Z
A
B
A
L
G
U
N
E
A
E
T
A
B
E
R
E
I
N
G
U
R
U
A
Abandoibarrako ardatzaz gain, hiriaren eraldaketa Zabalguneko zenbait lanetan antzeman daiteke ere bai. Bertan, arkitektura berri eta bereziak daude hiriaren eta herritarren zerbitzura.
Doña Casilda Doña Casilda Parkea Bilbo berriarekin bat dator. RENFE-aldiriak zerbitzuaren ibilbidea lurperatu eta hiri-barrualdera desbideratzeko erabakiak parkea handitu ahal izatea ekarri zuen. 9,5 milioiko aurrekontua izan zuen obrak, Bilbao Ría 2000en eskutik. Proiektu horretan, Eduardo María Victoria zeharkatuko zuen bulebarra eraikitzea aurreikusi zen, baita eraikin arteko espazioak urbanizatzea ere. Guztira, 30.000 bat metro karratuko azaleraren gainean lan egin zen. Handitze horrek, Abandoibarraren mugako lursaila betetzeko lan garrantzitsuak egitea ekarri zuen, baita lurpetik doazen Helguera eta Masustegi latsak kanalizatzea ere. Gainera, honakoak ere barne sartu ziren: Abandoibarra osorako elektrizitate eta telekomunikazio zerbitzuen tarteetako bat eraikitzea eta Arte Ederren Museo inguruko zonaldea berriztatzea. Doña Casilda Parkea handitzeko lana, aisialdirako gune berdeen aldeko Bilboko Udalaren apustuari batu zaio.
Arte Ederren Museoa Guggenheim da bildumen museoa, eta Arte Ederren Museoa artearena.
Eraikin neoklasikoa Fernando Urrutia eta Gonzalo Cardenas arkitektoek irudikatu zuten. 1945ean inauguratu zen, eta 1962an Historia eta Arte Monumentu izendatu zuten. Ondoren, 1972an, eraikin modernoa altxatu zen, Ă lvaro Libano eta Ricardo Beascoarena, Mugimendu Modernoaren eraginpean. Barruan, Museoak pintura bilduma bikaina gordetzen du. 2000. urtean, Bilboko Arte Ederren Museoa berriro inauguratu zen, Luis Maria Uriartek
egindako handitze-lanaren ostean. Eraikinari beste solairu bat gehitu zitzaion eta erakusketarako leku gehiago hartu zuen, 1000 metro karratu. Liburutegia, 220 pertsonentzako entzunaretoa eta liburutegiko eduki iraunkorra hedatzeko sail didaktiko berritzailea ireki ziren. Horiez gain, ArbolaĂąaga jatetxea ere zabaldu zen, sukaldaritza- artearentzako lekua. Orain, beraz, Bilboko Arte Ederren Museoak itxura modernoagoa dauka, baina bere historiari sustraituta mantentzen da.
Bizkaiko Foru Liburutegia Bizkaiko Foru Liburutegia beira eta harriaren arteko uztartze berritzaile eta modernoa da, kristaleztatutako kubo erraldoia, 12,5km luzeko apalategiekin. Egunez, aurrez dagoen Foru Jauregia argiztatzen du, eta gauez aldiz, liburu bilduma uzten du ikusgai kanpoan daudenentzat. Eraikinak 500.000 alerentzako lekua dauka, gaur egun dauden ale kopurua bikoizteko haina alegia.
IMB enpresa bilbotarraren proiektua da, eta agian, hiriburua hurbiletik ezagutzeak hirigunean ondo errotutako lana aurkezteko aukera eman dio. Liburutegiaz gaindi, ingurua dinamizatzeko balio izan du eraikinak, atseginago eta bizigarriago eginez. Liburuen aterpean, bilbotarrek solasaldirako leku aproposa aurkitu dute.
