Euskal literatura 2022: urtean zehar jasotako liburuen gida

Page 1

EUSKAL LITERATURA 2022 Urtean zehar jasotako liburuen gida bibliotecadenavarra@navarra.es www.bibliotecaspublicas.es/navarra

Gida honetan 2022. urtean zehar Nafarroako Liburutegian jaso diren euskaraz idatzitako zein beste hizkuntzetik euskaratutako literaturazko lanak biltzen dira.

Bilatzen ari duzuna ez bada hauen artean aurkitzen, gure katalogoa kontsultatu; kontutan hartu Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko beste edozein liburutegian egon daitekela eta liburutegien arteko maileguari esker eskura dezakezula.

https://abarka.navarra.es/

Abarkako QR kodea

ogo QR kodea

Abarka metabilatzaileak aukera ematen dizu aldi berean bilatzeko Nafarroako Liburutegi Publikoetan eskuragarri dauden baliabide guztiak, inprimatuak zein digitalak

Narratiba

N AGIRRE

Karena

Alaine Agirre Elkar, 2021

N AGIRRE

Narratiba

Amatasunarekin loturiko hainbat gai, normalean isilpean eta ezkutuan geratzen direnak agerira dakartza Alaine Agirrek, intentsitatez eta hunkiduraz idatziriko eleberri honetan: Lagundutako Ugalketa teknikak, horren ondorio fisiko eta psikologikoak, bikoteko batek guraso izateko besteak baino gogo gehiago duenean sortzen diren arrakalak…

Berriz zentauro

Katixa Agirre Elkar, 2022

XXI mendearen erditsuan gaude Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo bai. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak sortzen ditu, errealitate birtualaren laguntzaz Halako baterako inspirazio eta datu bila etorri da Parisera, gaur egun turismoa ia desagerturik dagoen arren

N AGIRRE

Solteroen

dantzalekuak

Joxean Agirre Elkar, 2022

Gaztetan, Deustuko Unibertsitateko ikaslea zela, ikerketa bat egiten ibili zen nobelako protagonista, baserritarrak joan ohi diren diskoteketan ze ohitura zeuden eta horrek maiorazkoak mutilzahar geratzearekin zerikusirik ba ote zuen.

Narratiba

N AGIRREZABALA

Etxe Berdea

Andoni Agirrezabala

Erein, 2022

Narratiba

2005eko urriaren 29an gertatutakoa tragikoa izan zen. Hildakoak, tartean. Poliziak herriko bazterrak nahastu zituen Kasua ere itxi zuen segituan, baina sakon aztertu gabe. Azalekoari eutsi zion, begien bistakoa zirudien horri, eta alde egin zuen.

Mikel Álvarez

Elkar, 2022

2021

Zubikarai saria

XXIII. mendean euskaldunek gidatzen dituzte unibertsoko hamaika galaxiak, ehunka merindade eta milaka planetak, eta inoiz, inon ezagutu gabeko zorion eta ongizarte maila gozatzen dute bertako biztanleek oro

N ARRETXE Dortokaren begirada

Jon Arretxe Erein, 2021

Bilboko San Frantzisko izan zitekeen, baina Madrilgo Lavapiés auzoa da. Bertako apartamentu batean bizi da bakar-bakarrik Toure, gure sasi detektibe ezaguna, Nafar Pirinioetako herrixka batean eta Parisen ihesi ibili ondoren. Frantziako hiriburuan lapurtutako harribitxi batzuk ezkutatu ditu Retiro parkean, toki segurua delakoan, baina norbaitek ostu ditu.

Euskalia N ALVAREZ

Narratiba

N ARRETXE

Lyrica garaia

Jon Arretxe Erein, 2022

Bilboko Afrika Txikira itzuli da Toure Sa Kenegatik kezkatuta dago, Madrilen bisita egin zionean gorputzean markak eta beltzuneak igarri baitzizkion Gure sasidetektibea argitzen saiatuko da bere amorante lagunari zer gertatzen ari zaion, bidean oztopoak aurkituko baditu ere, eta min ematen duten egiak

Gaueko eztabaidak

Agustín Arrieta Erein, 2022

Kongresu batera joan diren lau gaztek elkar ezagutu dute herri txiki batean. Egunez kongresuko hitzaldiak entzun eta gero, gauero pizten da mahai baten inguruan haien arteko solasaldia Iritzi eta uste ezberdinak badituzte ere, errespetu osoz eta nork berea defendatuz, gai eta auzi askori buruz eztabaidatzen dute

Lagun minak Jon Benito Farmazia Beltza, 2022

15 zatik osatzen dute puzzlea Ez larritu lehenaren izena "Hamar" delako. Autorearengan 10 urteko tartea bizitzaren epe naturala da eta. Beraz, lehen hitzetik idazleak bere asmoen berri ematen digu Zintzotasunez, bere / gure buruari egindako bi galdera aurkeztu ala bota digu: "Zer gertatu zitzaigun?", "Zer ginen zauriaz lehen?"

