ia
il k m a zen Fa n art a h p l bar n e di
Gozatu euskal kulturaz. Musika, diseinua, dantza, literatura, gastronomia, kirola... tradizioa, berrikuntza, artea, abangoardia...
tu
APIRILAK 17, 18, 19, 20 eta 21 tel: 94 479 57 60 www.bilbaoturismo.net
Gure kultura: hirikoa, euskalduna, kosmopolita.
Erakusketak, dantzak, kalejirak, haurrentzako jarduerak, antzerki bihurtutako paseoak, artisautza... museoetan, itsasadarrean, AlhóndigaBilbaon eta Areatzako kaian. Kontzertuak, diziplina anitzeko ikuskizunak eta parte hartzeko dantzak AlhóndigaBilbaon eta Plaza Berrian.
Euskal diseinuaren eta marken erakusketa eta salmenta Erriberako merkatuan. Euskal liburu, disko, bideo eta jokoen erakusketa eta salmenta Zabalguneko eraikinean.
Harrijasotzaileen arteko dema, pilotatailerrak, baserriko jolasak, Ingeniariak – Deustu estropada... Bilboko itsasadarrean, Esperantzako frontoian eta Areatzako kaian. BEGIRATU ASTE SANTUKO JARDUEREN EGITARAUA
Pintxoak, menuak eta gosariak euskal produktuekin Bilboko Zazpi Kaleetako eta Zabalguneko taberna, jatetxe eta hoteletan. Txakolinaren eta Arabar Errioxako ardoaren dastatze artistikoak AlhóndigaBilbaon.
Eskatu basque FEST gida Bilbao Turismoko bulegoetan eta hotelestablezimenduetan.
Eskatu basque FEST gida Bilbao Turismoko bulegoetan eta hotel-establezimenduetan.
1
AURKIBIDEA Sarrera
3
Informazio Erabilgarria
4
Turismo Bulego Berria
5
Ezinbestekoak
6
Bilbo Lurrez, Itsasoz eta Airez
10
Bilbao Art District
13
Kultura Agenda
14
Saskibaloiko Munduko Kopa
21
Aste Santuko Prozesioak
22
Mahai Ona
25
Bilboko Gaua
26
Familiako Beste Plan Batzuk
27
Bizkaia
30
Basque World
32
Basque FEST
33
2
3
U
B DA EM
ERRI HONET AN UELT
AN B
A BA T
BILBOTIK
Bilbo udaberriz jantzi eta “basque Fest” euskal kultura eta abangoardiaren jaialdiaren erritmoan mugitzen da. Izan ere, Aste Santuan jaialdiak euskal unibertsoko kultura eta arte adierazpenez beteko du hiria. Zalantza barik, “be basque” pasioa ezagutu eta bertan parte hartu eta murgiltzeko abagunea da. Pasio horrek hiriko txoko guztiak kutsatu eta jai esparru handia bihurtzen du, eta proposamen eta jarduera interesgarriak eta eskaintza gastronomiko oparoa dakartza. Bilbo diseinua, abangoardia, arkitektura, tradizioa, gastronomia, nortasuna, kultura... da, hiri atsegina, abegikorra, harrapatzen zaituena. Aste Santu honetan “be basque pasioa” bizi eta utzi hiriak liluratu zaitzala. Nazioartean Bilbo hirigintzako eraldaketaren erreferentea da, mendien abarotan dago eta metroz hogei minutu baino ez dira behar hondartza zoragarrietara iristeko, hirigune historiko eta paisaia natural ikusgarrietatik kilometro bakan batzuetara. Aste Santu honetan... Bilbok askoz gehiago eskaintzen dizu.
4
5
INFORMAZIO ERABILGARRIA Bilbao Turismo Bulegoen Ordutegiak ASTE SANTUA PLAZA BIRIBILEKO BULEGOA, 1 Egunero 9:00etatik 21:00etara GUGGENHEIM BULEGOA (museoaren ondoan) Apirilaren 12tik 21era: 10:00etatik 19:00etara MAIATZAREN 1EKO ZUBIA PLAZA BIRIBILEKO BULEGOA, 1 Egunero 9:00etatik 21:00etara GUGGENHEIM BULEGOA (museoaren ondoan) Maiatzaren 1etik 4ra: 10:00etatik 19:00etara
TURISMO BULEGO BERRIA
Bilbao Card Bilbao Card txartelarekin, hiriko garraio publikoa erabili ahalko duzu. Gainera, deskontu arrantzitsuak lortuko dituzu hiriko bisita gidatuetan, autobus turistikoetan, museoetan, aisialdiko establezimenduetan, dendetan, jatetxeetan, ikuskizunetan eta beste hainbat zerbitzutan. 1, 2 edo 3 eguneko Bilbao Card txartela aukera dezakezu. Erosteko tokiak: • Plaza Biribila, 1 • Guggenheim Bilbao Museoaren alboan eta web orri honetan: www.bilbaoreservas.com
Erreserben Zentrala bilbaoreservas.com Bilbao Turismok hirian edozein zerbitzu turistiko erreserbatzeko eskaintzen duen zerbitzu ofi ziala da.
BILBAO BIZKAIA FRIENDLY Bilbo hiri modernoa da, aukeraz betea, eta Europako panoramako erreferente friendly bat da. Bertan, askotariko tabernak, jatetxeak, modako dendak eta bizikidetza-giroa duten beste establezimendu asko aurkituko dituzu. Esteka interesgarriak. www.bilbaobizkaiafriendly.com FAMILIAN EGITEKO PLANAK
www.bilbaoreservas.com Tel.: 902 877 298
Telefono Interesgarriak • Ertzaintza. Sos-Deiak: 112. • Udaltzaingoa: 092. • Bilboko Nazioarteko Aireportua: 902 404 704
*Liburuxka honetan ageri diren jarduera guztiek aldaketak izan ditzakete.
Hiriaren bihotzean BilbaoBizkaia Turismo Bulego berriak 120 urte baino gehiagoko historia duen eraikin batean hartzen ditu bisitariak eta egoiliarrak. Bertan, zaharrak eta klasikoak elkarrekin dihardute, berriarekin eta abangoardistenarekin etengabeko solasaldian.
Jatorrizko arkitektura elementuak eta materialak marmolezko zoruak, zutabeak, kapitelak eta haize-arrosa handi bat harmoniaz uztartzen dira zur makurrekin, definizio handiko pantailekin, argiztapen teknika berri tzaileekin eta arte adierazpenik garaikideenekin batera. Kalejira” horma-irudia - Abigail Lazkoz (1972) Irudi polisemikoek gizateria poliedriko global eta ez baztertzailea irudikatzen dute. Obra horrek XXI. mendeko Bilboren sen kosmopolita eta garaikidea islatzen du. Euskal horma-irudien tradizioa berreskuratu eta egungo ikuspegia ematen dio. “Zilborra” – Javi Martín (1968) Argazkilaritza, diseinu grafiko, ilustrazio... munduko artistei irekitako esparrua inauguratzen du. Lehen instalazio horrek horman jarritako 119 kubo dauzka eta Bilboko egun lainotuen hainbat irudi biltzen ditu. Inpresio teknikari “Fine Art Piezografía Color” deritzo eta erabilitako papera Hahnemühle Algodón Smooth 300gr da. “Basoen basoa” Urduñako pagadi baten irudia erakusten duten lau olana handik eraikinaren barruko patioa inguratu eta bihotz berdea ematen diote.
6
7
Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa Guggengeim Bilbao Museoa www.guggenheim-bilbao.es
EZINBESTEKOAK
Ezagutu Aste Santu honetan Bilbok eskain diezazukeen guztia. Haren historia, tradizioak eta arkitekturak ezagutzeko jarduerak; erakusketa bikainak, musika, prozesio historikoak... Gure “ezinbestekoak” iradoki nahi dizkizugu “be basque” Bilbao pasioa senti dezazun.
