Bertiz, Amaia Mártinez

Page 1

Amaia Martinez


Bertiz Bertiz baso hostoerorkorra da eta haren babes-maila parke naturala da, 1984ko martxoan izendatua . Nafarroako iparraldean, Bidasoa ibaiaren ertzean, Bertizarana udalerrian dago. Iparraldera Etxalarrekin egiten du muga, ekialdera Baztanekin, hegoaldera Bidasoa ibaiarekin eta mendebaldera, berriz, Bertizaraneko lursailekin. Hortaz, Elizondotik N121-A hartuta irits daiteke. Bertizek 2.040 ha-ko azalera dauka.


Ekosistemaren ezaugarriak •

Biozenosia Bertizeko basoa pagadiz (ekoizleak) beteriko eremu zabalez osatuta dago 500-600m-ko altitudean. Altitude txikiagoan, berriz, hariztia (ekoizlea) da nagusi. Parke natural honetako fauna, baso atlantikoetan dagoen fauna tipikoa da. Hauek dira baso honetan aurki ditzakegun animalia batzuk: lehenengo mailako kontsumitzaileen artean, basurdeak (Sus escrofa), katagorria (Sciurus carolinensis) e.a; bigarren mailakoen artean, okil berdea (Picus viridis), satorra (Talpa occidentalis)e.a.; eta hirugarren mailakoen artean, azeria (Vulpes vulpes), urubia (Strix aluco)… Zenbait onddo ere badaude (deskonposatzileak), hala nola, onddo beltza (Boletus aereus) e.a. Biotopoa Bertizeko klima, orokorrean, hezea da. Prezipitazioak oso ugariak dira (urtean 2000mm baino gehiago). Gainera, laino garrantzitsuak izaten dira. Tenperatura media 13,7º C-koa izaten da. Lurzorua aberatsa eta lodia da; zilizeoa, nagusiki. Hidrografiari dagokionez, ur-jausi ugari eta ibilbide laburrekoak daude, haranera iritsi ahala moteltzen direnak.


•

Harremanak Hona hemen elikadura harremanak azaltzeko sare eta kate trofiko bana:

Azeria (2.m.k)

Enara (3.m.k)

Untxia (1.m.k)

Kakalardoa(2.m.k)

Belarra (ekoizlea)

Beldarra (1.m.k)

Hegaztiren bat (3.m.k ) Marigorringoak (2.m.k) Erleak (1.m.k )

Landare zorriak (1.m.k )

Zenbait landare(e)

Ondorioa: zergatik merezi duen joatea. Oso ondo babestuta dagoen parke naturala delako eta fauna eta flora aberatsak dituelako merezi du joatea.

Informazio-iturriak www.PorLibre.com , www.parquedebertiz.es , www.navarra.es

Egilea: Amaia Martinez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.