1 minute read

Bakiok aurrezaurre begiratzen dio etorkizunari

Azken urteotan hainbat erabaki hartu ditugu elkarrekin eta asko izan dira eztabaida eta hausnarketen ondorioz burututako proiektuak. Bakio erreferente bilakatzen ari gara.

2021ean, aurreko gobernuek pilatu zuten zorra ordaintzea lortu dugu eta 2012an aplikatutako murrizketa guztiak gainditu ditugu. Zerbitzu publiko guztiak berrezarri ditugu eta egoera ekonomiko orokorrak zor dezakeen prezioen garestitzeari aurre egiteko ekonomia egonkorra lortu dugu. Behingoz, bakiotarrok aurrez aurre begiratzen diogu etorkizunari.

Advertisement

Lurraldea antolatu dugu, herri eredu berri bat definitu dugu eta laster, erabakitakoa lege izango da. Herritarron bizitzak erdigunean jartzeko konpromisoa bete dugu, eta herria bizirik mantentzeko lan egin dugu. Baina oraindik ere badaukagu zer egin eta zer erabaki. Bakio aldaketa klimatikora egokitzeaz gain, zaintza komunitarioan sakondu behar dugu. Zahartze aktiboa bultzatzetik hasi eta gazteak Bakion lan egin eta bizitzeko programa desberdinak abian jarriko ditugu, kontuan izanda gazte izatera heltzeko haurtzaroa oparoa izan behar dela.

This article is from: