BIBLIOTECA DE NAVARRA NAFARROAKO LIBURUTEGIA BIBLIOTECA INFANTIL HAURRENTZAKO LIBURUTEGIA
Joxantonio Ormazabal DICIEMBRE 2016 ABENDUA bninfantil@navarra.es www.bibliotecaspublicas.es/na 848 42 89 80
Joxantonio Ormazabal
(Zegama, 1948-2010)
Magisteritza ikasi eta urte batzuetan irakasle hasi zen, Zarautz eta Tolosako ikastoletan. 1981etik aurrera, Elkarlanean argitaletxean egin zuen lan. Haur eta Gazte literatur bildumetan lan egiten zuelarik: Euskal Herriko antzinako tradizio lanak bildu zituen eta kanpoko haur literatura itzulpenak egin zituen; honez gain, testu liburuen moldaketan ere parte hartu zuen Bere literatur lan oparoaren artean, nahiz eta berandu hasi idazten, Kaskarintzo (1983), Margolin (1983), Pernando Amezketarraren bertsioa (1981) edota Kittano nabarmendu daitezke, zerrenda luze batetik hartuta. Itzulpenari dagokiolarik, ehundik gora haur eta gazte ipuin itzuli zituen; Teo pertsonaia nagusia daukaten 30 bat liburu horien artean. Aldi berean ikastoletarako testu liburugintzan zuzenean parte hartu zuen, Zipristin metodoaren hizkuntzako zortzi liburuak erakusten dutenez. Seve Callejaren hitzetan, bere Haur literatura euskaraz, Labayru (1994)liburuan, "Euskal haur-literatura gauzatu dutenetako bat dugu Joxan Ormazabal. Lehenengo ikastolan, eta editorialean gero, egindako lanak liburuaren gora-behera guztien berri zehatza izatea ekarri dio, ideia botatzeko unean hasi eta saldu arterako pauso guztiak".
Joxantonio Ormazabal
(Zegama, 1948-2010)
Realizó los estudios de Magisterio y fue profesor durante unos años en las ikastolas de Zarautz y Tolosa. Desde 1981, trabajó en la editorial Elkarlanean como autor, traductor y editor de literatura infantil y juvenil, además de colaborar en la confección de textos de libros. Su producción como autor es muy abundante: Kaskarintzo (1983), Margolin (1983), Pernando Amezketarra (1981) o Kittano son los títulos de algunas de sus obras más conocidas. Tradujo más de un centenar de cuentos infantiles y juveniles, entre ellos, una treintena protagonizados por Teo. Al mismo tiempo, estuvo directamente implicado en la realización de libros de texto para ikastolas, por ejemplo, los ocho libros de idiomas del método Zipristin. Seve Calleja, en su libro Haur literatura euskaraz (Labayru, 1994), afirma: "Joxan Ormazabal es uno de los creadores de la literatura infantil y juvenil en euskara. Su trabajo, primero en la ikastola y luego en la editorial, le ha reportado un conocimiento exhaustivo de todas las fases por las que atraviesa la producción de un libro, desde su concepción hasta su puesta a la venta".
2
I1 PRIMER NIVEL DE LECTURA / IRAKURKETA LEHEN MAILA I1 ORM Txoria zezenaren adar gainean. Joxan ORMAZABAL. Elkarlanean, 1999 I1 ORM
Amona bizikletan Joxantonio ORMAZABAL Elkar, 2000 Badira bost urte aitona hil zela, baina amonari ametsetan azaltzen zaio. Izugarrizko planak egiten dituzte bien artean. Baina dena ez da amets hutsean geratzen, plan horiek aurrera eramaten saiatzen dira biak. Ez da erraza, ordea, hildako aitona oraindik munduan dabilen amonarekin elkartzea. Horixe da ipuin honen gakoa. Egile onen liburu gehienetan bezala, umorerik ez falta ipuin honetan ere. Titulotik hasi eta azken punturaino testu erakargarri eta fina aurkituko du irakurleak bertan.
I1 ORM Zirkua amets. Joxan ORMAZABAL, Iraia OKINA. Faktoria de libros, 2009 I1 ORM
Sueños de circo Joxan Ormazabal, Iraia OKINA Faktoría K de Libros, 2009 Hacía tiempo que mi abuela me decía que un día me llevaría a ver el circo. Ayer tarde, por fin, la abuela y yo fuimos a la estación llenas de alegría: ¡íbamos al circo! El viaje en tren duraba media hora hasta la ciudad. Y a las cinco comenzaría la función. En el tren nos sentamos juntas. Algunos rayos de sol se colaban por la ventanilla y nos acariciaban suavemente... ?Sueños de circo? es la historia de un doble viaje: real e imaginario.