Osakidetzaren egoitza Euskal Osasun Zerbitzuaren egoitza Bilboko hirigunean dago. Nahastezina da, fatxada poliedrikoa baitu, Juan Coll-Barreu arkitekto euskaldun geldiezinenak diseinatua. Eraikina gardena da, mugimenduarekin, eta batez ere, funtzionala da. Lan jasangarria da neguan koltxoi termikoa baita, eta udan aldiz, aireztatu egiten da. Fatxadako era askotako planoen kokapenari esker, gainerako eraikin guztiak, trafikoa eta hurbileko mendiak islatzen ditu. Hori bai, beiraren kolore berdexkaz islatuta geratzen dira. Alaka ere bere identitate zeinuetako bat da, baina ez bakarrik eraikinarena, baita inguruan dauden gainerako etxebizitzena ere. Hortaz, Coll-Barreuren obraren nortasun berritzailea asimilagarriagoa da eraikin klasikoagoekin osatuta dagoen espazioan.
Isozaki Atea Dorreak Nahitaez, Isozaki Dorreek Malasiako Petronas Dorreak dakartzate gogora, edo guztion oroimenean dauden Nueva Yorkeko Dorre Bikiak. 80metro luzeko biki hauek, inoiz ez bezala irekitzen diote Zabalgunea Itsasadarrari, Zubi-Zuritik Mazarredo Zumardiraino doan korridorearekin.
Arata Isozaki arkitekto japoniarrak eta Iñaki Aurrekoetxea euskaldunak diseinatutako konplexua, guztira zazpi eraikin dituena, 2003an hasi zen eraikitzen, Bilboko Gordetegi Frankoa bota eta gero. Bi dorre nagusien erronka teknikoa handia izan zen, baina hala ere, askoz ere konplikatuagoa izan zen bionbo itxurarekin antolatutako bost bloke txikiak eraikitzea, eraikin zaharraren oinarriak berrerabiliz altxatuta daudenak. Plaza bat eta 70metroko luzera duen eskalinata eraiki ostean, Itsasadarra eta Zabalgunearen arteko mailen aldea konpondu zen. Akabera ezberdinak hautatu ziren eraikin multzoa eta ohiko etxebizitza masifikatuak desberdintzeko.
David Herranz
Iñaki Aurrekoetxeak honakoa zioen: “beste eraikin batzuk ez bezala, ez da bakarrik ikusteko, bilbotarrak bertatik pasatu ahal izango dira, eta erabili”.
Nuevas instalaciones para el Ayuntamiento: Edificio de San AgustĂn Bilboko Udalaren oinarrizko premisetako bat San Agustin eraikin-bolumena eraikitzeko, eraikin nagusiaren irudi esanguratsua errespetatzea izan da. IMB Arkitektoek beste berezitasun bati ekin behar izan diote, espazio publikoaren urritasuna. Hori delaeta, udal egoitza berriaren azken diseinuak eraikinaren behe solairura hurbiltzeko aurreareto moduko kanpoko espazioa aurreikusten du. Eraikin-talde berriak, 12.900 bat metro karratukoa, U itxurako solairuak dauzka. Hiru bolumenekoa da: horietako bi, luzera orientatuta, Ekialde-Mendebalde noranzkoan, Udaletxearen eraikin nagusiaren paraleloan; eta bestea, zeharkakoa, partzelaren mendebaldeko mugan, San Agustin kaleko tarterik altuenean. Hain zuzen ere, eraikin zaharrean urrunen dagoen aldea da altuen dagoena ere bai. Horrela, ez da gaur egungo udaletxearekin lehian jartzen. Inbertsioa 23 milioi eurokoa izan da.
Eusko Jaurlaritzaren eraikina Bizkaia Plazan dagoen Eusko Jaurlaritzaren eraikinak, bere kokapenagatik, eguzkitako betaurreko islatzaileak irudikatzen ditu metafora modura. Indautxu auzoko espazioa da, dimentsio irregularrekoa, luzera handia duena, baina zabalera urri eta ez oso erregularra. Ezaugarri horiek motibazioa izan ziren arkitektoentzat, Federico Soriano eta Dolores Palacio, Euskalduna Jauregiaren sortzaile ere direnak.