N BENITO N ARRIETA

Narratiba

N EGAÑA

Itzalen distira

Arrate Egaña Erein, 2022

Ipuinen protagonistek, harrapatuta dauzkaten egoera tragikomikoetatik abiatuta, aurre egin beharko diete obsesioari, ihes egiten dien denborari, heriotzari edota sakrifizioari Arrotza zaiguna ulertzeko aukera emango digu Arrate Egañaren bilduma honek.

N EPALTZA

Erretzaile damutuen konpainia

Angeru Epaltza Elkar, 2022

Hirurogei urteko talaiara iristen ari da Edu Saragueta kazetari irundarra, ez lanik, ez dirurik, ez osasun onik, ez bikote-lagunik gabe. Horiek guztiak lortzeko eta bere bizitza aldrebestua zuzentzeko ahaleginak egingo ditu gizonak, eta bilaketa horretan hamaika xelebrekeria biziko ditu, baita hainbat lagun bitxi ezagutuko ere, Edurendako buru-hauste eta lekukoon jostetarako.

N ETXEBERRIA

Esaten ez den guztian Izaskun Etxeberria Pamiela, 2022

Esaten ez den guztian liburuan dagoeneko filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguruabarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira. Euskal Herriko sakan edo sakonen batean joan-etorrian suertatu diren geraldiak eta bidaiak antzeman eta antzematen ditu egileak.

Narratiba

N GABRIEL

N GALARRAGA

2019ko eta 2020ko

Gabriel Aresti sariak Erein, 2021

Gogoan dut Aritz Galarraga Pamiela, 2021

N GARRO

Faith Lander Garro Elkar, 2021

2020ZubikaraiSaria

Xabi Ugarte Bartzelonara doa, argazkilaritza ikasteko aitzakiaz Euskal Herriko errepresio-girotik aldentzeko asmoz (edo alderantziz) Ohe baten bila hasi beharko du, lagunen eta ezagunen etxeetan; hiri handiko kale eta txokoetara moldatzen joango da, Bartzelona bertako jendea nahiz han egokitutako euskaldunak ezagutzen, zinemaeskolan izena eman eta arlo horretan lehen pausoak ematen

N GOIKOETXEA

N HAMAZAZPIGARRENEAN

Balio erantzia Ekaitz Goikoetxea Balea Zuria, 2022

Hamazpigarrenean aidanez Dijitalidadea, 2022

Narratiba

N

IBARZABAL Bar Gloria

Nerea Ibarzabal

Susa, 2022

Narratiba

Egunaren zurrunbiloa noiz apalduko daude Ana, Rakel eta Migel, patxaran gozotan hirurei eusten dien sarea ehuntzen segitzeko Idi buru bat dute zelatan gorputz gaixo baten itzala ilunpean , eta distantzia gutxira dute Paradise, desira ukatuen dantzaleku, gela erreserbatu eta moketazko hormekin; eta baita hiria ere, lagunarte berri, arrotz denaren aire urduri eta modernitatearen lokalizazioekin

N IGERABIDE

Motx-motxean

Juan Kruz Igerabide Denonartean, 2021

Zer da aforismoaren egia? Esaten hasi, eta amildegia. Aforismoa edo zuhur-hitza balio literarioa duen esaldi edo esaera gogoangarri bat da. Esaeraren mezua garrantzitsutzat edo interesgarritzat jo da eta literaturan askotan errepikatu izan da

N IRASIZABAL

Zer jakingo duzue epela baino ezagutu ez duzuenok?

Iñaki Irasizabal

Elkar, 2022

Deserrotutzat jotzen ditugu bere herritik urrun, inguru sozial eta afektibo egonkor bat lortu ezin eta noraezean dabiltzan pertsonak. Liburu honetako gizon-emakumeek, aldiz, beste deserrotze mota bat bizi dute: badute familia bat, harreman sare bat, horrek ez dakarkie bakerik ordea; galduta sentitzen dira, desoreka bat izan dezakete edo adikzioren bat akaso? azken finean, desegokiak dira gizartearen begietan.

