Bidaiak 2011

Page 1

Diruz lagunduta

bidaiak 2011 konďŹ antzako bidaiak


Bidaien Baldintzak 2011 Aurkezpena Programa honen bidez, Bilbao Bizkaia Kutxak 2011. urte honetarako hautatutako bidaiak aurkezten dizkie bere bezeroei. BBKren beraren diru-laguntza dute bidaia hauek eta Autonimia kaleko 15. zenbakiankokatuta dagoen eta 943 460 177 telefonoa eta 943 467 577 faxa duen GANTOUR Bidaiak agentzia arduratzen da horien Antolaketaz eta Zuzendaritza Teknikoaz. Izena emateko 2011ko Programa Orokorreko bidaietako batean izena emateko, ezinbestekoa izango da 902 540 021 telefonora deitzea, martxoaren 15etik aurrera irailaren 30era arte, 10:00-14:00 astelehenetik ostiralera. Honako datu hauen eman beharko dira: • Interesatzen zaizun bidaiaren erreferentzia. • Parte hartzaileen izen-abizenak. • Helbidea. • Telefono-zenbakia. • NANa. • BBKren txartel-zenbakia, dagokion unean karguak egiteko. • Txartelaren iraungipen-data. Horrenbestez, egitarau honetako edozein bidaiatan parte hartzeko, nahitaezkoa izango da zu (edo zure bikotea) BBK-ko txartelen baten titularra izatea. BBK-ko txartelik ez baduzu, zure bulegoan eskatu beharko duzu. Nahitaezko baldintza horrek badu arrazoirik eta, nolabait esatearren, gomendagarria ere bada. Izan ere, ordainketa modalitate horren bitartez eginez, txartelarekin ordaintzen duten BBK-ko bezeroentzako doako aseguruak lortzeko aukera ere badago. Datuen Babeserako Legea betez, helarazitako datu pertsonalak BBKren fitxategia batean bilduko dira. BBK bera da fitxategi horren titularra eta arduraduna. Datu horiek konfidentzialak direla eta modu egokian erabiltzen direla babestuz tratatuko dira. Eskatzaileak datu horiek GANTOUR BIDAIAK agentziari helarazten dizkio, azken honek eskatutako bidaiak garatu eta martxan jarri ditzan, besterik ez. Beraz, datu horiek ezin izango dira helburu komertzialei begira erabili. Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, kentzeko edo hauen gaineko edozein tratamenduren aurka egiteko, interesdunek idatziz jakinarazpena bidali diezaiokete BBKri, Kale Nagusia, 30, 48009-Bilboko helbidera.

2

Ordaintzeko Era Eskatzaileak izena ematen duen unean, baimena ematen du bidaiaren %20 zordun diezaioten eman duen txartelaren datuetan. Zenbateko horren ordainketa burutua erreferentzia-bidaiaren plazari dagokionez GANTOUR BIDAIAK egiten duen konfirmazioa izango da. Gainontzeko %80a irten baino 20 egun lehenago zordunduko da. Horretarako, txartelarekin eskuratu daitekeen gehinezko zenbatekoaren muga aipaturiko zenbateko hori baino handiagoa izan behar da; horrela ez bada, ordainketa egin ez balitz bezala hartuko da, horrek kontratatutako bidaiari dagokionez dakartzan ondorioekin. Komenigarria izango litzateke, okerreko interpretaziorik egon ez dadin, kobrantzak egiteko momentuan txartelaren muga karguen zenbatekoa ordaintzeko bestekoa dela egiazta dezatela eskatzaileak. Erantzukizunak Bilbao Bizkaia Kutxak hautatu eta bere bezeroen esku jartzen ditu GANTOUR BIDAIAK agentziak antolatu dituen eta katalogo honetan aurkezten diren bidaiak, izena emateko eta ordaintzeko aukera emanez, BBK-ko edozein txartelaren bidez. Modu honetan, BBK-k bere txartelen titularrei dohainik eskaintzen dien aseguruak bidaia estaliko du. GANTOUR BIDAIAK agentzia arduratzen da bidaien Antolaketa eta Zuzendaritza Teknikoaz. Beraz, bidaia antolatu eta garatzen den bitartean eman daitekeen edozein gorabeheren gaineko erantzukizunetik salbuetsita geratzen da BBK, gorabeherak ematekotan, GANTOUR BIDAIAK izango baita erantzule bakarra, bidaia konbinatuen baldintza orokorretan jasotakoarekin bat etorriz. Oharrak argigarriak • Telefonoz eskuratutako datu pertsonalei buruzko informazioa Viajes Gantour Agentziaren esku ipiniko da, bera delako bidaia-egitarau hau koordinatzean arduratzen den agentzia. • BBK diruz lagunduta.


Aurkibidea Banako egonaldiak

Zirkuituak hegazkinean

Salou . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Peùíscola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Tenerife . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Lanzarote . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

6 7 8 9

Bainuetxeak Arnedillo-Fitero (autobusean) . . . . . . . . . . . . Arnedillo . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Fitero . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Puente Viesgo . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Zelai Talasoterapia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Aisia Deba . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Aisia Lekeitio . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Sicilia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

11 12 14 15 17 18 19 20

Italia liluragarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Toskana . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Herbehereak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Suitza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Ingalaterra eta Gales . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Hiriburu Inperialak eta Danubioa . . . . . . . Ekialdeko Alemania . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Polonia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Eslovenia eta Kroazia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Norvegiako fiordoak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Itsas-bidaia Greziako Uharteetan zehar . . . . . . . . Laponia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Egipto . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Txina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Argentina . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Vietnam eta Kanbodia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Japonia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . A.E.B. eta Kanada . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . New York . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

32 34 36 38 40 42 44 46 48 50 52 54 56 58 60 62 64 66 68

Aste Santua eta Pazko Astea Kanaria Handia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 23 Lanzarote . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24 Salou . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25

Baldintza Orokorrak

..........................................

70

Zirkuituak autobusean/AVEn Fuengirola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Zilarraren Bidea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Portugal . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . Proventza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

27 28 29 30

3


Banako egonaldiak


Informazio interesgarria Salou, Peùíscola, Tenerife eta Lanzaroteko bidaia banakoentzat Bidaia mota honek berezko ezaugarriak ditu, taldeentzat antolatutako bidaienak ez bezalakoak. Hori delaeta, bete beharrekoak izango dira zehaztapen hauek:

1.

Bezeroak nahi duen data aukeratu ahal izango du oporrak egiteko, komeni zaionaren arabera, betiere argitaratutako daten artean, nahi duen data eskatu eta gero, eta plazak baldin badaude.

2. 3.

Uharteetarako bidaietan, bezeroaren kontura izango dira aireportuetara joateko lekualdatzeak.

4.

Argitaratutako prezio guztiak pertsona eta egonaldi bakoitzeko prezioak dira, gela bikoitza oinarritzat hartuta.

5.

Haurrei beherapenak egingo zaizkie, baldin eta gela bikoitzaren prezio osoa ordaintzen duten bi pertsonarekin gela partekatzen badute. Ez zaie beherapenik egingo, gela pertsona bakar batekin partekatzen baldin badute.

6.

Hiru pertsonentzako geletan, hiru pertsonetako batek bakarrik izango du beherapena.

7.

Ezin dira metatu haurrei eta hirugarren pertsonari egindako beherapenak.

8.

Bidaian bakarrik doazen pertsonek banako gelaren gehigarria gehitu beharko diote oinarrizko prezioari.

Kostaldeko hoteletako egonaldiaren barruan egongo da, bakar bakarrik, kasu bakoitzean deskribatutako mantenu-erregimena.

5


Salou Egonaldiak larunbatetik larunbatera arte, maiatzaren 28tik urriaren 29ra bitarte. Zure bidaiaren prezioa jakiteko, begira ezazu hotelerako sarrera-eguna honako data-tarte hauen barruan: Erref. Data Prezioa 11001 Maiatzak 28tik ekainak 10era 277€ 11002 Ekainak 11tik ekainak 24ra 334€ 11003 Ekainak 25etik uztailak 01era 404€ 11004 Uztailak 02tik uztailak 15era 422€ 11005 Uztailak 16tik uztailak 29ra 468€ 11006 Uztailak 30etik abuztuak 05era 487€ 11007 Abuztuak 06tik abuztuak 19ra 502€ 11008 Abuztuak 20tik abuztuak 26ra 447€ 11009 Abuztuak 27tik irailak 02ra 406€ 11010 Irailak 03tik irailak 16ra 308€ 11011 Irailak 17tik irailak 23ra 286€ 11012 Irailak 24tik urriak 28ra 212€ Banako gelaren gehig. kontsultatu Haurrentzako deskontuak (2 eta 12 urte bitartekoentzat): - 1. haurra %40 - 2. haurra %40 Hirurentzako logelaren deskontua: - 3. pertsonari %30 Zazpi gaueko egonaldia, 3 izarreko Aparthotel Da Vinci hotelean, mantenu osoko erregimenean. Itsas pasealekua

Da Vinci Aparthotela *** Salouko erdigunean dago, hondartzatik eta itsas pasealekutik 100m-ra bakarrik. 2/4 lagunentzako estudioak, bainugela osoa, su elektrikoa, oinarrizko sukalde-tresneriaz hornituta, labea, hozkailua, TB, telefonoa, aire girotua (06-15etik 09-16era). Buffet-zerbitzuko jantokia, taberna/kafetegia, igerilekua (heldu eta haurrentzat), haur-parkea, etab.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Ostatua 3 izarreko Aparthotel Da Vinci hotelean, gela bikoitzean. ~ Mantenu osoko erregimena. ~ Zazpi gaueko egonaldia.

6

HANDIZKARIA: GANTOUR

7 gaueko egonaldia


Peñíscola Egonaldiak larunbatetik larunbatera arte, ekainaren 04tik urriaren 08ra bitarte. Zure bidaiaren prezioa jakiteko, begira ezazu hotelerako sarrera-eguna honako data-tarte hauen barruan: Erref. Data Prezioa 11013 Ekainak 04tik ekainak 17ra 310€ 11014 Ekainak 18tik uztailak 01era 495€ 11015 Uztailak 02tik uztailak 29ra 630€ 11016 Uztailak 30etik abuztuak 26ra 795€ 11017 Abuztuak 27tik irailak 02ra 618€ 11018 Irailak 03tik irailak 16ra 495€ 11019 Irailak 17tik irailak 23ra 345€ 11020 Irailak 24tik urriak 07ra 285€ Banako gelaren gehig. kontsultatu Haurrentzako deskontuak: - 3 urtetik beherakoentzat dohan - 3 eta 11 urte bitartekoentzat %50 Hirurentzako logelaren deskontua: - 3. pertsonari %30 Ikustaldi panoramikoa

Zazpi gaueko egonaldia, 4 izarreko Aparthotel Acuazul hotelean, mantenu osoko erregimenean.

Acuazul Aparthotela **** Hondartzaren aurrean kokatuta, hirigunetik 1 kilometrora. 2010ean berritua, junior suite motako 157 apartamentu ditu, 2/4 lagunentzako tokiarekin eta altzariak guztiz berrituak: birentzako logela, egongela birentzako sofa-oheduna, sukaldea, bainu osoa ile-lehorgailuarekin, komuna eta itsasora ematen duten terrazak. Apartamentu guztiek aire girotua dute eta berokuntza-sistema, telebista eta antena parabolikoa, giro-musika, telefonoa eta segurtasun kutxa (gehigarria). Gainera, instalazioek honako hauek dituzte: igogailu panoramikoa, harrera, kafetegia eta buffet motako jatetxea show cooking-arekin (ekainaren 2. hamabostalditik irailaren 1. hamabostaldira arte), gimnasio-spa, haurrentzako gunea eta igerilekua haur eta helduentzat. Haur-jolasetarako programa, goi-denboraldian. Doako sarbidea Acualandia urparkera hoteleko bezeroentzat eta lagunentzat (irekia ekainetik irailera); 6.000 m²-ko kirol-instalazioak ditu. Haur eta helduentzako bizikleta-alokairua.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Ostatua 4 izarreko Aparthotel Acuazul hotelean, gela bikoitzean. ~ Mantenu osoko erregimena. ~ Zazpi gaueko egonaldia.

HANDIZKARIA: GANTOUR

7 gaueko egonaldia

7


Tenerife 5 hegaldi astero maiatzaren 01etik urriaren 31ra (uztailean eta abuztuan, egunero). Zure bidaiaren prezioa zein den jakiteko, ikusi irteera-data taula honetan: Erref. Data Prezioa Egun gehig. 11021 Maiatzak 01etik ekainak 14ra 485€ 36€ 11022 Ekainak 15etik uztailak 15era 560€ 36€ 11023 Uztailak 16tik uztailak 31era 655€ 50€ 11024 Abuztuak 01etik abuztuak 23ra 735€ 55€ 11025 Abuztuak 24tik abuztuak 30era 650€ 55€ 11026 Irailak 01etik irailak 15era 630€ 45€ 11027 Irailak 16tik urriak 31ra 595€ 45€ Banako gelaren gehig. 20€ gau bakoitzeko Haurrentzako prezioak*: - 2 urtetik beherakoentzat 30€ - 2 eta 8 urte bitartekoentzat kontsultatu - 9 eta 11 urte bitartekoentzat %50 Hirurentzako logelaren deskontua: - 3. pertsonari %5 * Gela bakoitzeko gehieneko okupazioa: 3 lagun.

1. eguna: Bilbo/Tenerife. Irteera Bilboko aireportutik, Tenerifera joateko. Iritsi eta hotelera joan. Afaria eta ostatu hartzea. 2. egunetik 7. egunera: Tenerife. Egonaldia 4 izarreko Hesperia Troya hotelean, mantenu erdiko erregimenean. 8. eguna: Tenerife/Bilbo. Bidaia aireportura. Fakturazio- eta ontziratze-izapidetzeak Bilboko aireportura joateko. Iritsi bidaiaren amaiera.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ 7 gaueko egonaldia 4 izarreko Hesperia Troya hotelean, gela bikoitzean. ~ Mantenu erdiko erregimena. ~ Hegaldiak turista klasean. ~ Laguntzailea helmugan. ~ Aireportuko tasak. ~ Bidaia-asegurua. Oharra: Hoteleko lehenengo eta azkeneko otordu-zerbitzuak hegaldien ordutegien araberakoak izango dira.

8

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

8 eguneko bidaia

Teide

Hotel Hesperia Troya **** Tenerifeko hegoaldean kokatuta dago, Costa Adeje-n, hondartzaren aurrealdean eta erdialdean. Geletan instalazio hauek daude: aire girotua, bainugela osoa –ile-lehorgailua barne-, telebista, telefonoa, irratia, hari musikala eta terraza. Kutxa gotorra alokatzeko zerbitzua. Hotelean zerbitzu hauek daude: buffet motako jangela, taberna-kafetegia eta taberna-palapa. Helduentzako eta haurrentzako igerilekua, eta inguruan solarium handi bat eta lorategiak. Haurrentzako parkea.Tenis, paddle, mini-golf eta squash-ean aritzeko aukera handiak. Fitness centerean gimnasioa eta sauna erabil daitezke, eta masajeak ematen dituzte. Denda eta ile-apaindegia. Animazio-egitarau zabalaren barruan, gaueko eta eguneko ekintzak eskaintzen dira.


Lanzarote 5 hegaldi astero maiatzaren 01etik urriaren 31ra (uztailean eta abuztuan, egunero). Zure bidaiaren prezioa zein den jakiteko, ikusi irteera-data taula honetan: Erref. Data Prezioa Egun gehig. 11028 01 de mayo al 14 de junio 525€ 39€ 11029 15 de junio al 15 de julio 576€ 39€ 11030 16 de julio al 31 de julio 695€ 57€ 11031 01 de agosto al 23 de agosto 770€ 60€ 11032 24 de agosto al 30 de agosto 692€ 60€ 11033 01 de septiembre al 15 de septiembre 655€ 50€ 11034 16 de septiembre al 31 de octubre 620€ 47€ Banako gelaren gehig. 22€ gau bakoitzeko Haurrentzako prezioak*: - 2 urtetik beherakoentzat 30€ - 2 eta 8 urte bitartekoentzat kontsultatu - 9 eta 11 urte bitartekoentzat %50 Hirurentzako logelaren deskontua: - 3. pertsonari %5 * Gela bakoitzeko gehieneko okupazioa: 3 lagun.

1. eguna: Bilbo/Lanzarote. Irteera Bilboko aireportutik, Lanzarotera joateko. Iritsi eta hotelera joan. Afaria eta ostatu hartzea. 2. egunetik 7. egunera: Lanzarote. Egonaldia 4 izarreko Hesperia Playa Dorada hotelean, mantenu erdiko erregimenean. 8. eguna: Lanzarote/Bilbo. Bidaia aireportura. Fakturazio- eta ontziratze-izapidetzeak Bilboko aireportura joateko. Iritsi bidaiaren amaiera.

El Golfo

Hesperia Playa Dorada Hotela **** Playa Blancan kokatuta dago, hondartzaren aurrealdean eta erdigunetik 10 minutura soilik. Geletan instalazio hauek daude: aire girotua, bainugela osoa ile-lehorgailuaz, TB, musika-kanala, telefonoa eta balkoia edo terraza. Alokatzeko kutxa gotorra. Buffet erako jangela, snack-taberna, igerileku-taberna ditu. Instalazioak: Lorategi zabalak eta igerilekuak. Tenis-pista. Animazioa egunez eta gauez.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ 7 gaueko egonaldia 4 izarreko Hesperia Playa Dorada hotelean, gela bikoitzean. ~ Mantenu erdiko erregimena. ~ Hegaldiak turista klasean. ~ Laguntzailea helmugan. ~ Aireportuko tasak. ~ Bidaia-asegurua. Oharra: Hoteleko lehenengo eta azkeneko otordu-zerbitzuak hegaldien ordutegien araberakoak izango dira.

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

8 eguneko bidaia

9


Bainuetxeak


Arnedillo (Errioxa) Erref. Data 21034 Maiatzak 30 21035 Uztailak 12 21036 Irailak 19 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.010€ 1.010€ 1.010€ 335€

Tratamendu termala Kasuaren arabera erabilitako teknikak: buztin-aplikazioak, bainu termala, dutxa biribila, presio-zorrotada, inhalazioak, estufa edo lurrun-bainua. Ur termaleko errehabilitazioa.

1. eguna: autokarra Bilbo eta Gasteiztik irtengo da Arnedilloko bainuetxerantz. Hotelera iristean, bazkaria, afaria eta ostatua. Bitarteko egunak: egonaldia Spa hotelean ****, mantenu osoan. Azken eguna: Bazkaldu ondoren, autokarra Bilbo eta Gasteizerantz irtengo da. Iritsi eta bidaia amaituko da.

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ 9 gaueko egonaldia Spa hotelean ****, logela bikoitzean: bainugela osoa, berokuntza zentrala eta urruneko agintedun TB. ~ Mantenu osoa ur mineral eta ardoarekin. Aurretiaz eskatuz gero, erregimeneko menua. ~ Bilbo eta Gasteiztik bainuetxerako joan-etorriak. ~ Azterketa eta sorospen medikoa, egonaldian zehar. ~ Tratamendu termala. 13 teknika termal. ~ Atari zabaleko igerileku termalaren erabilera. ~ %20ko hobaria, masajeen tarifan. ~ Olatuen igerileku termala. ~ Bidaia-asegurua. Betekizunak: ~ 35 laguneko gutxieneko taldea.

Fitero (Nafarroa) Erref. Data 21037 Ekainak 09 21038 Irailak 19 Banako gelaren gehig.

Prezioa 855€ 855€ 120€

1. eguna: autokarra Bilbo eta Gasteiztik irtengo da Fiteroko bainuetxerantz. Hotelera iristean, bazkaria, afaria eta ostatua. Bitarteko egunak: egonaldia Becker hotelean, mantenu osoan. Azken eguna: Bazkaldu ondoren, autokarra Bilbo eta Gasteizerantz irtengo da. Iritsi eta bidaia amaituko da.

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ 10 gaueko egonaldia Becker hotelean, gela bikoitzean: bainugela osoa, berokuntza zentrala eta TB, urrutiko aginteaz. ~ Mantenu osoa, ur minerala eta ardoa barne. Erregimeneko menua, aldez aurretik eskatuta. ~ Bidaia autobusez Bilbo eta Gasteiztik bainuetxera, joan eta etorria. ~ Azterketa medikoa. Segimendua eta sorospen medikoa, egonaldi osoan. ~ Eguneko bi teknika termal (ur-teknikak, sendagilearen aginduaren arabera) (9 eguneko tratamendua – 18 teknika). ~ Bidaia-asegurua. Preziotik kanpo: ~ Masajea, parafinaren eta buztinaren nahasketa, errehabilitazioa, txorrotada orokorra eta zirkuitu termala. Betekizunak: ~ 35 laguneko gutxieneko taldea.

11


Arnedillo (Errioxa) Relaxeko Asteburua Ostiralero, otsailaren 18tik abenduaren 09ra arte (Aste Santua izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21004 Spa hotela (Aste Santua eta abuztua izan ezik) 292€ 21005 Olivar hotela (Aste Santua izan ezik) 198€ Batentzako gelaren gehi. 74€ Prezioaren barruan: ~ 2 gau. Ostatua SPA edo Olivar Hoteletan, pentsio osoko erregimenean, ura eta ardoa barne. ~ Terma erromatar 1. ~ Masaje 1, 25 minutukoa, aromaterapia aplikatuz. ~ Dutxa zirkular 1 edo zorrotada 1 edo bainu termal 1. ~ Aire libreko Igerileku Termala. ~ Igerileku Termal Aktiboa. ~ Olatuzko Igerileku Termala. ~ Bainu-txabusinaren erabilera.

Programa Berezia (astelehenetik ostiralera) Astelehenero, otsailaren 21etik abenduaren 12ra arte: Erref. Egunak Prezioa 21006 Spa hotela (apirilaren 18a eta abuztua izan ezik) 404€ 21007 Olivar hotela (apirilaren 18a izan ezik) 273€ Batentzako gelaren gehi. 148€ Prezioaren barruan: ~ Ostatua SPA edo Olivar Hoteletan. ~ 4 egun, pentsio osoko erregimenean, ura eta ardoa barne; sarrera astelehen goizean, eta irteera ostiralean, gosaldu ondoren. ~ Medikuaren kontsulta eta aholkularitza. ~ Egunero, hauen artetik aukerako tratamendu bat: - Buztin-aplikazioa eta bainu termala. - Buztin-aplikazioa eta dutxa termala. - Bainu Termala. - Berogailua. - Dutxa zirkularra. - Inhalazioa. - Presiozko ur-zorrotada. ~ Ur termaleko aire libreko igerilekuaren erabilera. ~ Aire libreko Igerileku Termala. ~ Igerileku Termal Aktiboa. ~ Olatuzko igerileku termala. ~ Bainu-txabusinaren erabilera.

