1 minute read
GIZ
Gaztedi Busturialdea Bekak 2023
Lanekoak ez diran praktika profesional ordainduak eskualdeko gazteentzat.
Advertisement
Iraupena: 5 hilabete.
Zenbateko garbia: 680 € (hilero)
Beka kopurua: 6
Baldintzak: Udalerri hauetakoren batean erroldatuta egotea: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta (Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera ‘Gaztedi Busturialdea 2022-2023’ hitzarmena sinatu daben udalerriak).
• 18 eta 25 urte bitartekoa izatea, biak barne (edo 30 urte baino gitxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribitutako pertsonen kasuan).
Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.
Unibertsitateko edo erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko titulua izatea, Doktoregoa, Lanbide-Heziketa, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagirietatik datorren gaztea izatea edo/eta azken urteko ikaslea.
Eskainitako jardueraren jarduera berean 3 hilabete baino gehiagoko lan-harremanik edo bestelako esperientzia profesionalik ez izatea.
INFO + www.gaztedibusturialdea.eus eta www.gizbermeo.blogspot.com