1 minute read
Sei proiektu berri bizitzek aurrera egin dezaten
from Herri programa 2023
Kirol azpiegiturak hobetzen jarraituko dugu
Kiroldegia aisialdirako eta kirola egiteko gune garrantzitsua izateaz gain, herritarren bizitzaren erdigunean jartzea lortu dugu. Zerbitzuak hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartzeaz gain, gimnasioa osorik berrizteko konpromisoa hartzen dugu.
Advertisement
Gainera, futbol zelaian belar artifiziala ahalik eta arinen jartzeko lan egingo dugu.
Kaleko azpiegiturek duten garrantziaz ohartuta, eta skate parkearen berrizteak izan zuen arrakasta ikusita, bigarren fasea egitea proposatuko dugu aurrekontu parte hartzaileetan.
Bizitzak erdigunean jartzeko osasuna behar dugu
Herritar asko ohartu da Bakiok eskaintzen duen bizitza kalitate onaz, horregaitik handitzen doan komunitatea gara. Erakunde publikook badaukagu zerbitzu publikoak hobetzeko erantzukizuna. Horregaitik, Hezkuntzan, denok batera egindako lanari esker, eskola handitzea lortu dugu, eta orain, osasunaren txanda heldu da.
Bakioko EHBilduk, anbulategia handitzeko proiektua garatzeko konpromisoa hartzen dugu. Horretarako Osasun Sailarekin batera zerbitzuak hobetzeko eta eraikina handitzeko baldintzak adosteko lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.
Gure herriak komunitate aktibo bat behar du
Erronka nagusiak lantzeko, batzorde herritarrak osatzea proposatzen dugu: Energia, aldaketa klimatikoaren eta basoaren kudeaketaren inguruko batzorde herritarra eta zaintza komunitarioaren batzorde herritarra, besteak beste.
Bakiotik seguru mugitzeko obrak egiten jarraituko dugu
Hurrengo legegintzaldian Zubiaur ingurua hobetzeko lanak egingo ditugu. Oinezkoen bidea hobetuko dugu, argia jarriko dugu eta errekari eremu handiagoa emango diogu euri asko egiten duenean handitzeko aukera izan dezan. Gainera auzoetako zerbitzuak hobetuko ditugu.
Jatorrian sortzen dugun zaborra gutxitzeko proiektua
Zabor organikoa biltzeko bosgarren edukiontzia ikusiko dugu laster gure kaleetan. Gainera, aurrekontu parte-hartzaileen bitartez erabakitako auzo-konposta egiteko guneak jarriko ditugu. Zazpi gune izango dira eta Garbigunean birziklatzen diren gai batzuk biltzeko ere erabiliko dira.
Berrabiaraziko Dugu
Asko dira Bakion etxetik lan egiten duten herritarrak. Hauekin coworking espazio bat martxan jartzeko lan-mahaia osatuko dugu. Gainera, lehenengo sektoreak etorkizunerako duen garrantzia kontutan hartuta, landa-lurra lantzeko azterketa abiaraziko dugu.