Narratiba

N IRIBAR

72 ordu Kepa Iribar Erein, 2022

Narratiba

2022ko irailaren 6a. Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziola 500 urte betetzen diren eguna Ospakizun handia antolatu da bere jaioterrian, Getarian. Inoizko Lehorreratze jai bereziena izango da. Baina hilketa mehatxu batek hankaz gora jarri du festa atariko lasaitasuna

N LABANDIBAR

Amez Goiatz Labandibar Alberdania, 2022

Amez dihardute, nondik edo handik, liburu hau osatzen duten hogeita bat narrazioek. Amei buruz, alegia Baina baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez. Edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez. Eta ama izateak edo ez izateak berekin dakarrenaz, edo berekin daramanaz, kasu batean zein bestean akaso betiko…

N LADRON Ilunpeko zelataria

Alberto Ladron Arana Elkar, 2022

Iruñea, 1947ko Gabonak Eskolako lagunak dira Iñigo eta Jokintxo; gerrako ira-bazleen kasta aberatsekoa da bata, galtzaileen semea bestea, baina Hollywoodeko filmen lilurak elkartzen ditu biak, inguratzen dituen mundu hotz eta grise-tik ihes egitearren edo. Beste zerbaitek hautsiko du beraien bizitzen gurpil errepikatua ordea: neskatxa baten bahiketak

Narratiba

N LANDABASO Krakovia

Goizalde Landabaso Erein, 2021

Narratiba

Igandea da, baina beste edozein egun izan zitekeen. Asteazkena edo osteguna. Inork ez du ospitalean sartu nahi igandeetan; asteazken edo ostegunetan ere ez. Inork ez du ospitaleetan sartu nahi. Zer gertatzen da, baina, aukerarik onena denean?

N LERTXUNDI

"Hemendik hurbil, liztor mutanteen arraza berri bat hazten ari da”. Horiek badira izan zerbaiten abisu mehatxu, akaso—, eta, haien asots gogaikarria nola, aitortu gabeko fantasiak eta zama diren bizi puskak gainetik astindu nahian ari dira hamar kontakizun hauetako protagonistak

Desertuan behatxuloa

Anjel Lertxundi Alberdania, 2022

Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere etxera, bere laneko mahaira, bere ohe eta ametsetara; gutxitan erakusten dizkigu idazle batek zuzen-zuzenean bere baitako labirintoak, bere bihotzeko txokoak Liburu honek ostatu ematen dio irakurleari idazlearen etxean eta gogamenean.

Liztor mutanteak Santi Leoné Susa, 2022 N LEONÉ

Narratiba

Narratiba

Bizipox

Karlos Linazasoro Elkar, 2022

Arratsaldeko seiak dira, euria zarra-zarra leihoko kristalaren kontra, eta Bizipox zahar egoitzako irakurketa-kluba bere saioa hasteko prest: Javiertxo gidari, eta egoitzako atso-agure kuadrilla gurpilean: Kontxi, Arantza, Rosita, Karmen, Gergori eta Gorgoni, Jesus eta Joxeinazio

Samuel eta Slawo Karlos Linazasoro Alberdania, 2022

Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek, antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan, inoiz baino depurazio handiagoz emanak

N MINTEGI 9 mm parabellum M A Mintegi Erein, 2021

Martin sorterrira itzuli da Behartuta joan zen eta behartuta itzuli da, amaren hiletetara Joan zenean bizitza oso bat utzi zuen herrian, urte askotako une on eta txarrak, azken aldikoak oso txarrak. Ez ditu ahaztuak, ezin du, baina iraganaren itzaletan zokoratuak ditu.

N LINAZASORO N LINAZASORO

Narratiba

N OLASAGARRE

Mamu eratortzeko moduak

Juanjo Olasagarre

Elkar, 2021

Narratiba

JosebaJakabeka2020

Itziar Ametzaga Guggenheim museoaren parean esnatzen da bat-batean, hesteak sabeletik erortzen zaizkiola. Bera ez da jabetzen, ez daki, baina ETAren bonba baten biktima izan zen duela urte asko Hilik egon da geroztik, eta orain, erakundea desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, soilik bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena

N RODRIGUEZ

Eraikuntzarako materiala

Eider Rodríguez Susa, 2021

Aitaren aldamenean nago, iktus unitateko gela berezi batean. Banaka baino ezin gara sartu. Inoiz ez zaizkio jendetzak gustatu, ez zaio inporta izango Eta guri ere ez. Seguru asko aitari gauzak esateko modu bakarra biok bakarka egotea da, bera korderik gabe, ni beldurtuta

N

Ganorexia

Iñaki Segurola Alberdania,2022

Ez dago ondo idazterik Barkatu: aurreneko pertsonan esango dut: nik ez daukat ondo idazterik Uneoro sentitzen dut, jasaten dut. Bakarren batek esan izan du nik ondo idazten dudala. Eskertzen diot, baina ez dut uste hola denik Nik idazten dut era batean. Estilo batekin, estilo jakin batekin. Beste batzuek ez daukate estilorik.

