San Mames Eremua Plan Berezia eta Eraikinak Antolatzea 1.1 Eremuaren Birmoldatzea Basurtu-San Mames eremua Zabalgunea eta Itsasadarraren arteko erlazioa ekiditen zuen tapoi antzeko bat izan da beti. Zonalde honen eraldaketa urbano berriak tapoi hori ezabatu nahi du garrantzia handiko bi erabilera berrirekin, San Mames Barria eta kalitatezko Campus Teknologikoa. Horrela, Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak, Liburutegiak, I+G+b Zentroak eta Telekomunikazio eta Ikusentzunezkoen eraikin berriak lekua izango dute. Zabalgune aldera kokatuta dauden Unibertsitate eraikinek, Zabalguneko bilbearen eta San Mames estadioaren forma bereziaren arteko trantsizioa beteko dute. San Mames estadio berriak, aldiz, bere funtzioagatik, forma bolumetriko berezia hartuko du, borobildua, bistara benetako dimentsioak txikiagotzeko. 62.500m2 esparru honen diseinuak Ventosa Bidea berregituratzea aurreikusten du erabilerraztasuna hobetzeko, eta ibilgailuen eta oinezkoen sarbideak antolatzen ditu erabilera eta jabari publikoko perimetroko eraztuna sortze aldera estadio berriaren inguruan.
1.2 Campus Tekonologikoa Irakaskuntza teknikoko unibertsitate campus berria Goi mailako Industria Ingeniarien Eskola Teknikoaren existentzian oinarritzen da, eta horrela, Zientzia eta Teknikara zuzenduta dagoen unibertsitate campusa bultzatzen da, izaera bereko Eskola eta Fakultateen multzoa eratzeko Bilboko bilbe urbanoaren barruan. Ekipamenduen partzelak banaketa orientagarriak 5.278 m2-ko lursaila aurreikusten du Industria Ingeniaritza Teknikoko eskolarako eta Meatzeen eta Herri Lanen eskolarako, modu mailakatuan eraiki ahal izateko; bost, zazpi eta bederatzi solairu, hurrenez hurren. I+G+b zentroak 4.784 m2-ko azalera izango du, eta Telekomunikazio eta Ikus-entzunezkoen eraikinak, aldiz, 2.741 m2. Bi eraikinek zazpi solairu izango dituzte eta 31 eta 33 metro bitarteko altuera. Gaur egungo Ingeniarien Eskola mantenduko da.
1.3 Olabeaga-Zabalgunea Lotura Estadioa eta UPV / EHUren teknologia campusa inguratzen duen azalera Zabalgunearen lauki-sarea (Juan Antonio Zunzunegi Etorbidea, Urkixo Zumardia eta Poza Lizentziatua) eta Olabeaga auzoa lotuko dituen oinezkoentzako ibilbidea sortzeko erabiliko da. Olabeaga eta Zabalgunea lotzeko, Felipe Serrate kalearen trazatua berriro diseinatuko da Sabino Aranarekin dagoen bidegurutzetik Ventosa Bideko loturaraino. Trazatuarekin jarraituko da San Mames Barriako ipar muturra inguratuz eta Olabeagaraino jaitsiz. Antolaketa berria bateragarria izango da Bilboko A-8ko sarbideekin, Juan Antonio Zunzunegi etorbide eta Gurtubai kaleen arteko intersekzioko errotondan amaituko baitira. Sarbide horien gaineko hegal batek BAMI Eraikina eta Ingeniaritzen Eraikin berriko inguruak lotuko ditu, eta handik, Olabeagarako oinezkoentzako beste sarbide batzuk aterako dira.
San Mames Estadio Berria Indarrez eta biribiltasunez azalduko den eraikina, baina errespetu handiz,
ZEHARKAKO ATALA
aldi berean, inguruko eraikin guztiekiko. Estadio berriaren fatxada eta estalkia elementu zeharrargitsuzkoak izango dira, barrura argia sar dadin,argitasuna, ikuspena eta funtzionaltasuna emanez. Berebiziko garrantzia eman zaie harmailetara sartu edo bueltatzeko zirkulazio espazioei, eta argiztatzeari, eraikinaren erabilerarekin lotua, San
BEHE SOLAIRUA
Mameseko norgehiagoken ikuskizunaren partaide eginez bilbotar guztiak. San Mamesek 53.000 ikusle inguru hartu ahal izango ditu harmailetan, ezinbesteko baldintza, beste batzuen artean, UEFAk “elite” kategoria
LANAREN HASIERA DATA: 2011 LANAREN AMAIERA DATA: 2015
aitortzeko estadioari.
