Nafarroako Liburutegia. Haurren liburutegia. 2020ko jarduerak

Page 1

HAURREN GELA NAFARROAKO LIBURUTEGIA

Quentin Blake ilustrazioa

JARDUERAK 2020 Nafarroako Liburutegia Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3 31008 IRUÑA 848 42 89 80 bninfantil@navarra.es


ONGIETORRI IPUINETARA Jarduera honetan Gurasoek eta beste boluntario batzuek ipuinak irakurtzen dizkiete liburutegiko haur txikiei. Parte hartu nahi baduzu jarri kontaktuan haurren liburutegiko liburuzainarekin. 3 urtetik gorako haurrentzat Iraupena: Irailetik ekainera Asteko eguna: Asteazkena Hizkuntza: Gaztelera, euskara eta ingelesa Hilabeteko lehenbiziko asteazkenean gaztelaniaz irakurtzen da Hilabeteko bigarren asteazkenean, euskaraz Hirugarrenean, ingelesez Laugarrenean, Kamishibai saioak egiten dira. (Ahoz gorako irakurketa teknika japoniarrarekin) Irakurleak “San Juan de la Cadena�ko ikasleak dira. Koodinatzailea Carmen Aldama da. (Gazteleraz) Ordutegia: 18:00etan Animatu eta parte hartu!

IPUIN JALEEN kluba Haurrentzako irakurketa kluba Aitziber SĂĄnchez koordinatua

Irakurtzea gustatzen bazaizu... Lagun berriak egin nahi badituzu... Liburu interesgarriak aurkitu nahi badituzu, eta horiei buruz aritu nahi baduzu... Hau da zure kluba! 8-11 urteetako haurrentzat Iraupena: irailetik ekainera, hilabetean behin Hizkuntza: Gazteleraz Asteko eguna: osteguna Ordutegia: 18:00-19:00


“LOS MIL Y UN CUENTOS” Gazteen irakurketa kluba Aitziber Sánchez koordinatua Irakurketa kluba hau haur liburutegiko gazteentzat zuzenduta dago. Irakurketa interesgarriak amankomunean jartzeko eta ikuspuntu desberdinak eta sortzen diren gogoetak elkarrekin partekatzeko. 12-14 urteetako haurrentzat Iraupena: irailetik ekainera, hilabetean behin Hizkuntza: Gazteleraz Asteko eguna: osteguna Ordutegia: 18:00-19:00

IPUINSKOPIOA Helduentzako irakurketa kluba, haurrentzako liburuei buruzkoa Aitziber Sánchez koordinatua Irakurketa klub honen bidez irakurtzeko gonbidapena egiten da, gero beste batzuei irakurgaiak emateko. Elkartzeko gune bat da, aurkikuntzak partekatzeko, haur literaturari buruzko iruzkinak eta iritziak trukatzeko, eta elkarrekin bidaia bat egiteko argitaratzen diren liburu garrantzitsuenetan barna. Hiru hilabetetik behin, genero edo gai literario bat landuko dugu, bizpahiru saiotan, bai ikuspegi desberdinak partekatuz irakurketa baten gainean, bai hainbat ikuspegi azalduz gai beraren inguruan, liburuen aukeraketa bat eginez. Helduentzat zuzendua Iraupena: irailetik ekainera, hilabetean behin Hizkuntza: Gazteleraz Ordutegia: 19:00-20:30 Asteko eguna: osteguna


BES-BIBLIO ESPLORATZAILEAK Liburutegia unibertso handi bat da, esploratzeko duguna. Apaletan denetik duzu zain: oihan eta basoak, itsasoak... pertsonaia egiazko eta fantastiko bitxi eta xelebreenak bizi diren munduak. Ezagutu nahi dituzu? Zatoz mundu horietako bazterrak ikustera, paisaiak, animaliak eta pertsonak ezagutzera. Zailtasunei iskintxo eginez, esploratzaile bihurtuko zara liburuen orrietan. Biblio Esploratzaile egiten bazara, ez zara galduko liburuen oihanean, eta asko ikasiko duzu: idazleen eta pertsonaien oinatz eta arrastoei jarraitzen, liburu hoberenak biltzen, katalogoan esploratzen... Ausartuko zara? 9 urtetik gorako haurrentzat Iraupena: hilabete bat Astean behin bertaratu behar da Urritik ekainera Hizkuntza: Gazteleraz eta euskaraz Asteko eguna: Larunbatean 9:30tatik 13:00tara

ZATOZ HAUR LIBURUTEGIRA!! Gogoan izan: denentzako gunea da HAURRENTZAKO EREMUA Liburutegia gune publikoa da: edozein sar daiteke eta goza dezake liburutegiak eskaintzen duen guztiarekin, bakarka edo lagunekin, ahaideekin... Baina denak gustura egon gaitezen, arau hauek bete behar ditugu: - Ez ibili lasterka. - Hitz egin oihurik egin gabe. -Ez oihukatu, abestu ozen edo txistu egin. - Materialak kontuz erabili, hondatu daitezke-eta, baita hautsi ere. - Ez jan, ez edan. - Ez erabili telefonoa. - Besteak errespetatu, beti. - 8 urteak arte, heldu batek lagundurik egonen da haurra. - Zure ondasunak babestu. Liburutegiak ez du bere gain hartuko lapurtutako edo galdutako objetuak. -Ekipo informatikoen konfigurazioak errespetatu. IRAKURLEGAIENTZAKO GUNEA 0-5 urteetako haurrentzat, betiere familiakoek edo arduradunek lagundurik daudela. Liburuak txikitatik erabiltzeak jakin-mina eta irakurzaletasuna sortzen du. Helduen eginkizuna behar-beharrezkoa da, irakurketa bereziki atsegina izan dadin. Hauxe proposatzen dizuegu: • • •

Giro egokia sortu, ahotsa apalduz eta irakurketa eginen dela iragarriz. Zuen denbora eskaini. Adin hauetan, irakurketa beti helduekin batean egiten da. Ez egon sobera luze liburutegian.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.