12

Relax Programak Estres fisikoari zein mentalari eta eguneroko gain-zamari eta nekeari aurre egiteko beharra duten pertsonentzat dira egokiak programa hauek eta fisikoki zein psikikoki hobeto sentiarazteko helburua dute. Tratamendu bereziko gure Relax Programa hauek dira terapiarik onena estresari aurre egin eta lasaitasuna lortzeko. Kontrakturek eragindako gorputz minberak erlaxatu eta estresari aurre egitea lortzen dugu terapia honen bidez. Gainera, bertako giro lasai eta baketsua zein hidroterapia aplikatzeko dauzkagun instalazio modernoak bitarteko egokiak dira indarberritze mentala eta fisikoa berreskuratzeko. Erlaxazioari emandako egonaldiaz gozatzeko aukera paregabea eta eguneroko bizitzaren errutinatik urruntzeko ingurune zoragarriaz gozatu eta edozein urte-sasoitan zure osasuna berrindartu eta hobeto sentitzeko bilatu nahi duzun bakea eta oreka aurkituko dituzu gure bainuetxean. Programa hauek erlaxaziozkoak eta ludikoak dira soilik, egokiak ur termalek dituzten berariazko erlaxazio-ahalmenaz gozatu nahi duten eta gaixotasun berezirik ez duten pertsonentzat. Gure Zerbitzu Medikoa zure esanetara daukazu izan ditzakezun zalantzak argitze aldera. Medikuaren kontsulta gomendatzen diegu, bereziki, bainuetxe batean inoiz egon ez diren bisitariei. Haurrentzako deskontuak Haurrentzako ostatua eta pentsioa, logel pertsona nagusiekin partekatzen dutenean. Adina €/eguneko 0tik 2 urtera Dohainik 2tik 10 urtera 43€ 11tik 14 urtera 56€ Haurrek Bainuetxeko programan parte hartu nahi badute, 14 urteko gutxieneko adina betea behar dute eta pertsona helduentzako Programan adierazitako tarifak aplikatuko zaizkie


TermaEuropa Programa Berezia Igandero, otsailaren 20tik abenduaren 11ra arte (apirilaren 18a, Aste Santua, abuztua eta abenduaren 04a izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21008 Igandero 558â‚Ź Batentzako gelaren gehi. 175â‚Ź Prezioaren barruan: ~ 5 gau, SPA Hotelean, bi oheko logelan pentsio osoko erregimenean, ura eta ardoa barne. Sarrera igande arratsaldean. ~ 2 lohi-relax + bainu termala. ~ 2 Dutxa zirkular. ~ 2 masaje, 25 minutukoak, usain gozo naturalez aberastua. ~ 2 Terma erromatar. ~ Ur termaleko bainu 1. ~ Ur-Zorrotada 1. ~ Aire libreko Igerileku Termala. ~ Igerileku Termal Aktiboa. ~ Olatuzko Igerileku Termala.

13


Fitero (Nafarroa) Relaxeko Asteburua Ostiralero, otsailaren 18tik abenduaren 09ra arte (Aste Santua izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21011 Uztaila, abuztua eta iraila 271€ 21012 Gainerako datak 245€ Batentzako gelaren gehi. 28€ Programa: ~ Ostirala: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Larunbata: Egonaldia hotelean pentsio osoko erregimenean. ~ Igandea: Gosaria eta bazkalondoan programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ Ostatua bi oheko logelan (2 gau). ~ Egonaldia pentsio osoko erregimenean (2 pentsio), ura eta ardoa barne. ~ Egunean bi teknika termal (ur-teknikak). (4 teknika). ~ Ordubeteko zirkuitu bat (igerileku hidrotermal estalian).

Zerbitzuak eta hotelaren instalazioak Bi oheko logela bainudunak, telefonoa eta telebista (satelite bidezkoa) urruneko managailuarekin. Pentsio osoko erregimena (otorduetako ura eta ardoa barne). Berogailua eta aire girotua zonalde komunetan, igogailuak, ezinduentzako sarrera egokituak, kafetegia, TBko gelak, irakurketa-guneak, bilerak egiteko eta ekitaldiak antolatzeko aretoak, kapera, ileapaindegia, estetikako kabinetea, dendak, aparkalekua, garaje banakoak, bitxien zaintza, lorategiak, terrazak, parkeak, teniseko pistak, pilotalekua, gimnasioa, ur termaleko igerilekuak, paseoak emateko gune naturalak, hurbileko garraio publikoa, animaziozko jarduerak eta medikuaren laguntza. Ezaugarri terapeutikoak Erreumatologia, errehabilitazioa eta fisioterapia, arnasketa, azaleko prozesu arterialak, antsietateak eta estresak eragindako trastornoak, prebentzioa, atsedena eta erlaxazio orokorra.

Relax Ihesaldia (astelehenetik ostiralera)

Instalazioak eta tratamendu termalak Denetariko bainu-saioak, sauna naturalak eta berogailuak, sauna lokalak, aeromasajeko bainuak (burbuilak), ur-zorrotada orokorrak, bizkarrezurreko dutxak, dutxa zirkularrak, gerrialdeko zorrotadak, manilubioak-pedilubioak, aerosolak, errehabilitazioa (mekanoterapia, elektroterapia, Rocher kaiola, ultrasoinuak), parafangoak, masajeak, osteoporosi-programa, hanka nekatuentzako zirkuitua, igerileku hidrotermal estalia eta lerro kosmetikoa gure iturburuetako ur termalarekin.

Astelehenero, otsailaren 21etik abenduaren 12ra arte: Erref. Egunak Prezioa 507€ 21013 Apirilaren 18a, uztaila, abuztua, iraila 21014 Gainerako datak 445€ Batentzako gelaren gehi. 58€

Animaziozko jarduerak Gimnasia, igeriketa, erlaxazioa, paseo iruzkinduak, txangoak, hitzaldiak, elkarrizketak, bideo eta pelikula emanaldiak, eskulangintzako tailerra, jokoak, karta-txapelketak, boloak eta petanka, lehiaketak, kontzertuak, ikuskizunak, dantzaldiak, festak, e.a.

Prezioan ez dago sartuta: ~ Ur-zorrotada orokorra, masajea, parafangoa eta errehabilitazioa.

Programa: ~ Astelehena: Harrera hotelean, bazkaria, afaria eta ostatua. ~ Asteartetik ostegunera: Egonaldia hotelean pentsio osoko erregimenean. ~ Ostirala: Gosaria eta programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ Ostatua bi oheko logelan (4 gau). ~ Egonaldia pentsio osoko erregimenean (4 pentsio), ura eta ardoa barne. Lehen zerbitzua: asteleheneko bazkaria. Azken zerbitzua: ostiraleko gosaria. ~ Osasun-azterketa. Asistentzia eta jarraipena egonaldi osoan zehar. ~ Egunean bi teknika termal (ur-teknikak, medikuak agindutakoaren arabera, kontraindikaziorik ezean). (8 teknika). ~ Ordubeteko bi zirkuitu (igerileku hidrotermal estalian). Prezioan ez dago sartuta: ~ Ur-zorrotada orokorra, masajea, parafangoa eta errehabilitazioa.

14


Relax Ihesaldia (igandetik igandera) Igandero, otsailaren 20tik abenduaren 11ra arte: Erref. Egunak Prezioa 21015 Apirilaren 17a eta 24a, uztaila, abuztua, iraila 903â‚Ź 21016 Gainerako datak 815â‚Ź Batentzako gelaren gehi. 100â‚Ź Programa: ~ Igandea: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Astelehenetik larunbatera: Egonaldia hotelean pentsio osoko erregimenean. ~ Igandea: Gosaria eta bazkalondoan programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ Ostatua bi oheko logelan (7 gau). ~ Egonaldia pentsio osoko erregimenean (7 pentsio), ura eta ardoa barne. ~ Osasun-azterketa. Asistentzia eta jarraipena egonaldi osoan. ~ Egunean bi teknika termal (ur-teknikak, medikuaren aginduaren arabera, kontraindikaziorik ezean). (14 teknika). ~ Ordubeteko bi zirkuitu (igerileku hidrotermal estalian). Prezioan ez dago sartuta: ~ Ur-zorrotada orokorra, masajea, parafangoa eta errehabilitazioa.

15


Puente Viesgo (Kantabria) Erlaxatzeko Asteburua Ostiralero, otsailaren 18tik abenduaren 09ra arte (Aste Santua eta abuztua izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21009 Ostiraletik igandera 289€ Batentzako gelaren gehi. 33€ Programa: ~ Ostirala: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Larunbata: Egonaldia hotelean pentsio osoko erregimenean. ~ Igandea: Buffet erako gosaria eta bazkalondoan programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 2 gau, bi oheko logela estandarrean pentsio osoko erregimenean. ~ Uraren Tenplurako sarrera 1. ~ Burbuilazko bainu 1. ~ Bainu-txabusina egonaldi osoan bainuetxe barruko joan-etorrietarako. ~ Sarrera librea gimnasiora eta padeleko pistara.

Ongizatearen aurkikuntza (igandetik ostiralera) Igandero, otsailaren 20tik abenduaren 11ra arte (Aste Santua eta abuztua izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21010 Igandetik ostiralera 566€ Batentzako gelaren gehi. 84€ Programa: ~ Igandea: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Astelehenetik ostegunera: Egonaldia hotelean pentsio osoko erregimenean. ~ Ostirala: Buffet erako gosaria eta bazkalondoan programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 5 gau, bi oheko logela estandarrean pentsio osoko erregimenean. ~ Tratamendua bainuetxean, burbuilazko bainua egunero (5), honako zerbitzu hauetakoren batekin tartekatuz: Sauna termala, parafangoak, presoterapia, itsas lokatzak, lohiak, dutxa zirkularra eta ur-zorrotada termala. ~ Bainu-txabusina egonaldi osoan bainuetxe barruko joan-etorrietarako. ~ Sarrera librea gimnasiora eta padeleko pistara.

16

Puente Viesgo-ko metal-uren iturburua izen bereko herrian dago, Pas ibaiaren eskuinaldean hain zuzen ere. Urak bat-batean azaleratzen dira 34,6º C graduko tenperaturan, lur-zoru tertziariotan. Mineralizazio ertaineko urak dira, eta kloruroa, sodioa eta kaltzioa dira ur hauen osagai nagusiak. Bereziki gomendatuak dira Aparatu Kardiobaskularreko tratamenduetarako (zainetako eskasiak, aldizkako urratzeak, barizeak, kardiopatia konpentsatuak, hipertentsio arterialak), Erreumak eragindako Gaixotasunak (artikulazioetako eta giharretako erreumatismoak, artrosia, osteoporosia, ondorio postraumatikoak), goi-bideetako Arnasketaren arazoak (rinitisa, sinusitisa, laringitisa, trakeitisa, faringitisa) eta baita Arazo Psikosomatikoak (antsietatea, depresioa, fobiak) tratatzeko ere. Gran Hotel Puente Viesgo**** Santanderretik 28 kilometrora bakarrik eta Cabárceno-ko Natur Parketik 15 minutura, hotel handi baten zerbitzu guztiak eskaintzen dituen instalazioak ditugu gure bezeroen esku: kafetegia, jatetxea, batzar-aretoak, emanaldi-aretoa, aparkaleku pribatua, igerilekua helduentzat zein haurrentzat, gimnasioa eta lorategi pribatuak. Logeletan, bainu osoa, telebista, telefonoa, kutxa gotorra eta mini-barra.


Zelai Talasoterapia (Zumaia) Talasoa ezagutzeko Asteburua Ostiralero, otsailaren 18tik abenduaren 09ra arte (Aste Santua izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21017 Apirilaren 22a, uztaila, abuztua, iraila, urriaren 28a eta abenduaren 02a 319€ 21018 Gainerako datak 287€ Batentzako gelaren gehi. kontsultatu Programa: ~ Ostirala: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Larunbata: Egonaldia hotelean pentsio osoko erregimenean. ~ Igandea: Gosaria eta bazkalondoan programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 2 gau ostatuan, bi oheko logela estandarrean eta pentsio osoko erregimenean. ~ 2 tratamendu banakoak egunero saio hauek tartekatuz: multijet bainua, burbuilazko bainua, wichy dutxa, jet dutxa, photon kapsula, algetan edo buztinetan biltzea, masajea eta presoterapia. ~ Itsas urez egindako sendagarria (anpulu edangarriak). ~ Sasoian jartzeko zirkuiturako sarrera librea. ~ Bainu-txabusinaren erabilera.

Talaso Marina ezagutzeko Relax Ihesaldia Igandero, otsailaren 20tik abenduaren 11ra arte: Erref. Egunak Prezioa 21019 Uztaila, abuztua, iraila, urriaren 30a eta abenduaren 04a 798€ 21020 Gainerako datak 718€ Batentzako gelaren gehi. kontsultatu

Zumaiako Itzurungo hondartzaren ondoan dago kokatua bainuetxea. Bertako uraren iodo-kontzentrazio handiari esker, zentroan eskaintzen diren tratamenduak eta bainuak onuragarriak izateaz gain, osasun-iturri ezin hobeak ere badira erabiltzaileentzat. Naturaren indar jakintsuenek bakarrik eratu ahal izan dute gure kostalde hau; bertako itsaslabarrek xarma handia sorrarazten baitute, hondartzak eta inguruko mendietako berdetasun lasaigarriarekin batera. Itsasoaren gainaldetik gailentzen den talaian eraikia dagoen pribilegio handiko begiratoki naturala da. Itsas ingurunean biltzen dira gizakion buru-osasunarentzat eta gorputzaren ongizatearentzat onuragarriak diren ahalmen sendagarriak. Bertako urek, buztinek eta algek indar eraginkorrak dituzte sendagai gisa erabili ahal izateko. Horixe da, hain zuzen ere, gure filosofia. Profesional onenak eta teknologia aurreratuenak baliatzen ditugu Itzurungo itsasoko ur aberasgarri hauekin gure gorputzarentzako terapia eraginkorrak prestatu eta, horrekin batera, gure osasunari eta edertasunari eusteko sendagarri eraginkorrak aplikatzeko terapia lagungarriak.

Programa: ~ Igandea: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Astelehenetik ostegunera: Egonaldia hotelean pentsio osoko erregimenean. ~ Ostirala: Gosaria eta bazkalondoan programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 5 gau ostatuan, bi oheko logela estandarrean eta pentsio osoko erregimenean. ~ 2 tratamendu banakoak egunero saio hauek tartekatuz: multijet bainua, burbuilazko bainua, wichy dutxa, jet dutxa, photon kapsula, algetan edo buztinetan biltzea, masajea eta presoterapia. ~ Itsas urez egindako sendagarria (anpulu edangarriak). ~ Sasoian jartzeko zirkuiturako sarrera librea. ~ Bainu-txabusinaren erabilera.

Relax Gastronomikoa Prezioaren barruan: ~ Sasoian jartzeko zirkuitua (1h 30 min.): Itsas urezko igerilekua 33ºC-tan gorputz-atal desberdinetara zuzendutako urpeko zorrotadekin, jacuzziak, burbuilen korridorea, zisne-lepoak, pedilubioa, terma eta korrontearen aurkako igeriketa-saioak. ~ Menu gastronomikoa: Bazkaria edo afaria (edariak barne). Ref. 21021

Prezioa pertsonako

40€

17


Aisia Deba Asteburu terapeutikoa Ostiralero, otsailaren 18tik abenduaren 09ra arte (Aste Santua izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21022 Ostiraletik igandera 265€ Batentzako gelaren gehi. 53€ Programa: ~ Ostirala: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Larunbata: Egonaldia hotelean, mantenu osoan. ~ Igandea: Gosaria eta, bazkaldu ondoren, programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 2 ostatu-gau birentzako gela estandarrean, mantenu osoan. ~ Talasoterapia Zirkuitua itsasoko ura duen igerilekuarekin, sauna lehorra, lurrun-bainua, tenperatura txandaka duen dutxa eta pedilubioak. ~ Honako teknika termal hauek: drainatze linfatikoa, bilketa kriogenikoa, gune termala, hidromasaje-bainuontzia eta photonterapia.

Gorputz eta adimenaren erlaxazioa (astelehenetik ostiralera) Astelehenero, otsailaren 21etik abenduaren 12ra arte (apirilaren 18a izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21023 Ekainaren 20tik irailaren 12ra, urriaren 10a eta abenduaren 5a 499€ 21024 Gainerako datak 455€ Batentzako gelaren gehi. 107€ Programa: ~ Astelehena: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Asteartetik ostegunera: Egonaldia hotelean, mantenu osoan. ~ Ostirala: Gosaria eta, bazkaldu ondoren, programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 4 ostatu-gau birentzako gela estandarrean, mantenu osoan. ~ Talasoterapia Zirkuitua itsasoko ura duen igerilekuarekin, sauna lehorra, lurrun-bainua, tenperatura txandaka duen dutxa eta pedilubioak. ~ Honako teknika termal hauek: bilketa zitrikoa, jet-dutxa, photonterapia, hidromasaje-bainuontzia lore-lurrinekin, zirkuitu gehigarria, Vichy-dutxa, Spa-makinaren saioa, masaje erlaxatzailea, oin-erreflexologia.

18

Aisia Debak 1.200 metro koadroko talasoterapia-gune bat du, erlaxazioari eskainia, eta argaltze-programak ditu berezitasun nagusitzat. Horretarako, photonterapian oinarritutako teknologia aurreratuena du. Bi gunetan banatuta, Aisia Debak itsasoko ura duen igerileku bat du haietako batean, 36 gradu zentigradotan tratatua, zorrotada multijetekin, urpeko zorrotadekin, geiser eta burbuila-oheekin, sauna, lurrun-bainua eta erlaxazio-gunea. Beste aldean, pasealeku termal batez gain, pedilubioak, sauna, tenperaturak txandaka dituen dutxa eta lurrun-bainuez gain, hainbat kabina ditu: masajea, bilketak, peelinga, hidromasaje-bainuontziak, jet-dutxak eta Vichy-dutxak, baita tratamendu estetikoetarako kabinak ere. Gainera, ur lehorreko ohe bat du masajeak emateko, eta photonterapia, argaltzeko tratamenduetarako erabiltzen den teknologia, eta erlaxazio osoa.


Aisia Lekeitio Asteburu terapeutikoa Ostiralero, otsailaren 18tik abenduaren 09ra arte (Aste Santua izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21025 Ostiraletik igandera 238€ Batentzako gelaren gehi. 53€ Programa: ~ Ostirala: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Larunbata: Egonaldia hotelean, mantenu osoan. ~ Igandea: Gosaria eta, bazkaldu ondoren, programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 2 ostatu-gau birentzako gela estandarrean, mantenu osoan. ~ Talasoterapia-zirkuitua zorrotadak dituen igerilekuarekin, jacuzzia, sauna eta lurrun-bainua. ~ Honako teknika termal hauek: masaje terapeutikoa, hidromasaje-bainuontzia itsasoko gatzekin, gune termala, bilketa kriogenikoa, jet-dutxa.

Gorputz eta adimenaren erlaxazioa (astelehenetik ostiralera) Astelehenero, otsailaren 21etik abenduaren 12ra arte (apirilaren 18a izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21026 Ekainaren 20tik irailaren 12ra, urriaren 10a eta abenduaren 5a 462€ 21027 Gainerako datak 409€ Batentzako gelaren gehi. 104€ Programa: ~ Astelehena: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Asteartetik ostegunera: Egonaldia hotelean, mantenu osoan. ~ Ostirala: Gosaria eta, bazkaldu ondoren, programaren amaiera.

Hotela Lekeitioko itsas herrian bertan, Uribarren jauregi zaharraren hondarretan eraiki zen; han bizi izan zen, hain zuzen, inperio austrohungariarraren azken enperatriza, erbestean egon zenean. Jatetxe eta kafetxe bikaina ditu, itsasoari begira, kanpoko terraza, doako WIFI konexioa, logelazerbitzua, cateringa, bileretarako aretoak eta 800 metro koadro dituen Talasoterapia-gune bat, non itsas uraren onurez goza daitekeen. Gainera, doakoa den kanpoko aparkalekua ere badu. 42 logela, guztiak kanpora ematen dutenak eta erdiak itsasoari begira. Honako ezaugarri hauek dituzte: minibarra, kosturik gabeko kutxa gotorra,TB, WIFI konexio doakoa, beroketa, bainu osoa hidromasaje-bainuontzia (suite juniorretan soilik). Lekeitioren erdian, itsasoari begira, Bilbo eta Donostiatik 70 kilometrora dago. Lea Artibai izenez ezagutzen den ingurune naturalean, non euskal kostaldeaz bete-betean gozatu ahal izango duzun. Talasoterapia Itsasoko ura, metodo terapeutiko gisa, itsas inguruneak eskaintzen dituen onuretan oinarrituz (itsasoko ura, algak, lohiak eta beste gai batzuk), baita itsas giroaz ere bai. Aisia Lekeitiok 800 metro koadroko talasoterapia-gune bat du, erlaxazioari eta estetikari eskainia, baina gainera, gaixotasunei aurrea hartu eta haiek sendatzeko gunea ere bada, batik bat arnasketari, zirkulazioari eta lokomozio-aparatuari dagozkion gaixotasunak. Aisia Lekeitiok itsasoko ura duen igerileku bat du, 36 gradu zentigradutan tratatua. Honako hauek ditu gainera: zorrotada multijetak, urpekoak, geiserra eta burbuila-oheak, jacuzzia, sauna, lurrun-bainua, eta erlaxazio-gunea. Gainera, masajetarako hainbat kabina ditu, bilketak, peelinga, hidromasajebainuontziak, jet- eta Vichy-dutxak, baita tratamendu estetikoetarako kabinak ere.

Prezioaren barruan: ~ 4 ostatu-gau birentzako gela estandarrean, mantenu osoan. ~ Talasoterapia-zirkuitua zorrotadak dituen igerilekuarekin, jacuzzia, sauna eta lurrun-bainua. ~ Honako teknika termal hauek: bilketa zitrikoa, oin-erreflexologia, sumendiko harrien tratamendua, hidromasaje-bainuontzia gatz aromatikodunekin, zirkuitu gehigarria, Vichy-dutxa, masaje erlaxatzailea, jet-dutxa.

19


Sicilia (Zaragoza) Asteburua Ostiralero, otsailaren 18tik abenduaren 09ra arte (Aste Santua eta uztailaren 15etik abuztuaren 31ra izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21028 Ostiraletik igandera 290€ Batentzako gelaren gehi. 57€ Programa: ~ Ostirala: Harrera hotelean, afaria eta ostatua. ~ Larunbata: Egonaldia hotelean, mantenu osoan. ~ Igandea: Gosaria eta, bazkaldu ondoren, programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 2 ostatu-gau birentzako gelan. ~ Egonaldia mantenu osoan (2 mantenu), ura eta ardoa barne. ~ Egunero 3 teknika aukeran (tratamenduen arduradunak direnen aholkularitza pean). Aukeran: burbuila-bainuak, zorrotadak, arnasteak, dutxa zirkularra, aerosolak, lainoztapenak, ubide flebotonikoak, gatz-ganbera eta paralohiak. ~ 2 orduko erlaxazioa Leize-zulo Termal Aktiboan, (arratsaldeko ordutegian, 17:00etatik 21:00etara). ~ Leize-zulo termala (igerileku normala) eta gimnasioa goizeko ordutegian.

Igandetik iganderako programa Igandero, otsailaren 20tik abenduaren 11ra arte (uztailaren 15etik abuztuaren 31ra izan ezik): Erref. Egunak Prezioa 21029 Igandetik igandera 742€ Batentzako gelaren gehi. 190€ Programa: ~ Igandea: Harrera hotelean, bazkaria, afaria eta ostatua. ~ Tarteko egunak: Egonaldia hotelean, mantenu osoan. ~ Igandea: Gosaria eta programaren amaiera. Prezioaren barruan: ~ 7 ostatu-gau birentzako gelan. ~ Egonaldia mantenu osoan (7 mantenu), ura eta ardoa barne. ~ Tratamendu pertsonalizatua erreuma-, arnasketa-, giltzurrun- eta zirkulazio-arazoetarako, besteak beste. Egunero 3 teknika aukeran (sendagilearen aholkularitza pean). Aukeran: burbuila-bainuak, zorrotadak, arnasteak, dutxa zirkularra, aerosolak, lainoztapenak, ubide flebotonikoak, gatz-ganbera eta paralohiak. ~ 5 orduko erlaxazioa Leize-zulo Termal Aktiboan, (arratsaldeko ordutegian, 17:00etatik 21:00etara). ~ Leize-zulo termala (igerileku normala) eta gimnasioa goizeko ordutegian.