I1 ORM Josebiñe. Joxan ORMAZABAL. Elkarlanean, 2000 I1 ORM Hitz eta zaunka. Joxan ORMAZABAL. Elkar, 2009 I1 ORM
Gorritxo eta Beltxiko Joxantonio ORMAZABAL Elkarlanean, 2000 Ikatzaren koloreko inurri bat eta odolaren koloreko beste bat Eiffel dorrearen puntaren puntan elkartzen dira egun sargori batean. Hantxe bertan lagun egin eta badoaz biak norabiderik gabe, presarik gabe, baina, ustekabean, abentura batean murgiltzen dira. Larrialdiak, larrialdi, abenturarik politena bien arteko maitasuna bilakatzen da azkenean. Bixi-bixi idatzitako ipuina, bertako umoreak, ironi punttu fin batek eta marrazkien kalitateak grazia berezi bat ematen diote liburu eder honi. Eta azkeneko sorpresatxoak irribarre eragingo dio irakurleari.
3
I1 YAR
Patxi errementaria Sagrario YÁRNOZ eta Joxan ORMAZABAL Elkarlanean, 1998 Euskal ipuin herrikoien bilduma. Ahozko tradizioan oinarrituak daude, Joxe Migel Barandiaranek zuzenean jasotako kontakizunetan hain zuzen. Bilduma haurrei zuzenduta dagoenez, irakasle batek eta idazle batek egin dute testuaren egokitze lana. Azpimarratzekoa da marrazkien kalitatea.
I1 YAR Makilakixki. Sagrario YÁRNOZ eta Joxan ORMAZÁBAL. Elkarlanean, 1998 I1 YAR Sorgin gaiztoa. Sagrario YÁRNOZ eta Joxan ORMAZÁBAL. Elkarlanean, 1998 I1 YAR Martixio asmatzailea. Sagrario YÁRNOZ eta Joxan ORMAZÁBAL. Elkarlanean, 1998 I1 YAR Lau anaia umezurtzak. Sagrario YÁRNOZ ETA Joxan ORMAZÁBAL. Elkarlanean, 1998 I1 YAR Bigantxaren ordaina. Sagrario YÁRNOZ eta Joxan ORMAZÁBAL. Elkarlanean,. 1998 I1 YAR Marizikin. Sagrario YÁRNOZ eta Joxan ORMAZÁBAL. Elkarlanean, 1998 I1 YAR Zapatari txiki. Sagrario YÁRNOZ eta Joxan ORMAZÁBAL. Elkarlanean, 1998 I1 YAR Gizon harrigarriak. Sagrario YÁRNOZ eta Joxan ORMAZÁBAL. Elkarlanean, 1998 I1 YAR Barbantxo = Little Tom Thumb. Sagrario YARNOZ, Joxan ORMAZABAL. Elkar, 1998 I2 SEGUNDO NIVEL DE LECTURA / IRAKURKETA BIGARREN MAILA I2 ORM
Zipriztin Joxantonio ORMAZABAL Elkar, 1996 Ipuin, olerki eta bertsoz osaturik dago liburu hau. Arrakasta handia izan zuen duela urte batzuk 7-8 urteko haurrentzat, irakurgai bezala, “Zipristin 2” izenarekin argitaratu zenean. Haur eta irakasleen oso gustukoa izan zen orduan. “Xaguxar” sailean argitaratzen dugu orain. Ipuinik gehienetan haurrak dira protagonistak. Bertsoak eta olerkiak ere xinpleak eta bixi-bixiak dira. Liburu honek ez dugu uste inor aspertuko duenik.
4
I2 ORM Antonio Bolas: gezurrak egiaren kolorean esaten zituen gizon baten istorioak. Joxantonio ORMAZABAL. Elkar, 2002 I2 ORM
Saturna Joxantonio ORMAZABAL Elkarlanean, 1998 Zoriontsu bizi zen katu baten historia da hau. Saturna zuen izena. Egun batean erabat aldatu zen bere bizimodua. Handik aurrera ez zaio abentura eta arriskurik faltako. Behin telebistan ere azaldu zen.
