BAKIO
2023ko martxoa
Amets Jauregizar Baraiazarra Bakioko alkategaiari elkarrizketa
2
Berriro ere EHBilduk herriko alkate izateko proposatu zaitu. Zergaitik zu? 2015ean alkatetza hartu genuenean ziklo berri bat zabaldu genuen herrian. Ordura arteko egiteko moduak aldatu eta proiektu berri bat martxan jartzeko konpromisoa hartu genuen.
Politika hurbilago eta gardenago bat egin dugu.
Bi legegintzaldi daramatzagu aurreko politikak sortu zituen korapiloak askatzen eta etorkizuneko proiektu eta estrategiak definitzen. Urte hauetan Bakio, aldaketa klimatikoaren egokitzean erreferente bat bihurtu dugu, eta hurrengo legegintzaldian Europa mailako erreferente bilakatzeko lanetan jarraitu behar dugu. Bigarren legegintzaldi honetan zikloa itxi nahi bagenuen ere, 2019an pandemiak gogor jo gintuen eta legegintzaldiko bi urte eta erdi honen ondorioak kudeatzen eman ditugu. Beraz, hartutako konpromiso guztiak betetzeko gelditzen naiz. Bestelako politika hurbilago eta gardenago bat ezarri badugu ere, komunita-
te sendo bat eraikitzea lortu behar dugu. Udalak hartu beharreko erabakiak hartzeko espazioak zabaldu behar ditugu, eta herritarrak erdigunean jarriko dituen proiektua gorpuztu. Ilusioz eta indarrez ekingo diot hurrengo legegintzaldiari ere. Orain arteko lanaren balantzea egin beharko bazenu, zer azpimarratuko zenuke? Alde batetik, BakioBairekin daukagun harremana. Batez ere, hain desberdinak izanda elkar ulertzeko, elkarrekin lan egiteko eta eztabaidatzeko dugun gaitasuna. Berdin pentsatzen ez dugunon artean akordioak erdiesteak irakaspen handiak uzten ditu. Adostasuna izan da gure arteko harrremanaren muina eta hori herriko giroan isladatzen dela uste dut eta beste alde batetik, herritarren eta elkarte desberdinen inplikazioa azpimarratu nahiko nuke. Herri bizi bat daukagula erakusten jarraitu dute zazpi urte hauetan. Eta komunitate
BAKIO
aktiboa izateak bidea egiten lagundu digu. Bakioren egoerari erreparatzen badiogu, uste dut egoera orokorrak hobera egin duela eta hainbat gaitan aurrerapauso handiak eman direla. Aldarrikapen historikoei bide eman diegu, kiroldegia publikoa dugu, Oiagan golf zelaia egitea eta biotopoaren ateetan etxebizitzak eraikitzea ekidin dugu, eta udal eraikinak edo udal baliabideak herriko elkarte denen eskura utzi ditugu adibidez. Honetaz gain ekonomia saneatu dugu, zerbitzu publikoak hobetu ditugu, kulturan gehiago inbertitu dugu eta ekitaldi kulturalak ugaritu ditugu, herritarren parte hartze aktiboa sustatu dugu, harremanak sendotu ditugu eta HAPOa hasiera baten onartu dugu besteak beste. Lorpen handia izan da ere, Bakiok urteetan izan duen irudia gainditu eta Euskal Herri mailan erreferente bihurtzea. Badakigu hobetzeko gauzak ere baditugula. Autokritika egitea garrantzitsua da aurrera egiteko. 2015. urtean aldaketaren gobernua osatuko zenutela hitz eman zenuten, baina zer aldatu da Bakion azkeneko urteotan? Maila sozialean, uste dut udala eta komunitatearen arteko harremana normalizatu dugula, lehen aipatu dudan bezala elkarteak dira herria bizirik mantentzen dutenak eta, koordinazioa hobetzeaz gain, udal baliabide guztiak beraiekin konpartitzen dira, elkarteek egiten duten lana erraztu eta babesteko asmoz. Herritarrei dagokienez ere, haien proposamenak aintzat hartzen dira. Batzuetan ezin dira bideratu baina erabakiak hartzerakoan kontutan hartu eta aurrera eramateko ahalegina egiten da. Maila politikoan alderdi guztien arteko harremana ona
