INFORMAZIO INTERESGARRIA PARTE-HARTZAILEAK %100Kutxabank bezeroentzako Bidaietan parte har dezakete 60 urte edo gehiago duten bezeroek eta pentsioa Kutxabanken helbideratuta dutenek (baita hura ordaintzen den kontuetako titularkideek ere), Kutxabank Txartel baten titularrak direnek eta beren kabuz moldatzeko gaitasuna dutenek. ANTOLAKUNTZA TEKNIKOA Viajes Gantour S.A.U. – C.I.E. 2159 Viajes Gantourreko %100Kutxabank bezeroentzako bidaien liburuxkan jasotako bidaiaprograma guztiak liburuxkaren amaieran agertzen diren “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” mende daude. Harremanetarako Telefonoa: 902 540 406 ERRESERBAK Pertsona bakoitzak nahi adina bidaia eska ditzake, betiere plazak eskuragarri badaude. Bestela, itxarote-zerrendan eman dezake izena. Martxoaren 5etik aurrera, goizeko 9:00etan: Internet bidez soilik: Kutxabankeko edozein webguneetako Nagusien web orrialdeetatik: www.bbk.es www.cajavital.es www.kutxa.es Gantourreko ondorengo web orrialdetik: www.gantour.com GOMENDIOAK Gomendagarria deritzogu gogora ekartzea zirkuitu eta nazioarteko bidaietan: • Ostatua hotel batean baino gehiago hartzen dela, eta horrek maletak mugitzea dakar, besteak beste, baita hainbat garraiobidetan bidaiak edo eguneroko joanetorriak egin behar izatea. •
Bidaiak hegazkinean egiten direnean, batzuetan antolatzaileen erantzukizuna ez diren ustekabeak geratzen dira, hau da, aireportuetan itxaron beharra eta ordutegi-aldaketak, eta horrek gure otordu- eta atsedenohituretan eragina izan dezake.
• Helmugek pasaportea eramatea eskatzen dutenean, eta beharbada sartzeko bisa, gomendagarria da bi dokumentuen fotokopiak eramatea haiek gordetzen diren bestelako lekuren batean, galdu, ebatsi edo lapurtzen badigute haiek erraz berritu ahal izateko. • Monumentuetara eta toki interesgarrietara ikustaldiak egiteko, oinezko ibilbide ugari egin behar izaten dira, eta ezinbestekoa da osasun on samarra eta sasoi egokia izatea. • Gurea ez bezalako herri edo herrialdeetarako bidaietan, ezinbestekoa da hango ohituretara egokitzea; besteak beste, ordutegi eta janari motari dagokienez. • Oro har, zirkuituan egindako bidaiak egonaldi finkoko bidaiak baino askoz ere neketsuagoak izaten dira, nahiz eta baduten abantaila handi bat: denbora gutxian txoko eta monumentu berezi eta bitxiak ikus daitezke; osterantzean, ezinezkoa litzatekeena. •
Bidaietan, ustekabeko egoerak sor litezke, eta, ondorioz, litekeena da programa aldatu behar izatea. Aldaketa horiek, betiere, bidaiariaren on beharrez egingo dira.
Bidaiaz ahalik eta gehien gozatzeko, oro har, komenigarria deritzogu honako hauek betetzeari: • Zalantzaren bat izanez gero, familia-medikuari galdetu behar zaio zein diren norberarentzako botika egokiak, eta hartu beharreko neurriei buruzko informazioa eskatu beharko zaio; bidaietan, hark dioena bete beharko da. • Gidari Laguntzaileak bidaia bakoitzaren ezaugarrien arabera ematen dituen gomendioei kasu egin behar zaie. • Bidaia taldean egiteak dakartzan bizikidetza-gorabehera guztietara egokitzen ikasi beharko da. ORDAINTZEKO MODUA Bidaia bakoitza pentsioa ordaintzen den kontuan zordunduko da. • Erreserba onartzen den unean, aurrerapen moduan, bidaiaren kostuaren % 20. • Bidaia abiatu baino 20 egun lehenago, gainerako % 80. EZEZTATZEA Ezeztatzeak Viajes Gantourreko %100Kutxabank bezeroentzako bidaien liburuxkan barne agertzen diren “Bidaia Konbinatuen Baldintza Orokorren” arabera egingo dira. OHARRAK • Viajes Gantourreko %100Kutxabank bezeroentzako bidaien liburuxka aldaketak izan ditzake. Bidai bakoitzaren baliozko terminoak eta baldintzak eskaera egiten den garaian indarrean dagoenari izango dira eta bere onarpena eskaera burutzen denetik egintzat hartuko da. • Ezinbesteko kasuetan, bidaia ezeztatzeko edo aldatzeko eskubidea izango du antolakuntzak. • Parte-hartzaileen gutxieneko kopurua: 40 pertsona edo liburuxkan adierazitakoa txikiagoa balitz. • %100Kutxabank bezeroentzako Bidaiek dohainik eskaintzen dute Asistentzia Asegurua Bidaietan; haien prestazioak ikus daitezke Kutxabankeko webguneetan.