Zurekin
BAKIO gara AMETS R A Z I G E R U A J A R R A Z A I A BAR ikagaien atua eta El tikan diplom Gaztetik herriko te ie D a et o a. Giza Nutrizi knologian lizentziatu 2011-2015 a. a Te Zientzia et inetan lanean ibilitako 2015etik Bakioko rd eta eragile ezbe n Bakioko zinegotzia ia legegintzald a. te ka al
UCIONES L O S | A IV INICIAT
Bea Ilardia
Foru hauteskundeetako zerrendaburua
Candidata a Diputada General de Bizkaia
«Bizkaia hobetu dezakegu herrialdeak dituen baliabideekin» «Aprovechemos los recursos para mejorar Bizkaia»
Amets Jauregizar Baraiazarra Bakio, 1983 Emakumea eta gaztea izateagatik zailtasunak izan baditu ere, erakutsi du autoritatea baino lidergoa behar dela herri bat kudeatzeko. Eguneroko erabakietan begirada desberdinak txertatzen dituen lidergoa da berea.
ÂŤJarrai dezagun ametsak egia bihurtzenÂť 2
A
ldaketa historikoa lortu genuen Bakion 2015. urtean. Hauteskundeak ateetan ditugun honetan, aldaketa egonkortzeko proposamenarekin gatozkizu. Umiltasuna ardatz, gardentasunez eta enpatiaz lan egin nahi dugu, herritarrekin eta herritarrentzako. Gogotsu, ilusioz eta indartsu hartzen dugu aurrean dugun erronka, baina herri proiektu bat marraztu nahi dugunez, zu ere behar zaitugu. Zergaitik bozkatu EHBildu? Gure herria azken lau urteotan asko aldatu da: nik esango nuke aldaketaren aurreko urteak zuri beltzean bizi izan genituela eta orain herria koloreetan bizitzen hasi garela. Uste dut herritarrek ilusioz bizi dutela etorkizuna eta hori aldaketa politikoaren emaitza da. Beraz, hasitako bidean jarraitzeko eskatzen dugu EHBilduren aldeko bozka. Zein da aurreko kudeaketa eredutik desberdintzen gaituen ezaugarri nagusia? Gako nagusia udal politika ulertzeko modua da. Gure eredua ez da oinarritzen politikook udaletxean hartzen ditugun erabakietan bakarrik. Gure eredua herritarren begirada udal erabaki guztietan txertatzean datza. Horregatik, Udala herrira zabaldu dugu eta, gardentasunez, herritarren parte-hartzea eta ahalduntzea sustatu ditugu. Non islatu da aldaketa? Aldaketa politikoa, adibidez, zor ekonomikoa kudeatzeko moduan islatzen da: Udalaren zorra %124tik %26ra jeitsi dugu, murrizketak alde batera utzita eta murriztutako
zerbitzuak berrezarriz, kiroldegia, lorazaintza, langileen kontratazioa, Bentako turismo bulegoaren irekiera... Beste adibide argi bat, herritarrekiko harremana izan da: bilera zabalak eta auzo batzarrak egiteaz gain, alkatetzaren bulegoa edozein herritarri zabaldu diogu. Izan ere, bulegora hurbildu diren herritar gehienek ez zuten aurretik alkatearen bulegoa ezagutzen! Nola irudikatzen duzu etorkizuneko Bakio? Nik uste dut urte gutxi barru Bakio askorentzat erreferente bihurtuko dela. Azken urteotan herri eredu berri baten alde lan egin dugu eta erabaki estrategiko asko hartu ditugu lurraldeari dagokionez: bertako basoa landatzea, Ondarretik Askadara kostatik ibilbidea egitea, Bakea eta Solozarre eremuen garapena, San Pelaiori landa izaera berriro ematea... aldaketa hauek guztiek izaera propioa eman diote gure herriari eta erakutsi dugu beste herri eredu bat posible dela. Zeintzuk dira erronka nagusiak? Aurreko lau urte hauetan hurrengo urteetarako estrategiak eta oinarriak finkatzen ibili gara. Hurrengo urteetan planifikatutakoa exekutatzeko fasean sartuko gara. Hainbat proiektu dugu esku artean: eskola handitzea, Solozarre eremuko urbanizazioa bukatzea, Ibarratorre kalea segurua bihurtzea, Gure Etxea birdefinitzea eta berritzea, Ibarreta eraikineko hobekuntzak egitea... Baina esango nuke gure erronka nagusienetarikoa dela herritarrak gure proiektura saretzea. Oraindik asko dugu egiteko, eta horregatik herritarrak aktibo behar ditugu, herri bizia irudikatzen jarraitzeko.
