Kutxabanken Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorrak

Page 1

BALDINTZA OROKORRAK BAIMENAK: Gantour Bidaiak enpresari baimena eman diot hurrengo informazioa Kutxabank SAri eskatzeko: nire helbide eta telefono-zenbakiari buruzko datuak; eskabide honen helburua den bidaiarako baldintzak (Intereseko Informazioaren barruko “Parte-hartzaileak” izeneko atalean agertzen direnak) betetzen ditudan egiaztatzea, Kutxabank SAk ezagutzen dituen gaiei dagokienez. Halaber, Kutxabanki eskatu nahi diot horren inguruko informazioa eta nire helbidea nahiz telefono-zenbakia eta nire izen-abizenak egiaztatzea Gantour Bidaiak enpresari eman diezaiola. Horri dagokionez, Kutxabank SAri aipatutakoari buruz eman dizkiodan datuak behar bezala eguneratuta daudela adierazi nahi dut. Halaber, bidaiatzeko erreserba baieztatuz gero, bezeroak Gantour Bidaiak SAri baimena eman dio Kutxabanken bezeroak bere pentsioa helbideratuta daukan kontutik eskatutako bidaia kobratzeko eta horretan dagozkion zordunketak egiteko. Zenbateko horiek Gantour Bidaiak SAren kontuan ordainduko dira, kontratatutako bidaia ordaintzeko asmoz, Baldintza Orokor hauen Inskripzioak izeneko atalean aurreikusitakoarekin bat etorrita. INFORMAZIO INTERESGARRIA: PARTE-HARTZAILEAK %100Kutxabank bezeroentzako Bidaietan parte har dezakete 60 urte edo gehiago duten bezeroek eta pentsioa Kutxabanken helbideratuta dutenek (baita hura ordaintzen den kontuetako titularkideek ere), Kutxabank Txartel baten titularrak direnek eta beren kabuz moldatzeko gaitasuna dutenek. ANTOLAKUNTZA TEKNIKOA Viajes Gantour S.A.U. – C.I.E. 2159 Liburuxka honetan jasotako bidaiaprograma guztiak Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren mende daude. Harremanetarako Telefonoa: 902 540 406 ERRESERBAK Pertsona bakoitzak nahi adina bidaia eska ditzake, betiere plazak eskuragarri badaude. Bestela, itxarote-zerrendan eman dezake izena. Martxoaren 5etik aurrera, goizeko 9:00etan: Internet bidez bakarrik: Kutxabankeko edozein webguneko Nagusien web orrietatik: www.bbk.es www.cajavital.es www.kutxa.es Gantourreko ondorengo web orriatik: www.gantour.com GOMENDIOAK Gomendagarria deritzogu gogora ekartzea zirkuitu eta nazioarteko bidaietan: • Ostatua hotel batean baino gehiago hartzen dela, eta horrek maletak mugitzea dakar, besteak beste, baita hainbat garraiobidetan bidaiak edo eguneroko joanetorriak egin behar izatea. • Bidaiak hegazkinean egiten direnean, batzuetan antolatzaileen erantzukizuna ez diren ustekabeak geratzen dira, hau da, aireportuetan itxaron beharra eta ordutegi-aldaketak, eta horrek gure otordu- eta atsedenohituretan eragina izan dezake. •

Helmugek pasaportea eramatea eskatzen dutenean, eta beharbada sartzeko bisa, gomendagarria da bi dokumentuen fotokopiak eramatea haiek gordetzen diren bestelako lekuren batean, galdu, ebatsi edo lapurtzen badigute haiek erraz berritu ahal izateko.

• Monumentuetara eta toki interesgarrietara ikustaldiak egiteko, oinezko ibilbide ugari egin behar izaten dira, eta ezinbestekoa da osasun on samarra eta sasoi egokia izatea. • Gurea ez bezalako herri edo herrialdeetarako bidaietan, ezinbestekoa da hango ohituretara egokitzea; besteak beste, ordutegi eta janari motari dagokienez.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.