SEGUROLA

Narratiba

N TXILLARDEGI

Kronikak

Txillardegi Susa, 2022

Narratiba

N UGALDE

Txillardegik Anaitasuna, Egin, Punto y Hora de Euskal Herria, Plazara, Argia eta batez ere Zeruko Argia-n 1968 eta 1986 artean argitara emandako kronikak biltzen ditu liburu honek.

Ez erran inori Maddi Txoperena Elkar, 2022

XXIII.Igartza saria,2020

Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi.

Naizen artean: niteratura

Joseba Mikel Ugalde

Joseba Mikel Ugalde, 2022

N TXOPERENA

Narratiba

N URIBE

Izurdeen aurreko bizitza

Kirmen Uribe Susa, 2021

Narratiba

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean.

Azken etxea

Arantxa Urretabizkaia Pamiela, 2022

Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak

N URZELAI Ametsen trafikatzailea

Andoni Urzelai Elkar, 2022

Nork bere eroa bizi du, eta batzuetan nor bere eroak gobernatzen duela ere esan daiteke, Jon Andoni Bilbao eleberri honetako protagonistari gertatzen zaion bezala Naturaren kapritxoz burutik elbarri jaioa nahasia du nortasuna, patuaren tirania du etsai txikitatik; nerabe tonto harro bat bihurtu bezain laster, berriz, irabazteko jaioa den erabateko konbentzimendua garatu du bere izaterik ankerrenak.

N URRETAVIZCAYA

Narratiba

N ZALDUA

Nola izan garen gauza

Iban Zaldua Erein, 2021

Narratiba

N ZALDUA

Idazleak Gauza esaten dion gure gatazka horri buruzkoak dira liburuko ipuinak, bere hainbat bildumatan beste gai/gatazka batzuk oinarri hartuta ondutakoen artean argitaratutakoak. Ez espero ordea titularren distantziarik, ez pentsa iragana oroigarri hutsa denik; Zalduari eskutik helduz gero, zure orainaldia, etorkizuna, ingurua, ziurtasunak, egunerokoa… jarriko dituzu jokoan

Ipuina engainua da

Iban Zaldua Elkar, 2022

Iban Zaldua, euskal ipuingintzaren aldarrikatzaile ez ezik praktikatzaile handienetakoa dugu, eta espiritu horri helduz ondu du ipuin-bilduma berri hau; aurrekoaren aldean bi berezitasun: bilduma potoloagoa dela eta aldi berean ipuin gutxiago dituela

N ZUGASTI

Atarian

Maixa Zugasti Erein, 2022

Bizitzaren amaieran, heriotza ate-joka sentitzean, izan garena azaleratuko da. Oinordekotza-arazoak, boterea, dirua ; izarpean, atarian egingo dute topo Juanek eta Leandrok, biek ala biek maitasunaren abaroa aurkitu nahian.

Narratiba euskaratua

N CARNÉS N CARLOTTO

31 ipuin Anton Txekhov Elkar, 2022

Agur, maitea, ikusi arte Massimo Carlotto Txalaparta, 2022 N CHRISTIE

Hamahiru ipuin Luisa Carnés Erein, 2022

N CHEJOV N CHOPIN

Ekaitza eta beste 34 ipuin Kate Chopin Erein, 2021

N CONDÉ

Orient Expresseko hilketa Agatha Christie Igela, 2021

Bihotza negar eta irri Maryse Condé Erein, 2021

Narratiba euskaratua

Hiri zuriaren isiltasuna Eva Gª Sáenz de Urturi Alberdania, 2021

Sherlock Holmesen memoriak Arthur Conan Doyle Igela, 2021

N DRAKULIC

Han ez banengo bezala Slavenka Drakulic Pasazaite, 2018 Paradisua Abdulrazak Gurnah Elkar, 2022

Patuaren zurrunbiloan Iker García Erein, 2020

Osaba Azizekin bidaian joan behar duela esan diote Yusufi gurasoek, baina berak ez daki arabiar hori ez dela bere osaba, baizik eta merkatari aberats bat, eta harekin daukan zorra kitatzeko saldu duela aitak. Hor hasten da eleberria, eta hor hasten da Yusufen bidaia miragarria, Afrikako hainbat bazter ezagutzera eramango duena, XX. mendearen hasiera horretan europarrek menpean harturiko lurraldeak zein zurien berri ez daukaten baso eta oihanak.

