eta errentagarriak identifikatzeko oinarria da, horrela enpresak arrakasta izan ahal dezan.

13

AGUSTIN MEDINA

7 Branding digitala

APIRILA

Ikastaro hau enpresa-marka sortzeari eta kudeatzeari dago bideratuta, negozio estrategiak sortzeko eta antolakundeak eraldatzeko osagai ukiezintzat ulertuta.

10

CHRISTOPHER SMITH

MAIATZA

8 Bezeroak zintzotzea Merkatuaren ezaugarriak eta baldintzak aldatzen direnean enpresek ezin dute jarraitu lehengo gauza bera egiten eta, are gutxiago, (aurrezteko) txartoago egiten. Enpresari eta arduradun asko alde batera utzi dute agerikoa izateagatik sarritan ahaztu egiten dugun egia bat: zure enpresa krisialdiaren eraginetatik salbu utzi nahi baduzu lehenengo eta behin zure bezeroak salbatzeaz arduratu behar duzu

29

MIGUEL ANGEL CARTIER

EKAINA

9 On-line marketing planaren diseinua Ikastaro praktiko honen helburua marketing digitalaren oinarriak ezagutzea da, batez ere ohiko marketingarekin dauden aldeak nabarmenduz. Marketing digitalaren plan baten berrikuspena, arlo honetan aurrekontua kudeatzeko aholku praktiko eta guzti

12

NACHO SOMALO

10 Ekonomia digitala eta 2.0 negozioak Ikastaro praktiko, atsegin eta sinple honen bidez nola funtzionatzen duten ekonomia digitalak, negozio kolaboratiboek, merkataritza elektronikoak, on-line marketingak eta gizarte hedabideek ulertuko da. Benetako adibideak, bertatik bertara egindako azterlanen kasuak eta enpresa tradizionalekiko alderaketak izango dira negozio digitalen ahalbideak eta balioak ulertzeko.

GUILLERMO DE HARO

UZTAILA

3


AGUSTÍN MEDINA • Publizista, idazlea eta hizlaria. Sektorean 30 urtetik gorako esperientzia profesionala du. • Publizitate, Sormen eta Marketing irakaslea negozio eskolen masterretan, besteak beste CESMA, EAE, MSMK, eta ICADEn. • Aurretik sormen zuzendaria izan da zenbait baltzutan. • 200 hitzaldi baino gehiago mundu osoan. • Zenbait libururen egilea, besteak beste Cómo llegar al éxito de fracaso en fracaso (2006), Bye Bye Marketing (2010) eta Hoja de ruta para emprendedores (2012). .

RAFAEL GARCIA DEL POYO • Business Digital arloko bazkide arduraduna Osborne y Clarken. • Izen handiko abokatua informazio teknologien lege gaietan, bai hemen eta bai Europan, 20 urteko esperientzia.. • Zenbait ekonomia sektoretako enpresa nazionalen eta talde multinazional garrantzitsuen lege aholkularia. • On-line merkataritza elektroniko fidagarriaren bitartekaria Kontsumoaren Bitartekaritza Nazionalaren Batzean, Europako Bitartekaritza Elkarteko Energia eta Ingeniaritzaren Bitartekaritza Batzordean eta domeinu izenei dagokienez Red.es-en.

CARLOS ORTIZ • Market Intelligence arloko zuzendaria ONOn. • 20 urteko esperientzia duen profesionala, espezializazio handia Market Research-en. • Aditua telekomunikazio sektorean.

PACO GÓMEZ • Zuzendaria entradas.com-en. • CEO N-SCREENS-EN • Ia hogeita hamar urteko ibilbide profesionalean nabarmena da Marketing sektoreko arlo nagusietan duen esperientzia: publizitate orokorra (16 urte), marketing zuzena eta erlazionala (5 urte), iragarlea (3 urte) eta marketing estrategikoko aholkularitza (5 urte). Ondorioz, berebiziko eskarmentua du, ia bakarra sektorean. • Irakaslea ICEMEDen (Madril) bezeroen bereganatze eta zintzotze tekniketan hiru urtetan.

JAVIER DE PAZ • PwCren Espainiako TKT sektoreko Estrategia eta Eragiketa Bazkide arduraduna. • 20 urte baino gehiagoko ibilbidea aholkularitzan hainbat baltzutan: Booz & Co, A.T. Kearney, Diamondcluster International eta Roland Berger Strategy Consultants. • Industrian 3 urtetan Marketing zuzendari nagusia eta ONOko zuzendaritza batzordeko kidea. • ESADEren Executive MBAko irakasle laguntzailea Madrilen .


MANUEL BALSERA • iTrain Global-eko presidente eta sortzailea. • Aurretik, Proximity-ko CEO. • 26 urteko zuzendaritzako esperientzia BBDO, ONO, Liberty Media, GGA Vivendi, Ruiz Nicoli, Briefing, Burson Marsteller, eta NHK-n. • ESICeko marketing estrategiko irakaslea, UCJCko irakasle elkartua eta irakasle gonbidatua hainbat negozio eskolatan (EAE, IE, CESMA) eta Espainiako zenbait Unibertsitatetan, Valladolideko Unibertsitatean eta Madrilgo Universidad Complutensen. .

CHRISTOPHER SMITH • BrandSmith-eko presidente eta sortzailea. • Espainiako aditurik nagusietakoa da Branding eta Management-ean. 15 urteko esperientzia zabala du aholkularitzan eta Branding estrategikoaren ezarpen eta hedapenean managementaren arazoak konpontzeko tresna berritzaile legez. • Gaur egun Brandinga zuzendaritza estrategikorako tresna legez ikasgaiaren irakaslea da EAE Negozio Eskolan (MBA, MBA Internacional eta Marketing Zuzendaruitza masterra .

MIGUEL ANGEL CARTIER • Marketing Estrategiko, Marketing Integratu, Marketing Zuzen, Marketing Erlazional, Marketing Lokal, Marekting Interneten eta Eskuratze Marketingean aditua. • 18 urtetik gorako esperientzia profesionala hainbat sektoretan. • Gaur egun Marketing Zuzeneko kudeatzailea ONOn

NACHO SOMALO • Hamabi urte merkataritza elektronikoaren proiektuak zuzentzen. Casadellibro.com, Planeta ecommerce network, dvdgo.com, El armario de la tele.com, Alice.es, Muchoviaje. com baltzuetan egon da. • Aurretik sei urtez aholkularia Accenturen. • Doktorea Ekonomia Aplikatuan. • Irakasle elkartua IE Business School-en, irakaslea ISDI eta IEBn. Koordinatzaile akademikoa ecommerce The Valley-n. Zuzendari akademikoa Marketing Digital eta Merkataritza elektroniko masterrean.

GUILLERMO DE HARO • Zuzendaria Technicolor Entertainment Services, AvanGroup eta Workcenter SGDn, 15 urteko esperientzia profesionala.. • Irakaslea IE Business School, Online Business School, Munich Business School, Universidad de Salamanca, URJC, EAE Business School eta European University-n


Sabino Arana 8 48013 Bilbao T. 94 439 56 22 beaz@bizkaia.net beaz.bizkaia.net

Kolaboratzaileak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.