20

Sicilia Hotel-Bainuetxea edertasun paregabeko paraje batean dago, Mesa ibaiaren eskualdean, itsasoaren gainetik 763 metrora eta Piedrako Monasteriotik hurbil. Ur termalen aldaketarik gabeko tenperatura 34ºC-koa da. Ur mineral eta medizinal hauek sailkapen hau dute: mineralizazio erdiko oligometalikoak, kaltzikoak, magnesikoak, bikarbonatatu mistoak eta zertxobait erradioaktiboak. Uraren onurak Giltzurruna eta gernu-bideak. Giltzurrun litiasia edo nefrolitasia, errepikatze-ziztitisa, hiperurizemia, hezueria. Lokomozio-aparatua: artrosia eta osteoporosia, erreumatismo inflamatorioak (artritisa). Ondorio traumatikoak. Arnas-bideak: errepikatze-katarroak, faringitisa eta sinusitis kronikoak, bronkitis kronikoa, asma bronkiala. Errelax-sendaketak, estresa. Teknika termala Bainu termalak, burbuila-bainuak, zorrotada termala, dutxa zirkularrak, Kneipp-dutxa eta eskoziar dutxa, Vichy-dutxa, urpeko masajea, Niagara-masajea, Baad ionozona, arnasketa barreiatzailea, paralohiak eta kiromasajea. Jarduerak Gure tratamenduekin sasoian jartzeaz gainera, gure ingurune zoragarriaz gozatu ahal izango duzu. Mendi-ibilbideak egingo ditugu, Mesa ibaiaren arroila izugarrian barrena ibiliaz, eta, gainera, Bainuetxetik 3 kilometrora dagoen sai arreen kolonia garrantzitsu bat ikustera joango gara edo txango ederrak egingo ditugu bizikletan (doako zerbitzua). Txangoak Piedrako Monasteriotik, Calatayudetik, eta Huertako Andre Mariaren Monasteriotik gertu gaudenez gero, egun horietaz balia zaitezkete ikustaldiren bat egiteko eta bertako monumentuak, jendeak eta ohiturak ezagutzeko.


Osasun programa (6 egun) Leize-zulo Termal Aktiboa Honako hauek ditu: jacuzzia, lepoko ur-jauzia, korronte kontrako igeriketa... Leize-zulo natural baten azpian dago, eta atari zabalerako irteera ere badu. 250 metro koadroko ur-xafla bat du.

Erref. Egunak 21030 Maiatzaren 15a 21031 Ekainaren 05a 21032 Irailaren 18a 21033 Urriaren 09a Batentzako gelaren gehi.

Prezioa 654€ 654€ 654€ 654€ 136€

Prezioaren barruan: ~ Gantour Bidaiaken autobus esklusiboan joan-etorria Donostia, Gasteiz eta Bilbo artean. ~ 5 ostatu-gau birentzako gelan. ~ Egonaldia mantenu osoan (5 mantenu), ura eta ardoa barne. ~ Tratamendu pertsonalizatua erreuma-, arnasketa-, giltzurrun- eta zirkulazio-arazoetarako, besteak beste. Egunero 3 teknika aukeran (tratamenduen arduradunak direnen aholkularitza pean). Aukeran: burbuila-bainuak, zorrotadak, arnasteak, dutxa zirkularra, aerosolak, lainoztapenak, ubide flebotonikoak, gatz-ganbera eta paralohiak. ~ 4 orduko erlaxazioa Leize-zulo Termal Aktiboan, (arratsaldeko ordutegian, 17:00etatik 21:00etara). ~ Leize-zulo termala (igerileku normala) eta gimnasioa goizeko ordutegian. ~ Txango bat Mesa ibaiaren arroila ezagutzeko. Ondoren, ardo-dastatze bat egingo dugu hurbil dagoen upategi batean. Bertan, eskualdeko ardo botila bat oparituko dizute. ~ Bidaia-asegurua. Betekizunak: ~ 20 laguneko gutxieneko taldea.

21


Aste Santua eta Pazko Astea


Kanaria Handia Erref. Data Prezioa 11035 Apirilak 24tik maiatzak 01era 700€ Banako gelaren gehig. 143€ Haurrentzako prezioak: - 2 urtetik beherakoentzat 30€ - 2 eta 11 urte bitartekoentzat: 1. haurra 440€ 2. haurra 545€ Hirurentzako logelaren deskontua: - 3. pertsonari 65€ 1. eguna: Bilbo/Kanaria Handia. Irteera Bilboko aireportutik, Kanaria Handira joateko. Iritsi eta hotelera joan. Afaria eta ostatu hartzea. 2. egunetik 7. egunera: Kanaria Handia. Egonaldia 4 izarreko Dunas Don Gregory hotelean, mantenu osoko erregimenean. 8. eguna: Kanaria Handia/Bilbo. Bidaia aireportura. Fakturazio- eta ontziratze-izapidetzeak Bilboko aireportura joateko. Iritsi bidaiaren amaiera. Itsasertzeko herria

Dunas Don Gregory Hotela **** Burrasko hondartzaren albo-alboan dago, Ingeles hondartza erraldoitik pare bat kilometrora. Gelak atseginak eta erosoak dira: telefonoa, edaritegi txikia, hozkailua, kutxa gotorra eta bainugela osoa (ile-lehorgailu eta guzti). Bestalde, jatetxea, denda, taberna, areto nagusia, igerilekua, zizkamizken taberna, etzaulkiak, itzalkinak eta gimnasioa ere baditu, eta baita ping-pongera eta tenisera jokatzeko guneak ere.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ 7 gaueko egonaldia 4 izarreko Dunas Don Gregory hotelean, gela bikoitzean. ~ Mantenu osoko erregimena, ura eta ardoa barne. ~ Hegaldiak turista-klasean. ~ Aireportuko tasak. ~ Bidaia-asegurua. Oharra: Hoteleko lehenengo eta azkeneko otordu-zerbitzuak hegaldien ordutegien araberakoak izango dira.

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

8 eguneko bidaia

23


Lanzarote Erref. Data Prezioa 11036 Apirilak 23tik 30era 800€ Banako gelaren gehig. 275€ Haurrentzako prezioak: - 2 urtetik beherakoentzat 30€ - 2 eta 11 urte bitartekoentzat: 1. haurra 215€ 2. haurra 635€ Hirurentzako logelaren deskontua: - 3. pertsonari 40€ 1. eguna: Bilbo/Lanzarote. Irteera Bilboko aireportutik, Lanzarotera joateko. Iritsi eta hotelera joan. Afaria eta ostatu hartzea. 2. egunetik 7. egunera: Lanzarote. Egonaldia 5 izarreko Dream Gran Castillo & Spa hotelean, mantenu erdiko erregimenean. 8. eguna: Lanzarote/Bilbo. Bidaia aireportura. Fakturazio- eta ontziratze-izapidetzeak Bilboko aireportura joateko. Iritsi bidaiaren amaiera.

Timanfaya

Hotel Dream Gran Castillo ***** Playa Blancan dago, Papagayo Hondartza zoragarrietatik oso hurbil. Geletan, aire girotua, bainugela osoa (hidromasaje-bainera eta -dutxa eta ile-lehorgailua), satelite bidezko TB, telefonoa, edaritegi txikia eta kutxa gotorra. Bestalde, hainbat jatetxe, helduentzako 3 igerileku, WI-FI gunea eta animazioa ere baditu, besteak beste.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ 7 gaueko egonaldia 5 izarreko Dream Gran Castillo & Spa hotelean, gela bikoitzean. ~ Mantenu erdiko erregimena. ~ Hegaldiak turista-klasean. ~ Aireportuko tasak. ~ Bidaia-asegurua. Oharra: Hoteleko lehenengo eta azkeneko otordu-zerbitzuak hegaldien ordutegien araberakoak izango dira.

24

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

8 eguneko bidaia


Salou Erref. Data Prezioa 11037 Apirilak 21etik 25era 196€ Banako gelaren gehig. 48€ 11038 Apirilak 25etik maiatzak 01era 190€ Banako gelaren gehig. 72€ Haurrentzako deskontuak (2 eta 11 urte bitartekoentzat): - 1. Haurra %100 - 2. Haurra %50 Hirurentzako logelaren deskontua: - 3. pertsonari %30 Lau edo sei gaueko egonaldia 3 izarreko Belvedere hotelean, mantenu osoko erregimenean.

Levanteko hondartza

Hotel Belvedere *** Gela bikoitzak, aire girotua dutenak, bi ohe bikoitz, bainugela osoa, terraza, telefonoa eta TB (satelite bidezkoa). Hoteleko beste ekipamendu batzuk: buffet motako jangela, kafetegia, igerilekua, solariuma, minigolfa, jolas-makinak eta ur-eremua, jacuzzi, turkiar bainua, sauna eta gimnasioa dituena. Salouko erdialdean kokatuta, hondartzatik 350 m-ra, eta Port Aventuratik 10 minutura.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ 4 edo 6 gaueko egonaldia 3 izarreko Belvedere hotelean, gela bikoitzean. ~ Mantenu osoko erregimena

HANDIZKARIA: OLYMPIA

4 edo 6 gaueko egonaldia

25


Zirkuituak autobusean/AVEn


Fuengirola Erref. Data 11039 Ekainak 05 Banako gelaren gehig.

Prezioa 760â‚Ź 283â‚Ź

Zaragoza

Fuengirola

1. eguna: Irteera, goizean goiz, Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik Zaragoza aldera, autobusez. AVEren geltokira joan, eta Malagara doan trena hartu. Trenean, piknik erako bazkaria. Malagara iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. Tarteko egunak: Egonaldia Las Palmeras 4* Hotelean, mantenu osoko erregimenean. 15. eguna: Goizean goiz, gosaria eta irteera Malagako tren-geltokira, Zaragozara doan AVEa hartzeko. Iritsi eta bazkaria. Bidaia autobusean, Bilbo, Gasteiz eta Donostiara joateko. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

Fuengirolako hondartza

Las Palmeras Hotela **** Fuengirolako gune turistikoan dago, hondartzatik 200 metrora eta hirigunetik hurbil. Gelak klimatizatuta daude, eta honako hauek dituzte: bainugela (ile-lehorgailu eta guzti), satelite bidezko TB, aire girotua, berogailu zentrala eta edaritegi txikia. Otordu guztiak buffet erakoak dira.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ 14 gaueko egonaldia Las Palmeras 4* Hotelean, gela bikoitzean. ~ Mantenu osoko erregimena, ura eta ardoa barne. ~ Bidaia autobusez eta AVE-an. ~ Gidari laguntzailea joan-etorriko bidaian. ~ Bidaia-asegurua.

HANDIZKARIA:TRAVELMAR

15 eguneko bidaia

27


Zilarraren Bidea Erref. Data 11040 Irailak 25 Banako gelaren gehig.

Prezioa 930€ 238€

León Zaragoza Salamanca

1. eguna: Jatorri-puntua/Zaragoza/ Sevilla. Irteera jatorri-puntutik goizeko lehen orduan Zaragoza aldera joateko. AVEren geltokira iritsi eta Sevilla aldera joango gara. Iritsi eta hotelera. Arratsalde librea hiritik ibiltzeko. Afaria eta ostatua hotelean. 2. eguna: Sevilla. Gosaria eta hiriaren ikustaldi panoramikoa tokiko gidari baten laguntzaz: Giralda, Torre del Oro, Katedrala eta Errege Alkazarrak (sarrerak barne). Bazkaria. Arratsaldean, itsasontzi irtenaldi bat egingo dugu Guadalquivirretik, Cartujako Uhartea barne hartuta; han antolatu zuten 92ko Expoa. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua.

Mérida Sevilla

3. eguna: Sevilla. Gosaria. Goizean, Zezen Plazaren eta Maestranzako Museoaren ikustaldia egingo dugu. Ondoren, Makarenaren auzora joango gara. Bazkaria. Arratsaldea librea. Afaria eta ostatua. 4. eguna: Sevilla/Zafra/Merida. Gosaria eta irteera Monesterio aldera. Zilarraren Bidearen Interpretazio zentroa ikusiko dugu. Ondoren, bideari jarraituko diogu Zafrara iritsi arte. Sevilla Txikia deitzen diote bertako plazak eta kale harriztatuak direla eta. Bazkaria. Eguna amaituko dugu Meridako hiria ikusiz. Antzokia eta Anfiteatroa ikusteko sarrera izango dugu. Hotelera joango gara, afaria eta ostatua.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Bidaia, autobusean. Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik Zaragozara eta itzulera Leonetik jatorri-puntura. ~ Zaragoza-Sevilla AVE txartela turista klasean. ~ 7 gaueko ostatua, 4* hoteletan. ~ Mantenu osoa, ura eta ardoa barne. ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak. ~ Bidaia-asegurua. Betekizunak: ~ NAN indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea. Ikustaldien ordena alda liteke, antolaketa-arrazoiak direla eta.

28

HANDIZKARIA:TRAVELMAR

8 eguneko zirkuitua

5. eguna: Merida/Caceres/Plasencia/ Salamanca. Gosaria eta irteera hoteletik Caceres aldera, Monumentu Nazional izendatutako hiria. Bazkaria jatetxean. Arratsaldean, esparru harresidunaren ikustaldia. Bazkaria. Ondoren, bideari jarraituko diogu Plasenciara iritsi arte. Hiriaren eta monumentuen ikustaldia. Etnologia eta Ehungintza Museoaren Ikustaldia (sarrera barne). Museo honek Extremadurako herri kulturari omenaldia egiten dio, bai bertako eskulangintzari, bai lanabes tradizionalei. Bideari jarraituko diogu Salamancara joateko. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua.

Salamanca

6. eguna: Salamanca/Alba de Tormes. Gosaria hotelean. Goizean, hiriko monumentuen ikustaldia egingo dugu, tokiko gidari baten laguntzaz: Plaza Nagusia, Monterreyko Jauregia, Apaizeria, Maskorren Etxean, Unibertsitatea, Katedral Zaharra, Katedral Berria. Arratsaldean, Alba de Tormesera joango gara, hain baitago Santa Teresaren hilobia, eta Karmeldar Oinutsen Eliza ikusiko dugu. Arratsaldeko azken orduan, Salamancara itzuliko gara. Afaria eta ostatua. 7. eguna: Salamanca/Zamora/Astorga/ Leon. Gosaria eta irteera hoteletik Zamora aldera joateko. Hiriaren ikustaldia tokiko gidariarekin: Katedrala, San Frontis Eliza eta Aste Santuaren Museoa. Irteera Astorgara joateko, Maragateria eskualdearen hiriburua. Hiria ikusiko dugu tokiko gidari baten laguntzaz. Ikustaldia amaituko dugu Bideen Museoan. (sarrera barne). Irteera Leon aldera. Hotelera iritsi. Afaria eta ostatua. 8. eguna: Leon/Jatorri-puntua. Gosaria hotelean eta tokiko gidari baten laguntzaz, hiriarekin eta monumentu adierazgarrienen ikustaldia: Katedrala, San Isidororen Errege Kolegiata, Botinen Etxea, San Markos Hostala. Bazkaria. Arratsaldeko lehen orduan jatorri-puntura abiatuko gara. Arratsaldeko azken orduan iritsiko gara. Bidaiaren amaiera.


Portugal Erref. Data 11041 Ekainak 05 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.100€ 328€

1. eguna: Jatorri-puntua/Bragança. Irteera jatorri-puntutik Bragança aldera. Bazkaria bidean. Iritsi, afaria eta ostatua. 2. eguna: Bragança/Bom Jesus/Braga/ Oporto. Gosaria eta Bragançaren ikustaldia; bertan, gotorleku harresidunera joango gara kale harriztatuak ikustera, XII. mendeko Gaztelua, eta Andre Mariaren eliza, besteak beste. Ibilbideari jarraituko diogu Braga aldera, hiriaren ikustaldi panoramikoa egiteko, eta ondoren, funikularrean igoko gara Bom Desusen Santutegira. Ondoren, Oporto aldera joango gara. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua.

Bragança Oporto Salamanca Coimbra Lisboa

3. eguna: Oporto. Gosaria eta hiriaren ikustaldi panoramikoa. Bokalearen Auzoa, Boavistako Auzoa, Katedrala eta hiriko alderdi zaharra ezagutuko ditugu, azken biak Gizateriaren Ondarea; Klerikoen Dorrea ikusi eta Llello liburutegian sartuko gara, besteak beste. Amaitzeko, upategi batera joango gara, eta Portugalgo ardo zoragarriak dastatzeko aukera izango dugu. Arratsalde erdian Oporto zeharkatuko dugu tranbian, Duero ibaitik ibiliko gara itsasontzian eta arrain-jatetxe tipiko batean afalduko dugu azkenik. Ostatua. 4. eguna: Oporto/Aveiro/Coimbra. Gosaria eta irteera Aveiro aldera, ezin konta ahaleko ubiderekin eta Portugalgo Venezia izenez ezagutzen dena. Oraindik ere, bertan behinolako “moliciero” txalupak ikusten dira. Denbora librea. Gure bideari jarraituko diogu Coimbraraino; hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu, hain baitago Europako unibertsitate-gunerik garrantzitsuenetako bat. Afaria eta ostatua.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Bidaia autobusean; irteera Donostia, Bilbo eta Gasteizetik. ~ Ostatua 4* eta 5* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa (edaririk gabe). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak. ~ Bidaia-asegurua. Betekizunak: ~ Pasaporte o NAN indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea. Ikustaldien ordena alda liteke, antolaketa-arrazoiak direla eta.

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

9 eguneko zirkuitua

5. eguna: Coimbra/Obidos/Lisboa. Gosaria eta irteera Obidos ezagutzeko, erdi aroko harresiez inguratuta. Denbora librea izanago dugu eskulangintza ederra ezagutzeko eta bertako arkitekturaren harmonia miresteko. Bideari jarraituko diogu Lisboaraino, eta, bertan, hiriko lekurik ospetsuenen ikustaldi panoramikoa egingo dugu, besteak beste: Askatasunaren Etorbidea, Pombal-

Lisboa

eko Markesa, Belemgo auzoa eta Belemgo dorrea. Afaria eta ostatua. 6. eguna: Lisboa/Sintra/Cascais/ Estoril/Lisboa. Gosaria eta irteera Sintra aldera, non Sintrako Jauregi Nazionalaren ikustaldia egingo dugun, XVI. mendean eraikia. Ondoren, Cascais aldera joango gara, herrialdeko itsas hiri ezagunenetako bat, eta, ondoren, Estorilera joango gara, Europako kasinorik handiena duen hiria. Lisboara itzuli, afaria eta gosaria. 7. eguna: Lisboa. Gosaria eta irteera XVI. mendeko Jeronimotarren Monasterioaren ikustaldia egiteko, Gizateriaren Ondarea izendatua. Klaustroa eta eliza ikusiko ditugu; han dago Vasco de Gamaren hilobia. Arratsaldea libre. Gaua afari batekin eta fado ikuskizun batekin burutuko dugu. Ostatua. 8. eguna: Lisboa/Fatima/Salamanca. Gosaria eta irteera Fatima aldera, ama birjina gurtzeko mundu mailako santutegia. Han astia izango dugu Agerkundeen Basilika ikusteko. Bideari jarraituko diogu Salamancaraino iritsi arte. Afaria eta ostatua. 9. eguna: Salamanca/Jatorri-puntua. Gosaria eta hiriaren ikuspegi panoramikoa, unibertsitate-hirien artean nagusia bere aberastasun artistikoa dela eta. Bazkaria eta irteera jatorri-puntura joateko. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

29


Proventza Erref. Data 11042 Irailak 16 Banako gelaren gehig.

Avignon

Prezioa 1.440€ 425€

Mónaco

Toulouse Cannes Carcassonne

1. eguna: Jatorri-puntua/Pont du Gard/ Avignon. Irteera jatorri-puntutik Avignon aldera. Geldialdi bat egingo dugu Pont du Garden erromatar inperioak eraikitako zubi miragarri hori ikusteko. Bi xede ditu zubiak: batetik, zubi-lanak egitea Gard ubidearentzat, eta, bestetik, errepide-zubi izatea. Bazkaria bidean. Avignonera iritsi. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Avignon/Orange/Gordes/ Avignon. Mantenu osoa. Avignon hiriaren ikustaldia gidariarekin, Aita Santuen egoitza izandakoa. Domseko Andre Mariaren Katedrala, Domseko muinoa eta lorategiak, eta Aita Santuen Jauregia (sarrera barne) ikusiko ditugu. Irteera Orange aldera, Frantziako hiri epelenera. Bideari jarraituko diogu Gordes aldera joateko, Luberongo Eskualdeko Parke Naturaleko hiririk ikusiena. Avignonera itzuliko gara. Ostatua. 3. eguna: Avignon/Les Baux de Provence/Arles/Avignon. Mantenu osoa. Irteera Les Baux de Provencera, Frantziako herri ederrenetako batera, XI. mendeko erdi aroko Balzoko Gaztelua ahaztu gabe. Arles aldera jarraituko dugu, erromatar garaiko aztarna ugari gordetzen dituena. Avignonera itzuliko gara. Ostatua. 4. eguna: Avignon/Nimes/Aigues Mortes/Avignon. Mantenu osoa. Irteera Nimes aldera, hiri ospetsua erromatar garaiko aztarna ugari oso egoera onean gordetzen direlako, besteak beste, anfiteatroa, Nimeseko Arena, etab... Aigües Mortes aldera jarraituko dugu, Frantziatik irteten ziren gurutzaden abiapuntua. Avignonera itzuliko gara. Ostatua.

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Bidaia autobusean; irteera Donostia, Bilbo eta Gasteizetik. ~ Ostatua 3* eta 4* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa (edaririk gabe). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak. ~ Bidaia-asegurua. Betekizunak: ~ Pasaporte o NAN indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea. Ikustaldien ordena alda liteke, antolaketa-arrazoiak direla eta.

30

HANDIZKARIA:TRVELPLAN

9 eguneko zirkuitua

5. eguna: Avignon/Aix en Provence/ Cannes. Mantenu osoa. Irteera Aix en Provencera, Proventzako behinolako hiriburua, arkitektura- eta kultura-ondare handia duena. Irteera Cannes aldera, non lekurik adierazgarrienak ikusiko ditugu. Ostatua. 6. eguna: Cannes/Monako/Villefranche/Cannes. Mantenu osoa. Irteera Monako aldera, munduan bisitari gehien

Avignon

izaten duen herrialde txikienetako bat. Honako hauek ikusiko ditugu, besteak beste: Grimaldi Jauregia, Monakoko printzeen gaztelu-egoitza eta hiriaren alde zaharretik ibiliko gara. Irteera Villefrancera, Niza inguruan dagoen arrantza-portua. Arratsaldeko azken orduan, hotelera itzuliko gara. Ostatua. 7. eguna: Cannes/Carcassonne. Mantenu osoa. Irteera Carcassone aldera. Carcassoneren ikustaldi panoramikoa, UNESCOk Kultur Ondare aitortua eta kataroen heresiaren aurkako erdi aroko gurutzaden erdigunea. Afaria eta ostatua. 8. eguna: Carcassonne/Albi/Cordes Sur Ciel/Tolosa. Mantenu osoa. Irteera Albi aldera. Han jaio zen Henry Toulouse–Lautrec margolaria. Monumentu nagusien artean honako hauek ditugu: Santa Zeziliaren basilika eta Zubi Zaharra, Europako zaharrenetako bat. Ondoren, Cordes-Sur-Ciel hiriaren ikustaldia egingo dugu. Gure bideari jarraituko diogu Tolosara iritsi arte. Ostatua. 9. eguna: Tolosa/Jatorri-puntua. Gosaria. Tolosa hiriaren ikustaldi panoramikoa. Ezaguna da arkitektura-aberastasun izugarria duelako. Arratsaldean jatorri-puntura itzuliko gara. Iritsi eta bidaiaren amaiera.


