Prentsaurrekoa besarkadak

Page 1

BESARKADAK: PRENTSAURREKOA (2016/05/23) Aurkezpena: EmaĂşs Gizarte Fundazioa eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola Departamentuaren laguntzarekin Besarkadak aurkezten dute, gipuzkoar hiritar guztientzat zuzendutako bizikidetzaren gaineko proiektu bat. Proposamen hau, lurraldean dagoeneko existitzen diren kulturartekoaren gaineko gizarte ekimenetatik euskarritzen da, hezkuntza eta gizarteratzeko prozesu eraldatzaileetan EmaĂşs Gizarte Fundazioak duen eskarmentu luzetik ekarpenak eginez. Besarkadak proiektua, gipuzkoar herria abegitsua eta solidarioa izatearen sinbolo bat izan nahi du, migratzaile eta errefuxiatuentzat. Besarkadak proiektu bat baino gehiago da, kulturen gerturatzeko hiriko-jarduera bat da, beste ohituren aldeko errespetutik eta eskubideen ikuspegitik. Pertsona bakoitzak dituen eta eskaini ditzakeen gaitasunak eta esperientziak balioan jartzen ditu, hori guztia elkar trukaketatik eta hiritarren partaidetzatik.


Posizionamendu estrategikoa: Ekimen hau, Nazioarteko EmaĂşs burutzen ari den, pertsonen zirkulazio askearen defentsaren eta hiritartasun unibertsalaren inguruko sentsibilizazio eta intzidentzia lanarekin bat etorriz sortzen da, Europan pertsona migratzaileak eta errefuxiatuen egoera kezkagarriaren inguruan. Hori horrela, EmaĂşs Europako taldeak pasa den 2015eko irailean Manchester-en bildurik, europar estamentu nagusienei premiazko eskea egin zieten, pertsona migratzaile eta errefuxiatu guztiak europar lurraldera sartzeko bide seguruak ziurtatzeko. Era berean, pertsona hauentzat harrerako mekanismo duinak eta seguruak eskatu zituzten, eskubideen ikuspegitik burututako mekanismoak. Horrez gain, proiektua Garapen Jasangarriaren 2030 Agendaren helburuetan kokatuta dago, horien artean 10.a nabarmenduz, gizarte desberdinkerien murrizketa aipatzen duena eta 16.a, bakea, justizia eta erakunde solidoen beharra jasotzen duena.

Helburua: Proiektu honen helburua bikoitza da: -

-

Elkar ezagutzako eta ikaskuntzako espazioak eta erlazioak sortu, bertako jatorria duten hiritarren eta migrazio prozesuak bizi dituzten pertsonen artean (pertsona migratzaile eta errefuxiatuak), elkarren arteko ezjakintasunean oinarritutako estereotipoen dekonstrukzioan lankidetza eginez. Eta horrekin batera, pertsona orok garatu behar dituen gaitasunak balioan jarri, garapen pertsonaleko eta sozialeko mekanismo bezala.

Azken batean, Gipuzkoa Lurraldeko gizarte-ehun anitzaren alde egitea da. Proposamena, Denbora Bankuen eta kolaboraziozko elkar trukeko erlazioen gertuko ekimenetan oinarritzen da. Esperientzia eta gaitasun guztiek duten balioan sendotasunez sinisten dugu, eta ondorioz, gipuzkoar hiritar guztiak sartzeko prozesu parte-hartzaile bat hasten ari gara, baita Besarkadak proiektuaren funtzionamendu mekanismoa modu bateratuan sortzeko, gehitzeko interesa duten gizarte erakunde eta eragile ekonomikoak ere, aipatutako kolektibo horien beharrak eta interesak kontuan hartuz.


EmaĂşs Gizarte Fundazioaren funtzioa: Proiektu guztian zehar EmaĂşs Gizarte Fundazioak izango duen papera, trukeetan parte hartu nahi duten pertsonei laguntzea izango da, baita proposamenera gehituko diren erakunde eta eragile ekonomikoak ere. Era berean, topaketa eta esperientzien elkar trukaketa espazioak erraztu eta dinamizatuko ditugu. Inplikatuta dauden alde guztientzat aholkularitza egingo dugu eta elkar trukaketa hauek baldintza etikoetan eta asetasunez eman daitezen zainduko dugu, konfiantzako eta elkartasuneko erlazioak sortuz. Bide batez, truke horiek aberasgarriak eta pozgarriak izan daitezen inplikatuta dauden guztientzat.


Funtzionamenduari gerturatzea: Elkar trukeak errazteko bono-trukeak sortuko dira, BESARKADAK izena izango dute, trukerako elementu bezala. BESARKADAK abonatu edo elkar trukatzen dituzten hiritarren konplizitateak eta konpromisoak erlaziozko mekanismo bat sortuko dute, elkarren arteko ezagutzan eta pertsonen garapen duinean sakonduz. BESARKADAK euroaren balioarekin elkarrekikotasuna izango dute, elkar trukeen balioa neurtzeko eta parte hartzen duten pertsonek trukatuko dituzten esperientzien, ezagutzen, zerbitzuen edota produktuen aukera zabaltzea errazteko. Banka Etikarekin lan egingo dugu zuzenean, Fiarek burutuko duen kudeaketan lagunduko gara. Gaurtik aurrera www.besarkadak.eus web orria eskuragarri izango da. Bertatik, ekimenean parte hartzen duten pertsonak, gizarte eragileak eta eragile ekonomikoak harremanetan jartzeko aukera izango dute. Plataforma horretan elkar trukatzeko eskuragarri dauden jarduerak eta ondasunak jasoko dituen datu basea egongo da. EmaĂşs Gizarte Fundazioa, harremanetarako duen pertsonaren eta web orriaren bitartez, berehala hasiko da elkar trukaketarako proposamen desberdinak jasotzen, baita proiektuaren aurkezpen jarduera desberdinak dinamizatzen ere, gipuzkoar lurraldeko eskualdetan, eremu honetan inplikatuta dauden gizarte erakundeen eskutik. Guztiaren helburua ekimenean parte hartzera bultzatzea da, baita beharrak detektatzeko eta elkar trukaketarako mekanismoen eraikuntza bateratuarekin hasteko ere. Beste alde batetik, eragile ekonomiko desberdinek ekimenean parte hartzeko aukera izango dute, proiektuan parte hartuko duten pertsonentzat eskuragarri jarri nahi dituzten produktu eta zerbitzuak emanez. Azken hauek BESARKADAKetan trukatu ahal izango dituzte. Eskaintza asko jasotzea espero dugu, beraz, elkar trukaketak ere laster hasiko direla espero dugu. Horrez gain, aldikako topaketak antolatuko ditugu, inplikatuta dauden pertsonen eta eragileen arteko gerturatzea sendotzeko helburuarekin, baita kulturarteko elkarbizitzako beste esperientzia batzuk ezagutzeko ere.

Eguneroko eta elkar trukaketa txiki solidarioak dituen ekosistema batek gizarte eraldaketa handiak eragiten ditu. Parte hartu nahi?

Harremanetarako pertsona EmaĂşs Gizarte Fundazioan: Paula Castro VĂĄzquez Telefonoak: 943 367534 / 654 528152 Posta elektronikoa: p.castro@emaus.com Web gunea: www.besarkadak.eus/emaus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.