INTXIXU
2
2018
INTXIXU
2018
UDAZKENA 2 URTEKO GELETAN Udazken koloreekin jantzi ditugu gure gela berriak eta, hego haizeak bota dituen hostoekin egin dugu jolas!
3
INTXIXU
UDAZKENA 3 URTEKO HAURRAK PARKERA JOAN GARA UDAZKEN KOLOREAK IKUSI ETA HOSTO BILKETA EGITERA. GELAN HOSTOEKIN ZUHAITZA EGIN DUGU ETA HOSTOAK SAILKATU EGIN DITUGU (HANDIA, TXIKIA, ERTAINA, KOLOREAK…)
4
2018
INTXIXU
UDAZKENA SOROXARTA PARKEAN 4 ETA 5 URTEKOAK IRTEERA EGIN GENUEN ZUHAITZAK IKUSTEKO ASMOZ. ALDI BEREAN HOSTOAK BILDU GENITUEN ETA PAISAIAREN ALDAKETAZ HITZ EGIN GENUEN. ONDOREN OSO ONDO PASA GENUEN PARKEAN
5
2018
INTXIXU
2018
5 URTEKOEK UDAZKENEKO FRUITUEN ERAKUSKETA EGIN GENUEN.
6
INTXIXU
7
2018
2018
INTXIXU
QUEREMOS ENSEÑAROS FOTOS DE LAS EXTRAESCOLARES QUE OFRECE ESTE AÑO AMPA. AURTEN GURASO ELKARTEAK ESKAINTZEN DITUEN ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ERAKUTSI NAHI DIZKIZUEGU.
INGLÉS DE MAYORES HANDIENTZAT INGELESA
JUDO DE PEQUEÑOS JUDO TXIKIENTZAT
JUDO DE MAYORES JUDO HANDIENTZAT
ZUMBA Y BAILE ZUMBA ETA DANTZA
GURASO ELKARTEKOA IZAN NAHI AL DUZU? GARAIZ ZAUDE! LANEAN JARRAITZEN DUGU ESKAINTZA HANDITU AHAL IZATEKO. HAU DA GURE GMAILA ¿QUIERES SER DE AMPA? ESTÁS A TIEMPO. SEGUIMOS TRABAJANDO PARA PODER OFRECER MAS EXTRAESCOLARES. ESTE ES NUESTRO GMAIL: apabelaskoenea@gmail.com
8
INTXIXU
9
2018
INTXIXU
IRUNGO LIBURUTEGIRA TXANGOA
Urriaren 16ean Irungo liburutegira joan ginen.Bertan ipuin bat kontatu ziguten eta liburutegia ezagutu genuen.Oso polita da.
10
2018
INTXIXU
11
2018
INTXIXU
12
2018
INTXIXU
13
2018
2018
INTXIXU
GORPUTZALDIA Azaroan zehar ENPATIA lantzeko zenbait ariketa egin ditugu geletan. Helburua, enpatia lantzea gorputz dinamiken bitartez. Zapatak kendu, musika jarri, eta jolas nahiz dantzak sortu ditugu! Primeran pasa dugu!
Hutsuneak bete
Garbiketa
Txontxongiloak 14
INTXIXU
15
2018
INTXIXU
2018
ERREZETAK 3.MAILAN
Belaskoenea ikastetxeko 3.mailako ikasleok errezetak landu ditugu. Haien bidez eduki asko landu ditugu: zenbakiak, kantitatea nola adierazi, agintera eta denbora antolatzaileak. Gainera jan- edanen hiztegiari eta sukaldeko tresnei birpasa ederra eman diegu. Errezeta guztien artean hau aukeratu dugu zuek martxan jartzeko. Hemen duzue errezeta! Ausartzen zarete? On egin! 16
INTXIXU
17
2018
INTXIXU
2018
DENBORAPASAK BIDERKETAK BILATU
18
4.MAILA
INTXIXU
19
2018
INTXIXU IRUNGO LIBURUTEGIA
Azaroak 15ean, 3.mailakoak Irungo liburutegia ezagutzera joan ginen. Bisita oso interesgarria izan zen. Liburutegia oso handia da. Iritsi ginenean, atean, hango arduradun bat gure zain zegoen. Berak liburutegia erakutsi zigun. Ikasteko gela, ordenagailuen gela, hamaiketakoa hartzeko gela, hemeroteka, bideo gela eta umeentzako liburutegia ikusi genituen. Umeentzako liburutegian eskailera handi batzuetan eseri ginen eta han liburutegiko funtzionamendua azaldu ziguten.