Zirkuituak hegazkinean


Italia liluragarria Erref. Data 11043 Uztailak 03 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.945€ 408€

Sirmione Verona Cinque Terre

Padua Venecia

Bolonia Florencia

Pisa San Gimignano Siena

Roma Ostia Antica

10 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

32

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ 4 izarreko hoteletako egonaldia, logela bikoitzean. ~ Mantenu osoa, lehen eguneko afaritik azken eguneko gosaria arte (edariak ez daude sartuta). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisitaldi guztiak, bai eta joanetorriak ere. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Erroma. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta hegaldia hartuko dugu Erromara, europako punturen batetik. Heldu eta hotelera abiatuko gara. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Erroma. Gosaldu ondoren, Vatikanoko estatua bisitatuko dugu. Izan ere, munduko estatu txikiena da, bai eta eliza katolikoaren zentro izpiritual eta administratiboa ere. San Pedro plaza ikusiko dugu. Bertan, kristautasunaren tenplu handiena dago, San Pedro basilika arranditsua, alegia. Ondoren, Kapera sistinora joango gara, kanoigangako sabaiko “fresko” zoragarriak eta “azken judizioa” miresteko. Gero, hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu toki-gidariaren laguntzaz: Venezia plaza, Koliseoa, Foro inperialak... Bazkaria. Arratsaldean, “Erroma barrokoa” bisitatuko dugu toki-gidariaren laguntzaz. Hiriko auzo barroko eta errenazentistan sartuko gara, hiriko plaza garrantzitsuenak ezagutzeko: Navona plaza, Fontana de Trevi, panteoia... Afaria eta ostatua. 3. eguna: Erroma/Ostia Antica/ Erroma. Gosaldu ondoren, Ostia Anticako portu-kokagune historikorantz abiatuko gara. Tiber ibaiko bokalean dago, eta oso ondo zaindutako aztarna erromatarrak ikusiko ditugu bertan. Erromara itzuliko gara. Bazkaria. Arratsaldea libre. Afaria eta ostatua.

Venezia

4. eguna: Erroma/Siena/San Gimigiano/Florentzia. Gosaldu ondoren, Sienarantz abiatuko gara. Erdi Aroko herri zoragarria da, eta, bertan, Zelaiko plaza bitxia eta katedral gotiko ikusgarria bisitatu ahal izango ditugu. Bazkaria. Toscana zeharkatuko dugu, inguruan xarma handiena duen herrietakoa ezagutzeko: San Gimigiano. Horrez gain, bertako ardoak dastatuko ditugu. Florentziara joango gara. Afaria eta ostatua. 5. eguna: Florentzia. Gosaldu ondoren, hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu toki-gidariaren laguntzaz: katedrala, bataiotegia, Signoria plaza... Bazkaria. Arratsaldea libre, bertako kaleetan zehar osteratxoa egiteko. Afaria eta ostatua. Erroma


Florentzia

6. eguna: Florentzia/Cinque Terre/ Florentzia. Gosaldu ondoren, La Speziarantz abiatuko gara, eta txangoa egingo dugu itsasontziz, Cinque Terre ezagutzeko. Gizadiaren ondasun izendatu dute (UNESCO), bertako paisaiak nahiz flora ezin aberatsagoak direlako. Izan ere, Liguriako eremu naturaletakoa da. Kostaldetik, Riomaggioretik irtengo gara, eta ikustaldi panoramiko paregabearen bidez, Riomaggiore eta Manarola lotuko ditugu. Itsasontzian jarraituko dugu Monterossorantz, eta bertan bazkalduko dugu. Ondoren, Vernaccia eta Portovenererantz joango gara. biak itsasoaren aurrean daude haitzen gainean. Amaieran, beti itsasontzian, La Speziara itzuliko gara. Florentziara itzuliko gara. Afaria eta ostatua. 7. eguna: Florentzia/Pisa/Bolonia/ Padua. Gosaldu ondoren, Pisarantz abiatuko gara, zentro arkeologiko erromatar eta pisatar garrantzitsuenetakoa miresteko. Hiriaren sinboloa den Torre Pendenteari eusteko astia edukiko dugu. Bazkaria. Arratsaldeko lehen orduan, Boloniarantz joan-

Pisa

go gara, eta hiria ikusteko geldialdia egingo dugu. Gero, Paduarantz irtengo gara. Afaria eta ostatua. 8. eguna: Padua/Di Garda Lakua/ Sirmione/Verona/Padua. Gosaldu ondoren, Di Garda lakurantz abiatuko gara. Italiako laku handi eta ospetsuenetakoa da, hain zuzen ere. Lakuaren bazterrean kokatutako Sirmione ezagutuko dugu, eta lakua bera itsasontziz zeharkatuko dugu. Bazkaria. Veronara joango gara, Shakespearek “Romeo eta Julieta� lanean azaldutako Erdi Aroko amodioen eszenatokira, alegia. Harearen antzokia eta Bra plaza bisitatuko ditugu. Paduara itzuliko gara. Afaria eta ostatua.

9. eguna: Padua/Venezia/Padua. Gosaldu ondoren, Veneziarantz abiatuko gara, eta, itsasontzian, hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu toki-gidariaren laguntzaz: Saluteko Andre Mariaren eliza, San Giorgio uhartea, Aduana... Ondoren, oinezko osteratxoa egingo dugu San Markos plazan eta Muranoko kristal-lantegi batera joango gara. Bazkaria. Arratsaldea libre edukiko dugu. Hotelera itzulitakoan, afaria eta ostatua. 10. eguna: Padua/Jatorri-puntua. Gosaria. Elkartu eta aireportura joango gara jatorri-puntura itzultzeko, europako punturen batetik. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

33


Toskana Erref. Data 11044 Abuztuak 03 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.670€ 396€

Milán

Cinque Terre Lucca Pisa Volterra

Florencia

o o ian an e ulc gn gion na i p e i im er Sie nt n G nt no Mo Sa Mo lci a t n Mo

8 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

34

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa, lehen eguneko bazkaria azken eguneko gosaria arte (edariak ez daude prezioaren barruan). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Milan/ Florentzia. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Milan aldera. Iritsi eta Florentziako hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Florentzia. Mantenu osoa. Hiriaren ikuspegi panoramikoa, non, besteak bestek, honako hauek ikusiko ditugu: Katedrala, Baptisterioa, Singoriren Plaza, Ponte Vecchio. Arratsalde librea. Bi florentziar Museoen ikustaldia egiteko aukera: bata La Galleria della Academia, Michelangeloren David ederrarekin, edo Medici Kaperak. Ostatua. 3. eguna: Florentzia/Monterigione/ Siena/Florentzia. Mantenu osoa. Irteera Monterigione aldera, Sienako probintziako muino txiki batean dagoen erdi aroko udalerria. Harresi zirkular batek eta Florentziako erasoen aurka Sienako muga babesteko eraiki zituzten 14 zaintza-dorrek inguratuta. Ondoren, Sienara joango gara, erdi aroko kutsua duen herria. Bertan, Piazza del Campo bitxia ikusiko dugu eta gotiko estiloko katedral ikusgarria. Hotelera itzuli. Ostatua. 4. eguna: Florentzia/Le Cinque Terre/Florentzia. Mantenu osoa. “Le Cinque Terre” Parke Naturalera joango gara,

San Gimignano

Unescok 1977an Gizadiaren Ondare aitortua. Arratsaldean, irtenaldi bat egingo dugu itsasontzian, oraindik ere turismo esklusiboak bisitatzen duten Italiako alderdi hau ezagutzeko. Hotelera itzuli. Ostatua. 5. eguna: Florentzia/San Gimignano/Volterra/Chiantiren ibilbidea/ Florentzia. Mantenu osoa. Irteera Chiantiaren Ibilbidea egiteko, muino, mahasti eta altzifre artean San Gimignanora iritsi arte. Bertako dorre bikainek harrera egingo digute eta hiriak ongi etorria egingo dugu Vernaccia Pisa


Siena

ardo gozoaren dastatzearekin, bertako upategi batean. Bazkaria kantina tipiko batean. Ondoren, Volterra aldera joango gara, miresmena eragiten duen hiria 2000 urteko historia baitu, hiriaren ikustaldi arretatsu batean goza daitekeena. Hiria K.a. VII. mendean sortu zen eta K.a. VII. mendean hiriburu etrusko garrantzizkoa bihurtu zen, 25.000 biztanlerekin. Hotelera itzuli eta ostatua. 6. eguna: Florentzia/Montepulciano/ Montalcino/Florentzia. Mantenu osoa. Toskana eskualde ikusgarriaren bitartez, Montelpucianoko herrixkara iritsiko gara. Herrixka ospetsua da bere burgu eta Errenazimenduko jauregiengatik, baita Vino Noble delakoaren ekoizpenagatik, Toskanako izendapena duen ardo nagusietako bat. Ondoren, mahasti artean egingo dugu aurrera Montalcinora iritsi arte; bertan, Brunello ardoa da ezaguna Italiako ardo beltzik onena. Hotelera itzuli eta ostatua.

Lucca

7. eguna: Florentzia/Pisa/Luca/ Milan. Mantenu osoa. Irteera Pisa aldera, Galileoren jaioterria eta V. mendera arte erromatar ibai-portua izan zena. Bertan, erromatar eta pisatar zentro arkeologiko garrantzitsuenetako bat ikusteko astia izango dugu. Bestalde, Torre Pendente (Dorre makurtua) ere ikusiko dugu, hiriaren ikurra. Toskanan barrena jarraituko

dugu Lucaraino; bertan, San Martinoren Duomoa, Piazza de Mercato eta San Michele in Foro eliza nabarmentzen dira, hirigune zaharretik egin daitekeen txango atseginaz gainera. Ondoren Milanera joango gara. Hotelera iritsi eta ostatua. 8. eguna: Milan/Jatorri-puntua. Gosaria, eta ondoren, aireportura, jatorri-puntura joateko. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

35


Herbehereak Erref. Data 11045 Uztailak 31 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.945â‚Ź 340â‚Ź

Volendam Amsterdam Marken Madurodam La Haya Delft Middelburg Brujas Gante Bruselas

Amberes Malinas

Maastricht

Lovaina

10 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

36

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ 4 izarreko hoteletako egonaldia, logela bikoitzean. ~ Mantenu osoa, lehen eguneko afaritik azken eguneko bazkarira arte (9. egunean izan ezik, mantenu erdikoa izango da-eta). Edariak ez daude sartuta. ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta bisitaldi guztiak, bai eta joanetorriak ere. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Brusela. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatu eta Bruselarako hegaldia hartuko dugu. Bruselara heldu eta ikustaldi panoramikoa egingo dugu autobusez. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Brusela. Mantenu osoa.Toki-gidariaren laguntzaz, hiriaren bisitaldi panoramikoa egingo dugu, honako hauexek ezagutzeko: Grand Place, udaletxea, Gremioen etxeak, Manenken Pis... Bazkaldu baino lehen, ohiko garagardotegi belgikarra bisitatuko dugu, garagardoa nola egiten duten ikusteko eta garagardoak, saltxitxak eta gaztak dastatzeko. Arratsaldea libre. Ostatua. 3. eguna: Brusela/Lovaina/Malinas/ Brusela. Mantenu osoa. Belgikako Malinas hiri historikorantz abiatuko gara. Hain zuzen ere, Herbehereetako izan zen antzina. Bestetik, Lovainara ere joango gara, hau da, Dije ibaiko bazterretan eraikitako hiri ezin ederragora. Bazkaldu ondoren, Bruselara itzuliko gara, eta arratsalde librea edukiko dugu hirian. Ostatua. 4. eguna: Brusela/Gante/Brujas. Mantenu osoa. Ganterantz abiatuko gara, eta, toki-gidariaren laguntzaz, hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu, besteak beste, San Bavon katedral ospetsua ezagutzeko. Ondoren, Brujasera joango gara. Hiria gizadiaren ondarea da, eta Europan ondoen zainduta dagoen Erdi Aroko hirietakoa da. Toki-gidariaren laguntzaz, hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu, besteak beste, honako

Errotak

hauexek ezagutzeko: Odol Santuaren basilika, Buro plaza, Plaza nagusia, bertan dauden XIII. mendeko azokak... Bazkaldu ondoren, txokolategi batera joango gara, Belgikako txokolate ospetsuak dastatzeko eta txokolatearen historia zein ekoizpenprozesu osoa ezagutzeko. Ostatua. 5. eguna: Brujas/Anberes/Middelburg/Zelandia uharteak/Haga. Mantenu osoa. Anbereserantz abiatuko gara, eta, toki-gidariaren laguntzaz, hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu, besteak beste, honako hauexek ezagutzeko: Rubens etxea, katedrala, Plaza nagusia... Bidean, Overflakke, Duiveland eta Belevand uharteak zeharkatuko ditugu, Middelburgera iristeko. Hiri historikoa XII. mendean sortu zuten, hain zuzen ere. Astialdia. Ondoren, Zelandia zeharkatuko dugu, Hagara heltzeko. Brusela


Gante

Holandako hiriburu ekonomikoa da, eta Nazioarteko Auzitegiaren egoitza nagusia dago bertan. Ostatua. 6. eguna: Haga/Delft/Madurodam/ Amsterdam. Mantenu osoa. Delfterantz abiatuko gara. Holandako hiri zaharrenetakoa da, hainbat eta hainbat ubide ditu inguruan eta bertako portzelana oso ospetsua da. Astialdia. Arratsaldean, Madurodameko hiri liliputiensea ikusiko dugu. Bertan, hain zuzen ere, Holandako monumentu eta paisaia nagusiak xehetasun handiz daude irudikatuta eskalan. Amsterdamera joango gara. Ostatua. 7. eguna: Amsterdam. Mantenu osoa. Goizeko lehen orduan, txalupa bidezko osteratxoa egingo dugu Amsterdameko ubideetan zehar. Berde liluragarriz inguratutako ibai-bide horiek zeharkatuko ditu, 5 mendetako lori arkitektonikoaz gozatzeko. Ondoren, hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu toki-gidariaren laguntzaz, besteak beste, honako hauexek ikusteko: Damm plaza, Loreen azoka, Diruaren dorrea, Single ubidea... Arratsaldea libre. Ostatua.

Amsterdam

8. eguna: Amsterdam/Marken/Volendam/Dike handia/Errotak/Amsterdam. Mantenu osoa. Marken eta Volendameko arrantzale-herrietara egingo dugu txangoa. Ohiko marinel-hiribildu xarmangarriak dira, Ljsselmeerreko edo barne-itsasoko bazterrean daude kokatuta eta eraikin pintoreskoak, paisaiak eta biztanleen ohiko jantziak dituzte ezaugarri bereizgarri. Arratsaldean, Dike handia eta errotak bisitatuko ditugu. Ostatua.

9. eguna: Amsterdam. Gosaria. Egun librea. Gauean, Amsterdameko ubideetan zehar egindako ibai-bidaian afalduko dugu. Ostatua. 10. eguna: Amsterdam/Maastricht/ Brusela/Jatorri-puntua. Gosaldu ondoren, Maastrichterantz abiatuko gara. Maastrichten bazkalduko dugu. Aireportura joango gara, fakturazio-izapideak egingo ditugu eta jatorrizko hirirako hegaldia hartuko dugu.

37


Suitza Erref. Data 11046 Ekainak 24 Banako gelaren gehig. Basilea

Prezioa 1.945€ 295€ Schaffhaussen Zurich

Berna Lausanne Montreux Ginebra

Lucerna Sarnen Interlaken Zermatt

Chamonix

9 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

38

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa (edariak ez daude prezioaren barruan). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Geneva. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Suitzara, Europako punturen batetik. Genevara iritsi eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Geneva/Lausanne/Montreaux/“Golden Pass” trena/Berna. Gosaria eta irteera Lausanne aldera. Ikuspegi panoramikoa hiri honetako tokiko gidari baten laguntzaz. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, Katedral Gotikoa, Suitzako ederrenetako bat eta Runime jauregia. Ondoren, Montreuxera joango gara, Leman aintziran kokatuta dagoen hiri ospetsua. Denbora librea eta bazkaria. Ondoren, Chillongo gazteluaren ikustaldia egingo dugu, Suitzako monumenturik ederrenetako bat. Ondoren, “Golden Pass” trena hartuko dugu, Gruyeres herrira joateko, gune ospetsua egiten duten gazta dela eta. Ondoren, Bernara joango gara. Afaria eta ostatua. 3. eguna: Berna/Basilea/Zurich. Gosaria eta Bernako erdigune historikoaren ikustaldi panoramikoa, tokiko gidariarekin. Bazkaria. Ondoren, Basileara joango gara, Europako kultur hiri garrantzitsuenetako bat, Rhin ibaiaren ertzean eta Alemaniaren eta Frantziaren mugan. Ondoren, Zurichera joango gara. Afaria eta ostatua.

Lausanne

4. eguna: Zurich/Schaffhausen/Zurich. Gosaria. Zurich hiriko ikustaldi panoramikoa tokiko gidariarekin: Bahnhofstrasse, Lindehof muinoa, etab. Gainera, arrantzale eta marinelen auzo zaharra eta Udaletxea dagoen Zuricheko zubi zaharrena ikusiko ditugu. Bazkaria. Arratsaldean Schaffhausenera joango gara, eta, bertan, irtenaldi bat egingo dugu itsasontzian Rhineko ur-jauziak ikusteko. Zurichera itzuliko gara ondoren. Afaria eta ostatua. 5. eguna: Zurich/Pilatus Mendia/ Lucerna/Sarnen. Gosaria eta irteera Kriens aldera; handik teleferikoan igoko gara PiLucerna


Cervino mendia

latus Mendira (2.132m). Ondoren, Alpnachstadera jaitsiko gara, munduko tren kremaileradun pikoena duena. Geroago, Luzernara joango gara. Bazkaria eta hiriaren ikustaldi panoramikoa, Suitzako hiririk ederrenetako bat, non Erdi Aroko eraikinak, plazak eta kalexkak gorde diren. Irteera Sarnenera joateko. Afaria eta ostatua. 6. eguna: Sarnen/Lauterbrunnen/ Grindelwald/Interlaken/Sarnen. Gosaldu ondoren, irteera Lauterbrunnengo ibarrera, “Kleine Scheidegg” mendiko tren ospetsua hartzera, 2.000 metroko altueran, non ikuspegi zoragarriak ikusiko ditugun. Ondoren, trenez joango gara Grindelwaldera, Alpeetako herrixka ikusgarria. Bazkaria. Ondoren, Interlakenera joango gara, Thun eta Brienz aintziren artean dagoen herrixkara, eta denbora librea. Itzulera hotelera. Afaria eta ostatua. 7. eguna: Sarnen/Zermatt Eskualdea. Gosaria eta irteera Zermatt aldera, “Brunigpass” eta “Grimselpass” portuetatik pasatuz, “Rhone” ibarrera

Zürich

iristeko. Ondoren, Taschera joango gara Zermattera doan mendiko tren bat hartzeko, Cervino mendiaren oinetan dagoen Alpeetako hiri ospetsua. Bazkaria. Denbora librea herrixka ikusgarri honetan. Ondoren, Taschera itzuliko gara. Eta geroago, Visp eta Martigny aldera. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua. 8. eguna: Zermatt eskualdea/Chamonix/Geneva. Gosaria eta irteera Martignyra. Mendiko ibilbide ikusgarrietan barrena, Suitza eta Frantzia arteko muga pastuko dugu, Chamonix

aldera, Mont Blancen oinean, Europako mendirik altuena. Denbora librea Midiko Aguille igotzeko. Bazkaria eta ondoren, Geneva aldera. Iritsi eta hiriaren ikustaldi panoramikoa tokiko gidariarekin. Hiria Nazio Batuen egoitza da, eta alderdi zahar guztiz interesgarria du. Afaria eta ostatua Genevan. 9. eguna: Geneva/Jatorri-puntua. Gosaria. Gure ordezkariek adierazitako orduan, hotelean elkartuko gara aireportura joateko eta jatorri-puntura itzultzeko, Europako punturen batetik. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

39


Ingalaterra eta Gales Erref. Data 11047 Uztailak 09 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.980â‚Ź 340â‚Ź

RegiĂłn de los lagos Fountains Abbey York Liverpool Chester Snowdonia

Caernarfon

Cambridge Stratford Bath

Londres

Stonehenge Salisbury

10 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

40

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa, lehen eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte (9. egunean izan ezik, mantenu erdia). Edariak ez daude barruan. ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak turista-klasean. ~ Ibilbidean adierazitako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne. ~ Aireportu-tasak eta bisa. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Londres. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilboko aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Londresera joateko. Iritsi eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Londres/Salisbury/Stonehenge/Bath. Mantenu osoa. Irteera Salisburyko erdi aroko hiriaren ikustaldia egiteko, non bertako katedrala ikusiko dugun. Ondoren, Stonehengera joango gara, Europako historiarreko monumenturik ospetsuena eta druiden erlijio zeltaren tenplua. Ondoren, Bath aldera joango gara. Ostatua. 3. eguna: Bath/Stratford/Chester. Mantenu osoa. Bathen ikustaldi panoramikoa, Ingalaterrako hiririk ederrenetako bat eta britainiar erregetza eta aitoren semeen babeslekua. Herrialdeko erromatar bainu opetsuenen ikustaldia egingo dugu, Bath Abbey delakoa, eta oinezkoentzako erdigunean barrena ibiliko gara, georgiar aroko etxe dotoreekin, etab. Ondoren, Stratford aldera jarraituko dugu, Avon ibaiertzean dagoena, Midlandsetako erdigunean. Denbora librea Tudor estiloko eraikinez inguratutako kaleetan barrena ibiltzeko, William Shakespeareren jaiotze-etxea ikusteko, etab. Ondoren, Chester aldera joango gara. Ostatua.

Liverpool

4. eguna: Chester/Liverpool. Mantenu osoa. Chester hiriaren ikustaldi panoramikoa, erromatar eta erdi aroko harresiez inguratutako hiria. Arratsaldeko lehen orduan Liverpool aldera joango gara, eta hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu, Beatlesen jaioterria. Besteak beste, bertako portu handia ikusiko dugu, St. George Hall eta Albert Dock. Ostatua. 5. eguna: Liverpool/Gales/Liverpool. Mantenu osoa. Galesen barrena egingo dugu txangoa. Hegoaldera irtengo gara, Snowdoniako Parke Nazionalean barneratzeko. Snowdon Mountaineko mendi-trena hartuko dugu gailurreraino. Ondoren, Caernafonera joango gara, non izen bera Londres


Londres

duen gaztelua ikusiko dugun. Liverpoolera itzuliko gara. Ostatua. 6. eguna: Liverpool/Aintziren eskualdea/York. Mantenu osoa. Aintziren Eskualdea zeharkatuko dugu, Ingalaterra iparraldeko ikuspegi paregabea. Bertan, Cumbriako mendi-zerra harrigarriak eta eskualdean dauden 16 aintzirak ikusiko ditugu. Bownesera iritsiko gara, non itsasontzi bat hartuko dugun gurutzaldi atsegin bat egiteko, eskualde honetako edertasuna miresten jarraitzen dugun bitartean. Ondoren, Fountains Abbeyra joango gara (sarrera barne). Ondoren, iparraldera egingo dugu,Yorkera iritsi arte. Ostatua. 7. eguna: York/Cambridge/Londres. Mantenu osoa. Hiriaren ikustaldi panoramikoa: erdi aroko kaleak, “shambles” ospetsuak, katedral gotikoa, eta Ingalaterrako erdi aroko katedral handiena, besteak beste. Denbora librea eta hegoaldera irtengo gara Cambridgera joateko. Bertan, unibertsitate ospetsua, Katedrala, King’s College eta Hasperenen Zubia

Stonehenge

ikusiko ditugu. Ondoren, Londresera joango gara. Ostatua. 8. eguna: Londres/Windsor/Londres. Mantenu osoa. Hiriaren ikustaldi panoramikoa. “West End” edo hiriaren mendebaldea ikusiko dugu. Gainera, “Westminster”, Oxford Street eta Regent Street, Belgariako auzo diplomatikoa, Lambeth Zubia, Parlamentuko Plaza (bertan dago Big Ben ospetsua) Westminsterreko Abadia,Trafalgar Plaza, etab. Arratsal-

dean Windsor Gaztelura joango gara, Britainia Handiko Errege Egoitza zaharrena eta Ingalaterrako gaztelurik garrantzitsuenetako bat. Ostatua. 9. eguna: Londres. Gosaria. Denbora librea. Afaria eta ostatua. 10. eguna: Londres/Jatorri-puntua. Gosaria. Denbora librea eta adierazitako orduan, aireportura joango gara Bilbora joateko. Iritsi eta jatorri-puntura joango gara. Bidaiaren amaiera.