«Sigamos haciendo realidad nuestros sueños»
T
ras lograr un cambio histórico en 2015, hemos trabajado para los y las bakiotarras teniendo como ejes la humildad, transparencia y empatía. Nuestra forma de entender la política municipal se basa en insertar la mirada de los y las bakiotarras en todas las decisiones municipales. Para reforzar la relación con la ciudadanía e impulsar su participación y empoderamiento, hemos realizado reuniones abiertas al pueblo, reuniones de barrios y hemos abierto el despacho de la alcaldía que muchas personas ni conocían. El cambio político se refleja, por ejemplo, en la forma de gestionar la deuda económica,
que hemos reducido de un 124% a un 26%, dejando de lado los recortes y reimplantando servicios suprimidos años atrás: polideportivo, jardinería, contratación de trabajadoras... Estos últimos años hemos trabajado en pro de un nuevo modelo de pueblo que hará que Bakio se convierta en un referente: plantación de bosque autóctono, recuperación del paseo que va desde la playa al Calero por la costa, el desarrollo de Bakea-Solozarre, devolver el carácter rural a la zona de San Pelaio…todos estos cambios dotan de personalidad propia a nuestro pueblo y demuestran que Bakio tiene otro estilo de hacer pueblo. Las estrategias y bases para los próximos años
ya están fijados, y en la próxima legislatura entraremos en la fase de ejecución. Tenemos distintos proyectos entre manos: ampliación de la escuela, finalizar la urbanización del área de Solozarre, convertir en segura la calle Ibarratorre, redefinir y renovar Gure Etxea, mejorar el edificio de Ibarreta… Pero uno de nuestros mayores retos es unir la ciudadanía a nuestro proyecto. Todavía tenemos mucho por hacer, y necesitamos una ciudadanía activa, para seguir dibujando un pueblo activo. 3
Zurekin
BAKIO gara Bakiok behar dituen proposamenak
Mugarik ez duen herria garatzera goaz
Bakea-Solozarre, ongizaterako eremua
B
B
akio herri bizia izateko ezinbestekoa da herritarrok kaleak betetzea, kalea edozeinentzako leku segurua izatea. Horregatik mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko proiektuak aurrera eramango ditugu. Esate baterako, martxan dugu Bakea aldea oinezkoentzat hobetzea, baita Eskola Bideak proiektua garatzea ere. Gainera, probaleku ingurua eta auzoetako bideak hobetzeko lanak egingo ditugu eta bizikletentzako bideak luzatuko. Proiektu hauetan, hurrengo agintaldian gutxienez 800.000 € inbertituko ditugu. Denontzako Bakio nahi dugunez, nagusi, ume, emakume eta zailtasunak dituzten herritarren begirada erabiliko dugu herria diseinatzeko.