Yoko Onok egun arte izandako ibilbidea jasotzen du erakusketak, 1960ko hamarkadako lanik esanguratsuenetako batzuetatik duela gutxiko instalazioetaraino eta atzera begirako honen karietara pentsatutako obrak, eta atal bat dauka film eta musika ekoizpena erakusteko. Ibilbide artistiko horretan, ideiak dira osagai nagusia, askotan gizarte kritikaz zipriztinduta.
Ernesto Neto: Naroan gorputza
Markus Lüpertz. Materia eta forma
Guggengeim Bilbao Museoa www.guggenheim-bilbao.es
Arte Ederren Museoa www.museobilbao.com
Guggenheim Bilbao Museoak brasildar artista horren lanaren funtsa ulertzeko ibilbidea aurkezten du. Usain, kolore, emozio, hiz kuntza eta zentzumenezko gertakariz betetako esperientzia da.
Erakusketa honek sortzaile garaikiderik garrantzitsuenetako baten 50 urteko ibilbide artistikoa birpasatzen du. Erakusketak 91 lan bildu ditu, margolanen, eskulturen eta paper gaineko obraren artean.
“basque FEST” Beste hitzordu bat “basque FEST” euskal kultura eta abangoardiaren jaialdiarekin. Aste Santuko oporretan, Bilbo euskal unibertsoko kultura eta arte adierazpenentzako topaketa eta erreferentzia gune bihurtuko du. Tradizioa, nortasuna, berrikuntza, talentua eta sormena dira “basque FEST”ek uztar tzen dituen osagaiak, eta bere egitarauan honakoak biltzen ditu: erakustaldi ikusgarriak itsasadarrean, dantza, kaleko antzerkia, haurrentzako animazioa, esku-langintza, kon tzertuak eta erakusketak. Ez galdu Erriberako merkatuan egongo den merkatua, non euskal diseinua erakutsi eta salduko baita, eta Zabalguneak hartuko duen euskal liburu eta egileen azoka. Horrekin guztiarekin batera, euskal herri-kirolen erakustaldiak eta, noski, gastronomia goxo-goxoa hiriko gourmet eremuetan. Aurten, gainera, Bilboko Alhondegiak txakolin eta Arabako Errioxako ardo dastaketa artistiko bi hartuko ditu. Ezagut itzazu zehaztasunak gida honek dakarren eskuko egitarauan eta www.basquefest.com webgunean.
Arteen asteburua Bilbao Art District-en Bilbao Art District Itsas Museoaren, Albiako Lorategien, Colon de Larreategiren eta Abandoibarrako Pasealekuaren arteko esparrua da. Aparteko kokalekua da, eta bertan galeriak, museoak, liburuzainak, zaharberritzaileak eta aire zabaleko eskulturen erakusketa bat elkartzen dira. Dalí, Txillida, M.Lüpertz, Galarza, Tucker, Rückriem, Koons edo Sir A. Caro-ren mailako artisten lanak daude bertan.
Maiatzaren 2an eta 3an Bilbok “Arteen asteburua” ospatuko du, eta egunotan zuzeneko musika, tailerrak eta galeria eta museoetan ordutegi bereziak egongo dira, aparteko esperientzia sentitu eta bizitzeko.
8
9
Txikitoak eta pintxoak Bilboko erritu enograstronomikorik ezagunena tabernaz taberna joatea da, konpainia eta giro bikainean pintxoak eta txikitoak (ardoa edateko edalontzi tradizionala) dastatuz gozatzeko. Zazpi Kaleak, Garcia Rivero Maisua, Deustu, Ledesma, Poza Lizentziatuaren kalea... bilbotarrek antzinako tradizio horrekin goza足 tzeko gustukoen dituzten inguruetako batzuk dira.
Loreen Merkatua Areatzako oholtzetan Loreen Merkatu tradizionala egoten da igandero, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara arte. Lore-sortak, landareak, koloreak, usain gozoak eta giro bizia dira iganderoko erritu honen ezaugarririk erakargarrienak.
Erriberako Merkatua Jaki gozoak lortzeko beste toki saihestezin bat Erriberako Merkatua da, Ibaiaren ondoan dagoen gastronomiatenplu bat, duela gutxi zaharberritua. Bizkaia osorako erreferentzia komertziala da. Milaka pertsona hurbiltzen dira egunero azoka honetara, badakitelako onenen arteko onena lortuko dutela bertan.
Abandoibarra: Pritzker katalogoa aire zabalean Ezagutu oinez, bizikletaz edo ibaitik Europako hiririk sofi stikatuenetako bat. Bertan, munduko arkitektorik onenen eraikinak aurki daitezke, honakoenak, besteak beste: Gehry, Moneo, Siza, Isozaki, Pelli eta Calatrava.
Aste Santuko Prozesioak Bilboko kaleek hamahiru prozesio hartuko dituzte bi milatik gora kofradiakiderekin. Hiriaren ondare artistikoa lau mendez gogor lan eginez bildu den benetako altxor bat da. Bilboko Aste Santuko irudi bikainak ikusteko aukera paregabea da Ostiral Santuko prozesioa, Ehorzketa Santuaren Prozesioa. Prozesiorik garrantzitsuena da ikuslekopuruari eta irudien kalitateari dagokienez.
10
11
BILBO LURREZ, AIREZ ETA ITSASOZ
BILBO ITSAONTZIZ Ezagut ezazu Bilboko historia itsasadarretik ibiliz eta hiriaren ikuspegi zoragarria ezagutu. Bilboats-ekin abangoardiako arkitektura eta paisaietan zehar nabiga zaitezke, hiriaren iragan industrialean murgildu eta Bilborik jatorrena bizi: itsasadarrari estuki lotuta hazi den hiri bateko gertakari, tradizio eta tokirik aipagarrienak. Bilbo itsasontziz: Apirilaren 17tik 21era: 13:00/16:00/17:30 eta 19:00. Itsasora nabigatzen: Apirilaren 17tik 21era: 10:30. www.bilboats.com bilboats@bilboats.com Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055.
EUSKALDUNA JAUREGIRAKO BISITA GIDATUAK Euskalduna, Biltzar eta Musika Jauregia XXI. mendeko Bilbo berriaren banderaontzietako bat da. Ezagut itzazu eraikin horretako txoko guztiak. Etengabe eraikitze lanetan dagoen ontzi legez dago pentsatuta, Euskalduna ontziola historikoa egon zen diketik agertzen. Jende guztiarentzako doako bisita gidatuak. Bisita eguna: Larunbata. Ordua: 12.00etan. Bisitari kopurua taldeko: 30 lagun gehienez. Sarrerak hartzeko tokia: Euskalduna Jauregia (Gida). (*) Bisitariak taldeko 30 lagun baino gehiago badira, beste bisita bat egingo da 13:00etan. Bisitaren ibilbidea Jauregiaren okupazioaren araberakoa da.
BISITA GIDATUAK OINEZ
HIRIAREN BISITA PANORAMIKOA
Ezagutu Bilbo gida profesional baten eskutik, ibilbide bereizgarri biren bidez: Alde Zaharra eta Zabalgunea-Abandoibarra. Alde Zaharra 10:00etan. Topagunea Plaza Biribileko 1.an dagoen Bilbao Turismoko Bulegoa. Prezioa 4,5€. Zabalgunea-Abandoibarra 12:00etan. Topagunea Guggenheim Bilbao Museaoren ondoan dagoen Bilbao Turismoko Bulegoa. Prezioa 4,5€. Bisita biak egunero apirilaren 14tik 21era eta maiatzaren 1etik 4ra, eta asteburu guztietan. Iraupena: 90 minutu. Hizkuntzak: Euskara - Gaztelera - Ingelesa.
