Lineako zerbitzuak (katalogoa)

Page 1

Nafarroako Liburutegien Sarearen Katalogoa

Berriztatzeak, erreserbak, desideratak, iruzkinak... Gailu mugikorretarako ere!

QR MOPAC

NAFARROAKO LIBURUTEGIA 848 42 77 97 bibliotecadenavarra@navarra.es www.bibliotecaspublicas.es/navarra


Aurkezpena Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoaren bidez, irakurleek Interneterako sarbidea duen edozein ordenagailutik liburuak erreserbatu eta maileguak berriztatzen ahalko dituzte zuzenean; honako helbidean:

http://www.navarra.es/Appsext/opac/abnetcl.exe/?LANG=eu-ES

Agiri honetan sareko katalogoak eskaintzen dituen aukerak aipatu eta azaltzen dira, bai eta horiek gauzatzeko jarraibideak ematen ere. Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, Nafarroako Gobernuak duen Nafarroako Liburutegi publikoen katalogoko orrialdean “tutoriala” atala ere kontsulta daiteke:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Bibliotecas/Catalogo s/tutoriala.htm

Edukia Sareko zerbitzuetarako sarbidea…………………………………………………………..3 Irakurlearentzako aukera bereziak……………………………………………………….4 1. Irakurle-datuak ikusi…………………………………………………………………………4 2. Pasahitza aldatu………………………………………………….…………………………….4 3. Ezizena aldatu…………………………………………………………………………………..4 4. Posta elektronikoa aldatu………………………………………………………………….4 5. Mailegu eta erreserbak ikusi……………………………………………………………. 5 6. Mailegatutako liburuak erreserbatu………………………………………………….5 7. Liburuen mailegualdia luzatu…………………………………………………………….6 8. Desideratak: erosteko proposamenak egin……………………………………..7 Nire loturak…………………………………………………………………………………………….8 Nire liburutegiaren katalogoa kontsultatu…………………………………………….8

2


Nafarroako Liburutegien Sarearen katalogoa

Eskuineko zutabean liburutegiei buruzko informazio orokorra dago: liburutegien helbideak eta harremanetarako datuak, mailegu-politika, irakurle txartela lortzeko jarraibideak, etab. (kasuan kasuko esteka sakatuta).

Sareko zerbitzuetarako sarbidea

Sareko katalogoaren orritik (OPAC), eskuineko goiko aldean, Erabiltzailearen identifikazioa izeneko eremua dago. Hor datu hauek sartu beharko dira, inor Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako erabiltzailea dela frogatzeko: * Txartela: erabiltzaile txartelaren zenbakia sartuko da (kod.) edo harremanetarako datuetan emandako posta elektronikoa. * Pasahitza: jakin ezean, eskatu edozein liburutegitan. Komenigarria da irakurleak eman zaion pasahitza aldatzea, argibideotan aurreraxeago azaltzen den bezala.

EZ DA AHANTZI BEHAR ERABILTZAILE DATUAK SARTZEA SAREKO ZERBITZUAK ERABILI AHAL IZATEKO

3


Irakurlearentzako aukera bereziak Sareko zerbitzuetara erabiltzaile erregistratu gisa lehenbiziko aldiz sartzean eskuineko aldean izena ikusi eta Ezizena jartzen ahalko da. Nire biblioteka estekan klik Eginez, irakurleak honako aukera hauek izanen ditu:

1. Irakurle-datuak ikusi

* Informazio gisa, irakurleak hemen ikus ditzake zuzen ote dauden harremanetarako liburutegiari emandako datuak. Komeni da datu horiek eguneratuak izatea eta, aldaketarik izan bada, lehenbailehen ematea haien berri, komunikazio arazorik ez sortzeko. * Gainera, "Mezua" izeneko eremuan, mezu pertsonal eta zuzenekoa jaso dezake liburutegitik. * "Gabetze-data" eremuan noiz arte dagoen zigortua jartzen du. Hurrengo egunetik aurrera berriz ere hasten ahalko da mailegu zerbitzua erabiltzen.

2. Pasahitza aldatu * Komeni izaten da liburutegian emandako pasahitza aldatzea. Pasahitzan letrak eta zenbakiak nahas daitezke, baina guztira zortzi karaktere izanen dira gehienez.

3. Ezizena aldatu * Aukeratutako ezizena erabiltzaileak katalogoko aleei buruz egiten dituen iruzkin eta balorazioetan azalduko da. * Ezizena nahi adina aldiz aldatu ahalko du.

4. Posta elektronikoa aldatu Posta elektronikoa bakarra izan behar du erabiltzaile bakoitzarentzat.

4


5. Mailegu eta erreserbak ikusi * Irakurleak une horretan dituen mailegu eta erreserbei buruzko informazioa agertuko da.

NORBAIT ZIGORTUA BALDIN BADAGO EDO MAILEGUA ITZULTZEKO EPEA GAINDITU BADU, EZIN IZANEN DU EZ "ERRESERBARIK" EZ "BERRIZTATZERIK" EGIN

6. Mailegatutako liburuak erreserbatu * Lehenik, irakurle zenbakiaren/posta elektronikoaren eta pasahitzaren bidez identifikatu beharra dago. * Nahi den liburua bilatu eta maileguan hartutako liburuak erreserbatu ahalko dira. * Dokumentua katalogoan aurkitu ondotik, “Aleak” dioen lekuan klik egin eta “Erreserbatu” botoia ikusiko da. Horretan klik eginez gero, erreserbatzen ahal diren aleak azalduko dira (maileguan direnak).

