GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA Historia Guggenheim Bilbao Museoa sortu izana kontu artistikotik haratago doa. Handikerietan erortzeko arriskurik gabe, gure hiriaren historiaren inflexio puntua da, eta “Guggenheim efektua� deitu denaren genesia, sortzea eta eboluzioa ikasgaia izango da gure etorkizun hurbileko eskoletan. Laurogeita hamargarren hamarkadaren lehen urteetan hasi zen guztia, krisi ekonomiko garaian, aldaketa premiazkoa zuen industria osteko Bilbon. Orduan, gure hiriko arduradun instituzionalak traktore ekonomiko, kultural eta bizitzekoa izan zitekeen proiektuaren beharraren aurrean zeuden. Beharrizan horrek bat egin zuen Solomon R. Foundationek hedatzeko zeukan ereduarekin. Eredu horri esker, Europan bi museo gehiago irekitzea erabaki zuten: Deutsche Guggenheim, Berlinen, eta Guggenheim Bilbao Museoa. Hasiera baten, museo berria sortzeko ideia nagusia Alhondiga berroneratzea izan zen, baina berehala baztertu zen ideia hura, eta proiektua Nerbioi Itsasadarreko erriberara eraman zen, La Salve Zubi ondoan, hiriko paisaiaren berebiziko osagaia.
Museoa hartuko zuen arkitektura-proiektua hautatzeko lehiaketa deitu zen, eta Frank Gehry (EEBB), Arata Isozaki (Japonia) eta Himmelb(l)au Kooperatibak (Viena), Wolf Prix eta Helmut Swiczinnskyrena, parte hartu zuten. Lehenak irabazi zuen, 1993ko otsailean aurkeztu zen arkitektura-proiektu ikusgarriarekin, zalantzarik gabe. Zortzi hilabete beranduago, 1993ko urriaren 23an, Museoaren lehen harria jartzeko zeremonia egin zen, eta lanekin hasi. Egun hartatik aurrera eta lau urtez, Bilboko paisaia egitura batek markatuta geratu zen, bere forma kurbatuak egunero hazten ari ziren bitartean. Horrek, ondotik pasatzen zirenen kuriositatea pizten zuen, azkenean izango zuen arrakasta aurreratuz. Museoa 1997ko urriaren 19an inauguratu zen ofizialki. Lehen egunetik bertatik gainditu ziren aurreikuspenak. Aho batekoa izan zen adostasuna, euskal herritarrena (Museoa aldaketaren ikur bihurturik), turismoarena eta arkitektura-kritikarena. Gaur, inauguraziotik hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren, inork ez du zalantzan jartzen Museoa sortzeak arlo guztietan ekarri duen arrakasta.
Bilduma Iraunkorra Guggenheim Museoen Bilduma Iraunkorra Guggenheim Sareko museoetan dauden bilduma ezberdinek osatzen dute, eta elkarren osagarri eta aberasgarri dira. Horrela, Guggenheim erakundeek funts horrentzako sarbidea daukate, beraz, aurkezpenetan erants ditzakete eta sakontasunez azter dezakete gure garaiko artea. Funts erraldoi horrentzako sarbideak, lehen abangoardietatik arte garaikidera doana, Guggenheim Bilbaori sakontasun historiografiko handiko erakusketak antolatzea ahalbidetzen dio. Guggenheim Museoa, hortaz, Berezko Bilduma osatzen joan da inauguratu zenetik, eta pinakotekaren 13 urte hauetan hazi egin da bai tamainan, baita sakontasun historikoan ere. Bilduma hori, XX. mende erdialde aurretik gaur egunerakoa da; Europa eta Amerikaren arteko elkarrizketan jartzen du arreta. Maisu lanak eta lan bereziak daude, hala nola, Mark Rothkoren Izenbururik Gabe; sortzaile jakin batzuei “begirada sakonak� eskain diezazkieketen multzo esanguratsuak ere ikus daitezke, Anselm Kiefer kasu; toki espezifikoa duten piezak, Museoko espazioekin harremanetan sortuak, Richard Serraren Denboraren Materia adibidez; baita Euskadi eta Espainiako arteen adibide esanguratsuak.
Museoaren Aretoa Eduardo Chillidaren lanekin
Guggeheim Bilbao Museoaren jabetzakoak diren artelan batzuk honakoak bezalako artistenak dira: Joseph Beuys, Louise Bourgeois, Eduardo Chillida, Yves Klein, Willem de Kooning, Robert Motherwell, Jorge Oteiza, Robert Rauschenberg, James Rosenquist, Clyfford Still, Antoni Tàpies, Cy Twombly edo Andy Warhol. Euskal arteari dagokionean, Bilduma Propioak egiten duen ibilbidea aipatu Chillida edo Oteizatik doa, tarteko belaunalditik pasatuz (Txomin Badiola, Jesús Mari Lazkano, Pello Irazu, Prudencio Irazabal edo Cristina Iglesias), artista gazteetaraino helduz (Ibon Aranberri, Abilgail Lazkoz, Asier Mendizabal, Maider López edo Itziar Okariz).
Still. C. Titulurik gabea. 1964
Rothko. M. Titulurik gabea. 1952-53
Saura. A. Gurutziltzaketa. 1959-1963
Klein. Y. Antropometria urdin handia ( ANT 105) (La grande Anthropométrie bleue ( ANT 105). 1960
Rosenquist. J. Flamenko kapsula (Flamingo Capsule).1970
Warhol. A. Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns). 1979
Rauschenberg. R. Gabarra (Barge). 1962-63.