Bilboko ikuspegirik onenetako bat Artxanda mendian daukagu. Haraino 1915eko funikularrean igo gaitezke. Puntu horretatik, hiriko mugarri arkitektoniko guztiak eta itsasadarraren bihurguneak ikus ditzakegu. Gainera, toki bikaina da berdeguneez gozatzeko, kirola egiteko edo plater tradizionalak dasta tzeko. Ordutegia: - Lanegunetan 7:15etik 22:00etara. - Jaiegunetan 8:15etik 22:00etara.
AUTOBUS TURISTIKOA www.busturistikoa.com Bilboren ikuspegi eroso eta desberdina. Bilbao Tour Autobus Turistikoak hiriaren ikuspegi pribilegiatu eta osoa eskaintzen du. Txartelak 24 orduz balio du. 2014ko Aste Santuko ordutegia Apirilaren 17, 18, 19 eta 20an: 11:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 – 16:00 – 17:00 eta 18:00. Apirilaren 21az geroztik: 11:00 – 12:00 – 13:00 – 15:00 eta 16:00. Astearteetan asteko atsedena, jaiegun eta zubietan izan ezik. info@busturistikoa.com Tel.: 696 42 98 47 / 696 42 98 48.
12
13
BIZIKLETAZ, PIRAGUAZ EDO PADEL SURFEKO OHOLEZ Hiritik ibiltzeko modu eroso, praktiko eta jasangarria. Bizikleta edo piragua alokatu, surfeko oholera igo eta zeure kabuz edo bisitan Bilboko eta itsasadarraren inguruko txoko guztiez gozatu. TOURNÉ BILBAO Bizikleten alokairua eta bizikletazko bisita gidatuak. Bizikletak alokatzeko ordutegia: Egunero 10:00etatik 20:00etara. Bilbao Bizi ibilbidea, gutxienez 2 ordukoa, ingelesez eta gazteleraz. Datak: apirilaren 17tik 21era. Irteteko ordua: 11:00etan. Tokia: Tourné Bilbao (Villarías kalea, 1) Prezioa pertsonako: 28 € (Ibilbidean bizikleta alokatzea, bertoko gida eta pintxo potea ibilbidean zehar). Tel.: 944 249 465 www.tournebilbao.com info@tournebilbao.com
BWATERS / BILBAO URBAN SURFING Bilbotik paseatzeko modu asko dago. Orijinaletako bat urez egitea da, ohola eta arrauna hartuta, esfortzu barik, Nerbioiko itsasadarraren ur azaletik irristatuz, hiriko bide nagusitik. Irteerak aldez aurretik erreserbatuta beti. Tokia: Ramon de la Sotako nasak, Bilboko Itsas Museoaren ondoan. Tel.: +34 608 382 772 E-maila: hello@bwaters.org www.bwaters.org Fb: https://www.facebook.com/BWATERSS Vimeo: http://vimeo.com/48981346
BILBAO ART DISTRICT
BILBO, ARTE ZENTRO HANDI BAT
IBILBI Ibilbide gidatuak bizikletaz eta alokairua. www.ibilbi.com info@ibilbi.com Tel.: +34 633 03 20 70 BILBOBENTURA Piraguaren alokairua eta klasea eta bizikleten alokairua. Aste Santuko eta Pazko-asteko ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da egunero. Maiatzetik urrira 10:00etatik 21:00etara. Tel: 660 734 953 info@bilbobentura.com www.bilbobentura.com
OHR!G!NAL Opor egunotarako bestelako esperientziak. Hala nola pedalezko kartak, koadrizikloa edo bizikleta zirkularra. Apirilaren 17tik 21era: edozein ordutegitan, lehenago erreserbatuta. Tel. 94 400 44 30 info@ohriginal.net www.ohriginal.net www.facebook.com/ohriginalregalos
Bilbok nazioarteko abangoardiako artearen erdigunean kokatzea lortu du. Eta Bilbon artea bere erdigunean dago. Guggenheim Museoa duela 15 urte sortzeak ekarri zuenaren bultzadaren babespean, proposamen artistiko ugari pilatu dira Bilbao Art District deritzogun aldean: Itsas Museoaren, Bilboko itsasadarraren, Albiako Lorategien, Colon de Larreategiren eta Abandoibarrako pasealekuaren arteko eremua. Sar zaitez esparru horretan eta ezagutu Bilbo eta haren artea batera. Ederretsi Arte Ederren Museoaren, Guggenheim Museoaren, “Bilboko Itsasadarra” Itsas Museoaren eta Errekalde Aretoaren bilduma bikainak. Paseatu gune pribilegiatu horretatik, artista garaikiderik esanguratsuenetakoen eskulturen artean: Dalí, Chillida, Koons, Bourgeois, Kapoor,… eta begiak jaso arkitekto ospetsuen obrak behatzeko: Pelli, Isozaki, Ferrater, Soriano, Siza, Moneo, Calatrava edo Gehry. Eta, noski, ez geratu arte galeria, liburutegi, antikuario, enkante etxe, abangoardiako jantzi-denda eta sukaldari ospetsuen taberna xarmagarri ugariak miatu barik, haiek denek
zapore berezia eta berezitasuna ematen baitiote Bilbao Art Districti. Bilbao Art District, arte areto handi bat Bilboren erdian.
ARTEEN ASTEBURUA Maiatzaren 2an eta 3an kulturak eta abangoardiak kaleak inbadituko dituzte Bilbao Art Distrciten. Zuzeneko musika, performanceak, tailerrak, aire zabaleko margolaritza, animazioa, adin guztientzako jarduerak eta ordutegi bereziak galeria eta museoetan, aparteko esperientzia sentitzeko. Artista entzutetsuek euren lana eta sormen prozesua azalduko dituzte. “Arteen Asteburua” ospatuz, beste hiri ba tzuetan, hala nola Berlin, Milan, Londres, Miami, Helsinki eta Oslon, burututako nazioarteko beste hitzordu batzuekin bat egiten du Bilbok. Artearekiko pasioa ospatuko dugu, eta Bilbao Art Districten egingo dugu, kaleek artea arnasten duten tokian.
14
15
KULTURA AGENDA
BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA www.museobilbao.com Bilboko Arte Ederren Museoak biltzen duen bilduma iraunkorrak XIII. mendetik egun arte hartzen du, espainiar eta flandestar eskolen margolan garrantzitsuak eta euskal artisten lan ugari. Eskaintza aldi baterako honako erakusketek osatzen dute: ‘Mikel Díez Alaba. Denbora iraganez’ izenburupean Arte Ederren Museoak Mikel Díez Alaba (Bilbao, 1947) artistari eskainitako erakusketa antolatu du. Ibilbidean, 33 lan aurkituko ditugu, gehienak museoaren 33 aretoan banatuta, baina bai eta beste espazio batzuetan ere, non pintorearen erreferentziazko lanak aurkituko ditugun. Paisaia abstraktuak dira, keinu zabalezko teknika eta aberastasun kromatiko handia dutenak. Apirilaren 28ra arte. ‘Markus Lüpertz. Materia eta forma’ Arte Ederren Museoak sortzaile garaikide garrantzitsuenetako baten arte ibilbidearen 50 urte zeharkatzen dituen erakusketa antologikoa antolatu du. Erakusketan 91 lan biltzen dira, pintura, eskultura eta paper gaineko lanen artean. Maiatzaren 19ra arte.
