GAZTEENTZAKO INGELES IKASTAROAK Ohizko galderak: -
Beharrezkoa da dirua eramatea?
Gastu estretarako dirua soilik, beharrezko guztia prezioan barne dago eta. Kontuan izan beharreko gastu estrak hauek dira: garraiorako bonoa, normalean barne ez dagoelako (begiratu programa bakoitza), eta txango egunetarako janaria. -
Ikasle bakarra izango da edo gehiago egongo dira etxean?
Ingalaterran, Irlanda, Maltan eta Kanadan, normalean beste herrialde bateko ikasle bat edo gehiago bizi dira etxe berean eta askotan logela partekatuan, beti sexu berekoak. Horrela, herrialdeko kultura ezagutzeaz gain, beste herrialdeetako ohiturez ikasi ahal izango dute. Estatu Batuetan, familia gehienek ikasle bakarra hartzen dute. -
Ostatua egoitzan?
Egoitza batean erosoago sentitzen diren ikasleek hainbat norako aukera ditzakete. Ostatu bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu (banakako logela, logela partekatua, komun partekatuak%). Egoitza bakoitzeko ezaugarriak (logela mota, janarietako errejimena %) programa bakoitzean azaltzen dira. Egoitzak fidantza bat eskatuko dio ikasleari bertara iristen denean. -
Nola funtzionatzen dute klaseak?
Lehenengo egunean, taldeak ahal den eta homogeneoak izan daitezen (Tutoretza programetan, Scarborough-n eta Biarritzen izan ezik, hauetan joan aurretik egiten da), gramatika testa egiten da. Hizkuntza ikastaroak daukaten programetan, aste bakoitzeko eskola orduak adieraziko dira (klaseen iraupena 45 eta 60 minutu artekoa izango da, eskolen arabera). Asistentzia derrigorrezkoa da. Jai egunak edo grebak direla eta ematen ez diren klaseak ez dira berreskuratuko eta ez da dirurik itzuliko. Eskolak testu liburuak utziko dizkie ikasleei eta ikastaro amaieran parte hartze ziurtagiria banatuko zaie. -
Benetan ikasten al da?
Bai. Kasu gehienetan ikasleen gramatika maila nahiko ona izaten da, baina hitz egiteko erraztasuna falta zaie. Horregatik, programa hauen lehentasuna ezagutzak horiek praktikan jartzea da, oinarriak finkatu eta hizkuntzan aurreratzea. Baina kontuan izateko beste puntu garrantzitsua bizitzaz ikastea da. Kanpora joatea eta beste herrialde batean bizitzea, bizitzeko hainbat modu daudela erakusten du eta desberdinak izateagatik ez direla hobeak edo txarragoak. Beste hizkuntza hitz egiten den hiri berri batean autonomoa izatea eta gurasoen laguntzarik gabe aurrera egitea oso aberasgarria da. -
Ze jarduera egiten dira?
Norako bakoitza bere kirol, gizarte eta kultural jarduerak programatzen ditu, prezioan barne daudenak. Jarduera horiek group leaderrarekin egiten dira. Asistentzia derrigorrezkoa da. Programan azaltzen denean, jolas eta jarduera kulturalak, kirolak eta jaiak barne egongo dira. Eskolek gaubelak prestatzen dituzte normalean. Programan dauden jardueretara eta txangoetara joatea derrigorrezkoa da. Ikasle batek gaubela batera joatea nahi ez baldin badu, aldez aurretik group leaderrari eta bere familiari esan beharko dio. Ikastaro bakoitzeko deskribapenean, prezioan barne dauden txango kopurua adierazten da. Hainbat arrazoi kontuan izanda (eguraldia adibidez), txangoak, jarduerak eta bisitak alda daitezke. Eskolek beste jarduera eta txangoak proposa ditzakete. -
Prezioan barne al daude jateko guztiak?
Eskainitako programa guztiak mantenu osoko errejimena dute barne, Estatu Batuetako txango egunetan izan ezik.