Bilbo
Kultura bizia
2012.KO KULTUR PROGRAMA
Bilbo
Cultura Kultura viva bizia
B
ilbon kultura arnasten da, alde guztietatik inguratzen zaitu, ordu guztietan. Kultur ekipamenduen sare trinko eta oso hurbilean bizi da eta kale gorrian ere gainera etortzen zaizu, ustekabean harrapatzen zaitu eta limurtu egiten zaitu.
Nazioartean ospea duten pertsonaiak eta bilbotar guztiak dira protagonistak, azken horiek ikusle eta kultur ekimen mugagabeen sortzaile dimentsio bikoitzean. Kultura bizia da, parte-hartzailea delako, zure kezkak adieraztea ahalbidetzen eta bultzatzen duelako eta herritarren garapen pertsonala eta kohesio soziala bultzatzen duelako. Kultur programazio honetan hamaika proposamen eta jarduera topatuko dituzu publiko eta adin guztietarako, askotariko gustuak eta sentsibilitateak asebetetzeko diseinatuak: antzerkia, poesia, literatura, musika, jaialdiak, zientzia... Begiratu zure inguruari, informatu eta... bizi kultura!
Bilbo Sortzaileen Haztegia
Herritarrek kultura dimentsio guztietan bizitzea nahi du Bilbok. Ez soilik ikusle gisa, baita norberaren adierazpen-kezkak asebeteko dituzten eta hiriko kultur aniztasuna eta aberastasuna areagotzen lagunduko duten proposamen eta jarduera berrien sortzaile eta protagonista gisa ere. Horretarako, Kultura Sailak kulturaren trebakuntzara eta hizkuntza artistikoen hastapenera bideratutako programak egituratzen ditu eta kultur sorkuntza eta produkzioa bultzatzen du, bai profesionala, bai amateurra. Era berean, haurren eta gazteen kulturarekiko eta haien sormenarekiko hurbilketa bultzatzen du, bereziki haientzako sortutako hainbat proposamenen bidez.
LITERATUR LEHIAKETAK Ezagutza eta talentua agerian gelditzen dira urtero literatur lehiaketa hauetan: BLAS DE OTERO-BILBOKO HIRIA V. POESIA SARIA
Jatorrizkoak jasotzeko epea: 2012ko ekainak 15 HAURREN X. POESIA LEHIAKETA
Jatorrizkoak jasotzeko epea: 2012ko urriak 7 XXX. GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETA
Jatorrizkoak jasotzeko epea: 2012ko urriak 28 MIGUEL DE UNAMUNO XIV. SAIAKERA LEHIAKETA
Jatorrizkoak jasotzeko epea: 2012ko azaroak 25 +info: Facebook: Bidebarrieta Kulturgunea
KULTUR TAILERRAK Azarotik maiatzera
Grina sortzaileak nola esploratu bilatzera bultzatzen bazaitu edo zure kezka artistikoak garatzera, kultur tailerretan topatuko duzu leku egokia. Deustu, Arangoiti, San Ignazio-Ibarrekolanda, Casta単os, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Bego単a, Ibaiondo, San Frantzisko, Zabala, Buia, Abando, Rekalde, Irala, Uretamendi, Basurto, Zorroza, Olabeaga, Altamira eta Masustegi barrutietako udal-zentroek artisautza eta arte aplikatuetako tailerrak, arte plastikoak, ikusizko arteak eta ikasgela irekiak eskaintzen dituzte, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Ekainetik abuztura arte eman daiteke izena.
BILBO HAURRENTZAKO ANTZERKIA Durante todo el curso en diferentes espacios
Antzerkia haurren izaeraren eta heltze-prozesuaren parte da. Haurren sormen-sena antzertzi-antzezpenaren bidez bideratzea adierazpen- eta emozio-gaitasunak gara足 tzeko, norberaren ezagutza bultzatzeko eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko aukera bikaina da. Antzeztera jolasten etorkizuneko artistak eta zaletuak sortuko dira. Bilbon Eskolatik Antzerkira
Antzerki emanaldiak Campos antzokian, Bilborocken eta Otxarkoagako eta Deustuko Udal Zentroetan apirila eta maiatzean, ikastetxeetako ikasleei zuzenduta. Hauekin lankidetzan: Mitusu, Kultura Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, SGAE- Egile Fundazioa eta BilbaoEszena. XVII CERTAMEN DE TEATRO ESCOLAR
Bilboko ikastetxe publikoen arteko antzerki emanaldien lehiaketa, amaierako emanaldiarekin eta sari-banaketarekin ekainean. +info: www.bad-bilbao.com / Facebook: BAD-Bilbao
Dantzak eskoletara
Durante todo el curso en diferentes colegios públicos
Dantza bizi-indarra da, kultura bakoitzak modu imitaezinean modelatzen duen gizakiaren sormen-adierazpenik antzinakoena. Aberastasun horren iraupena eta transmisioa bermatzeko, ikasturtean hainbat ikastetxetan eskainitako dantza tradizionaletako ikastaroak antolatzen dira Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.
KULTUR ERAKUNDEEI EMANDAKO DIRU LAGUNTZAK Sormena errazago loratu dadin, beharrezkoa da arretaz ongarritu eta ureztatzea. Hori dela eta, Bilbok kultur eskaintza zabaltzen laguntzen duten kultur ekimenak bultza tzen ditu bi diru-laguntza hauei esker: • Kultur jardueretara bideratutako 80.000 €. • Sustapen soziokulturaleko proiektuetara bideratutako 20.000 €. Horrez gain, kultur ekintza bultzatzen da, honako erakunde hauekin sinatutako hi tzarmenen bidez: Blas de Otero Fundazioa, La Fundición (programazio eszenikorako), Koral Elkartea, Bilboko barrea (literatur jaialdia), Eusko Ikaskuntza, Teatrako Teatro (ACT jaialdia eta egoitza eszenikoak), Bilbaina Jazz Club, Euskadiko Liburu Ganbara (Liburu-azokak), Cine Club Fas, Nazioarteko Kantu Lehiaketa, Aste Santuko kofradiak, Bilbao Ballet Elkartea, Akordeoiaren Adiskideen Elkartea, Juventudes Musicales, Break On Stage, MEM Jaialdia, Bilboloop Jaialdia eta Bizkaiko Elkarte Artistikoa.