ERAKUSKETAK GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA www.guggenheim-bilbao.es Bilduma iraunkorra ez ezik, Aste Santuan honako erakusketak ikusi ahalko dira: Ernesto Neto: naraman gorputza ‘Ernesto Neto: naraman gorputza’ izenburupean. Guggenheim Museoak Río de Janeiron (Brasil) 1964an jaiotako artistaren lanaren esentzia ulertzeko ibilbidea aurkezten du. Usaina, kolorea, emozioa, lengoaia eta zen tzumenezko egitateak biltzen dituen bizipena da. Bidaia hau Museoaren Atarian hasten da. Hemen, pieza handi bat dago kokatuta, eta bigarren solairuko zortzi galerietan jarraitzen du. Areto bakoitzak bizipen bat eskaintzen dio ikusleari, eta erritmo desberdina, so egin edo elkar eragiteko. Netok berak azaltzen duenez –eskultore moduan definitzen du bere burua– bere lanak zeharkatzekoak, bertan bizitzekoak, sentitzekoak eta usaintzekoak dira. Maiatzaren 18era arte. Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzerabegirakoa Con Ia 200 pieza dira –instalazioak, objek tuak, pelikulak, marrazkiak, argazkiak, testu
eta audio lanak, bai eta bere performanceei buruzko dokumentazioa–, ‘Yoko Ono. HalfA-Wind Show. Atzerabegirakoa’ erakusketak biltzen dituenak. Kontzeptu-artea eta performancearen aitzindari honen ekoizpenaren ikuspegi osoa eskaintzen du. Erakusketa honek Ono-ren gaur egunera arteko ibilbidea jartzen du ikusgai: 1960ko hamarkadako lan esanguratsuenetik hasi eta egin berri dituen instalazioetara arte, tartean atzerabegirako hau dela-eta prestatutako lanak sartuz. Bestalde, film eta musika produkzioari ere tarte bat egiten dio. Arte ibilbide honetan, ideiak, askotan gizarte kritikaz zipriztinduak, dira osagai nagusi. Abuztuko 31ra arte. Guggenheim Bilbao Bildumaren Aukeraketak IV Erakusketa honetan Guggenheim Bilbao Bildumako lanak erakusgai daude, artista belaunaldi birenak. Gaur eguneko artista horiek presentzia eta absentzia ikertzen dute eta errealitatea eraldatzen dute. Errealitate horren barruan daude, giza harremanak, artearen historia eta ikuspegi kosmikoak eta mikrokosmikoak, besteak beste. Abuztuko 31ra arte.
ALHÓNDIGABILBAO www.alhondigabilbao.com ‘Egizu negar gertatzen zaizunean. Laida Lertxundi’ Laisa Lertxundi Los Angelesen bizitzera joan dako bilbotar artista da, eta haren erakusketak, haren zinematografiatik egindako ibilbidean, honakoak bildu ditu: ‘We Had the Experience But Missed the Meaning’ instalazioaren estreinaldia, Los Angeleseko pelikulak eskaintzen dituen areto bat eta haren eraginei eta erreferentziei buruzko dokumentazio atal bat, Norvegian filmatutako ‘Utskor Either/Or’ lan berria biltzen duena. Maiatzaren 18ra arte.
‘Badu Bada. Euskara mundu eleaniztunean’ Erakusketa honek hizkuntzen arteko bizikidetzari buruzko eztabaida eta hausnarketa esparrua sortzen du, mundu kultural eta linguistikoki aniztunagoari egindako ekarpen gisa. Maiatzaren 4ra arte. www.badubada.com
16 BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA www.museomaritimobilbao.org Euskalduna ontziola zaharretako dikeetan, Abandoibarran, dago kokatuta Itsas Museoa, eta, erakusketa iraunkorra ez ezik, honako programazioa eskaintzen du: “Bakailao. Zentzumenen sugestioa”. Erakusketa honen ardatz nagusia pil-pil platera da, hots, erakusketak bakailaoaz dihardu ikuspegi gastronomikotik, zentzumenen, zirrararen eta ustekabearen bidez, eta bisita esperientzia pertsonal eta besterenezina bihurtzen du. “Athletic” gabarra. Taldearen garaipenen lekuko eta Bilboko Athleticen jarraitzaile guztien oroitzapenen parte den ontziari buruzko erakusketa da. Erakusketa osatzeko, Museoaren nasetan dagoen Athletic gabarra bisita daiteke. “Bilboko burdinaren paisaiak”. Ignacio Ipiñaren erakusketa hau Bilbao Historikoak antolatu du eta Bilbo Zaharreko, San Francisco eta Atxuriko meategietako lanarekin eratu ziren meatzaritzako paisaietatik garamatza. Erakusketa osatzeko, meatzaritzako ustiategietan erabilitako lanabesak eta elementuak daude, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak utziak. Pazko-Asteko haurrentzako tailerrak: Apirilaren 22etik 25era haurrentzako tailerrak egingo dira. Izena aldez aurretik eman behar da. 10 euro balio du eguneko eta ordutegia 9:30etik 13:30era da. Izen ematen haseko eguna: martxoaren 10a 94 608 55 00 telefonoan
17 EUSKAL MUSEOA www.euskal-museoa.org bidez euskal gizartearen bilakaera historikoa eta kulturala erakutsi nahi da. “Aisiaren aurkikuntza”. Erakusketaren gaia XIX. mendean gizarte informaleko espazio batzuek eta kultura zentro eta jarduera berriek egin zuten agerpena eta izan zuten garapena da. ERREPRODUKZIOEN MUSEOA www.museoreproduccionesbilbao.org Bisitariek “Errenazimendu bidea/Florentzia Eskultura” erakusketa bisitatu ahalko dute. XV eta XVI. mendeko Florentziako eskultore handien bidez, Errenazimenduak berekin ekarri eta ondorengo europar artearen alderdi askoren oinarriak ezarri zituzten aldaketa artistikoen ikuspegi bat ematen du erakusketak. ARKEOLOGIA MUSEOA www.bizkaia.net/arkeologimuseoa Erakusketa iraunkorrak ibilbidea egiten du Bizkaiko historiatik, indusketa arkeologikoetan berreskuratutako materialen bidez. Museoak erreferentziazko “Sustraiak” erakusketarako bisita gidatuak antolatzen ditu, honako ordutegietan: Goizez: • Apirilaren 17, 18, 19, 22 eta 24an, 11:00etan. • Apirilaren 21ean, 11:30ean. Arratsaldez: • Apirilaren 15, 16, 17, 18 , 22, 23, 24 eta 25ean, 17:00etan.
Halaber, Museoak “Silexaren bila. Euskal kostaldeko lehen biztanleak” aldi baterako erakusketarako bisitak ere egiten ditu: Goizez: • Apirilaren 17 eta 18an, 12:15ean. • Apirilaren 21, 22 eta 24an, 12:30ean. • Apirilaren 26an, 12:00etan. Arratsaldez: • Apirilaren 15, 16, 17, 18 , 22, 23, 24 eta 25ean, 18:15ean. • Apirilaren 19, 20 eta 26an, 17:00etan. Arkeologia Museoak Museoa piezaz pieza “Sakonako (Errigoiti) altxortxo erromatar berantiarra” bisita gidatuen programan parte hartzea proposatzen du. Goizez: • Apirilaren 12, 13, 19, 20, 26 eta 27an, 13:15ean. Arratsaldez: • Apirilaren 12, 19 eta 26an, 18:15ean. Aste Santuan ere familiako tailerrak eta jolasak antolatuko dira: • Arkeologia egun batez” apirilaren 15 eta 16an 11:30etik 13:00etara. • “Con las manos en la masa” apirilaren 13, 20 eta 27an 11:30etik 13:00etara. • “Entretelas” apirilaren 23 eta 25ean 10:30etik 12:30era. Argibideak: 94 404 09 90 arkeologimuseoa@bizkaia.net
ESKULANGINTZA AZOKAK ESKUTARTIE ESKULANGINTZA AZOKA Azoka honek, bere laugarren edizioan, euskal arte eta tekniken bidez egindako produktuak ezagutu eta ederresteko aukera ematen du. Lehiaketa Aste Santu osoan egongo da zabalik. Data: apirilaren 11tik 21era. Tokia: Areatza. Ordutegia: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara.