41


Hiriburu Inperialak eta Danubioa Erref. Data 11048 Irailak 18 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.985€ 396€

Praga Ceske Budejovice Cesky Krumlov Melk Viena Recodo Danubio San Andrés Budapest

Salzburgo

10 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

42

Praga

laguntzaz. Ringstrassera joango gara. Bertan, jauregi eta monumentu garrantzitsuenetakoak daude; esate baterako, opera, Museoen auzoa, Buro antzokia, udaletxea… Bazkaria. Arratsalde librea. Afaria eta ostatua. 5. eguna: Viena. Gosaldu ondoren, Schönbrunneko jauregira egingo dugu txangoa. Maria Teresaren, Sissiren, Napoleonen… gela arranditsuak bisitatuko ditugu, eta lorategiak nahiz iturriak miretsiko ditugu. Bazkaria. Arratsaldea libre edukiko dugu, Habsburgotarren hiriburu inperiala hobeto ezagutzeko. Afaria eta ostatua. 6. eguna: Viena/Ibai Bidaia Danubion zehar/Melk/Salzburgo. Gosaldu ondoren, Danubioko bailararantz abiatuko gara. Itsasontziz, DaViena

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Ostatua 4* eta 5* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa (edariak ez daude sartuta). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko/berezia eta turista-mailako hegaldiak. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, baita joan-etorriak ere. ~ Autokarra. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorrizko Hiria/Budapest. Jatorrizko hiritik irtengo gara Loiu-Bilboko aireportura. Fakturatu eta Budapesterako hegaldia hartuko dugu. Iritsitakoan, hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Budapest. Gosaldu ondoren, hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu toki-gidariaren laguntzaz: Buda aldea zaharrena da, eta, bertan, Gazteluaren auzoa zeharkatuko dugu. Gero, Pestera joango gara, eta honako hauxe ikusiko dugu: Heroien plaza, udal-parkea, Vajdahunyad gaztelua, Plaza oktogonala, Bulebar handia, Nyugati geltokia, Parlamentuko plaza eta Parlamentua (sarrera barne). Bazkaria. Arratsaldean, ibai-bidaia egingo dugu Danubion zehar. Ohiko afari hungariarraz gozatuko dugu, eta, bitartean, Hungariako dantza folklorikoak ikusiko ditugu. Hotelera itzuliko gara. Ostatua. 3. eguna: Budapest/San Andres/Danubioko Bihurgunea/Viena. Gosaria. Astialdia. San Andreserantz abiatuko gara. Jatorri serbiarreko herria ibaiko bazterrean dago kokatuta, eta “artisten herria” ere esaten diote. Bertako karrikak zeharkatu eta eliza ortodoxoa bisitatuko dugu. Ondoren, Danubioko bihurgunera joango gara, eta,Visegradetik, ikusmira zoragarriaz gozatuko dugu. Bertan, hain zuzen ere, gotorlekua nabarmentzen da ibaiko meandroan. Bazkaria.Vienara joango gara. Afaria eta ostatua. 4. eguna: Viena. Gosaldu ondoren, ikustaldi panoramikoa egingo dugu toki-gidariaren


Salzburgo

nubio ibaia zeharkatuko dugu Krems eta Spitz artean, eskualdeko paisaia ederrak eta mahastiak miresteko. Ostean, Melkeko abatetxea bisitatuko dugu. Eraikin arranditsu barrokoa da, hain zuzen ere. Bazkaria. Eskualdeko zenbait ardo dastatuko ditugu. Mozarten jaioterria den Salzburgora joango gara. Bertan, kale zainduak eta goiko aldeko gotorlekua ikusi ahal izango ditugu. Afaria eta ostatua. 7. eguna: Salzburgo/Cesky Krumlov/ Ceske Budejovice/Praga. Gosaldu ondoren, Salzburgoren ikustaldi panoramikoa egingo dugu oinez, toki-gidariaren laguntza: Mozarten jaiotetxea, Mirabell lorategiak… Cesky Krumloverantz abiatuko gara. Erdi Aroko hiri ederra da, eta ibaia du inguruan. Bazkaria. Gero, Ceske Budejovicera joango gara, hegoaldeko Bohemiako hiriburura, alegia. Bertan, herrialdeko ohiko eraikin barrokoez inguratutako plaza nagusi erdian zehar egingo dugu osteratxoa. Pragarantz irtengo gara. Afaria eta ostatua. 8. eguna: Praga. Gosaldu ondoren, hiri zaharra bisitatuko dugu. Izan ere, Europako ederrenetakoa da. Bertako karrikak,

Budapest

erloju astronomiko ospetsua daukan plaza nagusia, Errepublikako plaza, Art Nouveauko bitxia den “udaletxea”, Bolboraren dorrea, Wenceslao plaza… ikusiko ditugu. Bazkaria. Arratsaldea libre edukiko dugu, auzo judua ezagutzeko, erosketak egiteko… Gauean, ohiko afaria egingo dugu Txekiako garagardotegi batean musikaren donupean (edariak sartuta daude). hotelera itzulitakoan, ostatua. 9. eguna: Praga. Gosaldu ondoren, zapore artistiko eta historikoa duen hiria hobeto ezagutzeko bisitaldia egingo dugu. Hasteko, Gazteluko barrutira joango gara (Hradcany), honako hauexek

bisitatzeko: Strahov monasterioa, Artzapezpikuaren jauregia eta Loreto plaza. Ondoren, koroaren bitxiak gordetzen dituen San Vito katedral gotikora joango gara; eta gero, antzinako errege-jauregira eta hiriko leku xarmangarrienetakoa den Urrezko kalezulora. Bazkaria. Arratsaldea libre izango dugu, hiri ederraz gozatzen jarraitzeko. Afaria eta ostatua. 10. eguna: Praga/Jatorrizko Hiria. Gosaria. Astialdia. Adierazitako orduan, hotelean bilduko gaituzte, aireportura joango gara, fakturazioizapideak egin eta Bilborako hegaldia hartuko dugu. Bruselan zehar itzuliko gara. Bidaiaren amaiera.

43


Ekialdeko Alemania Erref. Data 11049 Abuztuak 17 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.835€ 368€

Berlín Potsdam

Leipzig Erfurt

Dresde Weimar

Erlangen Nürnberg

10 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

44

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa, 1. eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte, 4. eguneko mantenu erdia izan ezik (edariak ez daude prezioaren barruan). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, baita joan-etorriak ere. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Berlin. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Berlinera joateko Europako puntu batetik. Iritsi eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Berlin. Mantenu osoa. Hiriaren ikustaldi panoramikoa. Besteak beste ikusiko ditugu: Brandenburgoko atea, harresi ospetsuaren hondarrak, Kurfürstendam, Kaiserraren oroipen-eliza, Unter-den-Linden, Federiko II.aren foroa. Arratsaldean, txango bat egingo dugu itsasontzian Spree ibaian barrena. Ostatua. 3. eguna: Berlin/Potsdam/Berlin. Mantenu osoa. Irteera Potsdam aldera; bertan hiri berria ikusiko dugu lehengoratua, bere eskoziar ukuiluekin eta Alexandrowka errusiar koloniarekin. Ikustaldiak Sans Soucira eramango gaitu, gaztelu paregabea, Federiko Handiaren babeslekua. 1990ean, UNESCOk jauregia eta lorategiak gizadiaren ondare izendatu zituen. Ibilaldi honetan ere Dutch Quarterra, San Nikolasen eliza, Udaletxe historikoa, Nauen Harresia eta Jauregi Berria ikusiko ditugu. Berlinera itzuliko gara. Ostatua. 4. eguna: Berlin. Gosaria. Denbora librea, bidaiariek

Dresde

hiriaz gozatzeko aukera izan dezaten. Afaria eta ostatua. 5. eguna: Berlin/Dresden. Mantenu osoa. Goizean, ibilaldi bat egingo dugu Museoen uhartera eta Pergamoko museoa ikusiko dugu; bertan dago munduko antzinako artearen bildumarik garrantzitsuenetako bat. Gainera, Museoa Berria (Neues Museum) ere ikusiko dugu, non, besteak beste, Nefertitiren soin ospetsua dagoen. Bazkaldu ondoren, gure bideari jarraituko diogu Dresden aldera. Ostatua. Leipzig


BerlĂ­n

6. eguna: Dresden. Mantenu osoa. Ikustaldi panoramiko bat egingo dugu, besteak beste, Zwinger Jauregia, Hofkirche, Semper opera. Arratsalde librea, hiriaz gozatzeko. Ostatua. 7. eguna: Dresden/Nurenberg/ Erlangen. Mantenu osoa. Irteera Nurenberg aldera, eta alde zaharraren ikustaldi panoramikoa. Besteak beste ikusiko ditugu: Kaiserburg erdi aroko gaztelua, San Sebaldo eta San Lorenzo eliza. Ondoren, Erlangen aldera joango gara. Ostatua. 8. eguna: Erlangen/Erfurt/Weimar/ Leipzig. Mantenu osoa. Goizeko lehen orduan, irteera Martin Luther bizi izan zen hiri ederrera, Erfurtera. Hiria erabat laua izan arren, erdierdian muino bat du, non Andre Mariaren katedrala dagoen. Ibilbideari jarraituko diogu Weimarrera iritsi arte, errepublikaren hiriburu zaharra. Hiriaren ikustaldia egingo dugu honako hauek ezagutzeko:

NĂźrnberg

Demokraziaren Plaza, Antzoki Nazionala, etab. Ondoren Leipzigera joango gara. Ostatua. 9. eguna: Leipzig/Berlin. Mantenu osoa. Goizean, Leipzig hiriaren ikustaldi panoramikoa, non, besteak beste, ikusiko ditugun Udaletxe Zaharra, San Tomas eta San Nikolas elizak, eta Nazioen Guduari eskainitako Monumentua. Ondoren,

bideari jarraituko diogu Berlinera iritsi arte. Eguna amaitzeko, afaria egingo dugu Berlingo garagardotegi tipiko batean. Ostatua. 10. eguna: Berlin/Jatorri-puntua. Gosaria eta adierazitako orduan, aireportura joango gara. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak jatorrigunera joateko, Europako puntu batetik. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

45


Polonia Erref. Data 11050 Abuztuak 10 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.770â‚Ź 256â‚Ź

Gdansk Torun Poznan

Varsovia Wroclaw

Czestochowa Auschwitz

Cracovia

Wadowice

10 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

46

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Ostatua 4* eta 5* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa, 1. eguneko afaritik azken eguneko bazkarira arte (edariak ez daude prezioaren barruan). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean adierazitako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne. ~ Aireportu-tasak eta bisa. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Krakovia. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Krakoviara joateko, Europako punturen batetik. Iritsi eta hotelera joango gara; afaria eta ostatua. 2. eguna: Krakovia. Mantenu osoa. Hiriaren ikustaldi panoramikoa: Hiri Zaharra, Merkatuaren Plaza, Andre Mariaren eliza, Udaletxeko Dorrea, Panoseko Merkatua, Wawel muinoa, etab. Arratsaldean, Wieliczka aldera irtengo gara, non gatz-meategien ikustaldia egingo dugun, Gizadiaren Ondarea izendatuta; gatz-aintzirez eta ganbarez jositako lurpeko galeria sorta izugarria da, kristalkapera benetakoak eratzen dituztenak. Aldare, eskultura eta baxuerliebe guztiak gatzean landu ziren. Ostatua. 3. eguna: Krakovia/Auschwitz/Wadowice/Krakovia. Mantenu osoa. Irteera AuschwitzBirkenau aldera, non kontzentrazioesparru zaharraren ikustaldi gidatua egingo dugun, II. Mundu Gerran nazi terrorearen oroitzapena, gaur egun, Gizadiaren Ondarea. Wadowice aldera jarraituko dugu, Joan Paulo II.aren jaiotze-hiria, non Andre Mariaren parrokiaren ikustaldia egingo dugun; han bataiatu zuten Aita Santua, eta denbora librea izango dugu bertan. Krakoviara itzuliko gara, eta arratsalde librea. Ostatua.

Krakovia

4. eguna: Krakovia/Czestochowa/ Wroclaw. Mantenu osoa. Czestochowara joango gara, non Jasna Goraren santutegiaren ikustaldia egingo dugun; urtean 4 milioi erromes bertaratzen dira Poloniako hiriburu espiritual honetara eta bertan dago Ama Birjina Beltza. Denbora librea. Wroclaw aldera jarraituko dugu, Poloniako hirugarren hiria. Ostatua. 5. eguna: Wroclaw/Poznan. Mantenu osoa. Hiriaren ikustaldi panoramikoa: Udaletxea, Merkatuaren Plaza, Andre Mariaren Eliza, etab. Arratsaldeko lehen orduan Poznan aldera irtengo gara, Poloniako behinolako hiriburua, non Hiri Wroclaw


Poznan

Zaharreko eraikin interesgarrienetako bat ikusiko dugun, Udaletxea, Errenazimenduko estiloa duena eta gaur egun Museo Historikoa hartzen duena. Ostatua. 6. eguna: Poznan/Torun/GdanskGdynia. Mantenu osoa. Irteera Torun aldera, Nicolas Kopernicoren jaiotze-hiria, eta hiri zoragarri honetan barrena txango txiki bat egingo dugu. Bereziki ikusiko dugu XIII. mendeko Udaletxea, Gizadiaren Ondarea. Gure bideari jarraituko diogu Gdansk aldera. Ostatua hirian. 7. eguna: Gdansk-Gdynia. Mantenu osoa. Goizean, gune interesgarrienetara joango gara, besteak beste, Gdanskeko Ate Garaia, Espetxearen Dorrea eta Torturen Etxea. Ondoren, Urre-koloreko Atetik pasatuko gara, Dluga kalera ematen duena, hiriko patrizioen etxe ikusgarriez beteta. Gure bideari jarraituko diogu Motlawa ibai aldera, non erdi aroko portu-garabia dagoen, baita Ate Berdearen eraikina ere. Hura izan zen Poloniako erregeen egoitza aspaldiko garaietan. Organo-kontzer-

Auschwitz

tu bat entzungo dugu Oliwako Katedralean, eta Europako zurezko kairik zaharrena ikusiko dugu. Ostatua. 8. eguna: Gdansk-Gdynia/Varsovia. Mantenu osoa. Goizean Malbork gotorleku ospetsura joango gara. Bertan gailentzen da Gaztelua, eta haren ikustaldia egingo dugu, zubi altxakorrez, zulogunez eta harresiez inguratua. Ondoren, Varsovia aldera joango gara. Ostatua. 9. eguna: Varsovia. Mantenu osoa. Hiriaren ikustaldi panoramikoa: hiri zaharra, ardura handiz berreraikia II. Mundu Gerraren ondoren, San Joanen katedrala,

Merkatuaren Plaza. Varsoviako Errege Bidea ezagutuko dugu, bere egoitza aristokratiko, eliza historiko eta estatua ospetsuekin. Ghetto juduaren oroitzapenezko bidera hurbilduko gara, baita Federiko Chopinen Monumentura eta Uraren gaineko Jauregira, Lazienkiko Errege Jauregian. Arratsalde librea hirian barrena ibiltzeko. Ostatua. 10. eguna: Varsovia/Jatorri-puntua. Gosaria. Denbora librea eta bazkaria. Aireportura joango gara. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak jatorri-puntura joateko. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

47


Eslovenia eta Kroazia Erref. Data 11051 Abuztuak 01 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.760â‚Ź 355â‚Ź

Bled Ljubljana

Rovinj Pula

Postojna Opatija

Zagreb

Plitvice Zadar Sibenik Split Trogir

Mostar

Dubrovnik

9 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

48

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa, 1. eguneko bazkaritik azken eguneko gosaria arte (edariak ez daude barruan). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Ljubljana. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze eta ontziratze tramiteak Veneziara joateko, Bartzelona bidez. Bazkaria. Iritsi eta Ljubjanara garraioa autobusez. Afaria eta ostatua. 2. eguna: Ljubljana/Bled/Postojnako haitzuloak/Opatija. Mantenu osoa. Irteera Bled aldera eta hiriaren ikuspegi panoramikoa; bertan itsasontzi bat hartuko dugu Bled Aintziran ibiltzeko, eta uhartea eta Gaztelua ikusiko ditugu. Arratsaldean, Postojnako haitzuloak ikustera joango gara, 20 km luze diren tunelak dituztenak. Ondoren, Opatijara joango gara. Ostatua. 3. eguna: Opatija/Pula/Rovinj/ Zagreb. Mantenu osoa. Txangoa Istriako penintsulan ibilaldi panoramiko bat egiteko eta, bertan, erromatar anfiteatroa ikusteko. Arratsaldeko lehen orduan, Rovinj aldera irtengo gara. Hiriaren ikustaldi panoramikoa egingo dugu, eta Santa Eufemiaren eliza ikusiko dugu, veneziar barroko estiloko eraikina. Ondoren Zagrebera joango gara. Ostatua. 4. eguna: Zagreb/Plitviceko Parke Nazionala/Zadar. Mantenu osoa. Zagreben ikustaldi panoramikoa, tokiko gidariarekin. Ondoren, Plitvicera joango gara,

Bled

non Parke Nazionala ikusiko dugun, herrialdeko lekurik ederrenetako bat eta UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu duena. Txango bat egingo dugu itsasontzian Kozjak aintziratik; ondoren, oinez jarraituko dugu Galovac aintziraraino, eta trena hartuko dugu itzultzeko, ikuspegi panoramiko zoragarriez gozatzen dugun bitartean. Ondoren, gure bideari jarraituko diogu Zadarreraino. Ostatua. 5. eguna: Zadar/Sibenik/Trogir/Split (Solin). Mantenu osoa. Zadarren ikuspegi panoramikoa; Bizantziar Dalmaziaren erdigune administratiboa eta Mostar


Dubrovnik

hiri zaharra ibiliko ditugu, besteak beste. Ondoren, Sibenik aldera irtengo gara, Krk ibaiaren bokalean dagoena, hiriaren ikustaldi panoramiko bat egiteko eta bertako Katedralean sartzeko, Gizadiaren Ondarea. Ondoren, Trogir aldera jarraituko dugu, eta bertan, hiri txiki honetatik ibiliko gara, Erdi Aroko aztarna ugari dituen uharte batean dagoen hiria. Ondoren, Solineraino jarraituko dugu. Ostatua. 6. eguna: Split (Solin). Mantenu osoa. Spliten ikuspegi panoramikoa, Dalmaziako hiriburua, Diokleziano Jauregiaren sotoko sarrera barne. Arratsaldean, Solin ikusiko dugu, Salona zaharraren erromatar kokalekua, Adriatikoko handienetako bat. Indusketak egin dituzte bertan, zati batean. Ostatua. 7. eguna: Split (Solin)/Mostar/Dubrovnik. Mantenu osoa. Irteera Bosnia-Herzegovinara, Mostar hiriaren ikustaldi gidatu bat egiteko; kalexkak, merkatua eta Zubi Zaharra (Stari Most) ikusiko ditugu. Zubia 1993an txikitu zuten gerran, eta berriki berreraiki

Rovinj

du Unescok. Ondoren, Bana ibaiaren iturria ikusiko dugu, Blagajen. Bukatzeko, Dubrovnikera joango gara. Ostatua. 8. eguna: Dubrovnik. Mantenu osoa. Dubrovnik hiriaren ikustaldia, “Adriatikoko Perla� deitua, eta Unescok Gizadiaren Ondare izendatu zuena. Bertan, katedrala, Knezev Dvor jauregia eta munduko

botikarik zaharrena ikusiko ditugu. Arratsalde librea, hiriaz gozatzen jarraitzeko. Ostatua. 9. eguna: Dubrovnik/Jatorri-puntua. Gosaria. Denbora librea gure ordezkariek adierazitako ordua iritsi arte. Hoteletik irten eta aireportura joango gara jatorri-punturantz ontziratzeko, Bartzelona bidez. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

49


Norvegiako fiordoak Erref. Data 11052 Maiatzak 29 Banako gelaren gehig.

Prezioa 1.995â‚Ź 283â‚Ź

Nordfjord Gudbransdal Voss

Lillehammer

Bergen Oslo Stavanger Flekkefjord Kristiansand

9 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

50

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Ostatua 4* hoteletan, birentzako gelan. ~ Mantenu osoa, 2. eguneko gosaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez daude barruan). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Oslo. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Oslora joateko Europako punturen batetik. Iritsi eta hotelera joango gara. Ostatua. 2. eguna: Oslo/Lillehammer/Gudbransdal Ibarra/Nordfjord. Mantenu osoa. Irteera ipar aldera, Lillehammerrera joateko. Denbora librea izango dugu hiri hau ikusteko. Ondoren, Gudbransdal ibarrera igotzen jarraituko dugu, Lomera iritsi arte; bertan, Norvegiako zurezko elizarik zaharrenetako bat ikusiko dugu. Ondoren, hoteleraino jarraituko dugu, Nordfjorderaino, hain zuzen. Ostatua. 3. eguna: Nordfjord/Jostedaleko glaziarra/Ametsen fiordoan/Vosseko eskualdea. Mantenu osoa. Txangoa Jostedaleko glaziarrera joateko. Itsasoraino joango gara, ontziratu eta Sogne eta Naeroy fiordoetara eta Ametsen fiordora itsasaldia egiteko. Horren estua da, ezen itzalean egoten baita ia urte osoan. Ondoren, Vosseko eskualdera joango gara, aintzira, glaziar eta mendiez jositako ibar estura. Ostatua.