N DOYLE
N GURNAH N GARCÍA N GARCÍA
LiteraturakoNobelSaria2021

Narratiba euskaratua

N LE GUIN

N LEVI

Oihan hitzean mundua

Ursula K Le Guin Igela, 2021

Nik ez dakit beste gauza batzuen berri Elisa Levi Alberdania, 2022

N MARTIN

Tulipen dantza Ibon Martín Elkar, 2022

Leku lasai eta ederra da Urdaibaiko itsasadarra, naturaren mirari bat gizakien eskura. Alabaina, baretasun hori laster apurtuko da, kazetari ezagun bat trenbidean lotuta agertuko baita trenak harrapa dezan. Guztia zuzenean grabatua izango da gainera, eta Internet bidez zabaldua Krimen lazgarri bezain ankerra, beste zenbaiten aurrekari izango dena, eta denetan egilearen sinadura makabro bera: tulipa berezi bat,odola bezain gorria, bizitza bezain delikatua

N MARTÍNEZ

N MCCARTHY

Bretxa

Toti Martínez de Lezea Erein, 2022

Jainkoaren seme Cormac McCarthy Igela, 2022

Narratiba euskaratua

N O'BRIEN

Landa aldeko neskak Edna O'Brien Erein, 2022

Nobela honek XX. mendearen erdialdeko landagiroan jaiotako bi neskatilaren abenturak kontatzen ditu, haietako baten ahotik eta ikuspegitik, modu xume eta errealista batean. Caithleen eta Baba dira protagonistak, umetako lagun bi, ezin diferenteagoak biak

N PASOLINI

N PLATH

Kale gorriko umeak Pier Paolo Pasolini Igela, 2022

Beirazko kanpaia Sylvia Plath Txalaparta, 2022

N SCIASCIA

Bihotzaren ipar aldea Dolores Redondo Erein, 2019

Todo modo Leonardo Sciascia Erein, 2022

N REDONDO
Ludmila Ulitskaya
2022
bost gau
2020 N
N SEBALD
W.G. Sebald Igela, 2022 N ULÍTSKAYA
Henry David Thoreau Katakrak, 2021 Ethan Frome Edith Wharton Erein, 2022 N WHARTON N TIAGO
N TSVETAEVA Ene anaia femeninoa Marina Tsvetaeva Erein, 2022
Soniexka
Pasazaite,
Bost egun,
Manuel Tiago Katakrak,
THOREAU
Austerlitz
Walden
Narratiba euskaratua

Poesia

P AGIRIANO

Atzamarra

Asun Agiriano Elkar, 2022

Amonarekin zihoala, auto batek harrapatu eta galdu zuen amona eta hatza. Urteak igaro ahala, eta azalpen baten beharrez, hatza noiz haziko zen zain geratu zen, ipuin batek galera hori betetzen zuen bitartean.

P ARRUABARRENA

P ARTZE

Kardaberak zementuan Mikel Arruabarrena Balea zuria, 2021

Memoria ariketa bat, atzera nostalgiarik gabe begiratzen duena, zorrotz eta irudi indartsuz Kritika soziala eta gogoeta uztartzen ditu, eta leku berezia hartzen du bere bailarak, Txingudiko badiak. Turismoa eta postalak, Hunden arauak, baleen hizkera, asfaltoan zanpatutako trikuak, paisaia preapokaliptikoak… Hainbat kezka eta galdera darabilzki, eta bidaia berezi bat oparitzen digu.

P AZKARGORTA

Enborretik

Joxan Artze Balea Zuria, 2021

Eripoemia

Lierni Azkargorta Denonartean, 2021

Poesia

P BARRENETIK

Barrenetik zulatzen zaitut Liberoamerika, 2022

Liburuak 4 poeta eta 4 itzultzaile biltzen ditu: 8 ahots, nor bere itsasertzetik hizketan. Elkarrizketa ikusezin baina ukigarri bat sortu nahi du liburu honek jatorrizkoaren eta itzulpenaren artean, eta errealitate eta hizkuntza desberdinak bizi dituzten 8 emakume bildu ditu horretarako.

P BEGOÑA

Gepardo japoniarrak

Lizar Begoña Susa, 2022

Hitzen zoo libre bat dakar Lizar Begoñaren poema liburuak Logika egituratuak desafiatuz eta formaren aukerak zukutuz, mundu garaikidearen testurak bildu ditu, organikoenetatik ukiezinenetara Palmondoak, abereak, belar txarrak, Bergman, Brontë, Oteiza, Le Guin eta beste hartu ditu solaskide, zentrorik gabeko eremu batean kiribiltzeko gonbita eginez irakurleari.

P BORDA

P ERKOREKA

Urtu aurretik

Xabi Borda Susa, 2022

Banda Jokin Erkoreka Erein, 2021

Poesia

P ERRO

P ETXABURU

Poema liburu bat

Angel Erro Erein, 2022

Ahaztu baino lehen, ama Mikel Etxaburu Pamiela, 2021

P ETXEBARRIA

Kapuscinskiren erretrobisorea

Jon Etxebarria

Beta III Milenio, 2021

Jon Etxebarria "Txontxe"-k begirada ezin ederragoan eman digu berak egindako bidaiaren berri. Barrutik kanpora, eta bueltan berriro ere abiaburura. Zirkulu inperfektu bezain biribilean eroan eta ekarri gaitu sentsazioen bide-zidorretatik eta apaltasun poetiko miresgarrian eskaini digu bidaia fisiko, pertsonal eta literarioa.