KONTZERTUAK BILBAO ARS SACRUM (BAS), BILBOKO MUSIKA ERLIJIOSOAREN JAIALDIA Musika erlijiosoaren inguruko kultura hi tzordua. Egitarauan musikari, talde eta ahots bakarlari entzutetsuak egongo dira. Euren interpretazioen bidez, zenbait garaietako izpiritualtasunean eta erlijio sentimenduan inspiratutako musika tradizioaren aniztasuna erakutsiko dute. Data: Apirilaren 10 eta 12an. Tokia: Atxuriko Enkarnazio eliza. Informazio gehiago: www.bilbao700.com
ELEIZ MUSEOA www.eleizmuseoa.com 500 pieza baino gehiago ikus daitezke, erromanikotik arte garaikidera. Hala, Bizkaiko lurraldeko arte erlijiosoaren ikuspegi oso osoa ematen du. BENEDICTO MUSEOA www.museo-benedicto.net Museo honek pintura argitsua eta Benedicto maisuaren margolanetan inspiratutako brontzezko eskultura garrantzitsuak dauzka. REKALDE ARETOA www.salarekalde.bizkaia.net “Jesús Pastor”. Erakusketak etengabe eta setati galdetzen du irudia dagoen lekuaz. Bestalde, Rekalde Aretoko Bulego Abstraktuan Lourdes de la Villaren erakusketa dago.
BILBOKO OPERAREN LX. DENBORALDIA: Vicenzo Belliniren I Puritani Elena Mosuk errumaniar sopranoa “Elvira” izango da Vicenzo Bellini musikagilearen maitasunezko drama honetan. Datak: Apirilaren 11 eta 14an. Tokia: Euskalduna Jauregia. Ordua: 20:00etan.
18
19 SKA-P eta Akatz SKA-Pk ez du inor hotz uzten. Vallecasko ska-punk taldeak ‘99 %’ bere azken lana aurkeztuko du. Data: Apirilaren 12a. Tokia: Bilbao Arena. Ordua: Akatz 20:45ean eta SKA-P 22:00etan. MUSIKETAN ZIKLOA – Gael Faure Musikari frantsesaren kontzertua. Haren testuak bizitzan daude errotuta eta sortzen duen folk giroko soinua airean ukitzen da. Data: Apirilaren 13a. Tokia: BBK aretoa (Kale Nagusia 19). Ordua: 20:00etan.
365 JAZZ BILBAO Hernan Hock Quintet Hernán Rock Buenos Airesen jaiotako jazz gitarra-jotzaile eta musikagilearen kontzertua. Datak: Apirilaren 11 eta 12an. Tokia: Villa de Bilbao Hotela. Ordua: 23:00etan. SYMPHONIC OF ABBA Ikuskizun berri eta harrigarria da. Bertan, ikusleak begiak itxi eta imajina dezakeen “Abba” unibertsorik jatorrenera bidaiatu ahalko da. Talde historiko horren kantarik onena lehen mailako ahots handi eta ahal tsuek interpretatuta. Data: Apirilaren 12a. Tokia: Euskalduna Jauregia. Ordua: 20:00etan. MANUEL CARRASCO Manuel Carrascok “Confieso que he sentido” bere album berria aurkeztuko du. Albuma emozio berriz, ñabarduraz, kolorez eta biziz gainezka dator, eta azken urteotako sentipenak eta bizipenak birpasatzen ditu. Horri esker, Manuel Carrasco platino artista bihurtu da eta salmenta zerrendetan buru egon da. Data: Apirilaren 12a. Tokia: Campos Elíseos antzokia. Ordua: 20:00etan.
JOAQUÍN ACHÚCARRO PIANO ZIKLOA - Marta Zabaleta Marta Zabaleta Bilboko maisuari eskainitako zikloan kronologikoki joko duen hirugarren piano-jotzailea da. Data: Apirilaren 13a. Tokia: Campos Elíseos antzokia. Ordua: 19:30. 365 JAZZ BILBAO - Roy Hargrove Quintet 43 urterekin, Roy Hargrove tinko bihurtu da munduko jazz tronpeta-jotzailerik onenetako bat. Musika erronka berriak eta bere musika dohainak adierazteko formarik koloretsuenak ikertzen beti, aztarna ezabaezina eta erregistro sorta zabala utzi ditu. Data: Apirilaren 23a. Tokia: Campos Elíseos antzokia. Ordua: 20:00etan.
ESTOPA “A SOLAS” David eta Jose Muñoz anaiek bestelako formatu baten alde egin dute, arrakasta handien hautaketa bat aurkezteko modu berria, kon tzertu goxo eta pertsonala: eurak biak bakarrik, gitarrak dituztelarik lagun bakarrak. Data: Apirilaren 26a. Tokia: Euskalduna Jauregia. Ordua: 20:30ean.
NACH NACHek, egungo hip-hop musikaririk onenetako batek, bere azken proiektu diskografikoa aurkeztuko du: “Los viajes inmóviles”, pianoa lagun bakarra duelarik ia. Data: Apirilaren 30a. Tokia: Campos Elíseos antzokia. Ordua: zehazteke.
BBVA FUNDAZIOAREN MUSIKA GARAIKIDEAREN IV. KONTZERTU ZIKLOA Aleph Gitarrenquartetten kontzertua BBVA Fundazioaren musika garaikidearen zikloan. Ezinbestekoa joango den berrestea. Tel.: 94 4875252 musica@fbbva.es Datak: Apirilaren 29a. Tokia: San Nicolas aretoa (San Nikolas plaza, 4). Ordua: 20:00etan. EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak honako egitaraua izango du: P.I. Tchaikovsky: Biolin eta orkestrarako kontzertua [35´]. R. Schumann: 4. Sinfonia [29´]. Data: Apirilaren 30a. Tokia: Euskalduna Jauregia. Ordua: 20:00etan.
MUSIKETAN ZIKLOA – Danni Leigh Danni Leighen errezitaldia. Aldi berean poeta, artista kementsua, abeslari sexya eta errebelde konformagaitza da. Data: Maiatzaren 4a. Tokia: BBK aretoa (Kale Nagusia 19). Ordua: 20:00etan.
BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOA Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak honako egitaraua izango du: Bach: Brandemburgoko 3. kontzertua Sol maiorrean. Beethoven: Biolin eta orkestrarako 1. Romanza, Sol maiorrean, op. 40. Bottesini: Biolin eta kontrabaxurako duo kontzertante handia. L. van Beethoven: 2. sinfonia Re maiorrean, op. 36. Datak: Apirilaren 24 eta 25ean. Tokia: Euskalduna Jauregia. Ordua: 20:00etan.
SERGIO DALMA Sergio Dalmak “Cadore 33” aurkeztuko du, salmenta zerrendetan zuzenean 1. tokian sartu ondoren. Musika ibilbidean 25 urte betetzear dagoela, Sergio Dalmak oso-osorik maitasunari eskainitako 11 abesti horiekin erakutsi du geldiezin jarraitzen duela, Espainiako artista nagusienen artean finkatuta. Data: Maiatzaren 1a. Tokia: Euskalduna Jauregia. Ordua: 20:00etan.