ARKITEKTURA ESTUDIOA: ACXT-IDOM
Bi anfiteatro egongo dira, eta erdiko
ERAIKITAKO AZALERA OSOA: 114.577,53 m2
eraztun bat agintarientzat, palkorako eta VIP eserlekuetarako.
SUSTATZAILEA: San Mamés Barria S.L.
Ingeniaritzen Eraikin Berria Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren (IITUE) eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren eraikina (MHLITUE)
ARKITEKTURA ESTUDIOA: ACXT LANAREN AMAIERA DATA: 2011ko abendua
UPV-EHUren Campusak Garatzeko Planaren helburuak hauek dira: Bilboko EHUn behar diren azpiegiturak ematea arlo guztietan ezagutza sortu ahal izateko eta ezagutza hori gizarteari transmititzeko; sare sozioekonomikoan kolaborazioa bultzatzea; eta berrikuntza eta ikerkuntzaren transferentzia erraztea gure herriko sare produktibo eta sozialean, Bilboren garapenean laguntzeko.
AURREKONTUA: 41.400.000 造 FINANTZAKETA: UPV/EHU eta Bizkaiko Foru Aldundia
San Mames estadio berriaren ondoko arkitektura pieza berezia izango da, arkitektura-hizkuntza moderno, irudi aurreratu eta bitxitasunarekin.
Eusko Jaurlaritzak utzitako lursailak. Eskola biak 2012-13 kurtsorako egongo dira prest.
Eraikinak irudikatzen du arkitektura, eraikinaren eskultura-bolumetria eta Eduardo Chillidaren logotipoaren plastikotasunaren arteko elkarrizketa. Urre koloreko xafla zulatuzko kanpo azalak logotipoa barneratzen du eta batasuna ematen dio eraikinari eta bere eskala handia kamuflatzen du (behea + 9 solairu).
INDUSTRIA ING. TEKNIKOKO ESKOLA AZALERA NAGUSIAK
MEATZEEN ETA HERRI LANEN ING. TEKNIKOKO ESKOLA AZALERA NAGUSIAK
IKASGELAK: 4.088 m2
IKASGELAK: 1.890 m2
LABORATEGIAK: 6.273 m2
LABORATEGIAK: 2.794 m2
BULEGOAK: 3.178 m2
BULEGOAK: 1.690 m2
GUNE KOMUNAK: 1.335 m2
GUNE KOMUNAK: 805 m2
ESKOLA BIEN ARTEKO GUNE KOMUNAK ESKOLA BIAK ERABILTZEKO GUNEA: 1.722 m2 APARKALEKUA: 3.309 m2
Garellano
Hiri Berrikuntzarako Plana
AURREIKUSITAKO HASIERA DA T A: 2011ko amaiera
MASTERPLAN: Rogers, Stirk, Harbour + Partners
Babes Zibil eta Herritarren Segurtasun zerbitzuak lekuz aldatzea suposatuko du, eta espazio berri bat eraiki eta gero amaituko da, zona berde, etxebizitza eta merkatal gune berriekin. Orubearen ekialdera, Luis BriĂąasen kontra, eraikinek kalearen eskala baliokidea izango dute. Erdian, blokeek 9 solairuko altuera maximoa izango dute, eta mendebaldean egongo dira eraikinik altuenak. San Mames inguruak ez dauka auzo parkerik, eta gabezia hori konpontzeko, espazio berde handia sortzea aurreikusi da, eta hiriko zonalde honen bihotza izango da. Proiektatu den parkea, hiruki formakoa, gaur egungo etxebizitzen eta etxebizitza berrien artean egongo da, hortaz, hiri espazio berria zaharrarekin lotzeko balio izango du.