P GOÑI

Gorputz baten aztarnak elurretan

Iosune de Goñi García Bermingham, 2021

Liburu honetan, Pasaiako Udalak antolatutako XXI. Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia-lehiaketan saritutako jatorrizko lanak argitaratzen dira Poema-bilduma hauek saritu dira aurtengo edizioan: batetik, Iosune de Goñi Garcíaren Gorputz baten aztarnak elurretan (lehen saria); eta, bestetik, Imanol Sorondo Baltasarren Hiri arrotz bat (bigarren saria).

Poesia

P GORROTXATEGI Uda betea

Aritz Gorrotxategi Elkar, 2022

Argitasunez beteriko liburua idatzi du Aritz Gorrotxategik, izenburuak berak iradokitzen duen moduan. Itsasoak, beroak, aisiak eta Mediterraneoko paisaiek leku nabarmena betetzen dute bertako poemetan.

P IGOA

Hotza

bazkatzen

Izaskun Igoa Bale Zuria, 2022

DKV.PoesiaSaria

Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten du bere poemetan. Hotza bazkatzen lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz, denbora eta espazioa, eta horien inguruko gogoeta filosofikoa Halaber, planteatzen dituen kezkak iritsi egiten dira irakurlearengana, hunkitu egiten dute.

P IRASTORTZA

P IRIGOIEN

Mundua betetzen zenuten

Tere Irastortza Olifante, 2022

Sorgin-argien ehizan

Joan Mari Irigoien Elkar, 2022

Poesia

P IZQUIERDO Basurde zurien zain

Fertxu Izquierdo Zerokotan, 2021

Eta zer da Basurde zurien zain? Itxaronaldia da, esperantzarako itxaronaldia, hain zuzen ere. Atzera kontu bat ere bada, azken bi urte hauetako errealitatea ere islatu nahi duena, poematizatu, soinu banda baten laguntzarekin beti ere.

P MAIA

Kantu bat gara

Jon Maia Elkar, 2021

Liburua+ CD

Jon Maia bertsolari, kantari eta idazleak 200 kantu inguru idatzi ditu 1991tik hainbat artistarentzat, horietako batzuk Ken Zazpi, Gari, Anari edota Negu Gorriak bezain adierazgarriak. Honako liburu-disko hau Maiak alor honetan egin duen bidearen isla da

P OTAMENDI

Landura

Jose Luis Otamendi Susa, 2022

Euria egiten bizi, euria egiten bizi. Landura izatearen lokatzetan arakatzen du Jose Luis Otamendiren poemategi berriak Mundu zahar baten amiltzea haztatzen du poetak eta behin asmatutako etorkizun puskez eta bizi duen sasoiaz itaundu; noren alde ari den jendea lanean non, zerk egiten duen jendea herri, aspaldiko hitzetatik zeinek balio duen elkar ferekatzeko gaur.

Poesia

P PEILLEN

Ene bertsoen bilduma

Txomin Peillen Euskaltzaindia, 2022

Hiru dira Txomin Peillenen hurbileko kultura eta mintzairak: euskara, frantsesa eta gaztelania. Hiru hizkuntza horietan idatzi ditu bere olerkiak, liburu honetan aurkezten dizkigunak, denak hiru hizkuntzetan eta horretarako, jakina, itzulpenak egin behar izan ditu.

P RODRÍGUEZ

P RUEDA

Enararen esanak

Fito Rodríguez Dakit, 2022

Zenbat denbora

Elisa Rueda Liberarte, 2021

P SUAREZ

Elurra elurraren gainean

Castillo Suarez C. Suarez, 2021

Zer ote du elurrak Castillo Suarezentzat? Beti-batekoa baita bere unibertso poetikoan. Agerikoa da maitasun handiz prestatutako poemaliburua dela Izan ere, 14 enkargu daude haren oinarrian, batzuk Castillori eginak, eta beste batzuk Castillok bere borondatez sortuak, baina denetan omenaldia egin die Castillok asko estimatzen dituen pertsona bizi edo hil batzuei, bere unibertsoan garrantzia duten erakunde batzuei.

Poesia

P UGARTE

Gu gabe ere

Itziar Ugarte Susa, 2021

Momentu bat jasotzen du Itziar Ugarte Irizarren lehenengo poema liburuak, dena irabazteko izan eta dena galtzeko beldurra sentitzen hasten garen momentu hori. Erabaki, deskubrimendu eta oroitzapen berrien garaia. Poemotako ahotsa bere mundua sortzen ari den garai horretan, lurrikara isila izango da hurbileko hiru pertsonaren heriotza.