OPERA - Epailea Arriagan gaurkotasun mingarri eta izugarrizko kasu bati buruzko opera honen estreinaldia egingo da: Espainian 50etan egindako haur lapurretak. Duela gutxi egin dira ezagunak eta epaitegietan ikertzen ari dira. Munduko tenore handietako bat itzuliko da opera eszenifikatura: Josep Carreras. Datak: Apirilaren 26a eta 29a eta maiatzaren 2a. Tokia: Arriaga Antzokia. Ordua: 20:00etan.
20
21
ANTZERKIA
BILBO, FIBA 2014 SASKIBALOIKO MUNDUKO KOPAKO EGOITZA
JAMMING Antzerki inprobisazioko ikuskizuna da, ikusleen begien aurrean erabat eraikitzen dena. Ikusleek idatzitako tituluak oinarri hartuta, aktoreek inprobisazioak pentsatu eta an tzeztuko dituzte. Konpainia horren EXTRA bat egongo da JAMMING + FERNANDO TEJEROren antzezpenarekin, apirilaren 18an eta 19an: JAMMING FERNANDO TEJEROrekin. Data: Apirilaren 12, 18, 19 eta 26an. Tokia: Campos Elíseos antzokia. Antzerki aretoa (0 solairua). Ordua: 21:00etan. TAITANTOS Nuria Gonzálezek protagonizatzen du komedia hau, eta haren bidez bizi osoa denboraren aurkako borrokan ibiltzea apur bat zentzugabea den jartzen du zalantzan. Data: Apirilaren 25 eta 26an. Tokia: Campos Elíseos antzokia. Ordua: 20:00etan. ‘ENSAYANDO CON DON JUAN” Albert Boadella zuzendariak zuzentzen du lan hau, eta Arturo Fernándezek Don Juan jokatzen du. Komedi ‘Don Juan Tenorio’ren entsegu gorabeheratsu eta dibertigarria da. Lana ikuspegi garaikide batetik muntatu nahi duen zuzendari gazte eta modernoak zuzen tzen du. Data: Maiatzaren 1etik 4ra. Tokia: Campos Elíseos antzokia. Ordua: zehazteke.
GODOT “Godoten zain” antzezlan klasikoaren ber tsioa. Data: Apirilaren 11 eta 12an. Tokia: 6. pabilioia – Deustuko Erribera 47. Ordua: 20:00etan. FAUSTO Ciudadano Ejemplar Dj bat, rap kantari bat eta lau aktore eszenan. Kontzertua eta harridura, antzerti-panfletoa, komedia, tragedia eta performancea, abiapuntu C. Marloweren Fausto hartuta. Datak: Apirilaren 11, 12 eta 13an. Tokia: 6. pabilioia – Deustuko Erribera 47. Ordua: 22:00etan (apirilaren 11 eta 12an), 20:00etan (apirilaren 13an).
KIROLAK ARRAUNKETA Ingeniariak – Deustu XXXIV. estropada Ingeniariak – Deustu estropada 1981ean sortu zen, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolak Deustuko Unibertsitateari bota zion kirol erronkaren ondorioz. Hiriko bi unibertsitate zentrorik zaharrenak dira. Data: Apirilaren 17a. Irteera: Erandio. Iritsiera: Bilboko udaletxea. FUTBOLA Apirilaren 13an Athletic Club – Málaga C.F. Apirilaren 27an Athletic Club – Sevilla F.C. SASKIBALOIA Apirilaren 20a. Bilbao Basket - Murtzia. ARETO-FUTBOLEKO ERREGE KOPAREN FINALA Data: Maiatzaren 4a. Aurten areto-futboleko Errege Koparen finala Bilbon jokatuko da. Federazioak hautatutako egoitza Bilbao Arena Kirol Jauregia da.
Abuztuaren 30etik irailaren 4ra, Bilbo saskibaloi onenaren erreferentzia izango da, mundu-mailan. Bizkaia Arenak, Bilbao Exhibition Centre (BEC) instalazioko pabiloietako batek, FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako aurrefaseko 15 partidu hartuko ditu guztira.
Instalazio horietara heltzeko, metroa erabilita, ordu laurden baino gutxiago behar da Bilbotik. FIBA 2014 saskibaloiko munduko kopako beste leku batzuk hauek izango dira: Bilbao Arena entrenamendu-pista modura erabiliko da, eta La Casillako Pabiloiak hainbat jarduera hartuko ditu saskibaloi zaleen tzat eta, oro har, jende guztiarentzat.
Estatu Batuetako taldeak BEC!en jokatuko du saskibaloiko munduko kopako multzoen fasea Estatu Batuetako selekzioak, gaur egungo munduko txapeldun eta 2012ko Olinpiar Jokoetako urrezko dominaren irabazleak, Bizkaia Arenako instalazioetan (BEC!) jokatuko ditu FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopako Aurrefaseko partidak. NBAko izar handienak Finlandia, Zeelanda Berria, Ukraina, Dominikar Errepublika eta Turkia–ko selekzioekin batera izango dira Bilbon. Bilbora itzultzeko beste arrazoi bat.
22
23
PROZESIOAK ONDAREA ETA NORTASUNA
PROZESIOAK APIRILAREN 11. PASIOKO OSTIRALA Andre Maria Nahigabetuaren prozesioa 20:30ean. Irteera: Abandoko San Bizente Martiriaren eliza. APIRILAREN 12A. PASIOKO LARUNBATA Andre Maria Saminduaren prozesioa 20:30ean. Irteera: Indautxuko Jesuiten Ikastetxea.
Topaketaren prozesioa 12:30ean. Irteera: Pilarreko Andre Mariaren eliza. Ehorzketa Santuaren prozesioa 19:15ean. Irteera: Joan Santuen eliza. APIRILAREN 19A. LARUNBAT SANTUA Itxaropenaren prozesioa 18:15ean. Irteera: San Jose eliza (Agustindarrak).
APIRILAREN 13A. ERRAMU IGANDEA Astotxoaren prozesioa APIRILAREN 20A. 12:00etan. Irteera: Abandoko San Bizente Martiriaren BERPIZKUNDE IGANDEA Argiaren eta Berpizkundearen prozesioa. eliza. 13:00etan. Irteera: Donejakue katedrala. Andre Maria Karitatekoaren prozesioa 18:30ean. Irteera: Gurutze Santuaren eliza (Mallona). APIRILAREN 14A. ASTELEHEN SANTUA Nazarenoaren prozesioa 20:30ean. Irteera: San Frantzisko Asiskoaren eliza (Bosgarren parrokia). APIRILAREN 15A. ASTEARTE SANTUA Pietatearen prozesioa 20:30ean. Irteera: San Nikolas Barikoaren eliza.
Bilbon prozesioak egin izan dira hiria sortu baino askoz lehenagotik, baina 1554an ezarri zen Aste Santua, “Lignum Crucis” delakoa Bizkaiko hiriburura iri tsi zenean, hau da, lehenengo kofradia sortzea ekarri zuen ezpala (Jesusen Gurutzearena) Bilbora iritsi zenean. Santa Vera Cruz kofradia izan zen lehena, eta, Udaletxeak aginduta, penitentzia-prozesioak antolatzeaz arduratzen da. Hiriburuko Aste Santu serio eta soilak kaleetan hamahiru prozesio hartzen ditu hamar egunetan, bi mila kofradiakiderekin baino gehiagorekin. Bere ondare artistikoaren balioa 12 milioi eurotik gorakoa da, kofradiek lau mendez gogor ahaleginduz eta bilbotarren eskuzabaltasunari esker bildu duten benetako altxorra da. Hainbat irudigintza- lantegi garrantzitsuren lanak dituzte, honakoenak, besteak beste: Juan de Mesa, Raimundo Capuz, Quintín de la Torre, Higinio Basterra, Ricardo Iñurria, Coullat Valera, Tomás Parés...