Oteiza. J. Esferaren desokupazioaren entsegua. 1958
Motherwell. R. Bidaia: hamar urte geroago (The Voyage: Ten Years After). 1961
Erakusketen Historikoa 1997an inauguratu zenetik, Guggenheim Bilbao Museoak Europako museo guztien arteko erakusketarik bisitatuenetarikoak hartu ditu. Museoaren inaugurazio erakusketatik, “Guggenheim museoak eta mende honetako artea”, Solomon R. Foundationen funtsen hautaketa garrantzitsua erakusten zuena, gaur egungo erakusketetara heldu arte, Guggenheim Museoaren erakusketa-egutegia Europako interesanteenetarikoen artean azaldu da. Adibide moduan, urte hauetako erakusketa esanguratsuenetariko batzuk aipa genitzake. “Txina: 5.000 urte” (1998) izenekoarekin has gintezke esate baterako, historia unibertsaleko kulturarik garrantzitsuenetarikoa ohoratzen zuena; bostehun lanetik gorako erakusketa zen, neolitotik gaur egunerainokoak, horien artean, Qin dinastiaren terrakota gudari famatuak. Bukatzeko, 2010eko “Städel Museumeko pintura holandar eta flandestarraren Urrezko Aroa” aipa genezake, Frankfurteko museoaren funtsari sakon begiratzen diona, eta ikusleari XVII. mendeko Holanda eta Flandesko pintura ezagutzeko aukera ematen diona. Erakusketa:“Anish Kapoor”. 2010. Anish Kapoor Horia (Yellow). 1999. Kortesia: Artista eta Londreseko Lisson Gallery
Erakusketa bi horien artean, beste hamaika izan dira, honakoak aipagarrienak: “Robert Rauschenberg: atzera begirakoa” (1998), “Motozikletaren Artea” (1999), “Giorgio Armani” (2001), “Rubens eta bere garaia: Ermitage Museoaren Altxorrak” (2003), “Calder: grabitatea eta grazia” (2003), “Miguel Ángel eta bere garaia” (2004), “ArkiEskultura” (2005), “Aztekar Inperioa” (2005), “%100 Afrika” (2006), “Art in the USA: berrikuntzaren 300 urte” (2007), “Cy Twombly” (2008), “Surrealismoaren Gauzak” (2008), “Cai GuoQiang: sinetsi nahi dut” (2009) edo “Anish Kapoor” (2010), beste askoren artean.
Erakusketa: “Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut”. 2009. Cai Guo-Qiang Artezean (Head on). 2006. Deutsche Bank Collection. Comisioned by Deutsche Bank AG.
Erakusketa: “Calder. Grabitatea eta grazia”. 2003. Erakusketa “Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura ”. 2010. Bartholomäus Breenbergh San Lorenzoren Martirioa, 1647. Städel Museum, Frankfurt am Main
Otto´s Mobile, 1952 Beyeler Foundation, Basilea
Erakusketa: “100% África”. 2006. Chéri Samba. Kolorea gustatzen zair (J’aime la couleur), 2003 Kortesia:C.A.A.C. - Pigozzi Bilduma, Ginebra © Chéri Samba
Erakusketa: “Art in the USA: 300 urteko berrikuntza ”. 2007 Jackson Pollock (1912–1956) 18 Zenbakia (Number 18), 1950 Solomon R. Guggenheim Museum, Nueva York. Janet C. Hauck-ek egindako dohaintza, Alicia Guggenheim y Fred Hauck-en oroigarri, 1991
Argazkiak: Otto´s Mobile: Erika Barahona Ede, Guggenheim Bilbao Museoa Maskara antropomorfoa: Michel Zabé, Laguntzailea: Enrique Macías Denboraren materia: Erika Barahona Ede. ©FGBMGuggenheim Bilbao Museoa
Erakusketa:”Giorgio Armani”. 2001.
Erakusketa: “Azteken Inperioa ”. 2005. Maskara antropomorfoa Teotihuacana, ca. 450 Antropologia Museo Nazionala, INAH, Mexico Hiria 10-9630
Denboraren materia Guggenheim Bilbaoko 104. Aretoa Museoak daukan espaziorik zabalena da, eta arte monumentala gordetzeko pentsatu zuen Frank O. Gehryk. Bertan, piezak espazioaren izpirituarekin elikatuko ziren, eta alderantziz. Inauguraziotik, “Sugea” (Snake, 1994-97) izeneko artelanak hartu du protagonismoa bertan, Richard Sierrak beren-beregi museorako sortua, eta handik, burdina kurbatuzko xafla handi batzuek markatutako ibilbidea egin dezake ikusleak. Agian oinarrizko presentzia hori dela-eta erabaki zen Iparramerikako eskultoreari pieza multzo bat enkargatzea, ArcelorMittal 104 Aretoa behin betiko janzteko pentsatua. Horrela, 2005eko ekainean, “Denboraren Materia” estreinatzen da, munduko instalaziorik interesgarrienetarikoa; zazpi eskultura kolosalek osatzen dute, “Sugea”ren ibilbide kontzeptualari jarraitzen diotenak, eta espazioa eta ikusleak eskulturarekin duen harremanaren gaineko hausnarketa da; horrez gain, erakusketaren pieza hori oso garrantzitsua da, bertan ikusi beharrekoa, eta xehetasun handiagoz aztertzekoa Museoko bigarren solairuko balkoitik. Richard Serra