BILBAOESZENA. Baliabide eszenikoen zentroa Trebakuntza-tailerrak eta tailer monografikoak, urritik ekainera Konpainia berrientzako laguntza
Merkataritzako baldintzak albo batera utzita, eremu irekia eta sormenezkoa da, sorkuntza, trebakuntza eta produkzio eszenikoa bultzatzeko baldintzarik onenak eskaintzen dituena. Zerbitzu hauek eskaintzen ditu: aholkularitza, aretoen lagapena, soinu- eta argiztapen-materialaren mailegua eta erreferentzia bibliografikoko aretoa. Horrez gain, trebakuntzako tailer eta ikastaro aukera zabala eskaintzen du, euskaraz nahiz gaztelaniaz: haur, gazte eta helduentzako antzerkiaren hastapena eta hobekuntza, testuen antzezpena, sorkuntza eszenografikoa, kudeaketa eta produkzioa, makillajea, argiztapena, soinua eta antzezpen-teknikak. Bilbok martxoaren 27ko Antzerkiaren Munduko Egunarekin bat egiten du, eta hori ere antzerki-adierazpenaren laguntza instituzionalaren testuinguruan jasotzen da. +info: www.bad-bilbao.com / Facebook: BAD-Bilbao
ARTISTAK EGOITZAN
IV. deialdia urtarrilean eta egoitzak uztailetik urrira
Artistei eta antzerki- eta dantza-erakundeei arte eszenikoetako sorkuntza-proiektuen garapenerako bekak ematen dizkien programa da, baliabide ekonomikoak, instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa eskainita. +info: www.bad-bilbao.com / Facebook: BAD-Bilbao
BILBAO FILM COMMISSION (BIFIC) Bilbo filmetako hiri bilakatu da, hiri-berrikuntzatik sortutako eszenatoki berriei esker. Ikus-entzunezkoak sustatzeko udal-bulegoak (BiFic) gure hiria sustatzen du jarduera zinematografiko oro filmatzeko turismogune gisa, eta sektoreko profesionalen arteko topaketa bultzatzen du. Hori Euskadiko ikus-entzunezko sektorearen garapenean eta Bilboren nazioarteko proiekzioan laguntzen duen eginkizun esanguratsua da. +info: www.bific.com
BILBAOARTE Produkzio artistikoa bultzatzera bideratutako beste udal-haztegi esanguratsua da; bertan parte hartzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k. Sortzaileek proposamen artistikoak garatzeko beharrezko baliabideak eta azpiegiturak dituzte eskura: lokalen lagapena, grabaketa- eta serigrafia-tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmaziorako platoa, dokumentazio-zentroa eta proiektu-gelak. Horrez gain, honako hauek eskaintzen ditu: • Proiektu artistikoen garapenerako bekak. • Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak izen oneko artisten eskutik. • Sortzaile gazteen erakusketak eta ate irekien jardunaldiak. • Artisten trukea beste arte-zentro batzuekin. • Proposamen artistikoen erakusketak Europako hainbat herrialdetan. • Aholkularitza artistikoa erakundeetako proiektuak garatzeko. Con el patrocinio de la Diputación Foral de Bizkaia y BBK. +info: http://bilbaoarte.org / Facebook: Bilbaoarte Fundazioa BILBAOMUSIKA Udal Musika Eskolak musikaren trebakuntzan aktiboki dihardu, sorkuntzara bideratuta eta herritarrekiko adierazpena bultzatuta. Instrumentu- eta kantu-espezialitateen eskaintza zabala eta musikaren eta dantzaren dimentsio guztiekin lotutako jarduera eta trebakuntzako ikastaroen programa ditu: modernoa, tradizionala, folklorikoa, sinfonikoa, polifonikoa eta abar. Era berean, entzunaldiak, kontzertuak, dantza-saioak, kalejirak, tailerrak, trebakuntzaikastaroak eta uztailean haurrentzako musika-udalekuak antolatzen ditu. +info: www.bilbaomusika.com
Bilbo Funtsa eta modernitatea
Bilbok nazioarteko kulturaren muturrean kokatzea lortu du, korronterik abangoardistenetan, milaka urteko izaera mantentzen duen eta aparteko izaera eta nortasuna galdu gabe suspertzea lortu duen ondare eta fol klore aberatsean oinarritutako pro posamenak batuta.