APIRILAREN 16A. ASTEAZKEN SANTUA Andre Maria Bakardadekoaren prozesioa 20:30ean. Irteera: Joan Santuen eliza. APIRILAREN 17A. OSTEGUN SANTUA Afari Santuaren prozesioa 19:15ean. Irteera: Joan Santuen eliza. APIRILAREN 18A. OSTIRAL SANTUA Isiltasunaren prozesioa 5:30ean. Irteera: San Nikolas Barikoaren eliza. Gurutze-bide Santua 7:30ean. Irteera: Miguel de Unamuno plaza.
24
GURUTZE BIDE BIZIDUNA BALMASEDAN Urtero, Aste Santuan, Balmasedako herri eder eta dotoreko kaleak itxuraldatu egiten dira goitik behera. Izan ere, herritarrek Nazareteko Jesusen bizitzako azken uneak antzezten dituzte, sentimendu eta dramatismo handiarekin, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunean. Ikuskizuneeko eszena bihotzekoenetan 50.000 lagun baino gehiago biltzen dira; dena den, protagonistak gorputz eta arima aritzen direlako lotzen du gehien. Autore batzuen arabera, tradizio horrek 1480. urtean du jatorria. Urte hartan jende ugari hil zen herrian, izurri baten ondorioz, eta 13 penitente Kolitza mendira igo ziren, soinean gurutze pisu bana zeramatela, burutik oinetaraino tapatuta, oinutsik eta agintariez eta bizilagun ugariz lagundurik. Lehenbiziko egiaztapen dokumentala 1771koa da. Edozein modutan, Gurutze-bide Biziduna eta Balmasedan Aste Santuan egiten diren gainerako prozesioak, urteak joan urteak etorri, aldatu egin dira, xehetasun eta pertsonaia berriak gehitu baitizkiete. Esate batera, eszena gorena, alegia Gurutziltzaketa, ez zuten 1963ra arte egin.
25 OSTEGUN SANTUA (Apirilak 17)
MAHAI ONA
San Severino plazan, herriaren biho tzean, ‘Azken afaria’, ‘Baratzeko otoi tza’, ‘Jesusen atxiloketa’ eta ‘Apaizen aurreko epaiketa’ antzeztuko dituzte. Hasi 21.30ean egingo da, eta amaitu 22.30ean, gutxi gorabehera; guztira 150 pertsona inguruk parte hartuko dute. (Eserlekuen prezioa: 3 euro). OSTIRAL SANTUA (Apirilak 18) Goizean, 9.30ean, hasiko dira guardia erromatarrak danborra jotzen Mojazelain, ‘Pilatoren epaiketa’ aurretik. Gurutze-bideko gainerako egonaldiei 10.30ean ekingo diete eta herriko kale nagusietan ibiliko dira; zubi zahar ezagunetik ere pasako dira, eta ibilbidea frontoiko zelaian amaituko dute, han egingo baita Gurutziltzaketa. Eszena hori Kalbario mendiarena egiten duen pirámide itxurako egitura lurkara batean antzezten dute. Gailurrean Kristo jartzen dute, gurutzil tzatuta, lapurrak alboetan dituela, gurutze banatan. Gainerako pertsonaiak ordena hierarkikoan kokatzen dituzte, goitik behera, eszenatokiaren oineraino. Oinarrian bigarren mailako pertsonaiak eta ‘Israelgo herria’ agertzen dira, errealismo eta hunkiberatasun handiarekin. (Mojazelaiko eserlekuen prezioa: 5 eurotik 13 eurora.). Informazio gehiago : www.viacrucisbalmaseda.com www.facebook.com/AsociacionViaCrucisVivienteBalmaseda Twitter.com/VC_Balmaseda GARRAIO PUBLIKOA Bilbotik joateko FEVE (94 425 06 15) eta Bizkaibus (902 22 22 65) lineak daude.
Bilboko gastronomiak, bere kokapen geografi ko bikainari esker, kalitate paregabeko lehengaiak, tradizioa eta abangoardia bateratzen ditu. Bertan, pintxoak, Michelin izarrak, plater tipikoak, ardo bikainak eta sasoiko produktu fresko gozo ugari aurki daitezke hiriko jatetxeetan, tabernetan...
Itsasoz, mendiz eta ortuz inguratuta, Bilbon zaila da ongi ez jatea. Eskaintza gastronomikoa orotariko gustu eta nahiei erantzuteko gai da. Jatetxe gehienak Guggenheim museotik hurbil, Kale Nagusian, Zazpi Kaleetan, Alhondigan eta Bilbo Zaharrean aurki daitezke. Bertan, plater tradizionalak ez ezik (adibidez, bakailaoa pil-pil eran, legatza saltsa berdean edo txipiroiak beren tintan), babarrun gorriak, sasoiko barazkiak eta txuletoi mamitsuak barne hartzen dituzten menuak ere dasta daitezke. Eremu horietan guztietan, gainera, establezimendu abangoardistagoak daude, sukaldaritza bikainaren berotasunean sortuak. Fusioa, teknika berritzaileak eta sukaldaritza-proposamen erakargarriak eskaintzen dituzten suak. Michelin izarrei dagokienez, Bilbon arlo gastronomikoak ordezkari ugari ditu: Azurmendi***, Andramari*, Boroa*, Etxanobe*, Etxebarri*, Mina*, Nerua Guggenheim* eta Zortziko*. Inguru honetako sukaldaritzaren beste arte bat pintxoak dira. Bilboko sukaldaritza dastatzeko eta, bide batez, hiriko kaleak eta jendea ezagutzeko modu bikaina. Pintxoak jateko toki on ugari daude, eta, Aste Santuan, Zapi Kaleak eta García Rivero Maisuaren kalea dira jende gehien erakartzen dituzten eremuak.
By Bilbao Bilboko gastronomia euskal sukaldaritzaren parte da, baina bere berezitasunak dauzka. Bilbon baino saltzen ez diren produktuak izan ez ezik (esaterako, gurinezko opila edo Carolina izeneko pastela), Bizkaiko hiriburuari omenaldi berezia egiten dioten sukaldaritza proposamenak daude. Esaterako, pistoa Bilboko eran, bakailaoa Club Raneroko eran edo barazki menestra, Bilboko plater peto-petoa, barazkiak arrautzeztatuta eta frijituta badaude eta arrautza eta arkumea badauzka. Amaitzeko, postrea: Bilboko tututxoak).
26
27
FAMILIARENTZAKO BESTE PLAN BATZUK
BILBOKO GAUA Bilboko zeruak urdin ilun kolorea hartzen du, Guggenheim museoaren itzal bihurgunetsuak hazten hasten dira, eta hirian erritmo berri bat markatzen dute. Arratsaldean Bilbon kopa ederrez, kafearen usainaz, pintxoez eta txikitoez goza daiteke. Gozatu elkarrizketez, gastronomiaz, zuzeneko musikaz, egin dantza, mugi zaitez Bilboko gauean. Gustu guztietarako giroak eta eremuak aurkituko dituzu. Zabalgunea, Zazpi Kaleak eta Bilbo Zaharra dira Aste Santuan ingururik animatuenak.
Tabernetan, oso tipikoak dira hiriko Gin Tonic ezagunak. Trago hauen prestakuntza arte bat da benetan, eta ikuskizun ederra behatzen duenarentzat. Konbinaziorik sofi stikatu eta berri tzaileenek liluratu egingo zaituzte. Gozatu bergamotaren, limaren, erregalizaren... usainez, ondo pasa eta gozatu zentzumenetarako opari honekin.