4
akea-Solozarre aldea herriko uholde arriskua nabarmen gutxitzeko eremu bilakatuko dugu 2020an. Izan ere, Bakean hezegunea eta Solozarren uholdeei aurre egiteko basoa gauzatzeko konpromisoa hartu dugu. Neurri hau, klima aldaketari aurre egiteko plan orokorrean kokatzen da. Inguru hau herritarren aisialdirako gune erreferentzial bihurtzeaz gain, ongizatean sakontzeko eremua izango da: ume eta gaztetxoentzako jolaslekua, nagusi eta gazteen kirol eta gimnasia gunea, txakurrentzako eremua... Kolektibo desberdinekin garatuko ditugun partehartze dinamiken bitartez, herritarren proposamenei bide emango zaie.
Desarrollaremos un pueblo sin límites
Bakea-Solozarre, zona de bienestar
• Para que Bakio sea un pueblo vivo es fundamental que la ciudadanía llene las calles y que éstas sean un lugar seguro para todas las personas. • Vamos a llevar a cabo proyectos que mejoren la movilidad y la accesibilidad: mejora de la zona de Bakea o el proyecto Caminos Escolares. • Mejoraremos la zona del probadero, los caminos de los barrios y prolongaremos las vías para bicicletas. Para todo esto invertiremos mínimo 800.000€. • Diseñaremos nuestro pueblo desde la mirada de mayores, niños y niñas, mujeres y personas con diversidad funcional.
• A partir del año 2020 vamos a convertir BakeaSolozarre en una zona para reducir la inundabilidad del pueblo. De hecho, hemos adoptado el compromiso de desarrollar un humedal en Bakea y un bosque inundable en Solozarre. Ésta será una acción más del plan contra el cambio climático que vamos a desarrollar. • Además de convertir esta zona en punto referencial para el ocio, será una zona para mejorar el bienestar: zona de juego para niños, niñas y jóvenes, zona de gimnasia para jóvenes y personas mayores, zona de esparcimiento para perros. Al fin y al cabo, desarrollaremos estos proyectos desde la participación ciudadana.
Herriaren garapen ekonomikoa sustatuko dugu
Etxebizitza politika protagonista hurrengo urteetan
L
H
au ardatz nagusitan oinarrituko da "Bakion lan eta bizi" proiektua:
`` Langabetuentzako formazioa antolatuko dugu. `` Herriko autonomo eta ekintzaileentzako coworking espazio bat jarriko dugu martxan. `` Landa Garapenean, auzoak biziberritu eta sektorea garatzeko, lurren bankua sortuko dugu, lur publikoak nekazari berrien eskura jarriz eta lur pribatuak lortzeko hitzarmenak bultzatuz. `` Turismoa Bakion lana sortzeko sektore garrantzitsua izanik, turismo berdea eta jasangarria garatuko dugu: mendi ibilbideak, ibilbide toponimikoak…
irigintza plan berriak gaur egun dugun etxebizitza beharrizan anitza asetzea izan behar du helburu. Horregatik, beste agintaldi batzuetan bukatu gabeko etxebizitza promozioei konponbidea emango diegu, euskaran eta ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko neurriak hartuz eta genero ikuspuntua txertatuz. Eraikitzeko dauden etxebizitzetatik 120 babes ofizialekoak izateko konpromisoa hartzen dugu, baita Elexalden alokairu sozialeko 12 etxebizitza egiteko ere. Gainera, nagusien beharrizan berriak kontuan hartuz, cohousing (zerbitzu komunak dituzten etxebizitzak) proiektua garatzeko eta bigarren etxebizitza lehenengo etxebizitza bihurtzeko lan egingo dugu.