BILBAO ANTZERKI DANTZA (BAD) Bilboko XIV. Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdia Urriaren 26tik azaroaren 4ra
BAD dagoeneko antzerki-proposamen modernoenen sinonimoa da. Nazioarte, nazio eta toki mailako konpainien ikuskizunei esker eszena garaikideko joera berritzaileenak eskaintzen dituen finkatutako ekitaldia. Ekitaldi bizia eta irekia da, topaketa, hitzaldi, tailer eta liburuen aurkezpenen bidez profesionalen eta zaletuen aldetik hizkuntza eszeniko berriei buruzko trebakuntza eta hausnarketa bilatzen duena. Eszena garaikideko proposamen abangoardistenekin hain ohituta ez dauden publiko berrietara hurbiltzea eta limurtzea da helburu nagusietako bat. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, INAEMen, El Correo egunkariaren eta Metro Bilbaoren babesarekin. +info: www.bad-bilbao.com / Facebook: BAD-Bilbao
FANT. Bilboko XVIII. Zinemaldi Fantastikoa Maiatzaren 4tik 11ra. Auditorioa eta Bilboko Alhondigako Golem Zinema
Fantasia, izua eta zientzia fikzioa bat datoz FANT ekitaldian, entretenitzeko eta gizaki izatearen eta bilakaeraren alderdi ugariri buruzko hausnarketa egiteko. Urtetik urtera zinema fantastikoaren azken berrikuntzekin txundituta uzten gaitu, ezinbesteko bitxi klasikoak berreskuratzen ditu, generoarekin lotutako film laburren sorkuntza bultza足 tzen du eta haurrengana hurbiltzen da saio bereziekin. Bizkaiko Foru Aldundiaren, ICAAren, El Correo egunkariaren eta Metro Bilbaoren babesarekin. +info: www.fantbilbao.net/ Facebook: FANT Bilbao
VI. BILBO ZAHARRA KULTURARAKO ZUBIA
Urriko lehen hamabostaldia. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala
Kultura modernitaterako zubi bilakatzen da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko trakzio-elementu. Erakunde pribatuekin, hiru auzoetako kultur erakundeekin eta Bilboko Berreginen Museoarekin lankidetzan, programak adierazpen artistiko hiritarrenak bultzatzen ditu. Zineak eta kaleko performanceek, eremuko erakusketa-espazioetako erakusketek eta bisita gidatuek, horma-irudi artistikoek, musikak eta beste kultur ekimen batzuek energia berritzailea eta erakargarria eskaintzen diete auzo horiei, jarduera ekonomikoa eta soziala biziberritzen laguntzen duten jarduerak eta kultur enpresak finkatzeko. +info: www.blv-art.com / Facebook: blvart.bilbao
BILBAO IZAN Kultur sorkuntza gizarte bakoitzeko berezko kultur substratuaren aberastasunean oinarritzen da, ideia eta korronte berriek eskaintzen dituzten ikuspegiei esker eboluzionatzeko eta balio diferentziala kobratzeko. Hori dela eta, programak eskaintzen duen ondare historikoaren sustapena eta hedapena funtsezkoa da gure iraganeko aberastasuna ezagutzeko eta etorkizunerantz proiektatzeko. • Bilbao Izan web orrialdea. Otsailean aurkeztuko da webgune berria; bertan,
Bilboko ondareari buruzko informaziorik adierazgarriena topatuko dugu.
• Urte guztian ondarearen hedapena eta sustapena egingo da bideo-
aurkezpenen, argazki-erakusketen eta Bilboko auzoen historiari buruzko argitalpenen bidez. Era berean, otsaila eta iraila bitartean Bilboko eraikin esanguratsuenetara bisita gidatuak egingo dira .
Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Deia egunkariarekin lankidetzan. +info: www.bilbaoizan.net / Facebook: Bilbao-Izan DANTZA PLAZETAN Dantza tradizionalek bizia berreskuratzen dute gure herriko plazetan, gaur atzo bezala, topaketa sozialerako, poztasuna transmititzeko eta gure kultur nortasuna berritzeko funtzioa betetzen jarraitzeko. Urte guztian euskal dantzen erakustaldiak eta erromeriak izango dira hauen guztien eskutik: Salbatzaile Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ondalan, Bihotz Alaia Dantza Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Beti Jai Alai, Ibai Arte eta Deustuko Folklore Taldea. Plaza hauetan izango dira: Santiago, Aita Donostia, San Pedro, Arangoiti, Elorrieta, Ibarrekolanda, Deustuko Erribera, San Ignazio, Zorrotza, Solokoetxe, Areatza eta Arriaga. GABONETAKO ABESBATZA KONTZERTUAK Abendua
Bilboko hogei abesbatza inguruk errepertorio anitzaren erakustaldia eskainiko dute Bilboko auzoetako hainbat parrokiatan. Orain eta betiko abestiak, bertakoak eta beste herrialde batzuetakoak, hainbat hizkuntza eta tonalitatetan, gure zaletasun eta sentikortasun musikala garatzeko. Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin lankidetzan.
XXVIII UDABERRIKO BERTSO SAIOAK
Maiatza. Karmelo plaza (Santutxu) eta Bego帽a Udal Zentroa
Inprobisazio poetikoaren hainbat modu batzen dira Santutxuko Bertso Eskolaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi honetan. Bertsolarien ohiko hiru emanaldien amaiera gisa bertsolaritza esperimentaleko saioa gehituko zaio, sormenezko berrikuntzaren bilaketan. XXIII. BILBAINADA LEHIAKETA Lehiaketa beterano horrek Botxoan hain sustraituta dagoen generoa iraunarazten du, gure itsasadarra inguratzen duten herrietako pertsonaiei eta eguneroko gertakariei buruzko gai berriak sortzea sarituta, Bilboko abesti herrikoiaren jai-giroa eta tradizioa mantentzeko xedearekin. Ekitaldiaren deialdia maiatzetik ekainera egiten da. Sari-banaketa eta ekitaldiak Aste Nagusian izaten dira eta bilbainada irabazleak biltzen dituen CDaren aurkezpenjaialdia, berriz, abenduan, Arriaga Antzokian. Radio Nervi贸n irratiarekin lankidetzan. UDALEKO MUSIKA BANDA ETA TXISTULARI BANDA Orkestra-musikaren soinu klasikoek eta txistuaren nota tradizionalek antzokietako eta Bilboko kaleetako eszenatokiak txandatzen dituzte, musika bilbotarren artean ezagutarazteko. Udaleko Musika Bandak udazkena-negua denboraldiko zikloa eskaintzen du Euskalduna Jauregian eta udaberrikoa Areatzan; kontzertuak Aste Nagusian eta auzoetan eta beste erakunde batzuetan ere jotzen du. Udaleko Txistulari Bandak jarduera-programa zabal eta anitza ga- ratzen du, protokolozko eta inaugurazioko ekitaldietan, Alde Zaharreko kalejiretan, alardeetan, Euskalduna Jauregiko kontzertu-zikloetan, beste herri batzuetan eta abar parte hartuta. +info: www.bilbaomusika.com
Bilbo Jaialdien Arima
Bilbok jasotzen dituen jaialdiak hiriko parte dira dagoeneko, bereizgarri egiten dute eta arima propioa eskaintzen diote. Diziplina ugarietako jaialdiak, kalitate handikoak eta nazioarte mailako artistekin, zaletuek egutegian azpimarratuta dituztenak. Lehiaketa intimoak, gogoetatsuak, oparoak, mota guztietakoak, herritarrei poztasuna eta gozamena eskaintzen dietenak, hiriaren irudia proiektatzen eta dinamismo ekonomikoari laguntzen dieten heinean.