20
2018
INTXIXU
2018
Liburuak hartzeko txartela bat behar da. Txartela hori dohainik da. Gutako batzuk aterako dugu eta zuek?
Gero ipuin bat kontatu ziguten. Eta joan baino lehen, denbora librea izan genuen gure gustoko liburuak irakurtzeko, begiratzeko eta gure lagunekin konpartitzeko. Oso gustora egon ginen.
3.maila 21
2018
INTXIXU
BAZENEKIEN? ÂżZergatik ibiltzen da katua saguen atzetik?
Ba, katuaren janari gustukoena sagua izan da beti. Beraz, ez harritu atzetik ibiltzea, harrapatu nahian. Baina katua ez da saguen atzetik bakarrik ibiltzen, baita txori eta zomorro batzuen atzetik ere. Edo pilota eta harilaren atzetik. Horretaraxe bultza egiten dio senak.
Alvaro TuriĂąo 22
2018
INTXIXU
BAZENEKIEN? Zergatik ez dute minik hartzen hegaztiek argi-harietan kokatuta? Hori galdetu nion neure buruari igande goiz batean enarak, argi-harietan pausatuta, txioka entzun nituenean. Jakinmina nuenez, argiketari lagun bati galdetu nion, eta esan zidan:<<Ba, korronteak min egiteko bi hari batera ukitu beharko lituzkete.Orduan bai, zirkuitu elektrikoa itxi eta korrontea igaroko litzateke<<. Poztu gaitezen hegazti abeslari hauei argi-harietan ezer txarrik gertatzen ez zaielako. Baina, bestalde, etxe ondoondoan ditudanez eta hain zaratatsuak direnez, batzuetan nahi baino lehenago esnatzen naute!
Kable bakarra ukitzen dutelako.
Nekane Machado 23
2018
INTXIXU
Kaixo guztioi:
5.A-5.B
Aurten5.mailako ikasleok Bertsolaritza tailerrean hasi gara Ander Lizarralde bertsolariarekin.Batzuetan kantak egiten ditugu, bestetan gure bertsoak sortzen, eta gero abestu egiten dugu. Klase bukaeran Anderrek beti txiste bat kontatzen digu. Ander ez dagoenean, berak proposatutako ariketak egin behar ditugu Eta orain, gurebertsoa idatziko dizuegu, animatzen bazarete, abestu zuek ere bai. “Maritxu nora zoaz” doinuarekin abestu dugu guk. Bosgarren mailan gara dibertigarriak batzuetan klaseak oso aspergarriak eta gu beti gara gelan bihurriak oso jatorrak gara ta kirolariak.
HEMENDIK ETA HANDIK
5.A
Gure zikloan, talde elkareragiletan, “Ezetz asmatu” izeneko txoko bat dugu. Atal honetan mota ezberdinetako galderak egiten ditugu; askotan erantzuna asmatzea kostatzen zaigu. Horietako bat nahi dizuegu proposatu ea zuek erantzun zuzena lortzen duzuen. Hala bada, guregana etorri, eta ikusiko dugu asmatu duzuen ala ez. 5.A taldekoak gara eta hauxe da asmakizuna: Bi aita eta bi seme joan ziren afari batera, lau bisigu atera eta laugarrena sobera. Nola ote da?
24
INTXIXU
2018
HEMENDIK ETA HANDIK 5.Ako ikasle bat naiz eta orain Plastikan zer egiten dugun eta norekin ,azalduko dizuet. Arte Hezkuntza Jon Anderrekin lantzen duguâ&#x20AC;Śeta ingelesez gainera! Orain arte egin duguna koloretako borobil bat eta beldurrezko kalabaza izan da; egun hauetan ari gara Pablo Picassoren Gernikako norbanako bertsioa egiten. Ezetz asmatu zein den Ainhoarena, Keytyrena eta Pablo Picassorena. Bai artistak garela!