Oslo

4. eguna: Vosseko eskualdea/Flameko Trena/Bergen. Mantenu osoa. Txangoa Flamsbanan, tren turistiko ospetsuenetako batean. Ibilaldi zoragarria, Aurlandeko fiordoaren ikuspegi paregabeak eskainiko dizkigunak. Ondoren, Bergen aldera joango gara, eta hiriaren ikuspegi panoramikoa egingo dugu. Hiri Zahar Hanseatikoa ibiliko dugu, Bryggeneko portua, etabar... eta funikularrean igoko gara Floyfjelleteko muinora, non hiriaren ikuspegi zoragarri batez gozatuko dugun. Ostatua. Oslo


Lyseko fiordoa

5. eguna: Bergen/Bjorna eta Boknako fiordoak/Stavanger. Mantenu osoa. Goiza librea. Arratsaldeko lehen orduan hegoaldera joango gara, Bjorna eta Bokna fiordoetara. Bi mini-itsasaldietan zeharkatuko ditugu. Renness uharteak eta Rennfasteko itsaspeko tunelak ere zeharkatuko ditugu, Stavangerreko hirira iritsi arte. Ostatua. 6. eguna: Stavanger/Lyseko fiordoa/ Stavanger. Mantenu osoa. Irteera itsasontzi pribatu batean ontziratu eta txango ospetsuenetako bat egiteko: Lyseko fiordoa. Ondoren, Stavangerrera itzuliko gara, otorduaz gozatzera. Gainerako eguna, libre. Ostatua. 7. eguna: Stavanger/Flekkefjord/ Kristiansand/Oslo. Mantenu osoa. Flekkefjord aldera joango gara, Norvegia hegoaldeko hiria, XVIII. mendeko etxe eder eta zainduek osatua. Ondoren, Kristiansandera joango gara, norvegiarrek gehien maite duten itsasertzeko

Bergen

oporretako gunera. Bideari jarraituko diogu Oslora iritsi arte. Ostatua. 8. eguna: Oslo. Mantenu osoa. Hiriaren ikuspegi panoramikoa: Udaletxea, Errege Jauregia, Parlamentua, Karl-Johan kalea eta Frogner parkea ikusiko ditugu, eta, bertan, Vigeland eskultorearen eskulturen bilduma miretsiko dugu. Ondoren, txango bat egingo dugu Bygdoyko Penintsulara, Norvegiako museo onenak ikusteko: Norks-

folkmuseum, Itsasontzi Vikingoen museoa eta Frameko Museoa. Arratsalde amaieran, Hollmenkollen mendira igoko gara: handik Osloren ikuspegi panoramiko zoragarria miretsiko dugu eta afari gozo bat dastatuko dugu. Ostatua. 9. eguna: Oslo/Jatorri-puntua. Gosaria eta adierazitako orduan, aireportura joango gara. Fakturatze eta ontziratze tramiteak jatorrigunera joateko, Europako punturen batetik. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

51


Itsas-bidaia Greziako Uharteetan zehar Erref. Data 11053 Ekainak 26 Banako gelaren gehig.

Prezioa 2.185€ 1.170€

Venecia

Dubrovnik

Bari Corfú

Katakolón

Atenas Mykonos Santorini

9 eguneko bidaia

Betekizunak: ~ Gutxienez 3 hilabeteko indarraldia duen pasaportea. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

52

HANDIZKARIA: MSC CRUCEROS

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Traslado exclusivo de Viajes Gantour desde Donostia, Vitoria o Bilbao al aeropuerto de Barajas-Madrid y regreso desde Loiu-Bilbao. ~ Gau bateko egonaldia Madrilen (Barajas). Ostatua eta gosaria. ~ MSC MUSICA itsasontzian egindako bidaia, mantenu osoko erregimenean, bazkari eta afarietako ura eta ardoa sartuta. ~ Kanpo-gela bikoitza, balkoiduna. ~ Txangoak Olinpian, Atenasen eta Venezian. ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Turista klaseko hegaldiak. ~ Aireportu- eta ontziratze-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Madril. Jatorri-puntutik abiatu, eta autobusez, Madrilgo aireportura joango gara. Hotelera iritsi eta ostatua. 2. eguna: Madril/Bari. Gosaldu, eta aireportura joango gara. Fakturazio- eta ontziratze-tramiteak, Barira doan hegaldia hartzeko. Iritsi, eta portura joango gara. MSC MUSICA itsasontzian sartuko gara. Bertan egokitu, eta 18:00etan abiatuko gara. Afaria eta ostatua, itsasontzian. 3. eguna: Katakolon. Mantenu osoa, itsasontzian. Katakolonera 12:30ean iritsiko gara.Txangoa Olinpiara; bertan, garai bateko Olinpia hiriaren aztarnategi arkeologikoa ikusiko dugu. Zeusen Tenpluaren hondarrak, gimnasioa, hipodromoa eta estadioa ere ikusiko ditugu. Denbora librea. Itsasontzia 17:30ean abiatuko da. Ostatua, itsasontzian bertan. 4. eguna: Santorini/Mykonos. Mantenu osoa, itsasontzian. 08:00etan iritsiko gara Santorinira. Denbora librea, osteratxo bat egin, eta inguruneaz gozatzeko. Itsasontzia 14:30ean abiatuko da. 19:30ean iritsiko gara Mykonosera. Bertan, denbora librea izango dugu, gune zoragarri hau ezagutzeko eta bertako portuan ibiltzeko. Goizeko 01:00etan abiatuko da itsasontzia. Ostatua, itsasontzian bertan. 5. eguna: Pireo (Atenas). Mantenu osoa, itsasontzian. Atenasko portura (Pireo) 07:30ean iritsiko gara.

Venezia

Ibilbide panoramikoa egingo dugu hiri mugitu honetako kale eta plaza nagusietan barna. Ondoren, Akropolia ikusiko dugu; horixe da Atenasko sinboloa. Azkenik, itsasontzira itzuli aurretik, geldialdi txikia egingo dugu hirian, hainbat erosketa egin ahal izateko. 16:30ean abiatuko da itsasontzia. Ostatua, itsasontzian bertan. 6. eguna: Korfu. Mantenu osoa, itsasontzian. 14:00etan iritsiko gara. Denbora librea, osteratxo bat egin, eta inguruneaz gozatzeko. 19:30ean abiatuko da itsasontzia. Ostatua, itsasontzian bertan. 7. eguna: Dubrovnik. Mantenu osoa, itsasontzian. 07:30ean iritsiko gara. Denbora Korfu


Atenas

librea, Dubrovnikeko kale estu eta harresian barna osteratxo bat egiteko. UNESCOk, hain zuzen, Gizadiaren Ondare Historiko izendatu du harresia. Oinez ikusteko modukoak diren hainbat toki interesgarri daude bertan. Itsasontzia 14:00etan abiatuko da. Ostatua, itsasontzian bertan. 8. eguna: Venezia. 09:00ak inguru iritsiko gara Veneziara. Txalupan, San Markos plaza ezagunera joango gara. Bertan, ikustaldi gidatu interesgarri batez gozatu ahal izango dugu, eta Veneziako gune gotiko garrantzitsuenetako batean zehar ibiliko gara. Dukearen Jauregia ikusiko dugu, eta bertako gela ederrez gozatu ahal izango dugu. Era berean, San Markos Plazari eta Hasperenen Zubi ezagunari buruzko informazioa jasoko dugu. Itsasontzia 18:00etan abiatuko da. Ostatua, itsasontzian bertan. 9. eguna: Bari/Madril/Jatorri-puntua. Gosaria, itsasontzian bertan. 12:00etan iritsiko gara Barira. Itsasontzitik jaitsi, eta aireportura joango gara. Fakturazioeta ontziratze-tramiteak egingo ditugu, Madrilera doan hegazkina hartzeko. Iritsi eta bidaiaren amaiera.

Santorini

Itsas Bidaia Ezeztatzeko Baldintza Bereziak Itsas bidaia konbinatua antolatzeko baldintzak eta kontratazio-baldintza ekonomikoak bereziak direnez, ezeztapen-gastuak interesdunen konturakoak izango dira. Honako hauexek dira: - Itsas bidaiaren prezioaren %10, ezeztapena irten baino 60-46 egun lehenago jakinaraziz gero. - Itsas bidaiaren prezioaren %25, ezeztapena irten baino 45-31 egun lehenago jakinaraziz gero. - Itsas bidaiaren prezioaren %50, ezeztapena irten baino 30-16 egun lehenago jakinaraziz gero. - Itsas bidaiaren prezioaren %75, ezeztapena irten baino 15-6 egun lehenago jakinaraziz gero. - Itsas bidaia irten baino 5 egun lehenago ezeztatuz gero edo bidaiari irteeraegunean garaiz heldu ezean edo hasitako itsas bidaia edozein arrazoirengatik bertan behera utziz gero, bidaiariak ez du dirua berreskuratzeko inolako eskubiderik edukiko, eta prezioa oso-osorik ordaindu beharko du. - Era berean, bidaiariak ezin izango du dirua inolaz ere berreskuratu, beharrezko agiriak eta ibilbideko herrialde guztietarako egoitza eta iragaitza bisak ez edukitzeagatik edo arazoren bat egoteagatik itsas bidaia egiterik ez duenean.

53


Laponia Erref. Data 11054 Abenduak 02 Banako gelaren gehig. Haurrentzako prezioa (2 eta 11 urte bitartekoentzat)

Prezioa 2.485€ 235€ 2.100€

Sallatunturi Rovaniemi

Helsinki Tallin

10 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ NAN edo pasaportea indarrean. ~ 20 laguneko gutxieneko taldea.

54

HANDIZKARIA: CATAI

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Barajas-Madril aireportura. ~ Ostatua 4* hoteletan (Sallako etxolak 1. kategoria), birentzako gelan. ~ Mantenu osoa, 2. eguneko afaritik 9. eguneko gosarira arte (edariak ez daude barruan). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, joan-etorriak barne. ~ Autobusa. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Madril. Irteera jatorri-puntutik eta autobusean joango gara Barajas-Madrilera. Hotelera iritsi eta ostatua. 2. eguna: Madril/Helsinki/Tallin. Gosaldu ondoren, Barajas-Madril aireportura joango gara. Fakturatzeeta ontziratze-tramiteak Helsinkin barrena Tallinera joateko. Iritsi eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 3. eguna: Tallin. Gosaria eta irteera hiriaren ikustaldi bat egiteko: Behe Hiria Udaletxeko Plazarekin (Raekojaplats), udal botika (Raeapteek) eta hiriko harresia. Goi Hiria Toompea gazteluarekin eta Pikk Hermannekin (Hernan Garaia) dorrearekin, Kiek in de Kök dorrea eta Neskamearen dorrea (Neitsitorn), Alexander Nevskiren katedral errusiar-ortodoxoa, Andre Mariaren katedral luteranoa eta hainbat begiratoki, hiriko ikuspegi ederra izateko. Bazkaria. Arratsaldean, Jauregia eta Kradiorgeko parkea ikusiko ditugu; arte bilduma ezagunak dituzte biek. Afaria eta ostatua. 4. eguna: Tallin/Helsinki. Gosaria. Tallingo portura joango

Helsinki

gara Silja Lineko itsasontzia hartu eta Helsinkira itzultzeko (2 h gutxi gorabehera). Bazkaria eta “Baltikoaren alaba” izenez ere ezagutzen den hiriaren ikustaldia. Katedral luteranoa eta ortodoxoa ikusiko ditugu, baita Temppeliaukioko Eliza ere, harrian landua. Senatuaren Plazatik, Enbaxaden gunetik eta Sibeliusi eskainitako monumentutik pasatuko gara. Hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. Orein-lereak


Helsinki

5. eguna: Helsinki/Rovaniemi/Salla. Gosaria. Helsinkinko Vantaa aireportura joango gara. Irteera Rovaniemi aldera. Iritsi eta Sallatunturiko eski estaziora eta negu gunera joango gara. Bazkaria. Arratsalde librea eskiatzeko edo benetako finlandiar sauna bat hartzeko. Afaria eta ostatua. 6. eguna: Salla. Safaria orein-leretan. Gosaria eta orein-etxalde batera joango gara, non hazleek nola bizi diren erakutsiko diguten. Bazkaria pik-nik erara laponiar “kota� batean. Ondoren, Sallara itzuliko gara. Arratsalde librea. Afaria eta ostatua. 7. eguna: Salla. Safaria husky txakur-leretan. Gosaria eta irteera husky txakurren etxalde bat ikusteko. Sami zaintzaileak ongi etorri ospakizun txiki bat egingo du eta ibilaldi ederra egingo dugu lagun bikain hauek tiratutako leran. Bazkaria su baten inguruan, basoaren erdian. Ondoren, arrantza egingo dugu izotzean barrena (aintzira izoztuta badago). Afaria eta ostatua.

Tallin

8. eguna: Salla. Safaria elur-motorrean. Gosaria eta irteera elur-motorrean txango bat egiteko. Ibilaldian zehar baso elurtuez eta aintzira izoztuez betetako Laponiako ikuspegi bukolikoak zeharkatuko ditugu. Txangoan zehar egingo dugu bazkaria. Arratsalde librea. Afaria. Ostatua. 9. eguna: Salla/Rovaniemi/Madril. Gosaria. Irteera Rovaniemiko aireportura. Geldialdi bat egingo dugu

Bizar Zuriren Herrian. Denbora librea haren posta-etxetik postalak bidaltzeko, oroigarriak erosteko eta Bizar Zuri bera ezagutzeko. Ondoren, aireportura joango gara. Helsinkin zehar Madrilera joateko ontziratuko gara. Iritsi eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 10. eguna: Madril/Jatorri-puntua. Gosaria eta irteera autobusean jaorri-puntura joateko. Bidaiaren amaiera.

55


Egipto Erref. Data 11055 Urriak 17 Banako gelaren gehig.

Prezioa 2.575â‚Ź 448â‚Ź

El Cairo

Luxor Esna EdfĂş

Kom Ombo

Aswan Kasr Ibrim Amada Abu Simbel Wadi El Sebou

11 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ Pasaportea, 6 hilabeteko gutxieneko indarraldiarekin. ~ 30 laguneko gutxieneko taldea.

56

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Itsasaldia eta 5* sailkapeneko hotela, birentzako kabinan edo gelan. ~ Mantenu osoa, 1. eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez daude prezioaren barruan). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, baita joanetorriak ere. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Aireportu-tasak ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Luxor. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturatze- eta ontziratze-tramiteak Luxorrera joateko, Kairon zehar. Iritsi, laguntza aireportuan eta Nilo ibaiaren barrena ibiltzeko hartuko dugun itsasontzira joango gara. Kabina banaketa, afaria eta ostatua itsasontzian. 2. eguna: Luxor/Esna. Gosaria. Ikustaldia Erregeen Haranera eta Memnongo Kolosoak ikustera, Niloko mendebaldeko ertzean. Luxor tenpluaren ikustaldia, hiriaren monumentu adierazgarriena, bi faraoik eraikia, Amenhotep III.ak eta Ramses II.ak, faraoien garaiko eta aro greko-erromatarreko monumentuak dituena. Ondoren, irteera Esna aldera (uratea itxita egonez gero, ibilbide hau autobusean egingo dugu). Iritsi. Bazkaria, afaria eta ostatua itsasontzian. 3. eguna: Esna/Edfu/Kom Ombo/ Aswan. Edfura iritsiko gara. Gosaria eta bertako tenpluaren ikustaldia, gurdian. Tenplu hau Horusi eskainia da, eta Egipton hobekien kontserbatuenetako bat da. Bazkaria ontzian eta irteera Kom Ombora. Arratsaldean, Kom Ombora iritsiko gara, eta bertako tenpluaren ikustaldia egingo dugu, Niloren ertzean eta 2 jainkori eskainia: Sobeck (krokodiloa), medikuntzaren jainkoa, eta Haroris (zapelatza) Isis eta Osirisen semea. Irteera Aswan aldera. Afaria eta ostatua ontzian.

Faluka

4. eguna: Aswan. Gosaria. Aswango Presa Handiaren ikustaldia, munduko garrantzitsuenetako bat, Egipto modernoaren faraoilanik garrantzitsuenetako bat, Nasserren garaian eraikia, 1960tik 1971ra. Philae tenpluaren ikustaldia, hogeita hamargarren dinastiatik aurrera eraikia; haren santutegi nagusia Isisi eta haren seme Harpocratesi eskainia da. Bazkaria, afaria eta ostatua itsasontzian. 5. eguna: Aswan/Abu Simbel. Gosaria eta lehorreratzea. Aswango aireportura joango gara, Abu Simbelera doan hegazkina hartzera. Iritsi eta tenpluen ikustaldia. Nubio itsasontzira joango gara ondoren eta bertan osatu hartuko dugu. Bazkaria. Iluntzean, faraoien tenplu ikusgarrien parean egiten duten argi- eta soinuEsfingea eta piramideak


Abu Simbel

ikuskizun ospetsuaz gozatuko dugu. Afaria eta ostatua ontzian. 6. eguna: Abu Simbel/Kasr Ibrim/ Amada/Wadi El Sebou. Gosaria eta irteera Ksar Isbrim aldera. Iritsi eta ikustaldi panoramikoa. Bazkaria itsasontzian, eta irteera Amada aldera. Iritsi eta Amon jainkoari eskainitako tenpluaren ikustaldia egingo dugu. Irteera Wadi el Sebou aldera. Afaria eta ostatua itsasontzian. 7. eguna: Wadi El Sebou/Dakka/ Aswan. Gosaria. Wadi el Sebouren ikustaldia: Amon-Rari eta Ra Hacmakisi eskainitako tenpluak, Ramses II.ak eraikiak; Dakka ere ikusiko dugu, Thot jainkoari eskainitako tenplua. Bazkaria itsasontzian. Irteera Aswan aldera. Afaria eta ostatua itsasontzian. 8. eguna: Aswan/Kairo. Gosaria eta lehorreratzea. Kalabasha tenpluaren ikustaldia, Oktavio Augusto erromatar enperadoreak eraikia, eta Beit el Wadiko tenpluaren ikustaldia, Ramses II.ak eraikia, nubiar eta libiarren aurkako garaipenak ospatzeko. Bazkaria. Aswango aireportu-

Aswan

ra joango gara Kairora doan hegaldia hatzera. Iritsi eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 9. eguna: Kairo. Gosaria. Goizean, Antzinako Inperioko garaikoak (IV. dinastia) diren piramideen ikustaldia egingo dugu: Keops, Kefren eta Mikerinos, antzinako munduaren zazpi miragarrien artean garrantzizkoentzat jotzen den monumentu multzoa, eta Esfingea, giza buruarekin (Kefren erregeari egotzia) eta lehoi-gorputzarekin, ha-

ranaren ondoan etzanda, piramideen zaindari gisa. Bazkaria. Arratsalde librea. Afaria eta ostatua hotelean. 10. eguna: Kairo. Gosaria. Kairoren ikustaldi osoa: Egiptoar Museoa, Gotorlekua, Meskita eta bazarrak. Bazkaria tokiko jatetxe batean. Afaria eta ostatua hotelean. 11. eguna: Kairo/Jatorri-puntua. Gosaria. Aireportura joango gara; fakturatze- eta ontziratze-tramiteak, jatorri-puntura joateko. Bidaiaren amaiera.

57


Txina Erref. Data 11056 Urriak 20 Banako gelaren gehig.

Prezioa 3.135€ 490€

Beijing

Xian Shanghai Hangzhou

Guilin

14 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ Gutxienez 6 hilabeteko indarraldia duen pasaporte elektronikoa. ~ 30 laguneko gutxieneko taldea.

58

HANDIZKARIA: CATAI

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ 5* hoteletan ostatua, gela bikoitzean. ~ Mantenu osoko erregimena. 7. eta 13. egunetan mantenu erdiko erregimena (edariak ez daude sartuta). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, baita joanetorriak ere. ~ Aireportu- eta bisa-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Frankfurt/ Pekin. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturazio- eta ontziratze-tramiteak, Frankfurtetik barrena Pekinera doan hegaldia hartzeko. Hegazkinean egingo dugu gaua. 2. eguna: Pekin. Iritsi. Pekin dugu Txinako hiriburu politiko, ekonomiko eta kulturala. Zeruaren Tenplua ikusiko dugu,Txinako tenplurik handiena. Qianmen oinezkoentzako kalean barrena pasieran ibiliko gara. Duela gutxi berritu duten kalea da, nahiz eta oraindik ere garai bateko estiloari eutsi dion. Hotelera joan, eta bazkaria. Eguneko gainerako ordu guztiak libre. Afaria. Ostatua. 3. eguna: Pekin. Gosaria. Goizean,Tian An Men eta Hiri Debekatua ikusiko ditugu. Hiri Debekatua, hain zuzen, enperadorearen bizitza giltzapetuta gordetzen zuten jauregi eta pabiloiek osatutako multzo arkitektoniko handia da. Bazkaria. Arratsaldean, berriz, Udako Jauregia eta txinatar estilo klasikoko Lorategi Inperialak ikusiko ditugu. Amaitzeko, ur gezako perlen lantegira eta dendara joango gara. Afaria. Ostatua. 4. eguna: Pekin. Gosaria. Harresi Handirantz joango gara. Bertan, ingeniaritza-lanaren edertasun honetaz gozatu ahal izango dugu, ibilian-ibilian. Bazkaria. Ming Dinastiaren hamahiru hilobietako bat ikusiko dugu. Itzulerako bidean, geldialdia egingo dugu olinpiar jokoetako instalazioen inguruan, eta “Txori Habia” izeneko Olinpiar Estadioari

edo “Uraren Ontzia” izeneko olinpiar igerilekuari argazkiak egin ahal izango dizkiegu. Txinatar afari tipikoa egingo dugu: ahate lakatua. Ostatua. 5. eguna: Pekin/Xian. Gosaria. Lamen Tenplua ikusiko dugu. Bazkaria. Arratsaldean, aireportura joango gara, Xianera doan hegazkina hartzeko. 1.100etik gora urtean Txinako hiriburua izan da, eta baita Zetaren Ibilbidean dabiltzan karabanen abiaburua ere. Afaria. Ostatua. 6. eguna: Xian. Gosaria. Xiango harribitxirik handiena ikustera joango gara; alegia, Qin Enperadorearen Terrakotazko Armada zoragarria (2.000 urtetik gora dituena). Soldaduak tamaina naturalekoak dira, eta eskultura errealistak dira. Nork bere aurpegi-adierazpen berezia dauka, bizian zizelkatuak egongo balira bezala. Bazkaria. Antzara Basatiaren pagodara (igo gabe) eta Meskita Handira joango gara.Txinako meskitarik handienetako bat da, eta Qing Zhen Si dauka izena. Afaria eta ikuskizuna, Tang Dinastiaren jauregian. Ostatua. 7. eguna: Xian/Guilin. Gosaria. Aireportura joango gara, Guilinera doan hegazkina hartzeko. Li ibaiaren mendebaldeko urertzean dago, eta txinatar paisaia tipikoa da bertan nagusi: lakuak, ibaiak, lautadak eta muino txikiak. Iritsi. Kanaberazko Flautaren Leizea ikusiko dugu. Hotelera joan. Afaria. Ostatua. 8. eguna: Guilin. Gosaria. Ibai-bidaia egingo dugu, itsasontzian, Li ibaian barrena. MuiXian


Pekin

noek eta gailur berdeek osatutako paisaia zoragarria zeharkatuko dugu. Bazkaria.Yangsuoko arroz-soroetara joango gara, terrazetan arroza nola lantzen duten eta nekazarien bizimodua zer-nolakoa den ikusteko. Bertako paisaia, egia esan, Txina osoko liluragarrienetako bat da. Guilinera itzuliko gara. Afaria. Ostatua. 9. eguna: Guilin/Hangzhou. Gosaria. Goiza libre. Bazkaria. Aireportura joango gara, Hangzhoura doan hegazkina hartzeko. “Lurreko Paradisua� esaten zaio, eta 2.100 urteko historia luzea dauka bizkarrean. Iritsi. Hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 10. eguna: Hangzhou. Gosaria. Itsasontziz osteratxoa egingo dugu Mendebaldeko Lakuan zehar, eta hiri horren edertasun naturalaz gozatu ahal izango dugu. Arima Ezkutuaren Tenplua ikustera joango gara. Muino batean dago eta zizelkatutako Budaren hainbat irudi daude bertan. Sei Harmonien Pagoda ikustera ere joango gara. Bazkaria. Afaria. Ostatua. 11. eguna: Hangzhou/Shanghai. Gosaria. Autobusez, Shanghai aldera joango gara. Txinako hedapen handieneko hiria da, eta baita mun-

Harresi Handia

duko porturik handienetako bat ere. Iritsi. Jadezko Budaren Tenplua ikusiko dugu. Monje ugari joaten dira bertara errezatzera. Bazkaria. Gauean, akrobazia-ikuskizunaz gozatuko dugu. Afaria. Ostatua. 12. eguna: Shanghai. Gosaldu ondoren,Yuyuan Mandarinaren Lorategia ikustera joango gara. Arkitektura tradizionala dauka, eta harri exotikoek hornitutako urmael zoragarriak. Bazkaria. Ondoren, oinez osteratxoa egingo dugu Bund inguruan eta Huangpu ibaia itsasontziz zeharkatuko

dugu. Hartara, alde batean, Shanghai koloniala ikusiko dugu, eta beste aldean, berriz, unean uneko eraikin abangoardistenek osatutako Shanghai ultra modernoa. Afaria. Ostatua. 13. eguna: Shanghai. Gosaria. Egun librea, hiriaz gozatzeko. Afaria. Ostatua. 14. eguna: Shanghai/Frankfurt/ Jatorri-puntua. Frankfurtera doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi, eta jatorri-puntura doan hegazkina hartuko dugu. Bidaiaren amaiera.