BILBAOPOESIA. Poesiaren XIII. astea
Urriaren 15etik 23ra. Bidebarrietako liburutegia, Bilborock, Campos Antzokia eta Areatza
Jaialdi poetiko literario horretan, hitzek bizia berreskuratzen dute, emozioak sortzeko eta arima hunkitzeko. Errezitaldi, irakurketa, hitzaldi, erakusketa, liburu-aurkezpen eta ospe handiko autoreen gertuko presentziaz gozatzeko aukera. El Correo eta Metro Bilbaoren babesarekin. +info: Facebook: Bidebarrieta Kulturgunea BILBOKO KALEALDIA XII. Kaleko Antzerki eta Arteen Nazioarteko Jaialdia Uztailaren 2tik 7ra. Kale Nagusia, Areatza eta Plaza Barria
Kaleko arte eszenikoetan nazioarte mailan adierazgarrienak diren zenbait konpainiatako musikari, dantzari, pailazo eta mota guztietako artista harrigarriak Bilboko bide eta plazen jabe egiten dira egun batzuetan, ikuskizun harrigarri, hunkigarri eta bizi足 tzaz beteez gozarazteko. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Metro Bilbaoren babesarekin. +info: www.bilbokokalealdia.com / Facebook: Bilboko Kalealdia
ZINEBi. Bilboko 54. Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia Azaroaren 16tik 23ra. Arriaga Antzokia, Guggenheim Museoko Auditorioa, Kale Nagusiko BBK Aretoa, Golem-Alhondiga zinema
Zinebi, zine dokumentalaren eta laburmetraiaren nazioarte mailako benetako erreferentzia, hainbat ataletan dago egituratuta. Atal ofiziala, bertan sari ofizialaren bila joaten dira obrak eta zinema espainolari eta zinema euskaldunari buruzko InfoSpain eta InfoEuskadi; horiek ziklo tematiko, atzera begirako, omenaldi, erakustaldi, topaketa profesional, trebakuntza-tailer, hitzaldi eta abarrez osatuta daude. Sarrera gisa Pre-Zinebi izango dugu azaroaren 9tik 15era; programazioan ikus-entzunezkoen sektoreko elkarte, kolektibo, erakunde profesional eta trebakuntza zentroetako programaketa jasotzen da, hauen guztien bitartez: trebakuntza-tailerrak, hitzaldiak, topaketa profesionalak, lan dokumentalen erakusketak, musika-emanaldiak eta Zinebi-Express lehiaketa. Jaialdiak sari ofizial hauek eskaintzen ditu, besteak beste: Bilboko Jaialdiko Sari Nagusia, Espainiako Zinemaren Sari Nagusia, Euskal Zimenaren Sari Nagusia, Fikziozko Urrezko eta Zilarrezko Mikeldi Saria; Dokumentaletako Urrezko eta Zilarrezko Mikeldi Saria; Animazioko Urrezko eta Zilarrezko Mikeldi saria eta Latinoamerikako film onenari emandako Kooperazio Iberoamerikarreko eta garapenerako (AECID) zilarrezko karabela. Arriaga Antzokiaren lankidetzarekin eta hauen guztien babesarekin: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura Ministerioa, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa (AECID), BBK, EITB, Guggenheim Bilbao Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, El Correo, Egile eta Editoreen Elkartea (SGAE), Golem-Alhondiga zinema eta Euskadiko Filmategia. +info: www.zinebi.com
VI KALESZENA
Apirilaren 5etik 8ra. Alde Zaharra, Plaza Barria, Arriaga Plaza, Kale Nagusia, Ercilla kalea eta Guggenheim inguruak
Prozesioen eta pausoen Aste Santu tradizionalak kaleko antzerki, musika eta arte ikuskizunekin topatzen du osagarria eta kultur kontrapuntua, Plaza Barrian eta Bilboko zentroan. Metro Bilbaoren babesarekin. +info: www.bilbokokalealdia.com / Facebook: Bilboko Kalealdia BILBOKO XXXI. NAZIOARTEKO TXOTXONGILO JAIALDIA Azaroaren erdialdea. Barrainkua Udal Zentroa eta Campos Antzokia
Panpina bizigabeek bizia eta adierazpena berreskuratzen dute euskal, nazio eta nazioarte mailako txotxongilo-konpainietako artista adituen eskuetan eta 50 ikuskizun baino gehiago eskainiko dituzte jaialdian. Horrez gain, ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak eta Txotxongiloak femeninoan nazioarteko topaketa izango dira eta horren ildotik emango da alor horretan egindako emakumezkoen lanari eskainitako Mariona Saria. +info: www.pantzerki.com MUSIKA-MÚSICA
Martxoak 2-4. Euskalduna Jauregia
Bilbo Errusiako talentu eta sentsibilitate musikalera hurbilduko da 11. edizioan eta “El esplendor ruso” gaiarekin bat etorriz, konpositore errusiar handien obrekin egingo du topo publikoak: Tchaikovski, Glinka, Borodin, Musorgsky, Rimski-Korsakov, Rachmaninov... +info: www.bilbao700.com BILBAO ARS SACRUM (BAS)