I2 ORM Kaskarintxo. Joxantonio ORMAZABAL, Mariasun LANDA. Elkarlanean, 1998 I2 ORM Patxibusa. Joxantonio ORMAZABAL. Elkarlanean, 1998 I2 ORM Aitona parapentean. Joxantonio ORMAZABAL. Elkar, 2004 I2 ORM
Txoko txiki txukuna Joxantonio ORMAZABAL Elkarlanean, 1998 Txoko txiki txukun hau haurrentzat dago prestatua. Barrura sartzen denak oso ongi pasatuko du ziur aski. Ez ditu ipuinak bakarrik aurkituko, beste pieza laburrago batzuk ere bai, eta marrazkiak, marrazki zoragarriak! Hau irudimenaren tailerra da, hitzen eta marrazkien erakustokia. Atea irekita daukazu, sartzeko bezala irteteko.
I2 ORM Kotti. Joxantonio ORMAZABAL. Elkarlanean, 2002 I2 ORM
Aitona eta amona udalekuetan Joxantonio ORMAZABAL Elkar, 2008 Lehendik ere ezagunak diren aitona-amona xelebreen (Aitona parapentean; Amona bizikletaz) abentura berri honetan ere, umorea hasieratik bukaeraraino aurkituko dugu. Libek ez du nahi udalekuetara joatea. Baina aurton gurasoek ez dute amorerik eman eta hamabost egunetarako udalekuetara bidaltzen dute, eurak mendi ibilaldi bat egiten duten bitartean. Liberen aitonaamonak, ordea, ez daude batere gustura erabaki horrekin eta biloba bisitatzera joango dira. Bisitan joan eta bertan geratu: aitona sukaldari, amona gorputz hezkuntzako monitore eta Lai txakurra, udalekuetako maskota gisa. Gurasoak, alabaina, asko larrituko dira etxean aitona-amonen falta sumatzen dutenean.
I2 ORM Esaera zaharrak eta txiste berriak. J. ORMAZABAL. Elkarlanean, 1998
5
I2 ORM
Ilargia esnatu da Joxantonio ORMAZABAL & Iraia OKINA Elkar, 2012 Joxantonio Ormazabalek galdera hunkigarriak egiteko ohitura zuen, bihotza ukitzen duten horietakoak, baita galdera zail eta pixuak ere tarteka, bihotza uzkurtzeraino estutzen duten horietakoak. Galdera zirraragarri bat da istorio honen abiapuntua. Hitz leungarrien bila heldu zion bideari narratzaileak. Erantzunaren bila zebilela, Iraia Okinarekin egin zuen topo. Haren ilustrazioek eman diote ipuinari idazlea bilatzen ari zen poesia eta kolorea. Bizitzaren eta heriotzaren misterioari poesiaz eta sentimenduz betetako erantzuna eman diote Joxanek eta Iraiak ipuin honetan.
I2 ZUB
Miru eta Mara I.Zubeldia, J. Ormazabal Elkarlanean, 2000 Miru eta Mara fantasmatxoak anai-arrebak dira. Liburu honen barruan bizi dira. Beraien bihurrikeriak eta beste ipuintxo batzuk kontatuko dizkigute. Olerkitxo laburrak eta bertsoak ere asmatuko dituzte guretzat. Umorez gainezka daude hemengo testuak eta marrazkiak.
I3 TERCER NIVEL DE LECTURA / IRAKURKETA HIRUGARREN MAILA
I3 ORM
Maripertxenta Joxantonio ORMAZÁBAL Elkar, 1993 Hamar sorgin elkarrekin bizi dira. Zaharrenak Sorginputz du izena eta gazteenak Maripertxenta. Sorginen taldetik ihes egin eta, abentura batzuen ondoren, Lizarribar izeneko herrira iristen da Maripertxenta. Han ezagutuko ditu Lierni, honen osaba Plorenti–o, Dionixio itsua... Gauez ikastolan sartu eta astapikuak utziko dizkio andere–oari bere mahai gainean. Baina ez pentsatu Maripertxenta sorgin gaizto horietakoa denik. Hori bai, oso politak eta interesgarriak dira Lizarribarren gertatzen zaizkion abenturak. Eta azkenean... Baina hori liburua irakurritakoan jakingo duzue.