3
da eta gai guztietan eztabaida politikoa sustatzen dugu. Batzorde eta bilera monografikoetan oposizioak egindako proposamen gehienak onartu dira eta tokiko gobernuak aurrera eraman ditu, nahiz eta sarritan EAJk kalean errealitatetik urrun dagoen egoera tentso bat irudikatu nahi izan duen. Gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoa ziurgabea dela entzuten dugu komunikabide desberdinetan, nola ikusten duzue etorkizuna Bakion? Udalaren egoera ekonomikoa ona da, 2021an zorra kitatu genuen eta zor gabe egingo diogu aurre egoerari. Azken zazpi urteak, aurreko legegintzaldietatik eratorritako murrizketei aurre egiten eta zerbitzu publikoak berreskuratzen eman ditugu, gainera, azken urte hauetan zerbitzuen hobekuntzak ere txertatu ditugu oreka ekonomikoa apurtu gabe. Lan honen adibide argia dira, lorezaintza zerbitzua berreskuratzea, zabor bilketa hobetzea, kiroldegia zabaltzea, argiteria hobetzeko diru partida sortzea, Bentako turismo bulegoa zabaltzea, gizarte zerbitzuetan inbertsioa haunditzea, kaleak mantentzeko diru partida handitzea edo/ta kultura sustatzea adibidez. Esku artean darabilgun aurrekontua 4,5 milioi eurotakoa da gutxi gora behera eta honek badauka inflazioari eta bizitzaren garestitzeari aurre egiteko gaitasuna. Honetaz gain, aurten, Tokiko Gobernu Batzordetik udal ekonomia kudeatzeko proposamen berria plazaratuko dugu, egoera ziurgabe honen aurrean herritarrei segurtasuna emateko. Zein da proposamen berri hori? Gaur egun udalaren tamaina zein den eta egiturazko eko-
Bakiok etorkizuneko erronkei aurre egiteko lurralde berritu bat marraztu du herritarrekin batera. 2021ean zorra kitatu genuen eta zor gabe egingo diogu aurre bizi dugun egoera ekonomiko ziurgabeari. Gaur egungo aurrekontuak inflazioari eta bizitzaren garestitzeari aurre egiteko gaitasuna dauka.
4
nomiak zelako pisua duen badakigu. Inbertsioak edo obra eta proiektu handiak finantzatzeko urteko aurrekontutik kanpo datorren diru sarrerak erabiliko ditugu, zergaitik? udalak zorra pilatu zuen urteetan egindako akatsak ez errepikatzeko eta oinarrizko zerbitzuetan murrizketak ekiditeko. Azken urteotako kudeaketagatik 1,8 milioi euro baino gehiago aurreztea lortu dugu, eta aurreztutako diru hau, aurten eta hurrengo urteetan eskuartean ditugun proiektuak finantzatzeko erabiliko dugu. Baina proposamen berri honekin aurrezkiak egongo direla onartzen duzu. Askotan entzun dugu aurrezkiak izatea kudeaketa txarra dela. Horrela da? Hori entzuten dudan bakoitzean 2012an egindako murrizketa guztiak datozkit burura, herri honek asko sufritu du eta uste dut ordua heldu dela udal ekonomia kudeatzeko proposamen serioak egiteko. Kontutan hartu behar dugu, aurrezkiak nondik datozen. Alde batetik, aurreikusitakoa baino diru sarrera gehiago jasotzetik, eta beste alde batetik, pro- iektuak finantzatzeko diru laguntzak jasotzetik. Aurrezki hauek hurrengo urteotako proiektu handien finantziazioa bermatuko digute, printzipioz, zorpetu barik. Beraz Bakioren kasuan aurrezkiek garrantzi handia hartuko dute. Nola bermatuko da herritarren parte hartzea? Egia da, azken urteotan erabaki diren proiektuetan atzerapenak egoten direla, zergaitik gertatzen da hau? Zazpi urte daramatzagu udal ekonomia aztertzen eta esan dezakegu jada ondo ezagutzen dugula udal ekonomia eta udalaren funtzionamendua, beraz, badakigu nola jokatu behar dugun herri-