Martxoaren 26tik apirilaren 4ra. Arriaga Antzokia eta Gizakundearen Eliza
Kantatak, abesbatzak, bakarlariak eta obra klasikoak biltzen dira eliza-musikaren jaialdian. Hainbat erlijiotako ahotsek eta melodiek oso giro ederra eta sentikortasunez betea sortzen dute; musikaren zaletuak diren guztiek estimatu eta gozatuko dute. +info: www.bilbao700.com
365 JAZZ BILBAO Urtean zehar, antzoki, unibertsitate, elkarte, museo eta hotel jakinek zirkulu handia osatzen dute, jazz hutsezko 365Âş; bertan, soinurik klasikoenetatik esperimentalenetaraino entzun daitezke jazzaren munduko nazioarte mailako pertsonaia ospetsuen eskutik. +info: www.bilbao700.com 4. GAU ZURIA Ekainak 16
Irekitako museoetatik eta kaleetan eta plazetan programatutako jardueretatik sortutako sormenaren, ezagutzaren eta artearen distirak ekainaren 16ko gaua argituko du, Bilbo sortu izanaren urtemuga oroitzeko. Kulturarekin iratzartzeko gau zuria. +info: www.bilbao700.com ARRIAGA ANTZOKIA Arriaga Antzokiak testuinguru neo-barroko paregabean balio erantsia duen kalitate handiko jaialdien eskaintza jasotzen du programaketa zabal eta bikainaren barruan. Ibilbide luzeak eta antzerki- eta dantza-muntaia garrantzitsuenek Bilboko antzoki horren eszenatokian aztarna utzi dute eta horrek nazio mailan, arte eszenikoetako erreferentziazko zentro bilakatu du, baita antzerki-produkzioko eta produkzio lirikoko zentro ere, Emilio Sagi-ren –Europa mailan zuzendari handienetako bat– zuzendaritza artistikoarekin batera. +info: www.teatrorriaga.com
Bilbo Jakinduria irisgarria
Liburutegi sare zabalak, hainbat argitalpenen edizioak eta literatur eta zientzia lehiaketen bultzadak informaziorako eta ezagutzarako irisgarritasuna errazten dute Bilbon. Norberaren jakinduria eta jakinduria kolektiboa eta sortzaileagoak eta ingurunearekiko konprometituagoak diren herritarren finkapena bultzatzen duten balio estrategiko handiko ekipamenduak eta proposamenak.
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Areto eta liburutegiak ezagutzaz eta kulturaz beteta daude modu iraunkorrean. Literaturari nahiz zientziari buruzko topaketak, hausnarketa eta elkarrizketa bultzatzen dituen gunea da eta, aldi berean, hedapen-lan txalogarria garatzen du hitzaldi, eztabaida eta jardunaldiei esker: • Elkarrizketak literaturarekin: izen handiko idazleekin hileko topaketa literarioen programako 5. edizioa. • Egun instituzionalak: hiriko autore adierazgarrienen aitorpena; Blas de Otero (martxoak 15), Miguel de Unamuno (irailak 29), Gabriel Aresti (urriak 14) eta Angela Figuera (urriak 30). • Darwin eguna: 5. urtez jarraian, Bilbok Charles Darwin-en jaiotzaren urtemuga eta eboluzioaren teoria ospatuko ditu, hainbat diziplina zientifikotako nazioarte mailako pertsonaiekin. • Poesiaren eguna: martxoak 21.
• Jardunaldiak: Bilboko historiari buruzko XVI. sinposioa, Bilboko politikak: erakundeak, alderdiak, kulturak eta praktikak, Eusko Ikaskuntzaren lankidetzarekin; Matematika eguneroko bizitzan 7. edizioa maiatzean; Erlijioa eta kultura pentsamenduari buruzko zikloa maiatzean; Gerardo Diegoren heriotzaren 25. urtemuga Gerardo Diego y Juan Larrea, crónica de una amistad eta Emakumezko zientzialariei buruzko jardunaldiak. • Beste literatur ekitaldi batzuk: liburuen aurkezpenak, topaketak idazleekin, errezitaldi lirikoak eta kontzertuak Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin. +info: Facebook: Bidebarrieta Kulturgunea
ARGITALPENAK • Literatur lehiaketen bilduma: euskarazko eta gaztelaniazko 2010eko eta
2011ko Miguel de Unamuno saiakerako literatur sarietako lan irabazleen argitalpena, 2010eko euskarazko eta 2011ko euskarazko eta gaztelaniazko Blas de Otero-Bilboko Hiria poesia sariak eta 2010-2011 Gabriel Aresti Ipuin lehiaketako sariak euskaraz eta gaztelaniaz.
• Bilbori buruzko gaiak bilduma: Paseos por los barrios de Bilbao (volumen
3): La antigua Anteiglesia de Abando gidaren argitalpena.
