Txangoak Kutxabank

Page 1

TXANGOAK

2014

IRANtZU

Egun bakarreko edo hainbat egunetako ibilbide izugarriak.

DONEJAKUE BIDEA

ERRIOxA

as贸n-eko harana

TOLEDO

TOULOUSE

bezeroentzat baino ez.


IRANTZUKO LURRAK Ikustaldia Irantzuko Lurren erdigunera, Urbasa eta Andiako parte naturalaren gerizpean.

Ikustaldi gidatua Abartzuzako gaztandegi batera; bertan, ardi latxaren esneaz egindako produktu onenak dastatuko ditugu, hau da, gaztanbera freskoa eta mamia, gazta bikainen historia eta langintza-prozesua ezagutzen dugun bitartean. Ondoren, Egiarteko Andre Mariaren eliza erromanikoa ikusiko dugu, non erromanikoaren historiaz, kondairez eta nondik norakoez gozatuko dugun. Ondoren, ingurumen ikustaldi bat egingo dugu, ibilaldi bat Inarotz ibaiko arroilaren sorburura, ibaiari jarraituz, eta Errezuko herri ederra eta ingurunea ezagutuko ditugu. Abartzuzan etxean egindako otordu bikain baten ondoren, Azanza patxaranaren eskulangintzazko upategiak ikusiko ditugu, Jatorri Deiturak 2012an Nafarroako patxaran onena izendatua; nola egiten den ikusiko dugu, zein den haren historia eta patxaranaren zenbait aldaera dastatuko ditugu. Amaitzeko, ikustaldi bikain bat “Irantzuko Zistertar Monasteriora”, gaur egungo zistertar monasterio monumentalenetako bat; haren historia ezagutuko dugu, baita pasadizoak eta XI. mendetik hasita gaur egun artek mojek izandako ohiturak ere. Horretarako monasterio bikainaren areto guztiak ikusiko ditugu.

BIDAIAREN BARNEAN w

Bidaia, autobusean

w

Hamaiketakoa eta bazkaria

w

Gidari laguntzailea, ibilbide osoan

w

Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak

w

Bidaia-asegurua

ERREF.

DATA

IRTEERA

PREZIOA

4616

10 - EKAINA

BILBO

55 €

4617

11 - EKAINA

EIBAR-ARRASATE-GASTEIZ

55 €

4618

12 - EKAINA

IRUN-DONOSTI

55 €

4619

13 - EKAINA

ZARAUTZ-DONOSTI-TOLOSA

55 €

4620

30 - IRAILA

ZARAUTZ-DONOSTI-TOLOSA

55 €

4621

01 - URRIA

IRUN-DONOSTI

55 €

4622

02 - URRIA

EIBAR-ARRASATE-GASTEIZ

55 €

4623

03 - URRIA

BILBO

55 €


ASON IBAIAREN IBARRA Kantabriako ekialdeko mendietan kokatua, Asongo Ibarra, zalantzarik gabe, eskualdeko lekurik malkartsu, ikusgarri eta ederrenetako bat da. Ikuspegien bakantasunak leku ezin hobea bihurtzen dute naturaz gozatzeko.

Gure lehen helmuga Arredondo izango da, “munduko hiriburua” izena duena, bertako zentro iktilogikoa ikusteko, Kantabriako Gobernuaren dotazioa ibai-ekosisteman eta Kantabriako ibaietako atlantikoko izokinaren hazkuntzari, kontserbazioari eta birpopulatzearen azterketari eskainia. Ason ibaian gora, behatoki eder batera hurbilduko gara, Ason ibaiaren ibarraren eta jaiotzaren ikuspegi berebiziko batez gozatzeko; 50 metroko altuera duen ur-jauzi ikusgarri bat ikusi, eta Asongo bizkarguneko Parke Naturalera iritsiko gara, non interpretazio zentro bat ikusiko dugun eskualdeko balio natural, kultural eta etnografikoak ezagutzeko. Bazkaldu ondoren, Ramales de la Victoriara joango gara, eskualdeko hiriburua, non Guardaminoko gudu ospetsua gertatu zen, Espartero jeneral liberalak Maroto jeneralaren armada karlista mendean hartu zuenean. Jauretxe armarridunak eta indianoen etxeen ondare interesgarri bat gordetzen dute han. Cullalverako Haitzuloaren ikustaldia egingo dugu, urak eta denborak harkaitzen gain egindako ekintzak sortutako barrunbea, geologia aldetik interes handikoa, eta ibilaldi bat egingo dugu Gándarako ibaiaren ur-jauziak ikusteko, berriki eraiki duten behatokia.

BIDAIAREN BARNEAN w

Bidaia, autobusean

w

Hamaiketakoa eta bazkaria

w

Gidari laguntzailea, ibilbide osoan

w

Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak

w

Bidaia-asegurua

ERREF.

DATA

IRTEERA

PREZIOA

4624

24 - EKAINA

BILBO

55 €

4625

25 - EKAINA

ARRASATE-GASTEIZ

55 €

4626

26 - EKAINA

IRUN-DONOSTI-EIBAR

55 €

4627

27 - EKAINA

TOLOSA-DONOSTI-ZARAUTZ

55 €

4628

09 - IRAILA

TOLOSA-DONOSTI-ZARAUTZ

55 €

4629

10 - IRAILA

IRUN-DONOSTI-EIBAR

55 €

4630

11 - IRAILA

ARRASATE-GASTEIZ

55 €

4631

12 - IRAILA

BILBO

55 €


DONEJAKUE BIDEA Pirinioak zeharkatzea benetako erronka zen lurralde urrunetatik zetozen lehen erromesentzat. Gaur egun ere, Bidearen etapa gogorrenetako bat da, baina, baita ederrenetako bat ere.

Donibane Garazik erdi aroko kutsua gordetzen du oraindik, goiko aldean duen gotorlekuari esker, Zitadelaren eta Espainiako karriketako harri-zolaz egindako merkataritza-bideei esker, elizak eta Errobi ibaiaren gaineko zubiari eta milaka erromesen joan-etorriei esker. Gailendu egiten da Donejakueko Atea, UNESCOk Gizadiaren Ondarea izendatua. Bazkaria Orreagan. Karlomagnoren desegigo historikoak eta Donejakue Bideak gogoangarri egin zuten Orreaga, ibiltari eta erromesen aterpea, kondairen sorgune eta kulturen topagunea. Orreagako Kolegio-eliza multzo monumentalaren ikustaldi gidatua, erromesen erietxea izandakoa eta Antso VII. Azkarraren hilobia, erdi aroko arkitekturaren eredu bikaina. Orreagatik oinez egingo dugu Donekajue Bidearen tarte bat, hain zuzen, Sorginaritzaga basoan eta Sorgin hariztian barrena doana. Ehun metro egin ondoren, errepidearen beste aldetik, Erromesen gurutzea ikus daiteke, gurutzadura gotiko bat, On Francisco Polite prioreak 1880an leku honetara ekarri zuena. Auritzera iritsiko gara.

BIDAIAREN BARNEAN w

Bidaia, autobusean

w

Hamaiketakoa eta bazkaria

w

Gidari laguntzailea, ibilbide osoan

w

Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak

w

Bidaia-asegurua

ERREF.

DATA

IRTEERA

PREZIOA

4608

03 - EKAINA

BILBO

50 €

4609

04- EKAINA

GASTEIZ-ARRASATE

50 €

4610

05 - EKAINA

TOLOSA-DONOST-IRUN

50 €

4611

06 - EKAINA

EIBAR-ZARAUTZ-DONOSTI

50 €

4612

14 - URRIA

EIBAR-ZARAUTZ-DONOSTI

50 €

4613

15 - URRIA

TOLOSA-DONOSTI-IRUN

50 €

4614

16 - URRIA

GASTEIZ-ARRASATE

50 €

4615

17 - URRIA

BILBO

50 €


ERRIOXAKO HISTORIAREN ATALAK

Santa María de la Piscinaren Baseliza Peciña inguruan dago, Errioxan (Espainia), bi mendixken arteko bizkargune batean isolatua. Errioxan erromaniko garaiko eraikin oso eta hobekien kontserbatutakoa da, XII. mendean eraikia eta ondoren eranskin handirik izan ez zuena. Elizatik metro gutxira, hegoalderantz, XI. mendeko nekropoli oso ondo kontserbatu bat dago, harkaitz gogorrean landutako hilobi antropomorfiko ugarirekin. Upategia, “Best of al Turismo Enológico” izeneko sariaren irabazlea, XV. eta XVI. mendeetako harlanduz egindako sei sarkuren gainean eraikita dago. Haietan, gure Museo Etnografikoa ezagutuko duzu, gurearen aurrekoen eta Arabako Errioxan bizi izan diren kultura eta zibilizazioen hondakinak gordetzen dituena. Gainera, Upategiaren barnean Ardoari eskainitako Museoaz gozatuko duzu, XIX. mendeko argazki-erakusketa oso bat duena. Plazako Ama Birjina buru duen 1583ko Kaperaren ikustaldia egingo dugu; 1400. urtekoa den gure sarkura zaharrena, gure dastaketa areto berezia, non lurpeko mahasti amaigabearen ikuspegi zoragarri batez gozatuko duzun eta, azkenik, “zentzumenen tunelean” barneratuko gara, non bisitariak ardoaren koloreaz gozatuko duen, usainekin jolastuko den eta tenperatura onenak zein diren ezagutuko duen. Gainera, gure ardoen dastaketa gidatu batekin amaituko dugu. Errioxako herri honetako ondare historiko artistikoan Haroko Andre Mariaren Basilika gailentzen da, aldare nagusi barrokoarekin; Haroko Kondeen Jauregia, barrokoa ere bai; Beldañako Jauregia, espainiar platereskoaren alea, XVI. mendekoa; San Tomas eliza; eta Udal Artxibategia, jada XIII. mendeko data duen dokumentazioa gordetzen duena. Haroko bizi-moldean zerbait nagusitzen bada, ardoa da, eskualdeko indar ekonomikoa eta guneko kultura adierazpen nagusia. Mahastiak ikuspegiaren zati dira, eta upategi gehienak ikusgai daude.

BIDAIAREN BARNEAN w

Bidaia, autobusean

w

Hamaiketakoa eta bazkaria

w

Gidari laguntzailea, ibilbide osoan

w

Ibilbidean aipatutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak

w

Bidaia-asegurua

ERREF.

DATA

IRTEERA

PREZIOA

4600

27 - MAIATZA

BILBO

55 €

4602

28 - MAIATZA

EIBAR-ARRASATE-GASTEIZ

55 €

4613

29 - MAIATZA

TOLOSA-DONOST-ZARAUTZ

55 €

4614

30 - MAIATZA

IRUN-DONOSTI

55 €

4615

23 - IRAILA

IRUN-DONOSTI

55 €

4616

24 - IRAILA

TOLOSA-DONOSTI-ZARAUTZ

55 €

4617

25 - IRAILA

EIBAR-ARRASATE-GASTEIZ

55 €

4618

26 - IRAILA

BILBO

55 €


TOLEDO 1 Eguna

JATORRI-HIRIA - TOLEDO

Toledo aldera irtengo gara, hiru kulturen hiria, kristauak, juduak eta arabiarrak bizi izan baitziren bertan mendeetan zehar; gainera, “Hiri inperial” izenez ere ezagutzen da, hispaniar erresumetan Espainiako Karlos I.aren gortearen egoitza nagusia izan zelako behinola. Hotelera iritsi. Bazkaria, afaria eta ostatua. Arratsaldean, hiriaren ikustaldi antzeztua egingo dugu, oso ibilbide erromantiko batetik (Toledoko estalpe eta komentu gunea).

2 Eguna

TOLEDO

Mantenu osoa hotelean. Gizadiaren Ondarea 1987. urtetik aurrera. Toledo artista ugariren jaiotze-hiria edo bizilekua ere izan da, besteak beste, Garcilaso de la Vega edo El Greco. Egunean zehar hiriaren erdigune historikoaren ikustaldia egingo dugu tokiko gidariarekin, interes handiena duten lekuak ikusteko: Andre Mariaren katedrala, Andre Maria Zuriaren sinagoga, Santo Tomé Eliza, mudejar estilokoa, XIV. mendekoa -han gordetzen da El Grecoren Orgaz Kondearen lur-ematea-, San Juan de los Reyes Monasterioa, Espainiako estilo gotiko isabeldarraren eredu baliotsuenetako bat da, eta Errege Katolikoek eraikitako eraikinik garrantzitsuena. Ondoren, aurten hiri honetan dagoen El Grecoren erakusketara joango gara.

3 Eguna

CONSUEGRA – ORGAZ

Gosaria. Goizean, ikustaldi gidatua egingo dugu tokiko gidariarekin Consuegrara: Erromatar jatorria duen herri garrantzitsua da. Calderico Mendia nagusitzen da, eta bertan Haize Errota ospetsuak dituen Mantxako gailurreria tipiko bat eta Gaztelua ikusiko ditugu; handik Mantxaren eta hirigunearen ikuspegi interesgarri batez goza daiteke, baita Orgazeko Gazteluaz ere. Ondoren, bazkaria hotelean. Irteera jatorri-hirira joateko. Iritsi, eta BIDAIAREN AMAIERA.

BIDAIAREN BARNEAN w w w w w w

Bidaia autobus erosoan Ostatua 3*-eko hoteletan, logela bikoitzean Mantenu osoa Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak Gidari laguntzailea bidaia osoan Bidaia-asegurua

ERREF.

DATA

IRTEERA

PREZIOA

4635

3·4·5-EKAINA

IRUN-DONOSTI-ZARAUTZ-EIBAR

250 €

4636

10·11·12-EKAINA

BILBO-ARRASATE-GASTEIZ

250 €

4637

16·17·18-IRAILA

BILBO-ARRASATE-GASTEIZ

250 €

4638

8·9·10-URRIA

IRUN-DONOSTI-ZARAUTZ-EIBAR

250 €

BANAKAKO LOGELAREN GEHIGARRIA

55€


TOULOUSE 1 Eguna

TOULOUSE

Irteera Toulouse-erantz. Bazkarirako iritsiko gara. Bazkaldu ondoren, Tolosaren ikustaldi gidatua (2 ordu oinez): Kapitolioa, San Serninen Basilika (kristautasunaren eliza erromaniko handiena), Jakobinoen eliza gotikoa, Bernuy jauregitxoa, etab. Ikustaldia amaitu ondoren, denbora librea afalordura arte. Afaria eta ostatua hotelean.

2 Eguna

ALBI – CORDES

Gosaldu ondoren, Albi aldera irtengo gara. Albiren ikustaldi gidatua; Santa Zeziliaren katedrala (XIII. mendeko hegoaldeko arte gotikoaren bitxia), Toulouse-Lautrec museoa (Albiko margolariak munduan duen bilduma publiko garrantzitsuena, artzapezpikutza zaharrean, Berbieren Jauregian), ikustaldi gidatua Albiko alde zaharretik, tokiko arkitektura eta historia ezagutzeko. Bazkaria Albin. Bazkaldu ondoren, Cordes-sur-Cielera joango gara. XIII. mendeko herri honen ikustaldi gidatua amaitu ondoren (1.222. urtean Tolosako Konde “Raymond Kataroak” sortua), ikustaldia azukrearen museora. Ikustaldia amaitu eta denbora librea herrian barrena ibiltzeko Tolosara itzuli arte. Afaria eta ostatua hotelean.

