UDAKO PROGRAMAK Informazio Orokorra IKASTAROA. Programa bakoitzean azalduta dago guztira zenbat eskola-saio/ eskola-ordu ematen diren; eskola-saioak 40/60 minutukoak dira, ikaste txearen arabera. Ikastaroaren lehenengo egunean maila-azterketa eta orientazio saioa egiten dira. Testuliburua (maileguan) eta parte-hartze ziurtagiria banatuko dira. Jaiegun ofizialetan ez da eskolarik egongo. EKINtzAK ETA txANGOAK. Programa guztiek txangoak, ekintzak eta bisitaldiak dituzte, hauek aldaketak izan ditzakete. OSTATUA. Familia anfitrioien etxeetan, orokorrean gaztelaniaz hitz egiten duen ikasle bat baino ez da egongo eta ikasleek logela partekatzen dute (nazionalitate ezberdinak). Halere, eskolek eta erakundeek salbuespenezko kasuetan edo ezinbestean, hizkuntza berdina duten ikasleak etxe berdinean hartzeko eskubidea izango dute. Europan ohikoa da familia anfitrioiek hainbat ikasle etxean hartzea (3-5). Familien ezaugarriak ezberdinak dira herrialdeen arabera: zenbait kasutan ez dute familia-eredu tradizionala jarraitzean, bikotea umeekin. Ohikoa da familiek animaliak izatea etxean, bereziki Estatu Batuetan. Egonaldian zehar parte-hartzaileak familia anfitrioi bat baino gehiago izatea gerta daiteke. Atzerriko egoitzeko ikastaroetan, egoitzek gordailu bat eskatzen diete ikasleei egonaldiaren hasieran. Atzerriko herrietako portaera arauak, erabilera eta ohiturak, janaria, ordutegiak, distan tziak, eta, orokorrean ikastaroak egiten diren herrietako bizimodua oso desberdinak dira gureekiko. Hau dela eta, parte-hartzailea haietara moldatu behar izango da. Kasu guztietan ikasleek familien, egoitzen edota kanpamentuen arauak errespetatu beharko dituzte. ASEGURUA. Programa guztiek dute laguntza anizkoitzerako aseguru-poliza. GROUP LEADER (Laguntzailea). Taldearekin bidaiatu eta egonaldi osoan zehar ikasleekin egongo da. Taldea osatzeko gutxienez 20 partaide behar dira. BIDAIAK ETA JOAN- ETORRIAK. Biarritzeko ikastaroan izan ezik, programa guztiek prezioaren barne hartzen dute Bilbotik egindako bidaia, eta baita xede-herrialdean aireportura egindako joan-etorriak ere. Adierazitako egunak gutxi gorabeherakoak dira, liburuxka hau argitaratu denean ezarri baitira. Ikastaroa hasi aurretik organizazioak programa baten egunak aldatu behar baditu, berehala jakinaraziko dio parte-hartzaileari. Bidaien antolaketa teknikoa CICMA 958 Agentziari dagokio. INSKRIPZIOAK. Izena emateko hurrengo orrialdeko argibideak jarraitu behar dituzu. Plazak mugatuak direnez, eskabideak jasotzen diren eguneko ordenaren arabera emango dira, 2014ko martxoaren 12an asteazkenean hasita. Lehentasuna emango zaie nomina erakunde honetan helbideratuta duten bezeroei. PREZIOAK. Udako ikastaroen prezioak 2014ko urtarrilaren 16an indarrean zeuden tarifa eta diru-trukeetan oinarritu dira. Hortaz, dibisen edota aireko tarifen gorabeherak direla eta alda daitezke, irteera baino 20 egun lehenagora arte. DATUEN TRATAMENDUA. Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, formulario honetan agertzen diren datu pertsonalak eta baita ere berarekin batera eman daitezkeenak, Kutxabank S.A. titularra den fitxategi batean sartuko direla jakinarazten da. Helburua aurkeztutako eskabideak kudeatzea, ebaluatzea, eskatutako lekuen kontzesioa erabaki eta kasua bada, ordainketa kudea tzea da. Eskabide hau bete eta bidaltzerakoan, adingabekoaren aita/ama/tutorea zaren bezala, adierazi dituzun zure datu pertsonalak eta adingabekoarenak tratatzeko baimena ematen duzu, era automatizatu zein ez-automatizatuan, aurreko paragrafoan aipatutako helburuak betetzeko. Era berean jakinarazten dizugu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta kontrakotasun eskubideak erabiltzeko aukera duzula une oro fitxategiaren arduradunaren aurrean (Kutxabank, Gran Via 30, 48009 - Bilbo). Horretarako, Kutxabankeko edozein bulegotan aurki dezakezun eskubideak erabiltzeari dagokion eredua bete behar duzu eta posta bidez bidali adierazitako helbidera edo edozein bulegotan entregatu. ERANtzUKIZUNAK. Kutxabankek katalogo honetan dauden programak aukeratzen ditu, hauen inskripzio eta ordainketa erraztuz. Programak antolatzea eta gauzatzea antolatzaileen erantzukizunak dira. Beraz, ondorio guztietarako ulertu behar da, zerbitzuaren kontratua eskatzailearen eta programari dagokion antolatzailearen artean egiten dela. Kutxabank ez da programa kontratatzen den momentutik sor litezkeen gertakarien erantzule izango. Antolatzaileak dira erantzule bakarrak eta haiei egin beharko zaizkie edozein motatako erreklamazioak. ORIENTAZIO BAtzARRA. Parte-hartzaile guztiak irteera data baino lehen egingo den orientazio bilerara deituak izango dira. PROGRAMAREN ANTOLAKETA TEKNIKOA. STEP Language Services SL harekin izapidetuko dira dokumentazioa eta parte hartzeko behin betiko baldintzak. STEP, Rodriguez Arias kalea, 23-5. solairua - 5. - 48011 Bilbo. Tel 94 416 1388. Oharra: Liburuxka honetan agertzen den informazioa egiazkoa da, akats ortografiko edo hu tsen bat izan ezean.