INFORMAZIO INTERESGARRIA (2014ko kanpaina) PARTE-HARTZAILEAK “%100Kutxabank bezeroentzako Txangoetan” parte har dezakete 60 urte edo gehiago duten bezeroek eta pentsioa Kutxabanken helbideratuta dutenek (baita hura ordaintzen den kontuetako titularkideek ere), Kutxabank Txartel baten titularrak direnek eta beren kabuz moldatzeko gaitasuna dutenek. ANTOLAKUNTZA TEKNIKOA Viajes Gantour S.A.U. – C.I.E. 2159 “% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoak” izeneko folletoan jasotako txango-programa guztiak gure web orrian eta Kutxabankeko edozein webguneetako Nagusien web orrietan "Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorrak" ezarritakoaren mende daude. Gantour Bidaiaken harremanetarako Telefonoa: 902 540 406 ERRESERBAK Pertsona bakoitzak nahi adina txangoa eska ditzake, betiere plazak eskuragarri badaude. Bestela, itxarote-zerrendan eman dezake izena. Maiatzaren 5eko goizeko 9:00etatik aurrera: 1. Internet bidez: “Kutxabank”eko edozein webguneetako Nagusien web orrialdeetatik: www.bbk.es www.cajavital.es www.kutxa.es www.kutxabank.es 2. Telefonoz: “Gantour Bidaiak”eko 902 540 406 telefono zenbakira deituz. Telefonoz deitu aurretik, eskura izan: • Hautatutako txangoaren erreferentzia zk. • Txangoa egin nahi duten kide guztien Nortasun Agiria Nazionala (NANa) eta Izen-Abizenak. ORDAINTZEKO ERA Txango bakoitza pentsioa ordaintzen den kontuan zordunduko da. • Erreserba onartzen den unean zenbateko osoa kobratuko da. BALIOGABETZEAK Baliogabetzeak "Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren" baliogabetzeei buruzko atalean ezarritakoaren arabera agertzen diren bezala egingo dira. OHARRAK • Ezinbesteko kasuetan, txangoa ezeztatzeko edo aldatzeko eskubidea izango du antolakuntzak. "Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren" bidaia bertan behera uzteari buruzko atalean ezarritakoaren arabera agertzen diren bezala egingo dira. • Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua: 40 lagun edo folletoan adierazitakoa txikiagoa balitz. • “% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoek” dohainik eskaintzen dute Asistentzia Asegurua Bidaietan; haien prestazioak ikus daitezke “% 100Kutxabank bezeroentzako Txangoak”ren erreserbak egiteko web orrian. Argitalpena: 2014ko apirila