59


Argentina Erref. Data 11057 Urriak 24 Banako gelaren gehig.

Prezioa 4.895€ 1.135€

Iguazú

Buenos Aires

Bariloche Trelew Puerto Madryn

El Calafate

Ushuaia

17 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ Indarraldian dagoen pasaportea. ~ 35 laguneko gutxieneko taldea.

60

HANDIZKARIA: SENDAS

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ 5* hoteletan ostatua, gela bikoitzean. ~ Ibilbidean adierazitakoaren araberako mantenu-erregimena. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, baita joanetorriak ere. ~ Parke Nazionaletarako sarrerak. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Madril/Buenos Aires. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturazio- eta ontziratze-tramiteak, Madrilera doan hegazkina hartu, eta ondoren, Buenos Airesera doan hegazkina hartzeko. Afaria eta gaua, hegazkinean. 2. eguna: Buenos Aires/Iguazu. Ezeizako nazioarteko aireportura iritsi, eta Aeroparqueko etxe-aireportura joango gara, Iguazura doan linea erregularreko hegaldia hartzeko. Iritsi, eta hotelera joango gara. Brasilgo aldeko ur-jauziak ikusiko ditugu. Pasabidean zehar egingo dugun ibilaldia kilometro ingurukoa izango da, eta erraz egiten da. Hotelera itzuli eta ostatua. 3. eguna: Iguazu. Gosaria, eta Argentinako aldeko ur-jauziak ikusiko ditugu. Ibaiaren alde honetatik, beste ikusmira batetik miretsi ahal izango ditugu. Are gehiago hurbilduko gara ur-jauzi zirraragarrietara; besteak beste, 2 Ahizpen jauzi ezagunera. Amaitzeko, “Deabruaren zintzurrera” joango gara. Parkean bazkalduko dugu. Arratsaldean, behealdeko pasabideetan barna ibiliko gara. Ikustaldia amaitutakoan, hotelera itzuliko gara. Ostatua. 4. eguna: Iguazu/Buenos Aires/Madryn portua. Gosaria. Adierazitako orduan, Iguazuko aireportura joango gara, Trelew-era doan hegazkina hartzeko, Buenos Airesetik barrena. Iritsi, eta Madryn portuko hotelera joango gara. Ostatua. 5. eguna: Madryn portua/Valdes penintsula/Madryn portua.

Gosaria. Egun osoko txangoa egingo dugu Valdes penintsulako faunaerreserbara. Balea frankoak Piramides portura joan ohi dira, babes bila. Beraz, behatu egingo diegu, eta eurengana hurbilduko gara (eguraldia ona bada). Ondoren, San Lorenzo lurmuturrera joango gara, izen bereko pinguino-tokia ikusteko. Bazkaria. Bazkalostean, Valdes kaletara joango gara, elefante-kolonia handi bat ikusteko. Trelewera itzuli, eta ostatua. 6. eguna: Madryn portua/Ushuaia. Gosaria. Adierazitako orduan,Treleweko aireportura joango gara. Ushuaiara doan hegazkina hartuko dugu. Iritsi, eta hotelera joango gara. Ostatua. 7. eguna: Ushuaia. Gosaria. Goizean goiz, Suaren Lurreko Parke Nazionalerantz abiatuko gara. Munduaren Amaierako tren-geltokira iritsiko gara, eta ondoren, Ensenada Badiaraino joango gara. Gero, Roca lakura iritsiko gara, bazterrean zehar eta lakuan bertan jaio den Lapataia ibaian zehar ibiltzeko. Bazkaria. Arratsaldean, kai turistikoraino joango gara, Beagle Ubidean zehar nabigatzen hasteko.Txangoa amaitutakoan, hotelera itzuliko gara. Ostatua. 8. eguna: Ushuaia/Calafate. Gosaria. Goiza libre edukiko dugu, hiriaz gozatzeko. Adierazitako orduan, aireportura joango gara, eta Calafatera doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi, eta hotelera joango gara. Afaria eta ostatua. 9. eguna: Calafate. Gosaria. Egun osoko txangoa egingo dugu. Bandera porturantz joango gara, eta katamarana hartuko dugu, Perito Moreno glaziarra


Bariloche

Laku Argentinarrean izotz-puska erraldoien artean nabigatzeko. Hala, Upsala eta Onelli Glaziarretaraino iritsiko gara. Box luch erako bazkaria. Arratsaldeko azken orduan, hotelera itzuliko gara. Ostatua. 10. eguna: Calafate. Gosaria. Goizeko lehen orduan, txangoa egingo dugu, Glaziarren Parke Nazionala ikusteko. Bertan, hain zuzen ere, Perito Moreno Glaziarra dago. Ezin ederragoa denez, UNESCOk Gizadiaren Ondare Nazional izendatu zuen. Bazkaria.Txangoa egingo dugu itsasontziz, glaziarrera hurbildu ahal izateko. Arratsaldeko azken orduan, Calafatera itzuliko gara. Ostatua. 11. eguna: Calafate/Bariloche. Gosaria. Adierazitako orduan, Calafateko aireportura joango gara, eta Barilochera doan hegaldia hartuko dugu. Iritsi, eta hotelera joango gara. Ostatua. 12. eguna: Bariloche. Gosaria. Zirkuitu txikiaren txangoa egingo dugu, eta Campanario mendixkara igoko gara. Bidaiaren hasieran, Nahuel Huapi lakuaren bazterretik joango gara, Campanario mendixkaraino. Ondoren, Llao Llao penintsularantz joango gara. Bertan,

Iguazu

hain zuzen, San Eduardo kapera dago; eskualdeko bitxi arkitektonikoa, alegia. Eta Angostura ibaia ere ikusiko dugu. Itzultzean, Moreno lakua, Trebol aintzira eta Bustillo urmaela ikusiko ditugu, harik eta berriro Campanario mendixkara iritsi arte. Teleaulkian begiratokira igoko gara. Bazkaria. Hotelera itzuli eta ostatua. 13. eguna: Bariloche/Buenos Aires. Gosaria. Adierazitako orduan, Barilocheko aireportura joango gara, Buenos Airesera doan hegazkina hartzeko. Iritsi, eta hotelera joango gara. Ostatua. 14. eguna: Buenos Aires. Gosaria. Goizean, ikustaldia hirian barrena. Gune erakargarri nagusiak eta San Telmo eta La Boca auzo tipikoak ezagutuko ditugu. Azken

horretan dago, hain zuzen, izen bereko tangoari izenburua eman zion Caminito kale ospetsua. Bazkaria, eta arratsalde librea. Ostatua. 15. eguna: Buenos Aires. Gosaria. Egun librea, metropoli handi honetaz gozatzeko. Gauean, agur moduan, tangoaren show-afari ahaztezin bat izango dugu, leku adierazgarrienetako batean: “La Esquina de Gardel�. Hotelera itzuli. Ostatua. 16. eguna: Buenos Aires/Madril. Gosaria. Adierazitako orduan, aireportura joango gara, eta Madrilera doan hegaldia hartuko dugu. Afaria eta gaua, hegazkinean. 17. eguna: Madril/Jatorri-puntua. Madrilgo aireportura iritsi, eta jatorripunturako hegazkina hartuko dugu.

61


Vietnam eta Kanbodia Erref. Data 11058 Urriak 12 Banako gelaren gehig.

Prezioa 3.330€ 515€

Hanoi Halong

Hue Danang Hoi An Siam Rep

Ho Chi Minh

13 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ Gutxienez 6 hilabeteko indarraldia duen pasaportea. ~ 30 laguneko gutxieneko taldea.

62

HANDIZKARIA: CATAI

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ 4* hoteletan ostatua (Siem Reapen 5*), gela bikoitzean. ~ Mantenu osoko erregimena, 10. egunean izan ezik. Egun horretan, mantenu erdiko erregimena (edariak ez daude sartuta). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, baita joanetorriak ere. ~ Aireportu- eta bisa-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Paris/Hanoi. Jatorri-puntutik atera, eta Hanoirantz abiatu, Paristik barrena. Hegazkinean egingo dugu gaua. 2. eguna: Hanoi. Iritsi. Dotorezia-ukitua duen hiria da, alde zaharrean dauden kaletxo tipikoak dauzkaten frantziar garaiko eraikinei esker. Bazkaria, bertako jatetxe batean. Hotelera joan. Arratsaldean, ibilaldi berezia “trizikloan”, Hanoi zaharrean barrena. Afaria eta ostatua hotelean. 3. eguna: Hanoi. Gosaria. Ho Chi Minhen Mausoleoa ikusiko dugu, eta baita Ho Chi Minhen paldo gaineko etxea ere, teka-zurez egindakoa. Azkenik,Tran Quoc pagodaz gozatuko dugu. Bazkaria, bertako jatetxe batean. Ondoren,Van Mien ikusiko dugu, “Literaturaren Tenplua”. Horixe izan zen herrialdeko lehenengo unibertsitatea eta Etnologia Museoa. Ondoren, Hoan Kiem edo “Itzulitako Ezpataren” laku txikira joango gara. Afaria eta ostatua hotelean. 4. eguna: Hanoi/Halong Badia. Gosaria. Irteera, errepidez, arroz-soroetako urek estalitako lurrak zeharkatuz, harik eta Hong Gaira iritsi arte. Halong Badiako herrixka bat da, Gizadiaren Ondare izendatutakoa; alegia,Vietnamgo txokorik ederrenetako bat. Itsasontzi batera igo, eta egun osoko txangoa egingo dugu badian barrena. Landarediz jositako uhartetxoen artean ibiliko gara. Indochina Sails itsasontzian bazkaria, afaria eta ostatua. 5. eguna: Halong Badia/Hanoi/Hue. Gosaria. Itsas bidaia amaituko dugu. Bazkaria, bertako jatetxe batean. Errepidez, Hanoira itzuliko gara. Bidean, But

Arroz landaketa

Thap pagoda ikusiko dugu. Ondoren, aireportura joango gara, Huera doan hegazkina hartzeko. Iritsi. Hotelera joan. Afaria eta ostatua hotelean. 6. eguna: Hue/Hoian. Gosaria. Ikustaldia Hue hirian barrena. Vietnamgo garai bateko hiriburu inperiala da Hue. Itsasontzian txangoa egingo dugu Lurrinen ibaian (Song Huong). Hartara,Thien Mu pagoda (zeruko damarena) ikusiko dugu. Ondoren, errepidez egingo dugu bidaia,Tu Duc eta Khai Dinhen errege-hilobiak ikusteko. Bazkaria, jatetxe batean. Irteera, errepidez, Hoian aldera. Merkatariek Faifo esaten diote. Ederki gorde ditu zurez egindako etxebizitza tradizionalak eta pagodak, eta duela mende eta erdi zuten itxura berberari eutsi diote. Afaria eta ostatua hotelean. 7. eguna: Hoian/Danang/Ho Chi Minh. Gosaria. Irteera, errepidez, Danang aldera. Han ibaiaren urertzean dago, mendiz inguratutako ibar batean. Marmolezko Mendia ikusiko dugu. Bertako koba batean, budisten santutegi bat dago. Hoianera itzuliko gara. Bazkaria, jatetxe batean. Oinez ibiliko gara Hoian herrian, eta garai bateko etxebiHoi An


Halong badia

zitzak eta zurezko zubi japoniar ezaguna ikusiko ditugu. Amaitzeko, ibilaldia egingo dugu itsasontzian,Thu Bon ibaian barrena. Hala, inguruko herrixka batzuk ezagutuko ditugu. Adierazitako orduan, aireportura joango gara, Ho Chi Minhera doan hegazkina hartzeko. Iritsi. Afaria eta ostatua hotelean. 8. eguna: Ho Chi Minh. Gosaria. Egun osoan, ikustaldia egingo dugu Mekong ibaiaren deltan. Cai Be-ra ere joango gara, bertako ur gaineko azoka entzutetsua ikusteko. Era berean, baratze bat, arroz-paperaren ekoizpena, crispies arrozaren ekoizpena, etab. ikusiko ditugu. Bazkaria. Herrixka baketsu batera ere joango gara, hango herritarrek daramaten bizimodu lasaia ezagutu eta eskualdearen ingurune naturalaz gozatzeko. Hotelera itzultzeko bidean, ikustaldia egingo dugu Vinh Long-en: azoka eta bonsaien lorategi ospetsu bat ikusiko ditugu. Afaria eta ostatua hotelean. 9. eguna: Ho Chi Minh. Gosaria. Ikustaldi panoramikoa hirian barrena: besteak beste, Notre Dame katedrala, postetxea eta presidentearen jauregi zaharraren aurrealdea ikusiko ditugu (azken hori, egiazko monumentu historikoa da). Ondoren, Thien Hau pagoda ikusiko dugu, eta amaitzeko, Cholon txinatar auzora joango gara. Garai bateko tenplu

Angkor

batzuk ditu oraindik ere, eta baita oso azoka koloretsua ere. Bazkaria, bertako jatetxe batean. Arratsalde librea. Afaria hotelean eta ostatua. 10. eguna: Ho Chi Minh/Siem Reap. Gosaria. Aireportura joango gara, Siem Reapera doan hegazkina hartzeko. Angkor tenpluetarako sarbideatea da, harrizko baso zirraragarria, oihanean ezkutatua. Iritsi (bisatua bertan ordaindu beharra dago, 20$ gutxi gora behera pertsona bakoitzeko), eta hotelera joango gara. Takeo, Taprohm, Banteay Kdei, Sras Srang eta Krovan tenpluak ikusiko ditugu. Afaria eta ostatua hotelean. 11. eguna: Siem Reap. Gosaria. Bayon tenplua ikusiko dugu. Horren inguruan, hain zuzen, Elefanteen terraza, Errege legendunaren terraza, Baphuon, X. mendeko Errege Jauregia (Phimeanakas tenplu txikia soil-soilik gorde duena) eta

Museo Nazionala daude. Bazkaria, bertako jatetxe batean. Arratsaldean, ikustaldia egingo dugu Angkor Wat tenpluan barrena. “Hiriburuko tenplua” esaten zaio, eta hinduismoaren Vishnú jainkoaren omenez egindakoa da. Tamainagatik, bestalde, “menditenplua” ere esaten diote. Bakheng tenpluan, azkenik, ilunabarra ikusiko dugu. Afaria eta ostatua hotelean. 12. eguna: Siem Reap/Hanoi/Paris. Gosaria. Batey Srei, Emakumeen Hiria eta Bantey Samrei tenpluak ikusiko ditugu. Bazkaria hotelean. Ondoren, aireportura joango gara, Hanoira doan hegazkina hartzeko. Iritsi. Bertan, fakturatze-tramiteak egingo ditugu, Parisera doan hegazkina hartzeko. Irten, eta hegazkinean emango dugu gaua. 13. eguna: Paris/Jatorri-Puntua. Parisko aireportura iritsi, eta jatorripuntura doan hegaldia hartuko dugu. Bidaiaren amaiera.

63


Japonia Erref. Data 11059 Irailak 19 Banako gelaren gehig.

Kanazawa

Prezioa 3.975€ 735€

Nikko Takayama Tokyo

Kyoto Osaka Nara

Hakone

11 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ Gutxienez 6 hilabeteko indarraldia duen pasaportea. ~ 22 laguneko gutxieneko taldea.

64

HANDIZKARIA: AMBASSADOR TOURS

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Lehen mailako hoteletan ostatua, gela bikoitzean. ~ Mantenu osoko erregimena, bigarren eguneko afaritik azken eguneko gosarira arte (edariak ez daude sartuta). ~ JR superespresa, turista klasean (Odawara-Nagoya) eta tren espresa, turista klasean (NagoyaTakayama eta Kanazawa-Kyoto). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, baita joanetorriak ere. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Tokio. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturazio- eta ontziratze-tramiteak, Paristik barrena Tokiora doan hegaldia hartzeko. Hegazkinean egingo dugu gaua. 2. eguna: Tokio. Tokioko Narita aireportura iritsiko gara. Immigrazio- eta aduana-tramiteak egin ondoren, Tokioko hotelera joango gara. Iritsi. Afaria eta ostatua. 3. eguna: Tokio. Gosaldu ondoren, egun osoko txangoa egingo dugu Tokio ezagutzeko: Tokioko Dorrea, Jauregi Inperialaren Plaza eta Asakusa Kannon Tenplua, bere “Nakamise” merkataritza-arku eta guzti. Bazkaria. Arratsaldean, Tokio ikusten jarraituko dugu. Ekialdeko bazarrean eta Harajuku ingurunean osteratxoa egingo dugu, gaztelaniaz hitz egiten duen gidari baten laguntzarekin erosketak egiteko. Hotelera itzuli. Afaria eta ostatua. 4. eguna: Tokio/Nikko/Tokio. Gosaria hotelean. Nikkoko Parke Nazionalera egingo dugu txangoa, autobusez, gaztelaniaz hitz egiten duen gidari baten laguntzarekin. Hala, Toshoguko santutegi shintoista, Kegon ur-jauzia eta Chuzenji lakua ikusiko ditugu. Bazkaldu, eta hotelera itzuliko gara. Afaria eta ostatua. 5. eguna: Tokio/Hakone/Takayama. Gosaria. Egun horretarako esku-bagajea prestatu beharko dugu (maletak bereizitako garraioan bidaliko dituzte Tokiotik Takayamara). Hakoneko Parke Nazionalera joango gara, autobusez,

Kyoto

eta gidari baten laguntzarekin. Parkera iritsi, eta ikustaldiari ekingo diogu. Hala, Owakudaniko Infernuaren harana, Ashi lakua (itsas bidaia txiki bat eta guzti) eta Komagatake mendia (teleferikoz igota) ezagutuko ditugu. Bazkaria. Ikustaldiaren ondoren, Odawarako tren-geltokira joango gara, autobusez, Nagoyara doan trena hartzeko. Nagoyara iritsi, eta trenez aldatuko dugu, Takayamara joateko. Piknik erako afaria egingo dugu, trenean.Takayamako geltokira iritsi, eta oinez joango gara hotelera, gidari baten laguntzarekin. Hotelera iritsi eta ostatua. 6. eguna: Takayama. Japoniar gosaria. Takayama ezagutzen hasiko gara. Oinez ibiliko gara, gaztelaniaz hitz egiten duen gidari baten laguntzarekin. Hala, bertako “Asaichi” azoka, “Yatai Kaikan” Ontzidien Museoa eta Kami-Sannomachi auzoa ezagutuko ditugu. Azken auzo Tokio


Kyoto

horretan, zurezko egitura zaharrak daude oraindik ere. Bazkaria, bertako jatetxe batean. Ondoren, ikustaldiarekin jarraituko dugu: Takayama Jinya, Edoren garaitik zutik dirauen administrazio-eraikin bakarra; eta Kusakabeko Artisautza Museoa. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua. 7. eguna: Takayama/Kanazawa. Japoniar gosaria. (Maletak bereizitako garraioan bidaliko dituzte zuzenean Takayamatik Kyotora. Egun horretarako esku-bagajea prestatu beharko dugu). Autobusez, Kanazawara joango gara, gaztelaniaz hitz egiten duen gidari baten laguntzarekin. Bidean, Mibro lakua eta Shirakawago herrixka ezagutuko ditugu. UNESCOk Munduko Ondare Kultural izendatu zuen herrixka hori. Bertan, zurezko etxe tradizionalak ikusiko ditugu, “Gassho’Zukuri” izenekoak. Shirakawagora iritsi, eta Wada familiaren garai bateko egoitza ikusiko dugu. Japoniar bazkaria, bertako jatetxe batean. Autobusez, Kanazawara iritsiko gara. Hotelera iritsi, afaria eta ostatua. 8. eguna: Kanazawa/Kyoto. Gosaldu ondoren, Kanazawa ezagutzen hasiko gara, autobusez, eta gaztelaniaz hitz egiten duen gidari baten

Tokio

laguntzarekin. Hain zuzen, honako hauek ikusiko ditugu: Kenrokuen lorategia, Nagamachi auzoa eta samuraien garai bateko egoitza. Bazkaldu ondoren, Kanazawako tren-geltokira joango gara. Han, Kyotora doan trena hartuko dugu. Kyotoko trengeltokira iritsi, eta hotelera joango gara. Iritsi, afaria eta ostatua. 9. eguna: Kyoto. Gosaldu ondoren, Kyoto ezagutzen hasiko gara. Egun osoko irteera egingo dugu, autobusez, eta gaztelaniaz hitz egiten duen gidari baten laguntzarekin. Hain zuzen, honako hauek ikusiko ditugu: Nijo gaztelua, Kinkakuji tenplua (urrezko pabiloia) eta Heiango santutegi shintoista. Bazkaria. Ikustaldiarekin jarraituko dugu, Kiyomizu tenplua ezagutzeko. Gainera, eroske-

tak egingo ditugu Artisautza Zentroan. Hotelera itzuli, afaria eta ostatua. 10. eguna: Kyoto/Nara/Kyoto. Gosaldu ondoren, Nara aldera joango gara, autobusez. Bertan honako hauek ikusiko ditugu: Todaiji tenplua (Budaren Irudi Handia dago bertan), Orein Sakratuen Parkea eta Kasugako santutegi shintoista. Bazkaria. Hotelera itzuli. Arratsalde librea. Gauean, “Shabu Shabu” japoniar afari tipikoa egingo dugu. Ostatua. 11. eguna: Oasaka/Paris/Jatorripuntua. Gosaldu, eta adierazitako orduan, Oasakako aireportura eramango gaituzte. Fakturazio- eta ontziratzetramiteak egingo ditugu, Paristik barrena jatorri-puntura doan hegaldia hartzeko. Bidaiaren amaiera.

65


A.E.B. eta Kanada Erref. Data 11060 Abuztuak 03 Banako gelaren gehig.

Prezioa 4.275€ 1.300€

Québec Ottawa Toronto Niágara Falls

Montreal Boston Nueva York Philadelphia Washington

15 eguneko zirkuitua

Betekizunak: ~ Indarrean dagoen pasaporte elektroniko berria ~ Herrialdean sartzeko baimen elektronikoa. ~ 30 laguneko gutxieneko taldea.