Azkenik, eraikinak zortzi solairu dauka, fatxada izurtua eta mendebaldera begira dagoena, eguzkiaren argia hobeto aprobetxatuz eta eraikina jasangarria eginez. Gainera, nortasuna eta edertasuna ematen dizkion motiboa serigrafiatu da .
San Mames eta Unibertsitate Campusa Bilboko Zabalguneko hiri-bilbearen amaiera da estadioaren kokalekua. Itsasadarrera begiratzen dio leku ezin hobetik, eta ondorioz, eraikina arkitektura pieza indartsu eta biribila da. Horrela ekin zion ACXT enpresa bilbotarrak San Mames berriaren proiektuari. CĂŠsar Azcaratek zuzentzen duen arkitekto taldeak beiraz eta metalez osatutako fatxada asmatu du, argia pasatzen utziko duten metalezko elementu bertikalekin. Beraz, barrualdea argitsua, funtzionala eta ikuspen onekoa izango da. San Mames Barriaren edukiera 53.000 lagunekoa izango da. Ikusle horiek bi anfiteatrotan eta autoritate palkoa, palkoak eta VIP eserlekuak izango dituen erdiko eraztunean sartuko dira.
San Mames EHU-UPVren teknologia campusaren ondoan egongo da. Zonalde hori Bilborako beste sarbide bat izango da, Olabeagako erlaitzean zehar. Hain zuzen ere horregatik, ACXT arkitektoestudioak balio erantsia eman nahi dio zirkulaziorako espazioei, espazio-ezaugarriak gehituz eta hiriarekin zein inguruarekin lotuz. 2010eko maiatzean, Jose Angel Iribar atezain mitikoa izan zen soropil zati bat hartu eta plaka garden baten sartzeko arduraduna. Estadiotik kanpo, lehen taldeko Iker Muniain jokalariak harri bat hartu zuen palko ondoan dagoen kanpoko hormatik. Historia zuri-gorriaren zati bi horiek eskuz esku eraman ziren gizalagun-kate batetik estadio berria egongo den oruberaino. 2015eko denboralditik aurrera, Athletic Clubek San Mames Barrian jokatuko ditu bere partidak, Katedral berria, futbol estadioa baino gehiago.
Meatzeen eta Herri Lanen Eskola
Eta futbola baino gehiago izan dadin, estadioa Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU-UPV) Teknologia Campusarekin batera egongo da, espazio horretan bertan. Horrela, Abandoibarrako Paraninfoaz gain, unibertsitate publikoak honako eraikin hauek edukiko ditu Bilbon: gaur eguneko Industria Ingeniarien Eskola, bus geltoki ondoan jarraituko duena; Industria Ingeniaritza Teknikoko Eskolaren eraikin berria (gaur egun La Casilla ondoan dagoena); egun Barakaldon dagoen Meatzeen eta Herri Lanen Eskola; eta azkenik, proiektua zehazteke, Ikusentzunezko eta Telekomunikazioen eraikin polibalentea, I+G+b zentro berria eta Liburutegia.
Sarrikoko Kontserbatorioa Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioaren eraikin berria, Sarrikon, Roberto Ercilla eta y Miguel テ]gel Campo arkitektoek irudikatu zuten. Beharrizan akustiko eta funtzional konplexuei aurre egin zitzaien abangoardiako eraikin honek eduki zitzakeen eraikuntzarako baliabideak eta baliabide formalak murriztuz. Abangoardia horren adibide da fatxada bikoitza hainbat koloretako argiez bainatzen duen luminaria fluoreszenteen sistema. Koloreak automatikoki aldatzen dira programatutako data eta orduaren arabera. Kontserbatorio ondoan, umeentzako parkea eraiki da, eta soinuarekin esperimentatzeko hiriko lehen jolasak daude bertan.