Ezagut ezazu Bilboko haurrentzako aisia: CASILDA PARKEA
Txikienek ondo baino hobeto pasatuko dute parkeko ahate eta beltxargekin. “Ahateen Parkea� ere esaten diote, eta Bilboren bihotz berdea da. Ia 100 urte dituen inguru honek urmael dotore bat, iturri zibernetiko bat eta Pergola eder bat ditu. 85.000 metro karratutik gorako azalera duen eremu honek 1.500 espezie botaniko baino gehiago ditu, eta, besteak beste, bost kontinenteetako 486 zuhaitz exotiko gailentzen dira. Parketik hurbil, Bilboko Arte Ederren Museoa dago.
28
29
ABANDOIBARRAN PASEATZEN IBAIAREN BAZTERREAN Bilbon beren arrastoa utzi duten arkitekto eta eskultore ezagunen lanaz gozatzeko aukera paregabea izateaz gain, haurrentzat jolasteko eremu ederra du, zabu abangoardistekin, eta iturri interaktiboak umeak benetan txoratzen ditu. Gomendio bat: eraman ordezk arropa.
GOAZEN ZINEMARA Beti izaten da plan atsegina, eta ongi pasako dugula ziurtatzen digu. Gozatu zinemaren magiaz Bilbon. Kontsultatu pelikulak. • Cinesa Coliseo Zubiarte 902 333 231 • Golem Alhóndiga 94 431 03 10 • Multicines 94 431 03 10
ALHÓNDIGABILBAO HAURREN MEDIATEKA (TXIKILAND)
“Txikiek” milaka liburu eta pelikula dituzte erabilgarri AlhondigaBilbaoren Txikilanden. Espazio hau gurasoek eta seme-alabek irakur dezaten eta zinemaz goza dezaten dago diseinatuta, haientzat egokitutako eta pentsatutako eremu batean, hain zuzen.
IGERILEKUAK
Bilboko igerilekurik abangoardistenean uretara sartzea eta ongi pasatzea beti da plan ona familiarekin gozatzeko. Informazio gehiago: www.alhondigabilbao.com Tel. 94 401 40 14 (astelehenetik igandera 7:00etatik 23:00etara, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 8:30etik 23:00etara).
30
31
BIZKAIA
Bilbo Bizkaiaren hiriburua da, eskaintza modernoa eta berritzailea duen lurralde batena, hain zuzen, izaera berezia du eta orotariko bisitarien beharrak asetzeko dago diseinatuta.
Urdaibai eta Gernika Urdaibaiko Biosferaren Erreserba aparteko toki bat da, eta, bertan, gizakiak itsaso, hondartza eta mendien paisaia bikainaren oreka errespetatu du. Gernika euskal herritarren sinboloa da, herrialdearen eskubide eta askatasun historikoen oinarri eta Picassok duela 76 urte giza sarraskia salatzeko egin zuen margolanean irudikatu zuen bonbardaketaren biktima. (40 min.)
Zubi Esekia, hondartzak eta labarrak metroan
Urkiolako eta Gorbeiako Parke Naturalak
Markina, Lekeitio eta Ondarroa
Bilboko hirigunetik irtenez gero, Getxoko edo Sopelako hondartzetara joan daiteke atseden hartzera edo surfean aritzera, labarretan paseoak egin daitezke edo Zubi Eskia ikusi Gizadiaren Nazioarteko Ondarea). (20 min.)
Urkiolako Parke Naturaleko erliebe karstikoan, hainbat pago eta haritz baso daude ezkutatuta, paisaia malkartsuen artean. Inguruan, Durangoko eta Elorrioko hirigune historikoetan ondare kulturalaz gozatzeko aukera dago. Gorbeia da Bizkaiko mendirik garaiena, eta mendi-ibilaldien erreferentzia da lurralde honetan. (40 min.).
Lea-Artibai Bizkaiko ekialdeko azken eskualdea da. Bere kostaldean oso arrantzale-herri politak daude, esaterako, Lekeitio eta Ondarroa. Markina, zesta-puntaren sorterria, herri ederra da benetan. (45 min.).
Enkarterriak Enkarterrien eskualdea Bizkaiko mendebaldean dago, eta oso inguru malkartsuak nahiz herri politak barne hartzen ditu, Balmaseda, besteak beste. (30 min.). Karrantzako haranean Pozalaguako Kobak eta antzeko altxor geologikoak aurki daitezke, eta hainbat plan dibertigarri proposatzen ditu familia osoarentzat, animaliak sendatzeko El KarpĂn zentroa, adibidez.
32
BASQUE WORLD
Bere kokapen geografi koari esker, Bilbo “Basque World” delakoaren sarrera da, hau da, Arabako Errioxako ardandegietatik Biarritzeko côte basque jauregien luxuraino doan eremuaren atea.
Euskadiko Kostaldea
Ondarea eta Hirigune Historikoak
Arrantzaleen herriak, hondartza ikusgarriak, kondairaz betetako itsasargiak, gotorlekuak... Euskal kostaldea itsas eremu bitxiz beteta dago, bikainak dira paseatzeko eta itsasoko produktuetan oinarritutako gastronomia bikainaz gozatzeko. Egin surfa, zatoz eta egin jauzi uretara, ezagutu Euskadiko kostaldea Biarritzetik Muskizeraino eta utzi zure zentzumenei euskal paisaiaz, historiaz eta sukaldaritzaz gozatzen.
Autoa hartuta, Bilbotik 45 minutura baino gutxiagora, multzo historiko azpimarragarriak bisita daitezke. Gernika-Lumon, Bakearen ikur unibertsala; Bermeo, berriz, Biz kaiko hiriburu ohia da; Balmaseda “portu lehorra”, lurraldeko lehenengo hiribildua; Urduña; Elorrio... Galdu behar ezin diren beste leku batzuk Bizkaiko Zubi Esekia eta Arantzazuko Amaren Santutegia eta Loiolako Santutegia dira Gipuzkoako lurraldean.
Euskadi Berde eta Naturala
Arabako Errioxa
Gozatu Euskadiren ikuspegi eta inguruez herrialdeko gailurrik adierazgarrienetatik. Igo zaitez Aizkorrira (Euskadiko gailurrik altuena) edo Txindoki ezagunera, ibili gure parke naturaletan (Gorbeia, Aralar, Izki...), galdu zaitez Goierrin eta harritu zaitez lur honen bikaintasunarekin, bere basoekin eta inguru babestuekin.
Arabako Errioxa ardo bikainaren sinónimo da, ardandegi garrantzitsuak aurki daitezke bertan, baita ondare Historiko azpimarragarria duen eskualde bat ere. Historiaurreko oso ondare interesgarria du, baita harresiz inguratutako hiribilduak eta oinetxeak ere, eta eskualde honetako paisaian, mahastiek nazioarteko arreta erakartzen dute. Gainera, Frank Gehry eta Santiago Calatrava arkitektoek, besteak beste, beren sinadura utzi dute bertan.
ASTE SANTUKO PROZESIOEN PLANOA
01
Andra Mari Nahigabetuaren Prozesioa
02
Mingostasunaren Andra Mariaren Prozesioa
03
Astotxoaren Prozesioa
04
Karitatearen Andra Mariaren Prozesioa
05
Nazarenoaren Prozesioa
06
Jaieraren Prozesioa
07
Bakarne Andra Mariaren Prozesioa
08
Afari Santuaren Prozesioa /Ehorzketa Santuaren Prozesioa
09
Isiltasunaren Prozesioa
10
Gurutze-Bide Santua
11
Topaketaren Prozesioa
12
Esperantzaren Prozesioa
13
Argiaren eta Pizkundearen Prozesioa
01 03
12
06
04
09 02 10
08
07 13
05
11