5A 25
INTXIXU
2018
6. mailako A gelako ikasleak Lazkao Txikiri buruzko informazioa bilatzen aritu dira hiruhilabete honetan. Lazkao Txiki ezagutzeko eta berak egindako bertsoak entzuteko parada izan dute horrela. Hona hemen gizon haundi honen inguruan bildu duten informazioa:
LAZKAO TXIKI Lazkao Txiki, benetazko izenez Joxe Migel Iztueta Kortajarena Gipuzkoako eta Euskal Herri osoko bertsolaririk ezagunenetakoa izan zen. Lazkaon jaio zen 1926ko irailaren 15ean eta Donositan hil zen 1993ko apirilaren 3an. Eskolan 8 urterekin hasi zen. Oso azkar ikasi zuen idazten eta irakurtzen. Bertsolariak lehen aldiz bederatzi urterekin ikusi zituen. Izugarri gustatu zitzaion eta orduantxe hasi omen zitzaion bertsotarako zaletasuna pizten. Lazkao Txikik 1943an, 17urtekin kantatu zuen lehen aldiz plazan. Gipuzkoako bertsolari Txapelketan txapeldun ordea izan zen 1950 eta 1962an. 1964 eta 1965. urteetan iritsi zitzaion Gipuzkoako Bertsolari txapelduna izatearen ohorea. 1965an ere Euskal Herriko Txapelketan 2. geratu zen, Uztapideren atzetik. Bertso saioei gatza eta piperra jartzen zien. Bertsolaritza zaharreko eskolakoa, umore han dikoa eta bizia zen. Ikasketa handirik gabea bazen ere gizon azkarra zen, txiste kontalari lanetan ere trebea. Hori dela eta bere izenean txiste asko egin izan dira Euskal Herrian. Hona hemen horietako bat: 26
INTXIXU
27
2018
INTXIXU
2018
URPEKARITZA: 2018 azaroaren 16an 6.mailako ikasleak Artalekura urpekaritza egitera joan ginen eta bukatzeko,Irunetik buelta bat eman genuen. Tokatu zitzaizkigun irakasleak oso jatorrak ziren eta urpekaritza egiten ondo irakatsi ziguten. Uraren azpian burbuila asko ateratzen ziren. Oso sentsazio arraroa zen uraren azpian arnastea baina dibertigarria ere bai.
Batzuk lotsa pasa genuen eta beste batzuk beldurra. Baina gero, beldurra eta lotsa galdu genituen eta primeran pasa genuen. Hasieran pentsatzen genuen bonbona deitzen zela, baina bonbonari botila deitzen zaio. Gero, joku bat jolastu genuen eta oso dibertigarria izan zen.
Urpekaritzaren bideoa ikusteko gure web orrian izango duzue ikusgai: www.belaskoenea.net 28
INTXIXU
2018
Azaroaren 10ean, larunbata arratsaldean, BELASKOENEA ESKOLAKO ABESBATZAk beste 2 taldeekin batera kontzertu bat eskeini genuen. Beste 2 taldeak Hondarribiko ESKIFAIA TXIKI eta Irungo AMETSA TXIKI izan ziren. Gure kontzertuan kanta hauek abestu genituen:
SINGING ALL TOGETHER EL PRIMER RESFRIADO IRISH LULLABY MANTUSHA LUPAMUSHA CANÇO DE LES BANANES DODILI ZENBAT XIKI BEHAR DA
Kontzertuan pianista batek lagundu zigun: Alvar Tife. Zein ondo jotzen duen!!! Bukaeran merendola txikia eman ziguten. 29
2018
INTXIXU
Azaroaren 24ean, larunbata, Azkain-era (Frantzia) abestera joan ginen. Oso goiz atera ginen Irundik, goizeko 9:15tan Azkainen beste 3 abesbatzarekin elkartu ginen: HAIZ´EGOA TTIKI (Baiona, Lapurdi), ARTEON ESKOLANIA (Laudio, Araba) eta KANTALAI (Amorebieta, Bizkaia). Gu Gipuzkoako ordezkariak izan ginen. 10:30tan denok batera Imanol Elizazu zuzendariarekin entsaiatzen hasi ginen: “MALEN”, “ANY DREAM WILL DO” eta “OYE” kantak. Gero denak elkarrekin bazkaldu genuen. Hango gendeak oso postre goxoak egin zituzten. Ondoren elizan, Alvar Tife-rekin gure kantak entsaiatu genituen. Bukaeran abesbatza guztiak elkarrekin abestu genuen. Gehien gustatu zitzaigun kanta “OYE” izan zen. Emanaldia ikusi nahi baduzue gure blogean eta Facebook-en ikusi dezakezue. Egileak: Marina Grozav eta Joana Dimitrova