P VARGAS

Dena ametsa den irudipena

Leire Vargas Elkar, 2021

Gazte baten noraezak, barne-minak eta egokitu ezinak ageri dira poema sorta honetan: bere buruarekin, gizartearekin, bikote barruan… Guztiak ere, hizkuntza doi eta dotore batean adieraziak. Ahots gazte eta berri bat, edertasun eta nortasun handi baten jabe, Irun Hiria poesia-saria merezi izan duena.

P ZABALA

Mina hartzeko ere Juan Luis Zabala Susa, 2022

Umetako jolastokira itzultzea eta hizkuntzaren adarkatzeetan jostatzea. Onenak emanda egon zaitezkeela antzematearekin batera eraldatzen hasten den begirada eta eguneroko esan arruntenen atzealdean azterka egitea. Orain maitasunaren gozotik, orain oinazearen garratzetik, bata galduko edo bestea luzatuko den beldurrez, konformidadearen bila, ironiaren argiz bildu ditu Juan Luis Zabalak poema liburu honetako aleak.

IrunHirikoKutxaLiteraturaSaria2021

Poesia euskaratua

P AJMATOVA

Anna Akhmatova Anna Ajmatova Susa, 2022

P GARCÍA

P GLÜCK

Federico Garcia Lorca Federico Garcia Lorca Susa, 2022

Basairisa Louise Glück Elkar, 2021

Alda Merini Alda Merini Susa, 2021

P MERINI

P POETANDREAK

Poetandreak Balea Zuria, 2022

P WHITMAN

P YEATS

Walt Whitman Walt Whitman Susa, 2022

William Butler Yeats W.B. Yeats Susa, 2022

Komikiak

Garazi Albizua Txalaparta, 2022

Hiru dira iruleak: Kloto, Lakesis eta Atropos Beldurgarriak, boteretsuak eta independenteak. Gizakien patuaren jabe eta gidari… baina, hargatik, Lurrean aspaldi ahaztuak

Asper-asper eginda, Klotok jolas tentagarri bat proposatu die ahizpei: ehuntzeko hariak hartu, eta lurtar baten bizitzan eragingo dute

Koldo Almandoz Farmazia Beltza, 2022

Natashak 18 urte ditu. Hirira iritsi berri da unibertsitatean ikasteko Elena eta Ane, bigarren mailako bi ikaslerekin, partekatzen du pisua. Herritik urrun, eta lagun berriekin, erronkaz beteriko bizitza berri bat deskubrituko du Natashak Egun batean, iraganak, oraina hankaz gora jartzen duen arte.

Ura leporaino

Usue Egia Denonartean, 2022

Ura leporaino kontakizun grafiko-autobiografiko bat da, konfinamendu garaian eta ondoren, elkarrizketak antigenoei buruz hitz egitera mugatzen zirenean , bere eguneroko sentimendu eta gogoetak islatzen dituena; batzuetan frustrazioarekin, beste batzuetan umorearekin, beste batzuetan fantasiazko baliabideekin...

C ALBIZUA Iruleak Natasha C ALMANDOZ C EGIA

Komikiak

C TUPUST Zu

Tupust

Tupust Elkartea, 2021

Antologiaren bigarren ale honetan kolektiboko komikilariak zu kontzeptuaren inguruan jarri dira lanean. Hortarako euskal herriko egile ezberdinak gonbidatu dituzten bertan parte hartzera.

Arranotxu, euskal gerlari mitikoa Zaldieroa Euskal Herriko Ikastolak, 2021

Ados, superheroiengana joko luke jenderik gehienak arazo korapilatsurik balu, baina noren atea jotzen dute gero superheroi horiek, kozinatzen hasi, eta gatzik gabe geratu direla konturatzean?

Komikia euskaratua

C DUHAMEL

Aztarna faltsuak Duhamel Harriet, 2022

Frankek Johnson marshal famatuaren rola jokatu du 15 urtez Woodstoneko eguneroko ikuskizunean Bere psikiatraren iritziz, obsesionatuegi dago, kontuan hartuz Frankek bere arma atera zuela turista baten aurrean.

C ZALDIEROA

Komikia euskaratua

C LANDA

Munjoie!