* Nahi den alea edo aleak eskatzeko, kasuko laukiak sakatu eta, ondotik, “Onartu” botoia sakatu beharko da berriro. * Beste pantaila bat azalduko da, erreserba baieztatzeko; horretarako sakatu berriro “Onartu” botoia.

5


* Nire biblioteka atalera itzuli eta “Erreserbak” atalean ikusiko du zein diren egindako horiek eta itxaron zerrendako zein tokitan den, "Ordena" atalean klik eginez.

* Liburua itzultzen denean, "Egoera" laukian hau agertuko da: eskuragai, baina liburutegiak irakurleari jakinaraziko dio zenbateko epea izanen duen gehienez ere hura hartzera joateko. * Irakurleak edozein liburutegitako dokumentuak erreserba ditzake, baina berak joan beharko du hartzera erreserbatu dioten liburutegira, abisua iristen zaionean. Hala egiten ez badu, liburuaren erreserba galduko du gainerako liburutegietan. * Irakurleak gehienez ere 2 liburu eta/edo titulu erreserba ditzake. Titulu bereko ale bat baino gehiago erreserba dezake, eta erreserba horiek nahi bezala kudeatu; nahi ez dituenak "Ezabatu" ahalko ditu horiek egiterakoan. * Gomendatzen da lehenbailehen ezabatzea nahi ez diren erreserbak, gainerako erabiltzaileen mesederako.

NORBAIT ZIGORTUA BALDIN BADAGO EDO MAILEGUA ITZULTZEKO EPEA GAINDITU BADU, EZIN IZANEN DU EZ "ERRESERBARIK" EZ "BERRIZTATZERIK" EGIN

7. Liburuen mailegualdia luzatu * Liburuaren mailegualdia luza daiteke mailegu epea amaitu aurreko azkeneko 5 egunetan, eta betiere beste irakurle batek ‘Erreserbatu’ ez badu. Eskuinaldean laukitxo bat agertuko da eta bertan markatu beharko da hautatu nahi dena. Gero, “Berriztatu” botoian klik egin eta mailegua besterik gabe berrituko da. Hori egiazta daiteke “Itzultzeko eguna” nola aldatzen den ikusita.

* Mailegualdia bi aldiz luza daiteke, bakoitzean 21 egunerako, baina betiere liburua beste erabiltzaile batek ‘Erreserbatu’ ez badu. * EZIN DIRA BERRIZTATU liburutegiak maileguan uzten dituen gainerako materialak (DVDak, CDak, etab.), ez eta "Asteko maileguak" ere (oposizioetarako gaitegiak,…).

6


8. Desideratak: erosteko proposamenak egin * Irakurleek dokumentu batzuk eros daitezela eska dezakete, “Desideratak” atala betez eta "Gehitu" sakatuz.

* Irakurle txartela zein liburutegitan egina den, hara zuzenduko da eskaera; beste batera ere bidal daiteke, ordea, gogokoena edo erabiliena bada. Eskaera beste liburutegi batera zuzendu nahi bada, "Iruzkina" igorri beharko da edo “Liburua edo ikus-entzunezkoa erosteko proposamena” inprimakia beteko (edozein liburutegitako mostradorean dago eskura). * Irakurleak ahalik eta datu gehien eman beharko du, liburutegiak liburua lehenbailehen identifikatu ahal izateko.

Nire loturak

* Irakurleek interesgarriak zaizkien web-helbideetarako loturak sor ditzakete. Aukera hori beti agertuko zaie erabiltzaileei, beren identifikazio datuak idatziz sartzen badira. * “Azalpena” dioen lekuan, lotura bistaratzean agertuko den izena idatzi behar da; “Elhuyar hiztegia” esate baterako. * “URL” atalean loturaren helbidea ageri da, www.euskara.euskadi.net * “Azalpena” eta “URL” jarrita, “Gehitu” sakatu behar da.

7


Nire liburutegiaren katalogoa kontsultatu Modu pertsonalizatuan OPACen sartu ondoren, bilatzeko azpikatalogoen artean lotura berri bat agertuko da, irakurlea zuzenean bere liburutegira eramanen duena, aukera-zerrenda batean hautatu beharrik izan gabe.

Bide honetatik sartuz gero, norberaren liburutegiko emaitzak agertuko dira (erabiltzaile-txartela non lortu zen edo, bestela, bakoitzak zein erabakitzen duen, aldez aurretik edozein liburutegitan eskatuta).

Aukera hauen bitartez, nahi genuke erabiltzaileak aiseago ibiltzea eta hobeki baliatzea Nafarroako Liburutegi Publikoen mailegu zerbitzua.

Android sistemaren erabiltzaileak

IOS/Apple sistemaren erabiltzaileak

Nafarroako Liburutegi Publikoen aplikazioa deskargatzeko informazio eta loturak

8


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.