Kudeaketa Delegatuko Kanpainaren Zozketarako Oinarriak

Page 1

KUDEAKETA DELEGATUKO KANPAINAREN ZOZKETARAKO OINARRIAK 1.-­‐ Kutxabank-­‐bbk erakundeak jarduera komertzial bat estatu osoan burutzeko asmoa dauka. Horretan parte hartu dezakete Kutxabank-­‐bbk erakundearen bezero diren pertsona fisiko guztiek honako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. 2.-­‐ Sustapen honetan pertsona birentzako 10 bidaia zozketatuko dira, destino biren artean aukeratzeko: Budapest eta Pragan zeharko zirkuitu bat ala Kroaziaren zeharkaldi bat. Bidaia bien iraupena 8 egun/7 gauekoa da. Zozketa 2012ko abenduaren 12an egingo da, edo hurbileko data batean, egun horretan horrelakorik egiterik ez badago, Vicente M. del Arenal Bilboko Notarioaren aurrean. 3.-­‐ Bertan parte hartzeko aukera izango dute 2012ko azaroaren 30ean Kudeaketa Eskuordetutako produktu baten titularrak diren Kutxabank-­‐bbk erakundeko bezeroek, Fondoen Eskuordetutako Zorroen sei modalitateak (Ondarea Zorroa, Etekina Zorroa, Inbertsio Zorroa, Plus Ondarea Zorroa, Plus Etekina Zorroa eta Plus Inbertsioa Zorroa) eta Kudeaketa Aktiboko hiru inbertsio-­‐fondoak (Ondarearen Kudeaketa Aktiboa IF, Etekinaren Kudeaketa Aktiboa IF eta Inbertsioaren Kudeaketa Aktiboa IF) barne hartuta. Gainera, zozketan parte hartzeko, bezeroek hurrengo baldintzetariko bat bete behar izango dute: 1) 2012ko urtarrilaren 1 eta azaroaren 30ren bitartean kanpainaren barruko edozein produktu kontratatu izana. Horretarako, Ondarea, Etekina eta Inbertsioa izeneko Zorroetan harpidetutako zenbateko garbi minimoa 30.000 eurokoa izan beharko da. Plus Ondarea, Plus Etekina eta Inbertsio Plus Zorroetan gutxienezko zenbateko garbia 60.000 izan beharko da eta Kudeaketa Aktiboko Fondoetan berriz, 10.000 euro. 2) 2012ko urtarrilaren 1 baino lehen irekitako kontratuetarako, 2012ko urtarrilaren 1aren eta azaroaren 30aren bitartean gutxienez 10.000 harpidetza garbiak egin izana. 4.-­‐ Aurretik esandako baldintza guztiak betetzen dituzten bezeroek zozketarako partaidetza bakarra lortuko dute, titularrak diren produktu-­‐kopurua eta haien saldoak kontuan hartu gabe. Horrela, sari bana baino ezin da egon. 5.-­‐ Behin betiko fitxategiaz baliatuta egingo da abenduaren 12ko edo, data horretan egiterik ez badago, hurbileko data batean zozketa egingo da, Vicente M. del Arenal Bilboko notarioaren aurrean. Fitxategian kanpainaren baldintzak betetzen dituzten bezero guztiak sartuko dira, hurrenez hurren zenbakituta. Fitxategi hori zozketa amaitu eta hilabete batez edukiko da indarrean, interesatuek egiaztatzeko aukera eduki dezaten. 6.-­‐ Ausazko zozketa egingo da, fitxategitik zenbaki bakarra aterata, bertan erregistratutako lehenengo eta azkeneko aukeren artekoa. Zenbaki hori saritutako lehenengo aukera izango da. Ondoren saritutako beste bederatziak eta, jarraian, erreserbako beste 10 aukera lortzeko. Prozedura informatikoen bitartez, lortutako zenbakiari hurrengo kontzeptuen arteko zatiketaren emaitza gehituko zaio: fitxategian erregistratuta dauden aukera guztiak zati sarien kopuru osoa (10). Lortutako zatiduraren zenbatekoa beherantz biribilduko da (dagokion zenbaki osoa dezimalak erabili gabe), saritutako aukera guztiak bete arte (horrela 9 aukera lortu behar dira). Hala hasitako prozedura jarraituko da, ondoren erreserbako aukerak lortu arte (10). Horretarako, fitxategiaren amaieraraino helduz gero, kalkulua berriro hasiko da erregistratutako lehenengo aukeratik hasita, saritutako aukera-­‐kopurua (10) eta erreserbakoa (10) osatu arte. Erreserbakoak ordenaren arabera horrela ateratakoak izango dira. 7.-­‐ Jakinarazpena, ondore guztietarako, fiskalak barne, gutunez, telefonoz edo posta elektronikoz helduko zaie saritutakoei. 8.-­‐ Sariak ezin izango dira baliokidea den beste sari batekin ordeztu. 9.-­‐ Kutxabank-­‐bbk erakundeak horretarako egoki deritzen moduan eta lekuan emango dizkie sariak bere berezoei. 10.-­‐ Saritutako bezeroak saria onartu duela baieztatu beharko du, horretarako prestatutako fitxa bat izenpetuta, sariaren jakinarazpena jasoko duenetik egutegiko 30 eguneko epean. bilbao bizkaia kutxa Kale Nagusia 30, 48009 Bilbo. 94 401 70 00. HYPERLINK http://www.bbk.es www.bbk.es Merk. Erreg. =Reg. Merc.: T:BI-1, F: 112, 0 =H: BI-9ª, I: 1ª IFK =CIF: G 48412720


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.