+info: Facebook: Bidebarrieta Kulturgunea LIBURU AZOKAK Liburua apaindu eta Bilboko kaleak hartzen ditu herritarrei produkzio bibliografiko anitza hurbiltzeko. • XIII. Nazioarteko Liburuaren Eguna: apirilaren 23an, Berastegi kalean. • Liburu berriaren 42. azoka: maiatzaren 31tik ekainaren 10era, Areatzan. • Liburu Zahar eta Aukerakoen XXXII. Azoka: udazkenean, Areatzan. Euskadiko Liburu Ganbararen lankidetzarekin. +Info: Facebook: Bidebarrieta Kulturgunea
UDAL LIBURUTEGIEN SAREA Bilboko Udal Liburutegiek informaziozko eta ezagutzazko altxor kalkulaezina biltzen dute, herritar guztien eskura dagoen ezagutzaren erreserba 16 zentroren bitartez: Deustu, San Ignazio, Zurbaranbarri, Casta単os, Otxarkoaga, Bego単a, Bidebarrieta, Buia, Ibaialde, San Frantzisko, Zabala, San Adrian, Bilbao M炭sica, Irala, Recalde eta Zorrotza. Guztira, 300.000 liburuki baino gehiagoz osatutako bilduma jartzen dute herritarren eskura hainbat euskarritan: liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROMa, DVDa eta abar. Gai guztiak jorratzen dituzte, etengabe eguneratzen dira eta liburutegian bertan kontsulta daitezke edo eraman egin daitezke mailegatuta. Sareak familia guztiari zuzendutako jarduera-programa osatua ere eskaintzen du. Ehun proposamen baino gehiago, horien artean hauek: helduentzako irakurketatailerrak, hitzaldiak, topaketak idazleekin, erakusketa bibliografikoak, bisita gidatuak, ipuin kontalariak eta literatur, zientzia, magia, teknologia berri eta sare sozialei buruzko tailerrak haurrei eta gazteei zuzenduta. +Info: www.bilbao.net/bibliotecas XIII. ARTE ETA KULTURA TOPAKETAK
Ekaina eta uztaila. Foru Liburutegia, EHU/ BBK Etxea (Alde Zaharra), Rekalde aretoa, Bidebarrieta liburutegia, Guggenheim Museoa, Zubiria Etxea (Sarriko), Basoko Etxea (Sarriko), Musika Eskola, Campos Antzokia
Edozein une da ona ezagutza berriak eskuratzeko. Udako campusak, ohiko testuinguru akademikotik haratago, ospe handiko gonbidatuekin egungo panorama artistiko eta kulturaleko ezaugarriei eta eraldaketei buruz azterketa eta hausnarketa egiten duen jarduera-programa garatzen du. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen ditu, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkun足tza Sailaren laguntzarekin eta Metro Bilbao, Guggenheim Museoa, El Correo, J. C. Arriaga Musika Eskola, Eusko Jaurlaritza, Bilbao Kirolak, EITB eta SGAEren babesarekin.
KULTURA 18 Aurten 18 urte beteko badituzu, Kultura 18 txartela eskatu ahal izango duzu, hau da, eskaintza zabalaren artean 18 ikuskizunetarako doako sarrera. Horrez gain, laguntzailearen sarreraren prezioan % 50eko deskontua ahalbidetzen du. Aprobetxa ezazu aukera adierazpen artistiko ugari ezagutzeko: musika klasikoa, jazza, folka, opera, txotxongiloak, antzerkia eta abar. Murgildu kulturan! +info: www.kultura18.es
UDAL ARTXIBOA Udal Artxiboak udaleko ondare dokumentala osatzen duten dokumentuak kontsultatzeko aukera eskaintzen du. Horrez gain, datu-baserako eta 1902tik 1988 arteko udalbatzetako akta-liburuen digitalizatutako irudietarako on lineko sarbidea eskaintzen du eta “Bilbokale� kontsultatzeko aukera, Bilboko kale-izendegia osatzen duten hiriko bideen izen historikoak ezagutu ahal izateko. +Info: www.bilbao.net/archivosmunicipales
Bilbo Kultura auzoetan bizi da
Kultura ez da benetako kultura izango herritar guztiei hartarako irisgarritasuna berdin ahalbidetzen ez bazaie. Kultura hurbilago eta eskuragarriago egon dadin, izaera ugaritako kultur programak planifikatu eta garatzen dira auzoetan, horietako kultur eta gizarte bizitza katalizatzen eta per足tsonen arteko harremana eta auzotarren gizarte-kohesioa bultza足 tzen laguntzeko.
BILBO BARRUTI ESZENIKOA Antzerkia zure etxeko eta auzoko atera hurbiltzen da askotariko proposamen erakargarriekin. Bilboko Zirkuitua: bertako konpainiak antzerki- eta dantza-sorkuntzak erakustera bultzatzen ditu, otsailetik apirilera eta urritik abendura, Casta単os, Otxarkoaga, Bego単a, San Frantzisko, Barrainkua, Recalde, Basurto eta Altamirako Udal Zentroetan eta Zurbaranbarri ikastetxe publikoan eta Solokoetxe institutuan. +info: www.bad-bilbao.com / Facebook: BAD-Bilbao Programazio eszenikoa: Otxarkoagako Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza hamabostaldia abenduan, Clown Zorrotza erakustaldiaren 3. edizioa, 8. Kaleko Magia Topaketa Otxarkoaga-Txurdinagan maiatzean eta Zirkualderen 3. edizioa ekainean Recalden.
+info: www.bilbokokalealdia.com / Facebook: Bilboko Kalealdia. Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkartea, Nagusiak, Arrigorriagako Clown Jaialdia eta Koblakariren (Bizkaiko Malabaristen Elkartea) lankidetzarekin.
