Kutxabank - Folleto Web Cursos de inglés - Euskera

Page 1

AURKEZPENA

2014ko uda honetarako Kutxabankek hizkuntza programa zabala aurkezten du: Lehenbizi Puente la Reina-Gares eta Tarazona egoitzetan ostatua duten ingeleseko ikastaroak. Irlandako, Erresuma Batuko eta Kanadako programa tradizionalek, eskola-saioak eskaintzen dituzte gustu guztien arabera antolatutako jarduera eta txangoekin batera. Aurten, norako berria eskaintzen dugu: Edinburgo (Eskozia). Gainera tutoretza ikastaroak bikainak dira giro erosoagoan ikastaldi trinkoa nahi dutenentzat. Futbola oso gogoko dutenentzat Football & English programa daukagu Southsean. Bestalde, Maltak mediterraneoko klima bikaina gehitzen dio ingeleseko programa tradizionalari. Estatu Batuetan familia-bizikidetzako programak esperientzia zoragarri bat bizi eta ahozko komunikazioa hobetzeko modu ezin hobea dira. New York City-ko ikastaroa egoitzan, hiri hau ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du. Natura maite dutenentzat Puh´Tok kanpamentu amerikarra dugu Maryland-en. Halaber, frantsesa ikasi eta era berean surf egiteko, Biarritzeko programa aukera aproposa da, eta Euro Disney-era eta Paris-era joatea nahi dutenentzat, Loches-eko frantses ikastaroa ezinhobea da. Alemana ikasteko Ausburg hiri ederrean burutzen den ikastaroa daukagu. Programa hau arreta handiz aukeratu da eta esperientzia handia duten erakundeekin elkarlanean burutzen da, beraien herrialdeetako organismo eskudunen ikuskapena duten erakundeekin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.