tarrekin hartutako konpromisoak betetzeko. Askotan atzerapenak eman dira proiektuen exekuzioan batez ere, Bakiok duen izaeragatik: udaleko arlo teknikoak martxotik iraila bitartean, biztanleriaren gorakadak sortzen dituen beharrizan eta arazoak kudeatzen ematen du lanaldia. Beraz, aurrekontuan, inbertsio handiak kudeatzen hasten direnerako urte bukaera heltzen da. Egoera honen aurrean, proiektu handiak erabakitzeko parte hartze prozesuak bi urtero egiteko proposamena egingo dugu Tokiko Gobernu Batzordetik. Lurraldearen antolaketa izan da beste erronka bat. Zer nabarmenduko zenuke? Alde batetik, asko izan dira eman diren aurrerapausoak, baina nik azpimarratuko nuke Bakiok etorkizuneko erronkei aurre egiteko lurralde berritu bat marraztu duela herritarrekin batera. Eztabaida herritartu dugu. Prozesu zabala izan da eta komunitatea aktibatzeko ahalegina egin da. 500 pertsona baino gehiagorekin eztabaidatu eta hausnartu dugu. Gainera hausnarketa eta jokatzeko modu honek Bakio beste erakunde publikoen aurrean erreferente bilakatu du. Baina, egia da ere, gobernua hartu genuenean oso egoera konplikatuan zegoela gure lurraldea, hainbat arazo potolorekin aurkitu ginen, asko konpondu ditugu baina oraindik batzuk ditugu konpontzeko. Aurreko gobernuek panorama zaila utzi ziguten eta sektore urbanistikoak berrantolatu behar izan ditugu ahalik eta arinen herritarrak etxebizitza berriak izan ditzaten. Gaur egun bizirik dagoen sektore urbanistiko bat bera ere ezin da garatu ez dutelako legea betetzen. Bakearen kasua ere esanguratsua da, etxebizitza babestua dago egiteke eta sententzia
BAKIO
bat medio ezin dira oraindik egin. Txarto egin zirenak ordaintzen jarraitzen du Bakiok. Beste alde batetik, baso publikoak antolatu ditugu bertako espezieak landatzeko, errekan egin beharreko ekintza guztiak zehaztu ditugu, nola mugituko garen definitu dugu eta proiektu desberdinak martxan jarri ditugu, finean, arlo guztietan aurkitu dugun inprobisazioari bide orria jarri diogu. Baina hausnarketa eta eztabaidak egiteaz gain, hainbat proiektu martxan jarri dira legegintzaldi honetan. Zeintzuk azpimarratuko zenituzke? Legegintzaldi honetan, eskolako patioa hobetzeko lehenengo faseko lanak egin ditugu, Ibarratorre kalea urbanizatu dugu, Albobide kalea Uribarri bidera konektatu dugu, auzoetan asfaltatze lanak egin ditugu, skate parkea eta San Pelaioko bide nagusiaren arteko lotura hobetzeko lanak egin ditugu, Bakean aterpea jarri dugu... asko izan dira egindako lanak, obretan 3 milioi euro baino gehiago gastatu ditugu. Heltzear dauden proiektuen artean, Bakea eta Solozarren egingo diren parkeak, eskolaren handitzea, Gure etxea berritzeko lanak zein kiroldegian bukatu ditugun kirol instalazio berriak eta Bakea inguruan jarriko direnak: kalistenia eta nagusiek kalean gimnasia egiteko makinak azpimarratuko nituzke. Gainera, Zubiaur ingurua hobetzeko proiektua ere onartu berri dugu. Proiektu guzti honek bideratuta daude, lehiaketa publikoaren emaitza itxaroten edo beste erakunde batzuen oniritzien zain. Errekan ere hainbat dira Urarekin adostu ditugun obrak, Garategi ingurua hobetuko da eta Ondarre erreka ere ingurua ere hobekuntza hidrauliko eta anbientalak egingo dira.