BILBO MUSIKA BARRUTIA Hirian hainbat musika-genero zabaltzeko ekimen ugari biltzen ditu: • Bilbao Distrito Jazz: jazz-kontzertuen zikloa martxoko eta apirileko ostiraletan Udal Zentroetan eta barrutietako beste ekipamendu batzuetan. • Musika klasikoa: Musikaren Europako eguna Deustun eta Musika dibertigarria da Abandon. • Musika-ikastaroak: gitarra, baxua, bateria, informatika musikala eta homestudio Otxarkoagan. • Musika-zikloak: 3. MusikAuzo, kaleko bandak hainbat barrutitan; Flamenkoari buruzko jardunaldiak Ibaiondo 5. barrutian irailean; Mila Musika Haria azaroan eta Poltsiko musika urrian Abando-Barrainkuan eta abesbatzen kontzertuak Juan Crisostomo Arriaga Musika Eskolarekin, La Caldera Elkartearekin eta Bilbaina Jazz Clubarekin lankidetzan
BILBO IKUSIZKO BARRUTIA Ikus-entzunezko adierazpenak deszentralizatu eta herritar guztiei hurbiltzeko hainbat ekimen jasotzen ditu. • Zinema-zikloak: GizaZine Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon martxoan eta Zinebiklub Recalden. Info+: www.fantbilbao.net/ Facebook: FANT Bilbao • Ikus-entzunezko ikastaroak: Irratia, kamera eta bideo-edizioa Otxarkoagan. • Expobarrutia: bertako sortzaileen arte- eta argazki-erakusketak urte osoan San Ignazio, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Ibaiondo, San Frantzisko eta Barrainkuako Udal Zentroetan. • Argazkiak barrutia: auzoei eta auzotarrei buruzko argazki digitaleko lehiaketa, saritutako argazkien erakusketa ibiltariarekin amaituko dena, Barrutietako Udal Zentro batetik bestera. Caostica, Zinebi eta Tular Irratiaren lankidetzarekin.
BILBO AISIA BARRUTIA Barruti eta auzoek aisia eta kultur programak garatzen dituzte horren baitan. • Kaleko programak: kaleko hainbat jarduera udaberrian hiriko auzo eta barrutietan. • Kultur programazioa: azaroan Deustura Udazkeneko Kultura, euskararen eta euskal kulturaren hedapenerako, dantzagarriak urte osoan eta Kultur Gabonak Otxarkoagan, Bidaiarien txokoa urrian eta azaroan Begoñan eta Plazarik plaza 8. barrutian urrian, folklorearen hedapenerako. Elkarte hauekin guztiekin lankidetzan: Bihotzaran, Haizealde, Solokoetxe, Miribilla, San Adrian eta Zabalako auzo elkarteak, Arangoitiko Batzokia, Bihotz Alaiak Elkartea, Berbaizu Euskara Elkartea, Tular Elkartea, Justo eta Pastor Jaiotzazaleen Alkartea, Goizalde Eskaut Taldea, Bilbo Zaharreko eta Maiatzaren biko Merkatari Elkarteak, Bilboko Artelan Berreginen Museoa, Juan Crisostomo Arriaga Musika Eskola, Euskadi Irratia eta Eroski Bidaiak.
HELBIDEAK KULTUR ETA HEZKUNTZA SAILA
KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILA INFORMAZIO OROKORRA Plaza de Venezuela, 2. 48001 Bilbao Telf: 94 420 48 70 Abando www.Bilbao.net cultura@ayto.bilbao.net BILBAOESZENA BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROA Juan De Gardeazabal, 5. 48004 Bilbao Telf: 94 433 49 95 Basarrate bilbaoeszena@ayto.bilbao.net ZINEBI Col贸n de Larreategui, 37-4潞. 48009 Bilbao Telf: 94 424 86 98 Moyua www.zinebi.com info@zinebi.com BARRAINKUA UDALTEGIA Barrainkua, 5. 48009 Bilbao Telf: 94 423 37 96 / 94 424 83 07 Moyua cmdabando@ayto.bilbao.net UDAL ARTXIBOA Ernesto Erkoreka Plaza, 1. 48007 Bilbao Telf: 94 420 48 49 Casco Viejo www.bilbao.net/archivosmunicipales/jsp/ archivo@ayto.bilbao.net
LIBURUTEGO NAGUSIA BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIA Bidebarrieta, 4. 48005 Bilbao Telf: 94 415 09 15 / 94 415 69 30 Casco Viejo www. Bilbao.net/bibliotecas bidebarrieta@ayto.bilbao.net
BILBOKO UDAL LIBURUTEGIAK
UDALTEGIETAKO LIBURUTEGIAK DEUSTUKO LIBURUTEGIA Lehendakari Aguirre, 42. 48014 Bilbao Deusto Telf: 94 447 46 04 bibliotecadeusto@ayto.bilbao.net ZURBARANBARRIKO LIBURUTEGIA Plaza Iturriondo, 2. 48007 Bilbao Telf: 94 446 60 01 bibliotecazurb@ayto.bilbao.net CASTAÑOSEKO LIBURUTEGIA Castaños, 11. 48007 Bilbao Telf: 94 420 34 04 Casco Viejo bibliotecacastano@ayto.bilbao.net OTXARKOAGAKO LIBURUTEGIA Avenida Casals Pau, 19. 48004 Bilbao Telf: 94 412 87 49 bibliotecaotxarkoaga@ayto.bilbao.net BEGOÑAKO LIBURUTEGIA Circo Amateur C.D.2 Telf: 94 473 47 54 Basarrate bibliotecadebegona@ayto.bilbao.net