30
INTXIXU
31
2018
2018
INTXIXU
EDURNE PASABAN ALPINISTA Edurne Pasaban Tolosan, (Gipuzkoa) jaio zen 1973ko abuztuaren 1ean. Munduko hamalau zortzimilak igo dituen lehenengo emakumea izan da: 2001 ean lortu zuen bere lehenego zortzimilakoa eta 2010ean osatu zuen hamalaugarrena. Gaur egun Bartzelonan bizi da eta hainbat empresa ditu: Zizurkilen landa turismoko egonaldia eta Kabi trekking empresa ditu. Hitzaldiak ematen ditu. Gaur egun oraindik entrenatzen jarraitzen du: 3-4 ordu San Cugat-eko goi errendimenduko zentro batean. Noelia
IZARO ANDRES ABESLARIA
Izaro Zelaieta Andres 1993ko abenduaren 31an jaio zen Mallabian (Bizkaia). Bera tabernetan abesten hasi zen 2014.urtean. Oriol Flores-ekin hasi zen taldean eta, ondoren, Iker Lauroba, Ane Bastida eta Julen Barandiaran ere elkartu ziren. Bere abesti asko euskaraz daude ,nahiz eta gaztelaniaz eta ingeleraz abestu ere bai. 2017. urtean Korrika-ren kantan eta bideoan parte hartu zuen. Bere lehenengo lanaren izena Om da,bigarrena Hankapuntetan eta hirurugarren diskoaren izena Eason. Hifsa
32
INTXIXU
2018
Mariasun Landa idazlea
Mariasun Landa Etxebeste Errenterian,Gipuzkoan, 1949 ekainaren bostean jaio zen.Orain 64 urte ditu. Euskaraz eta gasteleraz hitz egiten du.
Gizarte-langintzaikasketetan graduatu ondoren, Filosofia ikasketak egin zituen Parisen. Hauek amaitu ostean, 70. hamarkadan hain zuzen ere, EuskalHerrira itzuli zen euskalduntzera. Prozesu horretan bere helburuak lortzeko Zarauzko Ikastolara jo zuen.
Bera idazlea da, umeentzako liburuak idazten ditu eta irakaslea izan da.
Hauek dira bere liburu batzuk; Galtzerdi zuizida, krokodriloa ohe azpian... Lucía
Maider Unda Gonzalez de Audikana Gasteizen jaio zen 1977ko uztailaren 2an eta orain 41 urte dauzka. Borroka libreko jokalaria izan da. 10 aldiz Espainiako txapelduna izan da eta 2007ko munduko txapelketan bosgarrena izan zen 72 kilo azpiko kategorian. 2008ko Olinpiar jokoetan hartu zuen parte. 2009an Maider Undak brontzezko domina lortu zuen Herningeko (Danimarka) munduko borroka txapelketan. 2012.urtean Olimpiar jokoetan brontzezko domina irabazi zuen 72 kiloko borroka librean.Gaur egun artzaina da. David
33
INTXIXU
BAZENEKIEN?
ZEGATIK EZ DIRA ARRAINAK URETAN ITOTZEN? Gu ez bezala, arrainak ez dira uretan itotzen,baina bai kanpoan. Zergaitik? Arrainek oxigenoa arnasten dute Gainerako bizidun guztiok bezala, baina ez biriken bidez. Ă&#x201C;rgano beresiak dituzte, zakatzak, sistema konpexu baten bidez urak duen oxigenoa hartzeko.
Arrainak, jateko gozoak izateaz gain, oso erabiliak dira esamolde eta esaera zaharretan: <<ur handiko arraina>>, <<amuarraina amutik eta arkumeak larrutik >>, <<arrainak igaro eta sareak heda<< arrain handiak jaten ditu txikiak>>, arrainari igerian ikastea>> etab.
Eider Meneses eta Marta Olmedo
34
2018
INTXIXU BAZENEKIEN? Zergatik dira txoriak hegan egiteko gai?
Paparraldeko gihar sendoei esker, hezurduraren pisu txikiari esker, eta hegoei eragindako indar handiari esker, txoriak hegan egiten dute. Txorien hegoak astintzerakoan, hutsa sortzen da. Huts hori haizearekin betetzen denean, gora bultzatzen die. Goian daudenean, haize-lasterrez baliatzen dira eta horrela energia aurrezten dute.
Aritz Alen, Abay Alberdi eta Marcos Teijeiro.
35
2018