5
Eta azkenik, aurrera begira ere hainbat dira eskuartean ditugun proiektuak, batzuk egingo direnak eta beste batzuk herritarrek lehenetsi beharko dituztenak: skate parkearen bigarren fasea, Iru bide ingurua hobetzea, Txopera ingurua hobetzea, Benta ingurua barriztea, “turismo zaharra” bezala ezagutzen dugun eraikinaren zaharberritzea etab. Badaukagu zer egin eta zer erabaki. Bakioko EAJk ordea, kudeaketa txarra dela eta herri honek gobernu hau merezi ez duela esaten du. Azken urte hauetan, eta nabarbenki azken hileotan, Bakioko EAJk egiten dituzten deklarazio guztiak EHBilduren inguruan hitz egiteko dira, hainbat delitu egozten dizkigute eta oso salaketa gogorrak egiten dabiltza gure kontra inongo oinarririk gabe. Aipagarria da azken aldizkaria: hizkuntza zakarra erabiltzen dute eta EHBilduk lokal publikoetan bilera eta ekitaldi publikoak egiteagatik pribatizazioa eta malbertzazioa leporatu digute, EHBildukoon ahotan, esan ez ditugunak jartzen dituzte, ideiak nahasten dituzte, etxebizitza babestuaz ez dute egia esaten… errealitatea horrela desitxu-
EAJren adierazpenen aurrean
Errealitatea horrela desitxuratzeak inori mesede egiten ez dion arduragabekeria iruditzen zait.
6
ratzeak inori mesede egiten ez dion arduragabekeria iruditzen zait.
udal hauteskundeen inguruan hitz egitean, zelan bizi duzu hau?
Probalekuko prozesu parte hartzailean ere 200 pertsonatik gora parte hartu dutela ezkutatzen dute, inkesta bitartez 162 pertsonak eta herriko ume zein nagusien taldearen parte hartzea 75 pertsona ingurukoa izan da. Ekarpen ugari jaso dira, eta ezagutzen dituzte, zergaitik errespetu falta hau parte hartzaileek proposatutako ideiei?
Udal hauteskundeek egindako lana baloratzeko balio dute, marrazten ari garen bidea egokia den edo ez jakiteko. Guretzako momentu garrantzitsu bat izango da baina erabakia herritarrena da, bakoitzak bere etxean, familiarekin, lagunekin edo nahi duenarekin hausnartzeko parada hartu behar du. 2015etik hobeto bizi garen edo txarrera egin dugun baloratu behar du.
Ez dut oso ondo ulertzen beraien jarrera, baina guk argi dugu udal erabakiak hartzeko euren iritzi eta proposamenak behar ditugula, gure proiektuaren oinarrian adostasuna dagoelako. Bakioko EAJ erabaki eta proiektu desberdinetan inplikatzen saiatu gara baina beste bide batetik jo nahi dute. Espero dugu maiatzetik aurrera, udal hauteskundeak pasata, beste jarrera bat izatea. Etorkizunaz hitz egitean ezinbestekoa da hurrengo
Guri ere balantzea egitea tokatzen zaigu. Badakigu hainbat gai hobeto kudeatu behar ditugula baina gure proiektuak oinarri finkoak ditu, luzera begiratzen du, eta maiatzeko hauteskundeen ondoren, herria saretzen eta erakundeak iraultzen jarraitzeko asmoa dugu. Hurrengo asteotan balantze kolektiboak egitera joko dugu, herri programa diseinatuko dugu eta herritarrekin elkarrizketatzen jarraituko dugu. Herri honi eskaintzeko
dauzkagun gauzarik garrantzitsuenak proiektu herritarraz gain, gure umiltasuna, gure hurbiltasuna eta akordiorako gaitasuna da.
Herri honi eskaintzeko dauzkagun gauzarik garrantzitsuenak gure umiltasuna, hurbiltasuna eta akordiorako gaitasuna dira.
Apirilak 9 Iruñea
maite dugun herria