Steel Tech 2020 Congress&Expo 2021 Euskera

Page 1

URRIAREN 19-21

Laguntzaileak:

www.steeltech.es

Antolatzaileak:


ZERGATIK BILBON? Altzairugintza lurralde honen DNAn dago; izan ere, tradizioa eta esperientzia direla medio, Kantauri itsasoko ertzeko altzairutegien % 50 hartzen ditu, eta horiek siderurgia-sektorearen balio-katearen traktore nagusi dira.

BILBAO

Euskadin hedatzen den industria eraldatzaile sendo baten partaide da hori guztia, hots, herrialdeko egitura ekonomikoaren zati garrantzitsua. Era berean, altzairuaren ekoizpena eta horren aniztasuna –batez ere, altzairu herdoilgaitza, altzairu bereziak eta produktu luzeak–asko baloratzen dira nazioarteko merkatuan. Euskal Autonomia Erkidegoan, sektoreko balio-kate osoaren ordezkari diren ehun bat enpresa daude, baita altzairua ekoizten duten 11 lantegi ere, eta horiek Europako sailkapenaren 12. postuan kokatzen dute Euskadi, Espainiako guztizkoaren % 39ko ekoizpen-ahalmena baitute. Siderurgiako produktuen eskariari dagokionez, sektore estrategikoetako (automobilgintza, energia, ontzigintza, trenbide-sektorea, makina-erreminta, petrokimikoa, ekipamendu-ondasunak, eraikuntza eta etxetresna elektrikoak, besteak beste) enpresek osaturiko industria-sare handia du EAEk.


URRIAREN 19-21

Lehenengo STEEL TECH ekitaldia, altzairuaren sektoreari dagokionez, Europako hegoaldeko nazioarteko erreferentziazko ekitaldi gisa kokatzen da. Balio-katean zehar izandako aurrerapen teknologikoak, etorkizun oparoeneko oraingo ikerketak eta berrikuntza izango dira ekitaldi horren protagonista nagusiak. Izan ere, nahitaezkoa izango da sektore siderurgiko iberiarreko enpresa, eragile eta erakunde guztientzat.


STEEL TECHek bi atal izango ditu, elkarretatik argi bereizita: biltzarrarekin loturikoa eta erakusketarekin loturikoa. Biak batzeari esker, parte-hartzaileek ideiak eta informazioa trukatzeko, ezagutza berriak eskuratzeko eta merkataritza-harreman sendoak ezartzeko aukera izango dute.

01

BILTZARRA Bi egun osoz, altzairugintzako berrikuntza eta teknologia jorratuko dituzten askotariko biltzar jarduerak izango ditu STEEL TECHek. Txostenak munduan erreferentzia diren pertsonek egingo dituzte. Halaber, Estatuko txostengileak ere izango dira.

URRIAREN 19a Egun horretan, hainbat sektore erabiltzailetan (automobilgintza, trenbide-sektorea, ontzigintza, energia eta eraikuntza) altzairuak dituen konponbideak eta aplikazioak jorratuko dira. Ezagutza-esparru horren barruan, erabileren gaineko kasuak ezagutaraziko dira.

Urriaren 20a Etorkizuneko altzairua eta erronkak. Egun horretako txostenen gaiak hauek izango dira: trantsizio digital eta jasangarri bikoitzak dakartzan erronkak, hala nola, “smartizazioa�, adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta ekonomia zirkularra (txatarrak baliaraztea, bizkiklatzea eta kudeatzea), besteak beste.


ERAKUSKETA Sektore siderurgikoaren balio-katearen mailetako enpresa hornitzaileek kalitate oneko erakusketa-esparru bat izango dute beren produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko.

ALDI BEREAN EGINGO DIREN JARDUERAK Biltzarrarekin eta erakusketarekin loturiko jarduerak ez ezik, jarduera hauek ere eskainiko zaizkie parte-hartzaileei: Poster-gunea Erakusketa-eremuan poster teknikoak jartzeko tokia izango da, besteak beste, arlo teknologikoan, ingurumen-arloan edo berrikuntza-arloan izandako aurrerapen nabarmenak aurkezteko. Innovation workshops Erakusketariek teknikari eta berrikuntzari buruzko aurkezpen laburrak egin ditzaten. Round tables Adituek eta biltzarkideek ideiak, iritziak eta ikuspegiak elkarri jakinarazteko saioak.

NETWORKING JARDUERAK Estatuko eta nazioarteko merkataritza-harremanak sustatzeko, jarduera hauek egingo dira: • B2B bilerak nazioarteko erakusketari / babesle eta erosle gonbidatu ospetsuen artean • Dinner gala • Afterwork drink • Bisitak instalazioetara


Enpresa erakusketarien negozio-arloak

Bisitarien eta biltzarkideen profila

• Altzairu-ekoizleak

• Altzairu-ekoizleak • Ingeniaritza-enpresak eta EPCak (Ingeniaritza, Erosketa eta Eraikuntza) • Inportatzaileak, banatzaileak, trader-ak eta zerbitzu-zentroak • Altzairu-eraldatzaileak hotzean eta beroan • Sektore erabiltzaile hauen osagaien eta makinen fabrikatzaileak:

• Altzairu-eraldatzaileak hotzean eta beroan • Makina eta ekipamenduen fabrikatzaileak • Osagaien eta ordezko piezen fabrikatzaileak • Lehengaien fabrikatzaileak • Zerbitzu-zentroak • Zentro teknologikoak

Eraikuntza Automobilgintza Makineria Petrokimikoa Ontzigintza Energetikoa Aplikazio elektronikoak Etxetresna elektrikoak Trenbideak Makina-erreminta

02

• Zentro teknologikoak eta ikerketa-zentroak • Erakundeak eta Administrazioa • Unibertsitateak eta lanbide-heziketa • Ziurtagiri-emaileak • Aholkularitza-enpresak

03


PARTE HARTZEKO MODUAK Enpresa guztiek behar berberak ez dituztelako, STEEL TECHen parte hartzeko 4 formula ezberdin ditugu:

ERAKUSKETARIA

Batzorde zientifikoa • ARCELORMITTAL • ACEROS INOXIDABLES OLARRA • SIDENOR

Erakusketa-eremuan giltza eskura moduko erakustoki baten eskutik, zure produktuak, zerbitzuak eta aurrerapen teknologikoak erabiltzaile eta bezerogai askori aurkezteko aukera izango duzu.

• ALFE CUTTING

BABESLEA Babesle bazara, parte hartzaileek zure marka ikusi egingo dute. Kontsultatu gure babesletza-programa eta aurkitu zein den egokiena zure enpresarentzat.

• TECNALIA

BILTZARKIDEA Biltzarrera ez ezik, aldi berean antolatzen diren jarduera guztietara, erakusketa-eremura eta networking jardueretara ere bertaratzeko aukera izango duzu.

• UNESID

BISITARIA Erakusketa-eremu osora sartu ahal izango zara.

• ACERÍA DE ÁLAVA (Grupo Tubacex) • CEIT • IDOM • SARRALLE • SPRI • SIDEREX


Kontaktu komertzialak SIDEREX Cristina Bilbao Tel.: (+34) 683 298 958 steeltech@bec.eu BEC M. Carmen Gorostiza Tel.: (+34) 94 404 00 78 (+34) 639 758 292 steeltech@bec.eu

Ronda de Azkue, 1 48902 Ansio Barakaldo

steeltech@bec.eu www.steeltech.es


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.