1 minute read
Jai batzordea
2023. URTEKO ANDRA MARI ETA SANTA EUFEMIA JAIETAKO LIBURUKO
DEIALDI PUBLIKOA www.bermeo.eus
Advertisement
JAIETAKO KARTELA AUKERATZEKO LEHIAKETEA 2023 www.bermeo.eus
Txakur baten jabea bazara, honeek dira zure derrigortasunak:
Erroldatuta eta identifikatuta euki
Identifikazinoa egiteko mikrotxip bat ipini behar deutso gaitutako albaitari batek.
Egoera higieniko eta sanitario onean euki eta behar dan moduko instalazinoetan Elikagai, edari eta osasun asistentzia egokiak euki behar dauz, baita txakurraren beharrizan fisiologikoak eta etokogikoak ondo beteteko moduko instalazinoak be.
Lotuta eta kontrolpean eroan
Udalerriko bide eta eremu publikoetan txakurra lotuta eroan behar da, beraren ezaugarrietara egokitutako ugalaren bidez eroan be. Udal hori, gehienez be, metro 2ko luzerakoa izango da.
Gorozkiak batu
Bide eta plaza publikoetan, parkeetan, lorategietan eta, oro har, jentea dabilen lekuetan edo apaingarrirako lekuetan.
Behar dan moduan garraiatu
Txakurraren mobimentu askatasuna bermatu behar da, horretarako hartu behar diran neurri danak hartuta, ikus-eremu ona be euki behar dau.
Datuak emon behar dira, eta eskumendun agintariek eskatuta informazinoa be bai.
Txakur baten jabea izango da txakur horrek eragindako kalte, ezbehar eta eragozpenen erantzulea.
TXAKURRAK SOLTE IBILTEKO EZARRITAKO EREMUAK (ondo kontrolatuta beti be) zalaia
Horretaz ganera, zure txakurra arraza honeetako bat bada:
PIT BULL TERRIER-A, STAFFORDSHIRE BULL TERRIER-A, AMERICAN STAFFORDSHIRE TERRIER-A, ROTTWEILER-A, DOGO ARGENTINARRA, FILA BRASILDARRA, TOSA INU-A, AKITA INU-A edo oso agresiboa bada edo pertsonaren zein beste animaliaren bateri eraso badeutso, jagokon lizentzia eskuratu beharko dozu.
LIZENTZIA ESKURATZEKO BEHAR DOZUN
INFORMAZINOA, zein aurkeztu beharrezko ereduak honeetan lekuetan eukiko dozuz:
Berh@z bulegoa (Ertzilla kalea, 8)
Zerbitzu Saila (Intxausti kalea, 2-2)