SUSTATZAILEA: Bilbao RĂa 2000
SUPERFICIE: 58.000 m 2
Tranbiaren Luzatzea Atxuri - La Casilla Linea MONTEVIDEO SEKZIOA LANEN AMAIERA DATA: 2011ko udazkena IBILBIDE BERRIAREN BEHIN BETIKO LUZERA: GAURKO EGOERA
700 Metroak.
Tranbia tarte berriak 700 metro gehiago eta bi geltoki gehiago izango ditu. Lehen geltokia Basurtuko ikastetxe publikoaren aurrean, eta bigarrena, La Casilla plazan. Galtzada erditik joango da tranbia, hegaleko nasak edukiko ditu noranzko bietan, eta 10 minutuko maiztasuna. Hiri autobusek Euskotranen errail berria erabiliko dute, eta trafikoak errail bakarra izango du noranzko bakoitzeko, Autonomia eta Aita Donostia kaleetan.
AURREKONTUA: 5.000.000 Euroak SUSTATZAILEA: RFV Euskal Trenbide Sarea GEROKO EGOERA
AUTONOMÍA SEKZIOA
GAURKO EGOERA
SITUACIÓN FUTURA
Montevideo Etorbidean ere bideak txikiagotuko dira. Tranbia handitzeak Montevideo Etorbidea berriro urbanizatzea dakar Gurtubaitik Luis Briñas eta Aita Donostian dagoen bidegurutzera arteko tartean.
S A N
M A M E S e t i k
B i l b o r a k o
S a r b i d e a k HIRI ONURAK
Bilbora hegoaldetik (Sabino Arana) sartzeko beste aukera bideragarri bat eraikitzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundia 2009ko urtarrilean hasi zen A-8 autopistatik egingo den sarrera berriko lanak egiten. Horrela, hiribilbearekin San Mames inguruan izango du lotura.
Zirkulazioaren noranzko bietan estaldura zabal bat eraikitzeak erabat lurperatuko ditu Lezeaga eta Bentazarra auzoen arteko erreiak, eta aukera emango du auzo biak estaldura horren gaineko parke baten bidez konektatzeko. Horrek ekarriko du Lezeaga auzoa Bilboko hiri sarera sartzea, auzo bien artean egun A-8 autobideak sortzen duen hesia kenduko baita. CANTABRIA
EKINTZA NAGUSIAK
Santa Anatik pasatzen denean, Donostia – Bilbo adarrak estali egingo dira, eta fabrika zaharra hartzen zuen eremuaren iparral-dean, urbanizazio berri bat egingo da, Santa Ana eta Santiago auzoekin batera multzo bat sortuko duena.
A-8 autobideko plataforma zabaltzea. Adarrak A-8 autobidea Trenbideko Etorbidearekin eta Montevideo Etorbidearekin lotzeko. Horiek estalita daude zati handi batean, eta, horrela, erabilera publikoko espazio berriak lortuko dira. Trenbideko Etorbidearen eta Kastrexanako lotunearen arteko lotura zuzena. Lanak 2009ko urtarrilean hasi ziren. Aurrekontua 150 milioi eurokoa da, gutxi gorabehera, eta burutzeko epea 38 hilabetekoa da, gutxi gorabehera. Lau bidezubi eraikiko dira, Altamira auzoaren azpitik doan tunel bat, eta lau tunel faltsu, A-8 autobidearen sarrerako eta irteerako adarretan kokatutakoak. Bilbora sartzeko bideak bina errail izango ditu noranzkoko: 3,5 metro zabal, metro bateko barruko bazterbideak, bi metroko kanpoko bazterbideak eta bi metroko erdibitzailea. Neurri horiei esker errail gehigarria ireki ahal izango da noranzko bakoitzean, behar izanez gero.
Autobidea estaltzea BasurtuKastrexanako errepidearen igarobidearen eta Lezeaga kaleko bidezubiaren artean. Autopista lurpean sartzea Lezeaga auzoaren parean. Lurpean sartuta, hiri-bilbea batzen da, eta Altamira, Bentazarra, Lezeaga eta Santa Ana auzoak bertara batzen dira.
KADAGUA
CANTABRIA
KADAGUA
Santa Ana inguruetan, iparraldean, Bilbora sartzeko adar berrien estaldurak beste berdegune batzuk jartzeko aukera emango du. Bere tipologiagatik, Olabeagako bidezubia nabarmendu behar da, errepidea bilduko duten pantaila kurbatuak jarriko baitira. Pantaila akustikoez gain, Bentazarra eta Lezeaga auzoen artean A-8 autobidea lurperatzeko egin beharreko estaldurak, Santa Ana inguruan egingo denak (hormetan eta sabaian material urxurgatzailea duena) eta hondeatutako tunelak asko gutxitzen dituzte kutsadura akustikoaren ondorioak.