I3 ORM Amaren titi-xorroak. Joxantonio ORMAZABAL. Elkar, 2006 I3 ORM Ehun ipuin hitz gutxitan. Joxantonio ORMAZABAL. Elkar, 2010
6
I3 ORM
Kittano Joxantonio ORMAZÁBAL Elkar, 1997 Jaio zen behin mundura Kittano izeneko ijito bat eta auto gorri baten atzeko eserlekuan utzi zuten abandonaturik. Gaur egun, gizon heldua dagoeneko, hiri handi batean bizi da gaztaina erreak salduz. Liburu honetan Kittanoren historia kontatzen da, sufrimendu eta zailtasun guztien gainetik beti aurrera egiten duen ijitoarena. Kintxo eta Mieliño dira bere lagunak, eta Uxabe bere bihotzeko azukre koxkorra. Baina maiteñoarengandik urruti bizi behar izan du urte askotan. Topatuko ote du berriz txokoren batean?
LIBROS INFORMATIVOS / LIBURU INFORMATIBOAK I 398.9 ORM
Pernando Amezketarra J.ORMAZABAL Elkar, 1996 Ezagunak dira Euskal Herri osoan Pernando Amezketarraren pasadizo eta ateraldi umoretsuak. Liburu honetan aurkituko dituzu horietatik entzutetsuenak. Umorezko liburu bat da eskuetan daukazuna. Baina, bidez, oso interesgarria gerta daiteke euskara ikasteko ere. Ongi mantentzen du herrihizkuntza eta euskara batuaren arteko oreka. Euskal Herriko etxerik gehienetan aurkituko du bere txokoa liburu honek.
I 398.9 ORM Lazkao txiki. J. ORMAZABAL. Elkarlanean, 2000
POESÍA / POESIA IP ORM
Hitzak jostailu Joxantonio ORMAZABAL Elkarlanean, 1999 Jostailuak egurrezkoak, metalezkoak eta plastikozkoak izan daitezke; badaude kartoizkoak eta oihalezkoak ere. Eta hitzezkoak? Horixe baietz! Hitzez ere egin daitezke jostailuak. Liburu honetan aurkituko dituzu batzuk. Proba egizu gustatzen zaizkizun ala ez. Eta hizkuntzarekin jolas egiten ikasten baduzu, umoretsuago biziko zara.
7
IP ORM
Irri eta barre Joxantonio ORMAZABAL Elkar, 2002 Liburu hau xumea, arina, laburra da, marrazkiz betea, irakurtzen ikasten ari diren edo ikasi berri duten haurrentzat egina. Marrazkietan eta testuan, izenburuak dioen bezala, umorea da nagusi. Lan handia egin du Jon Zabaleta marrazkigileak liburu honetan. Badirudi testua marrazkietan itsatsirik dagoela, eta horrek liburua are erakargarriago bihurtzen du.
IP ORM
Ilunorduak eta argilaurdenak Joxantonio ORMAZABAL Elkar, 2007 Ilunorduak eta argilaurdenak. Material poetikoz egindako liburua, edo poeta batek egindako etxea. Leiho batzuetatik argia sartzen da, eta beste batzuetatik iluna. Tristura eta itxaropena, bi gauzak aurkituko ditu atetik barrura sartzen denak. Haurrentzat bezala helduentzat ere ateak irekita dauzka etxe honek. Marra poetikoak erabiliz, dotore dekoratu du etxea Elena Odriozolak. Merezi du ikustea. Gauez eta egunez irekita dago.
LIBROS EN INGLÉS / INGELERAZ IRAKURTEKO I ING YAR Lau anaia umezurtzak = Four orphaned Brothers. Sagrario YARNOZ eta Joxan ORMAZABAL. Elkarlanean, 1999 I ING YAR
Sorgin gaiztoa = The wicked witch Sagrario YARNOZ eta Joxan ORMAZABAL Elkarlanean, 1999 The Mari Series is a collection of Basque folk tales. These tales, ten in total, have been handed down over the years through the oral tradition and were set down in writing in Joxe Miguel Bariandaran´S book El mundo en la mente popular vasca. As this is a children´s collection, the texts have been revised to make them more suitable for young readers. This was carried out by sagrario and Joxan Ormazabal.
RESEÑAS / IRUZKINAK Galtzagorri Elkartea. www.galtzagorri.eus Elkar artaletxea. www.elkar.eus Biografia www.idazleak.eus
8