Txapeldun Gordailua

Page 1

Txapeldun gordailua

Eusko Jaurlaritzak baimendutako publizitatea. Espedientearen zenbakia:120306

Gordailu gogoangarri eta historiko bat.

Aurreztu Kutxabankekin eta goza itzazu final handiak, hiru liburu hauek eramanda. Liburu-ale horiek oso bereziak dira, gure taldearen historiari buruzkoak dira, eurak eduki barik ezin egon zaitezkeenak. Lor itzazu saldoari eutsiz. Horretarako, atxikipen bat egin behar duzu zeure BBK* kontuan; zenbateko eta epe desberdinak daude. Aukera bi dituzu Zenbatekoa

UTB*

Epea

1.200 â‚Ź

% 2,13

3 hilabete

900 â‚Ź

% 2,13

4 hilabete

Athletic for ever! 1898-1998 1.a Kronika

Partidua dagoen arratsalde bakoitzarekin hasten den 100 urteko historia bat, Athletic jokalari, teknikari zuzendaritzakide, bazkide edo zale egiten denean, milaka eta milaka zale, hiritik eta herrietaraino eta itsasoraino sakonki barreiatutako ahots bihurtzen denean. Athletic zokondo guztietara hedatzen baita. Beti. Betiko

Athletic for ever! 1898-1998 2.a Irudiak

Iragan-mina begiradapean, eta aurpegietan irribarre zabal bat marrazturik, horixe da ikusizko dokumentu ezin ordainduzko honek eragiten duena, garaipenik ederrenak lortuaz batera jaio, hazi eta heltzen ari zen Athletic baten argazki eta irudiz osatutako lan bat baita. Bihotzean betiko itsatsirik geratu diren eta hala iraungo duten irudiak.

Harrotasuna da kontua Athletic Cluben 24 kopak 1902-1984

Bazen sasoi bat, Kopako finala Athletic-ek eta beste talde batek jokatzen zutela esaten zena. Liburu honen bidez, Athletic-ek Kopan lortutako garaipenik egundokoenetara gerturatu ahalko gara, baita ezin konta ahala pasadizoren berri izan ere, kolore zurigorriak bizi eta sentitzen ditugunon bihotz barru-barruraino helduko zaizkigun anekdotak, hain zuzen.

(*) Pertsona fisikoenak bakarrik diren eta dirutan % 0,01eko ordainsaria duten Kontu Korronte edo Aurrezki Libretarako. Aipatu liburuak lortzeko, kontuan atxikipen bat gauzatu besterik ez da egin behar: epe-aukera bietako bakoitzari dagokion zenbatekokoa. Kanpaina honetan gehienezko atxikitze-kopuru bat ezarri da, halako eraz ezen, kontu batek ezin eduki ditzakeen eragiketa bi baino gehiago, eta bezero batek ere ez. Zerga-ondorioetarako, eragiketa horiek gauzazko ordainsaritzat jotzen dira eta dagokien konturako sarrerari lotuta daude, indarrean dagoen zerga-legeriari jarraituz. Publizitatean adierazten den UTB, eragiketa hauek egin daitezkeen kontuei dagozkien gauzazko eta diruzko ordainsariari dagokio. Kanpaina honek ekainaren 10era arte balio du, edo izakinak agortu arte. Kanpainarako ale kopurua 14.000koa da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.