66

HANDIZKARIA: CATAI

Prezioaren barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ “Primera” kategoriako hoteletan ostatua, gela bikoitzean. ~ Mantenu erdiko erregimena, 2. eguneko gosaritik 14. eguneko gosarira arte (edariak ez daude sartuta). ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak, baita joanetorriak ere. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/Paris/New York. Irteera jatorri-puntutik Loiu-Bilbo aireportura joateko. Fakturazio- eta ontziratze-tramiteak Parisera doan hegaldia hartzeko. Iritsi, eta New Yorkera doan hegaldi erregularra hartuko dugu. Iritsi, eta hotelera joango gara. Ostatua. 2. eguna: New York/Boston. Gosaldu, eta Boston aldera joango gara, Coneecticut estatutik pasatuta. Ikustaldia egingo dugu hirian barna. Besteak beste, Copley Plaza ikusiko dugu; bertan daude Trinitate eliza, Hancock Eraikina, hiriko Liburutegia, etab. Hardvardeko Unibertsitatea, Back Bay auzoa eta Quincy Azoka ere ikusiko ditugu. Hotelera itzuli. Afaria. Ostatua. 3. eguna: Boston/Quebec. Amerikar gosaria. Irteera, Quebec hiri harresidunerantz. Paisaia zoragarriak ikusiko ditugu bidean; esate baterako, Apalatxe mendiak, New Hampshire eta Vermont Estatuetan zehar. Hotelera iritsi. Afaria. Ostatua. 4. eguna: Quebec/Montreal. Amerikar gosaria. Goizean, ikustaldi panoramikoa Quebec hiri historikoan barna; herrialde horretako zaharrena da, hain justu. Besteak beste, Lavalgo Unibertsitatea, monumentu historikoak, Citadelle eta beste gune interesgarri batzuk ikusiko ditugu. Arratsaldean, Montreal aldera abiatuko gara. Hotelera iritsi. Afaria. Ostatua. 5. eguna: Montreal. Amerikar gosaria. Goizean, ikustaldia egingo dugu hirian zehar. Kanadako hiriburu kulturala eta moda-modan dagoen hiria da. Notre Dame Basilika, Armen Plaza, Cartire Plaza, Portu Za-

Washington

harra, Udaletxeko eraikina, Montrealgo portua, auzo frantsesa, 1976ko Olinpiar Jokoetako Estadioa eta San Joseko Otoiztegia ezagutuko ditugu. Arratsalde librea. Afaria. Ostatua. 6. eguna: Montreal/Ottawa/Toronto. Amerikar gosaria. Irteera, Ottawarantz. Ikustaldi panoramikoa hirian barrena: Parlamentua, egoitzaauzoak, Lehen Ministroaren eta Gobernadore Nagusiaren luxuzko etxeak, enbaxadoreen bizitokiak, Gorte Gorena eta beste interesgune batzuk. Arratsaldean, irteera Brockville aldera, St. Lawrence ibaiko Mila Uharteetan zehar itsas ibilaldi txiki bat egiteko. Ondoren, Torontorantz joango gara. Afaria. Ostatua. 7. eguna: Toronto/Niagara Falls. Amerikar gosaria. Ikustaldi panoramikoa hirian barrena: Udaletxea, Probintziako Parlamentua, Torontoko Unibertsitatea,Yorkville auzo bohemioa, Forest Hill bizitegi-gunea eta Niagarako ur-jauziak


New York

CN dorrea dagoen eremua. Ondoren, Niagarako ur-jauzietara joango gara. Bidean, Niagara on the Lake ikusiko dugu; Kanadak izan zuen lehenengo hiriburua, alegia. Niagarako ardogintza-eremuan barrena ibiliko gara, eta lore-ordularia ikusiko dugu. Maid of the Mist itsasontzian ibilaldia egingo dugu. Afaria. Ostatua. 8. eguna: Niagara Falls/Washington. Amerikar gosaria. Irteera, Washington aldera. Bidean, New Yorkeko eta Pennsylvaniako estatuak ikusi, eta Apalatxe mendiak zeharkatuko ditugu. Washington DCra iritsiko gara. Afaria. Ostatua. 9. eguna: Washington. Amerikar gosaria. Irteera, Arlington hilerrira joateko. Bertan daude Kennedy anaien hilobiak. Era berean, Lincoln eta Jefferson presidenteen oroimenez egindako monumentuak, Etxe Zuria, Pennsylvania Etorbidea eta Kapitolioa ikusiko ditugu. Arratsalde librea. Afaria. Ostatua. 10. eguna: Washington/Filadelfia/ New York. Amerikar gosaria. Goizean, New Yorkerantz abiatuko gara. Eta bidean, Filadelfia ikusiko dugu. Iritsitakoan, ikustaldi txiki bat egingo dugu: Elfreth bidea, antzinako viktoriar auzoa, Benjamin Franklin Bulebarra (geldialdia Arte Museoaren aurrean) eta Aska-

Quebec

tasunaren Kanpaia. Denbora librea. Ondoren, New York aldera jarraituko dugu. Hotelera iritsi. Afaria. Ostatua. 11. eguna: New York. Gosaria, eta irteera, Behe eta Goi Manhattanen ikustaldi panoramikoa egiteko. Bertako interesgune handienak ikusiko ditugu: Central Park, Lincoln Center, Harlem, Bosgarren Etorbidea, Rockefeller Center, Greenwich Villageko unibertsitategunea, Soho, Chinatown eta amaitzeko, Battery Park. Hortik, Askatasunaren Estatua miretsi ahal izango dugu. Afaria. Ostatua. 12. eguna: New York. Gosaria. Goizean, hiriko beste barruti batzuk ezagutzeko ibilbide luzea egingo dugu: “kontrasteetan” oinarritu-

tako ibilbidea. Besteak beste, Brooklyn eta bertako juduen auzo benetan interesgarria, Queens eta bertako ezin konta ahala komunitateak eta Bronx entzutetsua eta bertako “Apatxe Gotorlekua” izeneko sektorea eta Polizia Etxearen eremua ikusiko ditugu. Arratsalde librea. Afaria. Ostatua. 13. eguna: New York. Gosaria. Egun librea. Afaria eta ostatua. 14. eguna: New York/Paris. Gosaria. Adierazitako orduan, aireportura joango gara, Parisera doan hegazkina hartzeko. Hegazkinean egingo dugu gaua. 15. eguna: Paris/Jatorri-Puntua. Iritsi, eta jatorri-puntura doan hegazkina hartuko dugu.

67


New York Erref. Data 11061 Urriak 08 Banako gelaren gehig.

Prezioa 2.340â‚Ź 1.035â‚Ź

Nueva York

8 eguneko bidaia

Betekizunak: ~ Indarrean dagoen pasaporte elektroniko berria ~ Herrialdean sartzeko baimen elektronikoa. ~ 40 laguneko gutxieneko taldea.

68

HANDIZKARIA:TRAVELPLAN

Prezioan barruan hau sartzen da: ~ Gantour Bidaien joan-etorri esklusiboa Donostia, Gasteiz eta Bilbotik Loiu-Bilbo aireportura. ~ Erdiluxuzko Crowne Plaza Times Square hoteleko egonaldia, gela bikoitzean. ~ Ostatua besterik ez. ~ Gidari-laguntzailea bidaia osoan. ~ Linea erregularreko hegaldiak, turista klasean. ~ Ibilbidean zehaztutako ikustaldiak. ~ Aireportu-tasak. ~ Bidaia-asegurua.

1. eguna: Jatorri-puntua/New York. Jatorrizko hiritik irtengo gara Loiu-Bilboko aireportura. Fakturatu eta New Yorkerako hegaldia hartuko dugu. Madrilen zehar egingo dugu bidaia. Heldu eta hotelera joango gara. Crowne Plaza Times Square hotelean hartuko dugu ostatu. 2. eguna: New York. Gure gidariek adierazitako orduan, hotelean bilduko gaituzte, Harlem eta Gospel bisitaldiak egiteko. Txango ikusgarria egingo dugu benetako Harlem auzora. Zenbait leku historiko bisitatuko ditugu: Morris-Jumel etxetzarra eta George Washingtonen kuartel nagusia Amerikako Independentzia Gerran zehar. Ondoren, Striver´s Row luxuzko barruti kolonialera joango gara, eta Apollo antzokia ikusiko dugu. Azkenik, Washington presidentearen idazkaria eta adiskidea zen Alexander Hamiltonen etxea ikusiko dugu. Txangoa amaitzeko, eliza baptista bateko Gospel mezara joango gara. Hotelera itzulitakoan, ostatua. 3. eguna: New York. Gure gidariek adierazitako orduan, hotelean bilduko gaituzte, Behe eta Goi Manhattaneko bisitaldia egiteko. Honako leku hauek ezagutuko ditugu: Times Square, Greenwich Village, Soho, Little Italy, Chinatown

Central Park

eta Wall Streeteko finantza-gunea. Geldialdia egingo dugu Battery Parken, Askatasunaren Estatua miresteko. Gero, Goi Manhattanera joango gara, honako leku hauetatik igaro ostean: Rockefeller Center, Lincoln Center, Central Park, Historia Naturaleko Museoa, Columbiako Unibertsitatea, Harlem auzoa... Hotelera itzulitakoan, ostatua. 4. eguna: New York. Gure gidariek adierazitako orduan, hotelean bilduko gaituzte, kontrasteen bisitaldia egiteko. Auzo periferikoagoak ezagutuko ditugu. Grand Central Station


Askatasunaren Estatua eta Empire State

Zenbait garraiobideren bitartez (teleferikoa, metroa eta autobusa), nahaste kultural handiko barrutietara hurbilduko gara: Bronx, Queens eta Brooklyn. Bertan, hain zuzen ere, auzo-etxea eta juduen auzoa ikusiko ditugu. Hotelera itzulitakoan, ostatua. 5. eta 6. egunak: New York. Hiria bisitatzeko egun libreak. Ostatua besterik ez. 7. eguna: New York/Madril. Adierazitako orduan, aireportura joango gara. Fakturazio-izapideak egin eta Madrilerako hegaldia hartuko dugu. Gau osoa emango dugu hegazkinean. 9. eguna: Madril/Jatorri-puntua. Madrilera iritsi eta jatorri-punturako lotune-hegaldia hartuko dugu. Bidaiaren amaiera.

Manhattan

Crowne Plaza Times Square hotela (Erdiluxua) Oraintsu berritutako hotela, Manhattango gunerik bizienaren erdi-erdian dago, Times Squaren, hain zuzen, Broadwayko antzoki guztietatik oso hurbil. Logelak erosotasun guztiak dituzte: aire girotua, telebista, telefonoa, segurtasun kutxa, eta Interneterako haririk gabeko sarrera. Hotelean honako hauek aurkituko dituzu gainera: jatetxea, taberna, fitness gunea makina-aretoarekin, sauna, lurrun-aretoa, eta igerileku estalia.

69


Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorrak ARAU GARRANTZITSUA Klausula hauen ondorioetarako, bidaia konbinatuko kontratuaren oinarrizko eskaintza programan bertan edo horren eranskin osagarrietan (eskaintza-orriak, diptikoak, monografikoak, eta abar) azalduta dagoela ulertu behar da. APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA Programa honetan argitaratutako Baldintza Orokorrek eta aplikagarri den legeriak arautzen dute kontratua, bereziki kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen 1/2007 Dekretuak eta beste lege osagarri batzuek. Programa honetan ageri diren bidaietan parte hartzeak esan nahi du baldintza orokor hauek onartzen direla. Kontratua gauzatu dela jotzen da bidaiak bere baitan hartzen dituen zerbitzuei dagozkien bono eta/edo billeteak ematen dituenean agentziak. ZUZENDARITZA TEKNIKOA Bidaia hauen zuzendaritza teknikoaren arduraduna Viajes GANTOUR, S.A. da, ENK zenbakia 2159 duena, eta IFK zenbakia berriz, A-20601704; aipatu enpresak Donostian du egoitza, Autonomia kaleko 15. zenbakian, eta Xehekako Bidaia Agentzia gisa lan egiten du, hots, bidaia kontratatzen duen pertsonaren eta agentzia antolatzaile nahiz gainontzeko zerbitzu-hornitzaileen arteko bitartekari gisa. PROGRAMAREN ALDAKETAK Programa honen barruan dauden bidaietan egiten den edozein aldaketa jakinarazi egingo zaie horiek egin nahi dituztenei, kontratua gauzatu aurretik. PROGRAMAREN ERANTZUKIZUNAK Programa hau Viajes GANTOUR, S.A.k egin du, bidaia, pakete turistiko edo ibilbide jakin bakoitzean ageri den Agentzia Antolatzaileak emandako datuak eta informazioa oinarri hartuta, eta beraz, azken hori izango da ematen diren datu edo argibideen egiazkotasun eta zehaztasunaren arduradun bakarra. IZEN EMATEAK Izena ematean, agentziak bidaiaren

70

zenbatekoaren %20ko aurrerapena eskatuko du gutxienez, eta beraz, ez da plazarik gordeko diru-gordailua egin artean. Gainontzeko %80 bidaiaren irteera-data baino 15 egun lehenago ordaindu beharko da gutxienez, eta horrela egin ezean erreserba ezeztatu egingo da, eta ondorioz, ezeztapenen atalean ageri diren baldintzak aplikatuko dira. Berariaz aurkakoa esan ezean, aurrerapena ordaintzean erreserba baieztatua geratuko da. Aipatutako prezioek beren baitan hartzen dituzte kontsumoaren gaineko zeharkako zergak, aplikaziozkoak direnean; zerga horiek eurotan kalkulatuak daudenez, inprimatutako programa edo horri lotutako separata eta eskaintzak argitaratzen diren egunean indarrean dauden tarifa eta trukeak oinarri hartuta (2010eko azaroak 30), berrikusi ahal izango dira garraioen kostuan aldaketaren bat izanez gero, erregaien kostua barne hartuta; eta baita ere aldaketa horiek zerbitzu jakin batzuei lotutako tasa edo zergetan eta bidaiari aplikatutako truke-tipoetan izan daitezkeen aldaketen ondorioz. Aldaketa horiek kontsumitzaileari egotziko zaizkio automatikoki, bidaia hasi aurreko 20 egunetan gertatzen direnean izan ezik. Nolanahi ere, kontratatzen duen pertsonari jakinarazi beharko zaizkio. BIDAIA KONBINATUAREN PREZIOAK BERE BARRUAN HARTZEN DU: Joan-etorria hegazkinean, itsasontzian edo autobusean egitea, ibilbidearen arabera; ostatua hoteletan eta/edo mantenu-pentsioa kontratatutako erregimenean; zirkuitu bakoitzean edo, aldaketaren bat izanez gero, antzeko beste zirkuitu batzuetan adierazitako kategoriako logela-mota; hoteletako tasa edo zergak; programan ageri diren errepideko otorduak; ibilbide bakoitzean aipatzen diren bisita eta irteerak; laguntza teknikoa bidaian zehar horrela aurreikusten duten ibilbideetan; adierazitako osagarriak, eta baita Balio Erantsiaren Gaineko Zerga (BEZ) ere aplikagarria denean, eta kontratuan zehaztua dagoen gainontzeko guztia. Hegaldia 12:00ak ondoren iristen denean helmugara, hoteleko lehenengo

zerbitzua afaria izango da, betiere bidaia konbinatuaren kontratuan sartua badago. Hegaldia 18:00ak ondoren iristen denean, lehen zerbitzua lojamenduarena izango da. Ostatu eta gosari erregimenen kasuan, bidaiaren prezioan sartzen den gosaria kontinentala da, aurkakoa adierazi ezean. Bidaiaren barruan sartutako zerbitzuen xehetasunei buruz egiten zaizkion galderei erantzungo die VIAJES GANTOUR, S.A.k. BIDAIA KONBINATUAREN PREZIOAK EZ DITU BERE BARRUAN HARTZEN: Aukerako bisita eta irteerak eta era guztietako estrak, hala nola, bisatuak, ontziratze-tasak, sarrera eta irteerakoak, txertoak, gastu pertsonalak, edariak, erregimen bereziak, arropa garbitzea eta lisatzea eta ibilbide bakoitzean zehaztuta ez dagoen beste edozein zerbitzu. BANAKAKO LOGELAREN GEHIGARRIA Aldez aurretik ordaindu eta gero, bidaiariek banakako logela-zerbitzua eskatzen dutenean, eta zerbitzu hori ezin denean eman, Agentziak bere gain hartuko duen erantzukizun bakarra diru-kopuru gehigarria itzultzearena izango da. EKIPAIA Kostu gehigarririk gabe onartzen dira bat edo bi maleta pertsonako, baina bien artean ezingo dute 20 Kg baino gehiago pisatu hegazkin-bidaiak direnean, eta 30 Kg baino gehiago bidaia itsasontzian egiten denean; aldiz, bidaia autobusean egiten denean pertsonako maleta bat onartuko da eta 30 kg. pisatuko du gehienez. Ekipaia eta gainontzeko tresna pertsonalak ez ditu kontuan hartzen garraio-kontratuak; hori dela eta, aipatu ondasunak bidaian galdu edo kalteren bat izango balute, Viajes GANTOUR, S.A. enpresak ez luke inolako erantzukizunik izango, zirkuitu bakoitzeko aseguru turistikoak estaltzen dituen arriskuak izan ezik. DOKUMENTAZIOA Agintaritzaren batek bisarik ez ematea erabakiko balu edo herrialderen batera sartzeko baimena ukatuko


balu pasaporteen baldintzaren bat ez betetzeagatik, pasaporterik ez izateagatik edo bidaia egiten ari denaren egoera pertsonalarengatik, Xehekako Agentziak ez luke inolako erantzukizunik izango, eta ondorioz, bidaiariaren kontura izango dira sor daitezkeen gastuak; horrelakoetan, ezeztapen-kasuetarako edo bidaiariak bere borondatez zerbitzuak bertan behera uzten dituen kasuetarako ezarritako baldintzak aplikatuko dira. EZEZTAPENAK Hitzartutako bidaia hasi edo irten aurretik edozein unetan ezezta ditzake bezeroak kontratatutako zerbitzuak, eta ordaindutako diru-kopurua berreskuratzeko eskubidea izango du, gehienez ere 30 egunen barruan; edonola ere, kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio Viajes GANTOUR S.A.ri jarraian adierazita dagoen moduan: • Kudeaketa-gastu guztiak gehi ezeztapen-gastuak, horrelakorik izanez gero behintzat. • Ezeztapen hori, bidaia hasteko 10 egun baino gehiago eta 15 baino gutxiago geratzen direnean egiten bada, bidaiaren zenbateko osoaren 100eko 5. • 10 eta 3 egun bitartean: 100eko 15. • Irteera aurreko 48 orduen barruan: 100eko 25. • Irteeran ez aurkezteak bidaiaren zenbateko osoa galtzea eragingo du. Kontratatutako zenbait zerbitzu kontratazio-baldintza berezietara lotuak daude (hegaldiak, itsaso-bidaiak, tarifa bereziak, eta abar). Kasu horretan, ezeztapen-gastuak bidaia kontratatu duen pertsonaren kontura izango dira. Esate baterako, zenbait hegazkin-billeteren kasuan, behin igorri eta gero, erreserba ezeztatu nahi izanez gero billeteen balioaren %100 ordaindu beharko da; eta itsaso-bidaietan, berriz, irteera datatik 30 egun baino gutxiagoko aurrerapenarekin egiten diren ezeztapenen kasuan gastuak kasu bakoitzean indarrean dagoen araudi partikularrak dioenaren arabera erabakiko dira. Jakinarazi nahi dugu ONTZI-KONPAINIEK oso baldintza zorrotzak izaten dituztela ezeztapenetarako, eta kasu bakoitzean konpainia bakoitzaren ARAUDI BEREZIETARA lotuak izaten direla. Era berean, hegazkin-arazoren batek edo beste edozein garraiobiderekin

izandako arazok itsasontzira heltzea eragotziko balu, gastuak berdin-berdin ordaindu beharko lirateke. Kopuru horiek hastapenez egindako diru-gordailutik kenduko dira. Edonola ere, Viajes GANTOUR, S.A.k konpromisoa hartzen du, bere esku dagoen neurrian, eragindako gastuak ahalik eta gehien mugatzeko beharrezkoak diren kudeaketa guztiak egingo dituela. BIDAIA BERTAN BEHERA UZTEA Viajes GANTOUR, S.A.k edozein unetan ezeztatu ahal izango du bidaia izena eman duten lagunen kopurua beharrezkoa baino txikiagoa denean. Egoera hori idatziz jakinaraziko zaio bidaia kontratatzen duen pertsonari, 10 egun baino gehiagoko aurrerapenarekin. KONTRATUA ALDATZEA Bidaiaren aurreikusitako irteera-data baino lehen Viajes GANTOUR S.A. kontratuaren funtsezko elementuren bat aldatzera behartua ikusiko balitz, bidaia kontratatzen duen pertsonari berehala jakinaraziko dio. Bidaiariak, jakinarazpena jaso eta hurrengo hiru egunen barruan, Viajes GANTOUR, S.A.ri adierazi beharko dio bere asmoa zein den: • ordaindutako diru-kopuru guztia berreskuratzea eta horrela kontratua amaitutzat ematea; • proposatutako aldaketak onartzea, horien zenbatekoa eta prezioan izango duen eragina zehaztuz; • kalitate baliokidea duen beste bidaia konbinatu bat onartzea, horrelakorik eskainiko balitzaio, edo kalitate bera ez duen beste bat, prezio-aldea ordainduz edo itzuliz. Bidaiariak hiru egun horien barruan erantzuten ez badu, kontratua amaitutzat jotzen duela ulertuko da, eta ondorioz, aurrez ordaindutako kopuruak itzuliko dira. BIDAIAREN ERANTZUKIZUNAK Azaroaren 16ko 1/2007 Errege Dekretuaren 162. artikuluak aurreikusitakoarekin bat etorriz, Viajes GANTOUR S.A.k solidarioki jardungo du handizkariarekin eta beste antolatzaile parte-hartzaileekin bezeroen aurrean, bidaia konbinatuko kontratuko betebeharrak behar bezala bete daitezen, berari dagokion kudeaketa-eremuan. Aipatu erantzukizuna amaitutzat joko da, erantzukizuna bidaia bakoi-

tza antolatzen duen Agentziari dagokionean izan ezik, ezinbesteko kasuetan, ustekabeko egoeraren bat gertatzen denean, edo bidaia kontratatu duen pertsonaren erruz edo engainu-kasuan. Hoteletik aireportura bitarteko joan-etorrietan eta alderantziz, edo kontratuak bere baitan hartzen dituen beste antzeko zerbitzuak betetzen ez badira bidaia-agentziako laguntzaileari edo xehekako agentziari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, joan-etorria egiteko ordezko garraioaren prezioa bakarrik ordainduko du agentziak, aurrez ordainagiria edo faktura aurkeztuta. Bidaia Xehekako Agentziak alokatutako autobusetan egiten denean istripuren bat gertatuz gero, edozein herrialdetan gertatuta ere, ibilgailua matrikulatua dagoen herrialdeko errepide-istripuen arloan dagoen legeriak dioenari helduko dio bidaiariak; istripuan kalte pertsonalik izanez gero, aurreikusitako kalte-ordainak eskatzeko eskubidea izango du bidaiariak, eta horren arabera, kalte-ordainak interesatuari, onuradunei edo legezko ordezkariei ordainduko zaizkie ibilgailua matrikulatua dagoen herrialdean eta herrialde horretako diruan. Garraiobideetatik kanpo dagoen denboran bidaiariari gerta dakizkiokeen gorabehera, ez-egite edo irregulartasunen erantzuleak ez dira izango bidaian parte hartzen duten Aire, Itsaso nahiz Lurreko Garraio Konpainiak. Bidaia-txartelak izango dira Garraiokonpainiaren eta bidaiariaren arteko lotura bakarra. Xehekako Agentziak eta Agentzia Antolatzaileak ez dute inolako erantzukizunik bidaiaren hornitzaileek egindako grebek eragin ditzaketen gertaeren gainean. Edonola ere, ondorioak gutxitzeko beren eskura dauden kudeaketa guztiak egiteko konpromisoa hartzen dute. IRTEERAN AURKEZTEA Bidaia ondo hasteko, bidaiariei erregutzen diegu berariaz lotzeko bidaia bakoitzari buruzko dokumentazioan ageri den irteera-ordura. Bidaiariaren betebeharra da irteera-terminaletan egotea bi ordu lehenago hegaldien kasuan eta 30 minutu aurretik garraiobidea autobusa denean. Edizioa: 2011ko urtarrila

71



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.