Fomentaremos el desarrollo económico del pueblo
La política de vivienda como protagonista
• Vamos a organizar formación para personas desempleadas. • Vamos a poner en marcha un espacio de coworking para personas autónomas y emprendedoras. • En cuanto al desarrollo rural, vamos a crear un banco de tierras para revivir los barrios y desarrollar el sector, poniendo en manos de nuevos agricultores y agricultoras tierras públicas e impulsando convenios en tierras privadas. • Siendo el turismo un sector importante para generar trabajo en Bakio, vamos a desarrollar un turismo verde y sostenible: rutas por el monte, recorridos toponímicos…
• El nuevo plan urbanístico tiene que satisfacer la necesidad de vivienda actual. Daremos salida a las promociones de vivienda inacabadas de legislaturas anteriores, con medidas que minimicen el impacto lingüístico y ambiental e incluyan la perspectiva de genero. • Nos comprometemos a que, de las viviendas proyectadas, 120 sean de protección oficial, así como a construir 12 viviendas de alquiler social en Elexalde. • Trabajaremos para que la segunda vivienda se convierta en primera vivienda. • Teniendo en cuenta las nuevas necesidades de la gente mayor, desarrollaremos viviendas dotadas de servicios comunes (cohousing).
5
Zurekin
Zurekin
BAKIO gara INICIATIVA | SOLUCIONES
Ezkerretik hasita: Aitor Ibarzabal Barturen • Maria Isabel Barturen Lasa • Jon Larrazabal Herault • Juan Karlos Uriarte Bilbao • Joana Larrauri Andrade • Egoitz Abio Arrillaga • Itziar Urrutxua Ereño • Amets Jauregizar Baraiazarra • Garbiñe Olealdekoa Orbe • Andoni Sarratea Eugi • Nerea Salcedo Nuñez • Idoia Garin Garde • Unai Uriarte Erkoreka • Irati Abio Muruaga
Komunitate bat gara eta pertsonak erdigunean jartzen ditugu
A
rgazkian ikusten duzuen moduan, EHBildu Bakio, adin, perfil eta jatorri desberdinetako herritarrok osatzen dugu. Komunitate bat gara eta pertsonak erdigunean jartzen ditugu. Herritarren beharrizanak transbersalak diren moduan, euskera, feminismoa, elkartasuna, elkarbizitza eta gardentasuna ere, era transbersalean landuko ditugu. Euskerari dagokionez, UEMAn jarraitzeaz gain, euskeraren erabilera handitzeko udal politikak garatuko ditugu eta herri feminista bat lortzeko bidean, legegintzaldi honetan idatzitako I. Berdintasun plana garatzeko konpromisoa hartzen dugu. Bizi kalitatean sakontzeko, oinarrizko zerbitzuak hobetzen jarraituko dugu eta ongizatea hobetzeko proiektu berriak diseinatu eta exekutatzeko konpromisoa hartzen dugu: Gure Etxea birmoldatuko duen proiektua exekutatuko dugu, bere ondoan dagoen eraikinaren erabilera herritarrekin erabakiko dugu eta eskola handitzen denean, sukaldea jarriko dugu. Etorkizunera begira ezezik, atzera begiratuko dugu memoria landu eta, nondik gatozen ezagututa, nora goazen hobeto marraztu ahal izateko. Zu gabe ez garelako ezer eta zurekin dena delako posible, batu zaitez aldaketara!
6
Las personas en el centro Somos un equipo formado por personas de diferentes perfiles, edades y sensibilidades. Trabajaremos de forma transversal el euskera, el feminismo, la solidaridad, la convivencia y la transparencia. La mejora de los servicios básicos y el bienestar de las personas vendrá de la mano del diseño de nuevos proyectos y de la ejecución de propuestas ciudadanas. Nos comprometemos con la remodelación de Gure Etxea, la definición del uso del edificio aledaño mediante participación ciudadana y la inclusión de la cocina en la ampliación de la escuela. Además de mirar al futuro, miraremos también al pasado, para trabajar la memoria y poder así diseñar el camino. Porque sin ti no somos nada, y porque contigo todo es posible, ¡súmate al cambio!
Orain
Zurekin
Zurekin
UDAL HAUTESKUNDEAK Elecciones municipales
EHBildu Bakio
FORU HAUTESKUNDEAK Elecciones forales
@ehbildubakio
@ehbildubakio
EUROPEAR HAUTESKUNDEAK Elecciones europeas
bakio@ehbildu.eus