SAN FRANTZISKOKO LIBURUTEGIA Plaza Corazón de María, 2. 48003 Bilbao Telf: 94 415 06 81 Casco Viejo bibliotecasanfrancisco@ayto.bilbao.net ZABALAKO LIBURUTEGIA Bruno Mauricio Zabala, 41. 48003 Bilbao Abando Telf: 94 415 03 17 bibliotecazabala@ayto.bilbao.net BUIAKO LIBURUTEGIA Barrio Buia, 140. 48003 Bilbao Telf: 94 421 16 15 ERREKALDEKO LIBURUTEGIA Gordoniz, 49. 48002 Bilbao Telf: 94 422 38 97 bibliotecarekalde@ayto.bilbao.net
BESTE LIBURUTEGI BATZUK SAN INAZIOKO LIBURUTEGIA Lehendakari Aguirre, 170. 48015 Bilbao Telf: 94 420 48 70 San Inazio bibliotecadeusto@ayto.bilbao.net
IRALAKO LIBURUTEGIA Plaza Aranako Txara, 11. 48012 Bilbao Telf: 94 443 65 01 bibliotecairala@ayto.bilbao.net
IBAIALDEKO LIBURUTEGIA Ibaialde, 3. 48003 Bilbao Telf: 94 679 25 81
ZORROTZAKO LIBURUTEGIA Fray Juan, 35. 48013 Bilbao Telf: 94 482 03 70 bibliotecazorroza@ayto.bilbao.net
SAN ADRIANGO LIBURUTEGIA San Adriango etorbidea, 34. 48003 Bilbao Telf: 94 444 78 32 bibliotecasanadrian@ayto.bilbao.net
BILBAO MUSIKAKO LIBURUTEGIA Sorkunde, 8. 48006 Bilbao Casco Viejo Telf: 94 416 47 85 bibliotecabm@ayto.bilbao.net
BESTE KULTUR ERAKUNDE BATZUK
ARRIAGA ANTZOKIA Arriaga Plaza, 1. 48005 Bilbao Casco Viejo Telf: 94 416 35 33 www.teatroarriaga.com informacion@teatroarriaga.com BILAOARTE FUNDAZIOA Urazurrutia, 32. 48003 Bilbao Telf: 94 415 50 97 Casco Viejo www.fundacionbilbaoartefundazioa.org bilbaoarte@ayto.bilbao.net BILBAOMUSIKA Sorkunde, 8. 48006 Bilbao Telf: 94 416 47 85 Casco Viejo www.bilbaomusika.net info@bilbaomusika.net
BLAS DE OTERO FUNDAZIOA Barrainkua, 5. 48009 Bilbao Telf: 94 423 71 41 Moyua www.fundacionblasdeotero.org secretaria@fundacionblasdeotero.org
BILBOKO ARTE EDER MUSEOA Museo Plaza, 2. 48011 Bilbao Moyua Telf: 94 439 60 60 www.museobilbao.org info@museobilbao.org
BILBAO 700 III MILLENIUM FUNDAZIOA Ensanche Plaza, 11-1º. 48009 Bilbao Telf: 94 679 04 88 Moyua www.bilbao700.com bilbao700@ayto.bilbao.net
BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA Ramón de la Sota Kaia, 1. 48013 Bilbao Telf: 94 608 55 00 San Mamés www.museomaritimobilbao.org info@museomaritimobilbao.org
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA Abandoibarra Etorbidea, 4. 48001 Bilbao San Mamés Telf: 94 403 52 05 www.bilbaorkestra.com bos@bilbaorkestra.com
BILBAO GUGGENHEIM MUSEOA Abandoibarra Etorbidea, 2. 48001 Bilbao Telf: 94 435 90 00 Moyua www.guggenheim-bilbao.es informacion@guggenheim-bilbao.es
ARTELAN BERREGINEN MUSEOA San Francisco, 14. 48003 Bilbao Casco Viejo Telf: 94 679 02 55 www.museoreproduccionesbilbao.org info@museoreproduccionesbilbao.org EUSKAL MUSEOA Miguel de Unamuno Plaza, 4. 48006 Bilbao Telf: 94 415 54 23 Casco Viejo www.euskal-museoa.org museoa@euskal-museoa.org
Bilbo
2012 Zure etxera iritsi da
Cultuara viv
Kultura bizia PROG
RAMA
ANUA
L
2012
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak programazioaren etorkizuneko edizioak zure posta elektronikoan jasotzeko aukera eskaintzen dizu eta, era berean, baita hilero Bilbao Kultura agenda jasotzeko aukera ere; bertan, Bilboko kultur eta aisia jarduerei buruzko informazioa topatuko duzu eguneratuta eta zabalduta. Horrez gain, facebookeko profil berria bisitatu ahal izango duzu www.facebook.com/bilbaokultura Agenda formatu digitalean soilik jasotzeko, bidali posta elektronikoa zure datu pertsonalekin helbide honetara: agendakulturala@ayto.bilbao.net
Datuak Bilboko Udaleko (Venezuela plaza, 2. 48001 Bilbo) Kultura eta Hezkuntza Sailak kudeatutako fitxategian jaso ahal izango dira informazio eta irabazi asmorik gabeko xedeekin. Datuen jabea aldez aurretik aurka jartzeko, sartzeko, zuzentzeko eta bertan behera uzteko eskubideez baliatu ahal izango da idatziz eta desadostasuna adierazi ahal izango du aipatutako xedeetarako eta Legeak baimendutako kasuetarako beste erakunde edota Udal Enpresa Publikoei aldi baterako uzteari dagokionez. BILBOKO UDALEKO KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE BIZKAIKO FORU ALDUNDIARI, EUSKO JAURLARITZARI, ESTATUKO GOBERNUARI ETA GAINERAKO BABESLE PUBLIKO ETA PRIBATUEI PROGRAMAZIOA EGITEN LAGUNTZEAGATIK.