Juan Luis Landa Erein, 2022

778 Karlos Handiak, erresuma germaniarren konkistatzaile eta Erromako elizaren babesleak, Marka Hispaniarra ezarri beharra du Pirinioen hegoaldean inperio islamiarraren oldarrari eutsi ahal izateko Hala, Zaragozara abiatu dira armada frankoak inoiz ezagutu duen errege boteretsuenaren osteak, agindu zitzaion bezala, Hispaniako iparraldeko hiri handiaz jabetzeko Baina hara heldutakoan, sarrazenoek traizioa eginda, amorruak bere bizitzako okerrik handiena egitera bultzatuko du Karlos erregea

C MATZ

Subnormala

Fernando Llor Evolution Cómics, 2022

Iñaki Zubizarreta, gorpuzkera izugarri sendoko saskibaloi-jokalari ohia, bullyingaren gogorkeriaren biktima izan zen eskola-garaian Haren garaierak eta indar fisikoak ezer gutxirako balio izan zioten jazarle saldoaren aurrean, eta heriotzaren amildegiraino ere eraman zuten

C OSES

Jacob gaueko langilea Matz Txalaparta, 2021

Non gogoa... Pedro Osés Denonartean, 2022

C LLOR

Komikia euskaratua

C PIATZSZEK

C SIVAN

Dortokaren promesa Stéphane Piatzszek Harriet, 2021

Irakurketa erraza

LF CLI

LF PER

Banpiroa

Núria Climent Adapta, 2021

Londreseko nobleziaren festa eta dantzaldien artean, gazte aberats batek, Aubreyk, liluratzen duen gizon misteriotsu bat ezagutuko du: Lord Ruthven. Denborarekin, gaztea gizon hori arriskutsua dela konturatuko da...

Abelen bidaia Sivan Harriet, 2021

Debekatutako koloreak María Peralta La Mar de Fácil, 2022

Aminak bere herrialdetik ihes egin behar du, alaba albinoa izan baitu, homosexuala den anaiarekin batera. Bidaia gogor baten ondoren, pateraz, Espainiarantz, Aminak ulertuko du herrialde berri honetako bizitza ez dela kontatu zioten bezain erraza eta atsegina

Antzerkia

T GAZTAÑAGA

T GURREA

39 lore Amancay Gaztañaga Susa, 2021

Soka

Mikel Gurrea Susa, 2022

Erradikalak

Ane Labaka Susa, 2022

T LABAKA T SANCHO

Antzerkia bide Susana Sancho Gaumin, 2022

T URRUTIA

Porno vs Afrodita

Patricia Urrutia Susa, 2021

Gaztetxeko azken kontzertua izango da Gaztetxea betiko ixtera doa. Gazteak hazi egin dira eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere izango da Seme-alabek, lanak, nekeak, gain hartu dute Kontzerturako soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango ditu ikusleak zentzumenen aurrean

Albuma

A AÑO

Zara=Eres

Pello Añorga Mr Momo, 2021

Album zaindua, haurrekin, gazteekin eta helduekin hitz egiteko izateaz eta identitateaz. Kontzeptuak hustuta agertzen dira, etiketetatik eta ideologia zurrunetatik harantzago Album harrigarri honetan, esaten dena bezain garrantzitsua da isiltasuna.

Hizkuntza eta literatura

EUS'373.6 ELE EUS(038) SAL Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan Juan Martin Elexpuru Pamiela, 2021

Pequeño diccionario sentimental Leticia Salcedo Pamiela, 2020

Elexpuruk, Sardiniako ikerketak eskaini dion esperientziaz baliatuta, Korsikan, Frantziako eta Suitzako Alpeetan eta Italiako penintsula osoan jarri ditu begiak. Harrigarriak dira toponimian aurkitu daitezkeen kidetasunak Baina kidetasunak ez dira toponimiara mugatzen. Mitologian, adibidez, gure Basajauna eta laminak aurkituko ditugu Alpeetan.

Este no es un diccionario académico al uso, sino que se trata de una selección muy personal de palabras que han sido elegidas «de todo corazón» (bihotz bihotzez), con el principal propósito de que, aquellos lectores que desconocen el euskera, comprendan por qué esta lengua ancestral y, por fortuna, todavía llena de vida, nos resulta tan querida y fascinante.

Hezkuntza eta literatura

EUS-L Cano JIM Ogia eta zirkua Irati Jiménez Erein, 2021

EUS-L-3.09"19" EGU EUS-L.09 CAS

Egungo euskal krimen-literatura EHU, 2021

Uharte sekretu batean edo loriazko hiriren batean dagoen altxorraren bila doazen abentureroen espiritu euforikoaz, horrela abiatzen da Irati Jimenez saiakera liluragarri eta ezohiko honetan literaturaren lurraldeetan barna, Harkaitz Canoren Neguko Zirkua ipuinbilduman dagoen ezkutuko eleberriaren bila, literatura maite duten irakurle guztien gozamenerako. EUS:37.02 EUS

Euskal literaturaren historiaren historia Jon Casenave Euskaltzaindia, 2021

Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu EHU, 2021

zabalduko
Begiak
zaizkizue Irati Jiménez Elkar, 2021
EUS-L.09 JIM

EUSKAL LITERATURA 2022

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.