3 Eguna

CITE DE L’ESPACE

Gosaria eta Espazioaren Hirira joango gara. Besteak beste ikusiko ditugu: planetarioa, lorategi astronomikoa, Ariane suziriaren erreplika, MIR espazioko estazioaren proba modulua (hegaldian dagoen estazioaren berdina), “Astralia” izarrarteko eraikina, etab... Bazkaria parkearen barruan. Bazkaldu ondoren, itzulera bidaia.

BIDAIAREN BARNEAN w w w w w w

Bidaia autobus erosoan Ostatua 3*-eko hoteletan, logela bikoitzean Mantenu osoa Ibilbidean zehaztutako zerbitzu eta ikustaldi guztiak Gidari laguntzailea bidaia osoan Bidaia-asegurua

ERREF.

DATA

IRTEERA

PREZIOA

4632

6·7·8-EKAINA

GASTEIZ-BILBO-DONOSTI

315 €

4633

4·5·6-IRAILA

BILBO-EIBAR-ZARAUTZ-IRUN

315 €

4634

2·3·4-URRIA

GASTEIZ-ARRASATE-DONOSTI

315 €

BANAKAKO LOGELAREN GEHIGARRIA

65€


INFORMAZIO INTERESGARRIA

PARTE-HARTZAILEAK “%100Kutxabank bezeroentzako Txangoetan” parte har dezakete 60 urte edo gehiago duten bezeroek eta pentsioa Kutxabanken helbideratuta dutenek (baita hura ordaintzen den kontuetako titularkideek ere), Kutxabank Txartel baten titularrak direnek eta beren kabuz moldatzeko gaitasuna dutenek.

ANTOLAKUNTZA TEKNIKOA Viajes Gantour S.A.U. – C.I.E. 2159 “% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoak” izeneko folletoan jasotako txango-programa guztiak “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” mende daude. Gantour Bidaiaken harremanetarako Telefonoa: 902 540 406

ORDAINTZEKO ERAK Txango bakoitza pentsioa ordaintzen den kontuan zordunduko da. • Erreserba onartzen den unean zenbateko osoa kobratuko da.

BALIOGABETZEAK Baliogabetzeak gure web orrian eta Kutxabankeko web orrietan “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” baliogabetzeei buruzko atalean ezarritakoaren arabera agertzen diren bezala egingo dira.

OHARRAK • Ezinbesteko kasuetan, txangoa ezeztatzeko edo aldatzeko eskubidea izango du antolakuntzak. “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” bidaia bertan behera uzteari buruzko atalean ezarritakoari folleto honetan bertan agertzen diren bezala egingo dira. • Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua: 40 lagun edo folletoan adierazitakoa txikiagoa balitz. • “% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoek” dohainik eskaintzen dute Asistentzia Asegurua Bidaietan; haien prestazioak ikus daitezke “% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoak”ren erreserbak egiteko web orrian.

ERRESERBAK

Pertsona bakoitzak nahi adina txangoa eska ditzake, betiere plazak eskuragarri badaude. Bestela, itxarote-zerrendan eman dezake izena.

Maiatzaren 5eko goizeko 9:00etatik aurrera:

1. Internet bidez:

• Kutxabankeko edozein webguneetako Nagusien web orrialdeetatik:

www.bbk.es

www.cajavital.es

www.kutxa.es

2. Telefonoz:

• Gantour Bidaiakeko 902

540 406 telefonora deituz

Telefonoz deitu aurretik, eskura izan: • Hautatutako txangoaren erreferentzia zk. • Txangoa egin nahi duten kide guztien Nortasun Agiria Nazionala (NANa) eta Izen-Abizenak.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.